Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-12-18)

– Magnet-Erekarri proiektua aurkezteko prentsaurrekoa. Barrutia ikastolaren eta Artiumen arteko lankidetza.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Gasteizko Udaleko Kultura zinegotzia; Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, eta Barrutia ikastolako eta Artium museoko ordezkariak.

Eguna: abenduak 18, asteazkena.
Ordua: 10.00.

Lekua: Barrutia ikastola, Espoz y Mina kalea, z.g.

————————————————————

– Prentsaurrekoa. Gasteizko 42. Maratoi Erdiari buruzko azken xehetasunak
Parte-hartzaileak: Livia López, Kirol eta Osasun zinegotzia; Andrés Sánchez, Arabako Atletismo Federazioko lehendakaria; Mikel García, Arabako Atletismo Federazioko antolakuntza arduraduna, eta Kepa Ortiz de Urbina, Laboral Kutxako komunikazio arduraduna.

Eguna: abenduak 18, asteazkena.
Ordua: 10.30.
Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

————————————————–

 – Angélica Dassen “Humanae” argazkigintza proiektua.

Parte-hartzaileak: Miren Fernández de Landa, Gazteria eta Bizikidetza zinegotzia, eta Angélica Dass, artista.

Eguna: abenduak 18, asteazkena

Ordua: 11.00.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

——————————————————

– Prentsaurrekoa. Gasteizko Ganbara Orkestraren Eguberrietako kontzertuaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Paco Galve, Hezkuntza eta Kultura Saileko zuzendaria; Inma Sánchez, Arabako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Arantxa Ibáñez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria; Iker Sánchez Silva, Gasteizko Ganbara Orkestrako musika zuzendaria; Iñaki Uralde, Sortilegio Sounds Singers abesbatzako zuzendaria, eta Ane Ruiz de Gordoa, ekoizpena.

Eguna: abenduak 18, asteazkena.

Ordua: 11.30.

Lekua: Principal antzokia.

 

 

 

 

Share

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte beren bikotekideak jotzeagatik

Udaltzaingoak gizon bat eta emakume bat atxilotu zituen atzo, beren bikotekideak jotzeagatik.

50 urteko gizonezko horrek bere bikotekidea jo eta iraindu egin zuen, Errege-Erregina Katolikoen kalean familiaren etxebizitzan izandako eztabaida batean. Emakumea logela batean babestu zen, eta bertatik deitu zion udaltzaingoari.

Beste alde batetik, atxilotutako 51 urteko emakumeak bere bikotekidea jo zuen, Juan Belasko kalean izandako beste eztabaida batean. Erasotuak berak ohartarazi zuen udaltzaingoa.

Udaltzaingoak, halaber, 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Herrandarren kaleko merkataritza-establezimendu batean salgai batzuk lapurtzeagatik.

Azkeneko 24 orduetan 13 trafiko-istripu erregistratu dira, baina ez da inor zauritu eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik.

Esku-hartzeak haizeagatik

Suhiltzaileek atzo hogei irteera inguru egin behar izan zituzten, hirian erregistratutako haize-bolada indartsuen ondorioz. SPEISeko langileak pertsianak, lurrera eroritako zuhaitz-adarrak, haizeak eramandako hesiak, iraulitako edukiontziak, erortzeko arriskuan zeuden kartelak eta abar behar bezala jartzen edo erretiratzen aritu ziren.

Share

Udalak barometro sozial bat argitaratu du, zeinak herritarrek hiriaz eta Gasteizko udal zerbitzuen kudeaketaz egiten duten balioespena neurtzen baitu

Udal gobernuak urtero egin nahi du azterlana, emaitza fidagarriak emateko moduko lagin bat (1000 pertsonatik gora) baliatuz

 

Udalak barometro sozial  bat argitaratu berri du: azken urteetan erakundeak arlo horretan egiten duen lehen azterlana da, herritarrek hiriaz eta udal zerbitzuen kudeaketaz egiten duten balioespena ezagutzearren.

Azterlan osoa da, eta hiri mailan emaitza benetan fidagarriak emateko moduko lagin bat baliatu da, orotara 1004 pertsonak hartu baitute parte azterlan demoskopiko horretan.

“Udalak ematen dituen zerbitzu publikoez gizarteak duen pertzepzioa monitorizatu ahal izatea da barometro sozialaren helburua. Orobat, bizi-kalitateari eta itxaropen ekonomikoei buruzko iritzia neurtu da, baita balioespen politikoa ere, beste administrazio publiko batzuek bultzatutako antzeko barometroek egiten duten bezala, euskal soziometroak edo CISenak berak, kasu“, azaldu du Iñaki Gurtubai alkateordeak.

 Argitaratu berri den azterlanean hiriko bizi-kalitateari buruzko balioespena nabarmentzen da, 10etik 8,02koa baita. Inguruko beste hiri batzuetakoen gainetik dago puntuazio hori.

Azken urteetan hiriak izan duen eboluzioari buruzko iritzia positiboa da, baita etorkizuneko eboluzioari buruzko itxaropena ere: kontsultatutako pertsonen % 46k uste du hiriaren egoera datozen urteetan oraingoa baino hobea izango dela.

Oraingo egoera ekonomikoaren pertzepzioa ere positiboa da, 10etik 6,3 batez beste: ia % 50ek uste dute egoera ekonomikoa nahiko ona edo oso ona dela; % 6k, berriz, oso txarra dela uste dute.

Datorren urteko egoera ekonomikoari buruzko itxaropena, aldiz, apalagoa da, ia % 20k uste baitute hiriaren egoera ekonomikoaren eboluzioa oraingoa baino txarragoa izango dela.

Gasteizko biztanleentzat hauek dira hiriko hiru arazo nagusiak, lehentasunen hurrenkeran: enplegua eta ekonomia, garraio publikoa eta herritarren segurtasuna.

Gasteizko barometroaren arabera, udalaren lehentasunak hauek izan beharko liratekeela uste dute herritarrek: guztiaren gainetik, enplegua eta ekonomia sustapena; bigarren mailan, hiria birgaitzea, segurtasuna, gizarte politikak, garraioa eta mugikortasuna, hiriko proiektu handiak eta garbiketa.

Politika berdeak, gehien balioesten direnak

Balioespen xehatuari erreparatuz gero, zerbitzu publiko guztiek lortu dute 5etik gorako nota. Politika berdeak dira gehien balioetsitakoak, 6,5 lortu baitute; gardentasunak eta partaidetzak, berriz, nota apalagoa dute, 10etik 5,1. Oro har, udal kudeaketak 10etik 5,84ko nota jaso du batez beste.

Hiriko proiektu handiei dagokienez, lurperatzeko proiektuaren eta autobus elektriko adimentsuaren ezagutza handia nabarmentzen da; ondoren, Latinoamerikako lurperatzea, Mendizorrotza eraberritzea, auditorium berria eta Principal antzokia eraberritzea datoz.  Gainerako proiektuen ezagutza txikiagoa da. Kasu guztietan, balioespena 5etik gorakoa da.

Bloke politikoan, buruzagi politikoak zenbateraino ezagutzen dituzten galdetuta, Gorka Urtaran alkatea ezagutzen dutenen ehuneko handia nabarmendu beharra dago (% 98); Leticia Comerón eta Maider Etxebarria % 67k ezagutzen dituzte; Miren Larrion, % 65ek, eta Oscar Fernandez, % 40k. Liderrek lortzen duten notari dagokionez, Gorka Urtaran alkateak eta Miren Larrionek lortu dute balioespen handiena, eta Leticia Comerónek, txikiena.

Gobernuko alderdien kudeaketak 10etik 5,4ko nota lortu du; oposizioak, berriz, 10etik 4,78.

Azkenik hauteskundeez galdetu da, eta emaitzaren arabera, udal hauteskundeak berriro egingo balira zinegotzien banaketa maiatzeko bera litzateke.

Gasteizko barometroa

Share

Udalbatza (2019-12-20)

Webgunean dago eskuragarri Udalbatza abenduaren  20an (ostirala), 9.00etan, egingo duen ohiko osoko bilkuraren gai-zerrenda.

 

 

Share