Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-12-23)

‘Beti on’ Telelaguntza euskal zerbitzuaren jardunaldi irekia

Parte hartzaileak. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñígo Urkullu; eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, abenduak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Aragoi kalea 1. Bilbo

——————————————

Prentsaurrekoa. 2019ko Gazte Arte erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landa; 2019ko Gazte Arte lehiaketako komisario Ibon Saenz de Olazagoitia; eta Gazte Arte lehiaketako irabazleak: Alba Tojo eta Ibai Cobo

Eguna. Astelehena, abenduak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, abenduak 20

  • Iñigo Urkullu lehendakariak euskal gizarteari eskaintzen dion Gabonetako harrera ekitaldian izango dira alkate Gorka Urtaran, eta alkateorde Maider Etxebarria eta Ana Oregi 17:30ean, Lehendakaritzan.
  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa ADRA Fundazioaren Neguko Jaialdian izango da 18:00etan, Hogar Extremeñon.
  • Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak antolatu duen II Semana Vasca de la Exploración topaketako sari banaketan izango da Garapenerako Lankidetza zinegotzi Jon Armentia 19:30ean, Circulo Vitorianon.
  • Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Felipe Garcia, eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo Kandelen Gaua ospakizunean izango dira 19:45ean, Aihotz plazan.
  • Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopezek parte hartuko Radio Marca Sarien Galan 19:00etan, Europa Jauregian.
  • Alkate Gorka Urtaran, lehen alkateorde Maider Etxebarria, Merkataritza zinegotzi Felipe Garcia eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo Visual Sarien banaketan izango dira 21:00etan, Canciller Ayala hotelean.

 

Larunbata, abenduak 21

  • Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopezek parte hartuko du nesken esku pilota sarien banaketan eta Gabonetako Jaian 12:30ean, Txukun Lakua pilotalekuan.
  • Alkate Gorka Urtaran Urrezko Zeledon berriei ongi etorria egiteko ekitaldian izango da 13:30ean, Mendiolakoak elkartean.
  • Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez Fitness Gasteiz Karate Eskolaren Gabonetako Jaiaren sari banaketan izango da 13:30ean, Iparralde gizarte etxean.
  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa ASPACEren Gabonetako Jaian izango da 18:00etan, Zabalgana gizarte etxean.
  • Alkateorde Ana Oregi eta Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopez Gimnasiaren Nazioarteko Galan izango dira 18:00etan, Mendizorrotza kiroldegian.
  • Alkate Gorka Urtaran Udal Folklore Eskolaren Gabonetako kontzertuan izango da 19:30ean, Jesus Guridi musika kontserbatorioan.

 

Igandea, abenduak 22

  • Alkate Gorka Urtaranek, eta Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopezek parte hartuko dute Vitoria-Gasteiz 42. Maratoi Erdiaren sari banaketan 12:00etan, Mendizorrotzako aparkalekuan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share

Gizonezko bat zauritu da tranbiak harrapatuta

Azkeneko 24 orduetan Udaltzaingoak hogeita bi trafiko-istripu erregistratu ditu. Horietako batean 78 urteko oinezko bat zaurituta geratu zen, Alava Generalaren kalean tranbiak jo ondoren. Anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek bi sute txiki itzaltzeko esku hartu behar izan zuten atzo, bat Arriaga parkeko bolatokian eta bestea Gorbeia kaleko sukalde batean.

Horrez gain, bart gauerdian Baia Ibaiaren kaleko etxebizitza batean ur-ihesaldi handi samar bat mozteko jardun behar izan zuten.

Share

Udalak ikasleentzako ostatu gehiagoz hornitu nahi du unibertsitate campusa

IKASLEEN EGOITZARAKO BI LURZATIEN PLANOA

Garai bateko ospitale militarraren etxadiaren barruko bi lursail jabari-emakidan uzteko deialdia onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean. Forma zirkularra dute lursailek, eta orotara 1.328,98 metro koadroko azalera hartzen dute (bakoitzak 664,49). Lurzoruaren erabilera pribatiboa esleituko da, ikasleen egoitza bat eraiki dadin eta, hartara, unibertsitate campusa ostatu gehiagoz hornitzerik izan dadin.

Lursailen emakida 40 urterako izango da. Lursaila eskuratu ondoren, bost urteko epea izango du irabazleak ikasleen egoitza eraikitzeko; bestela, lursailak Udalaren eskuetara itzuliko dira berriro. Lurzorua erabiltzeagatik 41.415 euroko gutxieneko kanona ezarri da, lehiakideek gora eginez hobetu ahal izango dutena. Emakidaren hamargarren urtean egiaztatuko balitz ikasleen egoitzaren erabilera ez dela bideragarria, eskaerarik ez dagoelako, ekipamenduaren erabilera birplanteatu liteke, lursailen sailkapen xehatuarekin bat etorriz gero. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ekipamendu generikoaren sailkapena dute bi lursailek.

Horietako bakoitzak 2.921,5 metro koadroko eraikigarritasuna du, honela banatuta: beheko solairua, hiru solairu eta atikoa, atzera eramana. Garai bateko ospitalearen eraikinarekin (Izardui Komandantearen kalearen ondoan) lotura arkupedunak egiteko aukera ere aurreikusi da, gaur egun EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatea baitago bertan.

“Ikasleentzako ostatuen eskaintza hobetu nahi dugu Gasteizen, eta deialdi hau aukera interesgarria da, garraio publikoarekin eta zerbitzu osagarriekin —gizarte etxea— ongi konektatutako ostatu-ekipamendu batez osatzen baitu campusaren eskaintza. Talentua lantzen duen hiri batek ahalik eta instalazio onenez hornitu behar du bere campusa, eta horixe lortu nahi dugu ekimen honen bitartez”, azaldu du Iñaki Gurtubai alkateordeak.

Lehiaketaren iragarkian zehaztuko da bi lursail horien emakidarako eskaintzak aurkezteko epea.

 

Share

Udalak bat egin du Inmigraziorako Euskal Itun Sozialarekin

Tokiko Gobernu Batzarrak Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzea onetsi du gaur.

Pasa den azaroaren 30ean, Iñigo Urkulluk Gasteizen aurkeztu zuen “elkartasuna, beharrizana eta dibertsitatearen errespetua zirela eta” hainbat erakunderekin batera adostutako agiria. Agiri honek egungo migrazio erronkei erantzun partekatu eta bateratua ematea defendatzen du.

Gasteizek elkarbizitzarako konpromisorako akordio politiko du 2016ko martxoaren 21etik – “Gasteiz, bizikidetza-hiria”–, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek sinatuta. Konpromiso haien isla dira egungo Bizikidetza eta Aniztasun Planeko jardunak. Konpromiso horiek berresteko modu bat da udala migraziorako euskal itun sozialari gehitzea eta diskriminazioaren aurrean aukera-berdintasunaren aldeko apustu irmoa egitea.

 

 

 

 

Share

Udaletxeko estalkia berritzeko lehiaketa onetsi da

Tokiko Gobernu Batzarrak udaletxeko estalkia (Espainia plaza) berritzeko lanak kontratatzeko dosierra onetsi du, 370.931,51 euroan.

Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren zinegotzi Borja Rodríguez Ramajok azaldu duenez, teilatua oso zaharra da, eta hondatuta dago; hori dela kausa, filtrazioak eta kondentsazio-hezetasuna sortzen dira eraikinean. “Teila guztiak aldatuko ditugu, eta isolamendua jarriko, eraikinaren portaera termikoa hobetu eta kondentsazioak eragozteko”, iragarri du.

Bide batez,  beste alderdi batzuk hobetuko dira. “Jarduera horren osagarri, instalazioak berritu eta segurtasun neurriak ezarriko ditugu gerora mantentze lanak egin ahal izateko”, erantsi du Rodríguez Ramajok.

Lana gauzatzeko epea 190 egun naturalekoa izango da, obraren zuinketa egiaztatzen denetik kontatuta.

Kontratazio organoak Euskadiko Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataforman iragarriko du kontratuaren lehiaketa.

Eraikin historikoa

Gasteizko udaletxea eraikin neoklasikoa da; 1791ko abenduaren 24an inauguratu zen, egun hartan egin baitzuen Udalak lehen saio instalazio berrietan.

Justo Antonio Olagibel arkitekto gasteiztarrak diseinatu zuen, garai hartako alkate Alamedako Markesak aginduta. Plaza berria, zabala eta dotorea eraiki nahi izan zuen agintariak, hiri berri baten abiapuntua izango zena.

Udaletxeko fatxada guztiz integratuta dago Gasteizko erdiguneko leku esanguratsu horrek osatzen duen multzoaaren barruan.

 

 

 

 

Share

Udalak irisgarri bihurtuko ditu oinezkoentzako sei pasabide, eta beste bat sortuko du Burgos kalean, 190.000 euro inguru inbertituta

Amaia Barredo zinegotziaren adierazpenak

Urtaranen gobernuak oinezkoentzako sei pasabide berrituko ditu, irisgarritasun araudira egokitzearren. Orobat, beste pasabide bat jarriko du Burgos kalean, Jose Paulo Ulibarri zidorraren 1. zenbakiaren ondoan. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 189.509,01 euro bideratuko ditu Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi duen proiektu horretara.

Ariznabarrean eta Arantzabalen daude berritu nahi diren pasabideak, eta Irisgarritasun Planaren barruko trabak kentzeko planean jasota daude. Funtsean, zintarriak beheratu eta zoladura egokia jarriko dira. Zehazki, honako leku hauetan jardungo du Udalak:

  1. Louis Heintz eta Micaela Portilla kaleen arteko bidegurutzea.
  2. Micaela Portilla eta Vicenta Mogel kaleen arteko bidegurutzea.
  3. Micaela Portilla kalea, Gaztelako ateko 10.eko zerbitzugunearen ondoan.
  4. Etxezarra kalearen eta Gaztelako atearen arteko bidegurutzea.
  5. Etxezarra kalearen eta Kexaako Gazteluaren kalearen arteko bidegurutzea.
  6. Etxezarra kalea, trenbidearen azpiko pasabidearen ondoan.

 

Orobat, Udalak pasabide berria jarriko du Burgos kalean, Jose Paulo Ulibarri zidorraren 1. zenbakiaren ondoan.

“Bide segurtasuna eta pertsona orori oinez ibili ahal izatea bermatzea funtsezkoak dira Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailaren bide-orrian. Gasteizko auzoak hobetu eta modernizatzeko lanean ari gara, txikiak izan arren herritarren bizi-kalitatea nabarmen handitzen duten esku-hartzeen bidez”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

 

Share

Onetsi da Gasteizko auzo elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia

Gasteizko Udalak auzo elkarteentzako 2020ko dirulaguntzen deialdia onetsi du, auzoetan dinamizazio eta partaidetza sozialean laguntzen duten proiektuak ordaintzerik izan dezaten.

Elkarteek garatzen dituzten programa eta jarduerek sortutako gastuei aurre egiteko balioko dute laguntzek. Horretarako 180.000 euro erabiliko da.

Elkarteek jardueren proiektua aurkeztu beharko dute, dagokien aurrekontu-proposamenarekin batera.

Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak landu dituen berariazko oinarriek kontzeptu hauek barne hartzen dituzte:

  • Jarduera- eta zerbitzu-programa burutzeko laguntza ekonomikoak, bulego-gastuak barne.
  • Udal titulartasuneko lokalak erabiltzeko baimena.

Oinarriak ALHAOn argitaratzen direnean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta otsailaren 28an bukatuko.

Herritarren Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Borja Rodríguez Ramajok auzo elkarteek egiten duten lan erabakigarria nabarmendu du: “Entitate horiek hiria dinamizatzen dute, eta herritarren partaidetza aktiboa sustatzen; hain zuzen  ere, hori da gasteiztarren lehentasunetako bat, joan den asteartean aurkeztutako barometro sozialak agerian utzi duenez. Txosten horren ondorioetan islatzen denez, herritarren ehuneko 34rentzat lehentasunezkoa da gardentasuna eta herritarren partaidetza sustatzea.”

Deialdiari buruzko Argibide gehiago, udalaren web-orrian: www.vitoria-gasteiz.org

 

 

 

Share