Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-12-09)

Gorka Urtaran alkateak parte hartuko du COP25Klimaren Gailurrean, Hiri Iberoamerikarretako Foroan, 19:00etan, IFEMAko gune urdineko Txile pabilioian.

Eguna: Abenduak 7, larunbata

———————————————————————————

– Prentsaurrekoa. Elikagaien xahuketaren aurkako Udalaren ekimen berriaren aurkezpena

Parte-hartzailea: Livia López, Kirol eta Osasun Saileko zinegotzi eta Ana Baztarrica, Osasun Publikokoaren zerbitzuburua

Eguna: Abenduak 9, astelehena

Ordua: 10:30

Lekua: udaletxeko prentsa aretoa.

—————————————————————-

 – Udal Musika bandaren prentsaurreko, ‘Ensueño y tormento’ kontzertua aurkezteko

Parte-hartzaileak: Iker Olazábal, Udal Musika Bandaren zuzendariondokoa eta Jordi Navarro, zuzendari gonbidatua

Eguna: Abenduak 9, astelehena

Ordua: 11:00

Lekua: Principal antzokia.

————————————————————–

– Turismoan maskotak ere eramateko “Ciudadano can” kanpainaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarria, Eusko jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez, Deportivo Alavéseko jokalari Víctor Laguardia, eta Alavés Gloriosas taldeko jokalari Vera Martínez.

Eguna: Abenduak 9, astelehena

Ordua: 12.30.

Lekua: Dazz, Aiztogile kalea 60

 

 

Share

Asteburuko aurreikuspenak (abenduaren 5etik 7ra)

  • Abenduak 5, osteguna

Lehen alkateorde Maider Etxebarría, Merkataritzako zinegotzi Felipe García eta Mugikortasun eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo Ardoarabaern inaugurazio ekitaldian izango dira, 19:00etan Foru plazan.

Gazteriaren zinegotzi Miren Fernández de Landa Gazte Klik Klak erakusketaren inaugurazio ekitaldian izango da, Zas! Kultur Espazioan, 19:00etan.

 

  • Abenduak 6, ostirala

 Kongresuen zinegotzi Felipe García Euskal Herriko Bonsai Lehiaketa-erakusketaren V. edizioaren inaugurazio ekitaldian izango da, 12:00etan, Europa jauregia.

Udal Administrazioaren zinegotzi Borja Rodríguez eta Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landa  Araba Encounter ekimenaren seigarren edizioa inauguratzeko ekitaldian izango dira, 11:30ean, Lakuako gizarte-etxean.

 

  • Abenduak 7, larunbata

Gorka Urtaran alkateak parte hartuko du COP25Klimaren Gailurrean, Hiri Iberoamerikarretako Alkateen Foroan, 19:00etan, IFEMAko gune urdineko Txile pabilioian.

 

Share

Udaletxea bisitatu du ikasle poloniar talde batek, Paula Montal ikastetxekoekin trukean etorriak

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Udalak, Kultura zinegotzi Estibaliz Canto buru zela, harrera egin die gaur Krakovia hiriko Krzeslawice Primary School (Polonia) ikastetxeko ikasle-irakasleei, trukea egiten ari baitira Paula Montal ikastetxearekin, Kultur Trukeen programako jardueren barruan.

 

Share

Udaltzaingoak kanpaina berezi bat jarri du abian, gidatzean alkoholaren eta drogen kontsumoa zaintzeko

Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat abiaraziko du bihar, urtarrilaren 6a arteko iraupena izango duena, eta horren helburua gidatzean alkoholaren kontsumoa zaintzea izango da, data hauetan areagotu egiten baitira horrelako egoerak, Eguberrietako bazkari eta afarien ondorioz. Horrez gain, beste era bateko droga edo substantzia estupefazienteen kontsumoa zaintzeko kontrolak ere egingo ditu, gidatzean eragin kaltegarriak dituztelako eta istripu-arriskua handitzen dutelako.

Oporraldietan egiten diren lekualdaketei begira, bidaia luzeetan gutxienez bi orduz behin edo 200 kilometroro atseden hartzea komeni dela gomendatzen die udaltzaingoak gidariei. Halaber, eskatzen du abiadura-mugak errespetatu daitezela, segurtasun-uhala eta kaskoa erabili daitezela eta ez dadila egin otordu oparoegirik. Era berean, bidaia motzetan gidatzen arreta jartzeko eskatzen dute, istripu kopururik handiena horrelakoetan gertatzen baita.

Kanpaina hau Bide Segurtasun eta Mugikortasun Iraunkorreko 2018-2023 Udal Plan Estrategikoaren barruan jasotako zaintza eta kontrol-jardueren barruan sartzen da.

Gizonezko bat atxilotu dute lapurtzeagatik

Udaltzaingoaren Agenteek 19 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo, Molinuevo parkean telefono mugikor bat indarrez lapurtu izanaren ustezko egilea delakoan.

Azkeneko 24 orduetan, Udaltzaingoak 13 trafiko-istripu erregistratu ditu. Horietako batean 78 urteko emakume bat zauritu da, Herrandarren kalean oinezkoentzako pasabide batean auto batek harrapatuta.

Share