Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-12-12)

Prentsaurrekoa. 2019ko San Silvestre Lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Osasun eta Kirol zinegotzi Lidia Lopez; Arabako Atletismo Federazioko presidente Andres Sanchez; Arabako Atletismo Federazioko antolakuntza arduradun Mikel Garcia; Laboral Kutxako Komunikazio arduradun Kepa Ortiz de Urbina; eta ASAJER Elkarteko presidente Idoia Axpe

Eguna. Osteguna, abenduak 12

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————–

Prentsaurrekoa. Gabonetako Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Alkateorde eta Ekonomia Sustapen zinegotzi Maider Etxebarria;  Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Isabel Muela; Vital Fundazioko zuzendari nagusi Axier Urresti; Enpleguaren Sustapen, Merkataritza eta Turismo foru diputatu Cristina González; AENKOMMER erakundeko zuzendari-gerente Edurne Parro; eta Azoka Plazako gerente Eloy López de Foronda

Eguna. Asteartea, abenduak 12

Ordua. 11:30

Tokia. Azoka plazako Zuzendaritza aretoa

——————————————–

Prentsaurrekoa. Gabonetako Haurren Parkea aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, abenduak 12

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 

 

 

 

Share

Gasteizek klima-aldaketaren kontra borrokatzeko irtenbideak azaldu dizkie gazteei eta gizarte antolakundeei, Klimaren Gailurraren barruan

 

 

 

 

 

Alkateorde Ana Oregik “Hirietan klima-aldaketaren kontra borrokatzeko erronkak eta irtenbide posibleak, gazteekin eta gizarte zibilarekin solasean” gaitzat zuen mahai-inguruan hartu du parte gaur goizean. Madrileko Klimaren Gailurreko zona berdean egin da, hau da, COP25en barruan gizarte partaidetzari eskainitako espazioan.

 

Alkateordeak alderdi hauek nabarmendu ditu: “naturan bertan oinarritutako irtenbideak, gure Eraztun Berdearen arrakasta, hiriko azpiegitura berdearen sarea, eta planteamendu berdeei jarraituz gure udalerrian uholdeen prebentziorako hartu diren neurriak. Gasteiz eredua eta erreferentea da”.

 

 

 

 

 

 

Hirietan klima-aldaketaren aurrean har daitezkeen irtenbideez hitz egin eta hausnartzeko espazio bat sortzea zen ekitaldiaren helburua. Unibertsitateko eta tokiko gobernuetako ordezkariek eta ingurumenaren arloko gizarte eta gazte antolakundeetako kideek hartu dute parte solasaldian, eta publikoak ere —batxilergoko bigarren mailako ikasleak gehien bat— ekarpenak egin ditu.

 

 

 

 

 

Centro de Estudios Políticos y Constitucionales deritzon erakundeak antolatu du mahai-ingurua, eta bertan UAMko irakasle eta Lehendakaritza Ministerioaren aholkulari Sofía Simou, “Fridays for future” mugimenduko kide Alejandro Martínez, Transitando GKEko kide Marta Suárez Casado eta Gasteizko Udaleko erakunde-ordezkaritza izan dira.

 

Share

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak batera arituko dira berriro Olagibel kaleko herritarrei laguntzeko bulegoan salaketak jasotzen

Andre Maria Zuriaren jaietan eskainitako zerbitzua hobetu ondoren, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esperientzia errepikatuko dute aurtengo Gabonetan, Ertzaintzak Olagibel kalean duen herritarrei laguntzeko bulegoan bi polizia kidegoen salaketak jasoz.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 8ra arte, delitu baten biktima izan den edonork hiriaren erdialdean aurkeztu ahalko du salaketa nahi izanez gero, Agirrelandako udal dependentzietara edo Ertzaintzak Forondako atean duen polizia-etxera joan beharrik gabe. 07:00etatik 21:30era emango dute arreta.

Polizien arteko harremanak areagotzeko bi erakundeeki az sinatu zuten hitzarmenaren barruko ekimena da, eta horren bidez erraztasunak eman nahi zaizkie herritarrei salaketarik aurkezteko beharra badute, Eguberrietan oraingoan.

 

Andre Maria Zuriaren jaietan 130 salaketa jaso zituen Udaltzaingoak, hau da, epe hartan Agirrelanda eta Olagibelen artean tramitatutako salaketa ororen % 43. Gehienak, ia ehun, mugikorra, diru-zorroa edo dokumentazioa lapurtzeagatik aurkeztu ziren. Ertzaintzak, berriz, 95 diligentzia egin zituen Olagibel kaleko bulegoan; Forondako ateko egoitzan jasotakoak kontatuta, 180 izan ziren orotara.

Share

Haur eta Nerabeek Parte Hartzeko Euskadiko Kontseiluen I. Topaketa Europa jauregian

Gaur goizean Haur eta Nerabeek Parte Hartzeko Euskadiko Kontseiluen I. Topaketa egiten ari dira Europa jauregian, Udalak eta UNICEFen Euskal Herriko Batzordeak antolaturik.

Jardunaldiaren helburua da haur eta nerabeak eskubideen subjektu aktibo gisa agerraraztea, eta sareko lana sustatzea UNICEFen Haurren Lagun diren Hirietako (Bilbo, Ortuella, Pasaia eta Gasteiz) haurren partaidetzarako kontseiluen, eta Arartekoaren zein Haurren Hirien Sareko herrietako (Leioa, besteak beste) partaidetzarako kontseiluen artean.

100 pertsona inguru bildu dira topaketa aitzindaria den horretan, 9 eta 16 urte bitarteko 45 haur eta nerabe horien artean. Irekitzeko ekitaldian alkate Gorka Urtaranek, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotzi Jon Armentiak eta UNICEFeko Euskadiko lehendakari Isidro Elezgaraik hartu dute parte.

Europa jauregian zeuden umeak beren eskubideez baliatzera animatu ditu alkateak: “aintzat hartzen zaituztegu hiriaren etorkizunerako. Parte hartzeko eta ideiak partekatzeko gogoa duzue; gero eta anitzagoak zarete, eta aniztasun eta bizikidetza hori oso garrantzitsua da”.

Haurren arloko arduradun Jon Armentiak, berriz, hau azpimarratu du: “haur eta nerabeak gure hiriaren zati oso baliotsua dira, eta haiei entzun nahi eta behar diegu, besteak beste, ziur gaudelako haien laguntzarekin gizarte hobea eraikiko dugula“.

UNICEFen Euskal Herriko Batzordeko lehendakari Isidro Elezgaraik, azkenik, jardunaldiaren balioa nabarmendu du, “bakarra baita haur eta nerabeen eskubideak lantzeko. Parte hartzea haurren eskubidea da, erabakiak hartzeko prozesuetan horretarako gaitasuna dutenek haien iritzia entzun dezaten”.

Haur eta Nerabeek Parte Hartzeko Euskadiko Kontseiluen I. Topaketan oinarriak ezarri nahi dira haur eta nerabeak eragiten dieten gaietan parte hartzeko eskubideaz baliatu daitezen. Orobat, autonomia erkidegoko partaidetza kontseiluen esperientziak trukatu nahi dira, baita profesional eta dinamizatzaileen artean ere, eta lanerako oinarrizko agiri bat taxutu, haurren partaidetzari jarraitutasuna emateko tresna gisa.

Share

Txirrindulari bat zauritu da Juan Garai kaleko bidegorrian erorita

Udaltzaingoak 17 trafiko-istriputan esku hartu zuen atzo, eta guztira pertsona bat zauritu zen, bizikletaz zihoan 52 urteko gizonezko bat, Arriaga parkeko bidegorritik zihoala lurrera erori ondoren. Anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Suhiltzaileak

SPEISeko langileek Antonio Machado kaleko etxebizitza batean piztutako sute bat itzali zuten atzo. Zartagin batean piztu zen sua, ke-erauzgailura zabaldu zen, eta keak hainbat kalte eragin zituen sukaldean eta etxeko atondoan.

Ibaialde kaleko galdara-gela batean piztutako sutea itzaltzera ere joan behar izan zuten suhiltzaileek.

Share