Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 abendua 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Arabako Jaiotzen Elkarteko Gabonetako programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto; Vital Fundazioko zuzendari naguzi Axier Urresti; eta Arabako Jaiotzen Elkarteko ordezkari Alfonso Ruiz de Arkaute

Eguna. Asteazkena, abenduak 4

Ordua. 10:30

Tokia.. Karmengo eliza

——————————

Prentsaurrekoa. 2019ko Gazte Klik Klak erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landa; Kultur erakusketako komisario eta lehiaketako irabazleen tutore Jorge Salvador; eta Gazte Klik Klak lehiaketako irabazleak

Eguna. Asteazkena, abenduak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Zas Kultur Espacio (Hedegile kalea, 84)

———————————————

Prentsaurrekoa. Jazz Uhinak Hirian Barrena programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza zinegotzi Felipe Garcia; Jazzargiako ordezkari Joseba Cabezas; eta Laboral Kutxako Komunikazio arduradun Koldo Ortiz de Urbina

Eguna. Asteazkena, abenduak 4

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————–

Menina Saria ematea Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoari

Parte hartzaileak. Herritarren Segurtasun zinegotzi Marian Gutierrez; eta Familia eta Genero Bortizkariaren aurkako Taldeko udaltzainak

Eguna. Asteazkena, abenduak 4

Ordua. 12:00

Tokia. Miramar jauregia (Donostia)

——————————-

Euskadiko SER irratiak antolatutako ‘Gure historiaren memoria biziari esker ona’ ekitaldia

Bertan izango dira Euskadin Gerra Zibilean bando errepublikarraren alde borrokatu zuten eta bizirik geratzen diren zazpi borrokalariak. Gorka Urtaran alkateak Mateo Balbuena 106 urteko Gasteizko gudariari emango dio makila.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, abenduak 4

Ordua. 13:00

Tokia. Carlton hotela (Bilbo); gerra garaian Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen.

————————————

XVIII. Gazte Enpresariari Saria ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, abenduak 4

Ordua. 20:00

Tokia. Gran Hotel Lakua

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:30

Auzo horren birgaitze eta eraberritze energetikorako SmartENcity ekimenaren parte da proiektua, eta Europar Batasunaren laguntza du

 

Koroatzearen auzoan bero-sarea ezartzeko deialdia —SmartENcity proiektuan aurreikusia— berriro ateratzea onetsi du gaur goizean Tokiko Gobernu Batzarrak, adjudikatu gabe geratu baitzen aurrez egin zena.

Baldintza-agiri berria idatzi du Udalak, eta txikitu egin dira bertan Aldabeko gizarte-etxean zentral termikoa jartzeko zenbait instalazio, eta, horrenbestez, ezartze-kostuak murriztu, proiektua bideragarriago izan dadin sarea ustiatu nahi duten lizitatzaileentzat. Gainera, orain arte ekimenarekin bat egin duten etxebizitzen kopuruaren neurrira ekarri da proiektua.

Eusko Jaurlaritzarekin eta VISESA sozietate publikoarekin batera parte hartzen du Udalak Koroatzearen auzoa birgaitzeko proiektuaren garapenean, zein nazioarteko partzuergo batek 2015eko maiatzaren 5ean Europako I+G+Bko “Hiri eta komunitate adimentsuak” programaren deialdira aurkeztutako proposamenaren emaitza baita, eta CO2rik gabeko hiri adimentsuak sortzeko estrategia komuna diseinatzea baitu helburu.

Koroatze auzoaren birgaikuntza energetikorako proiektu hau izan zen Europar Batasunak aukeratutako lau proiektuetako bat. Guztira 42 proiektu aurkeztu zituzten 100 hirik baino gehiagok. Zehazki, Europako Batzordeak erabaki zuen biomasa baliatuko duen hiri-berokuntzako sistema bat instalatzeko ekintzak biltzen zituen proiektua diruz laguntzea.

Proiektua gauzatzeko, nazioarteko partzuergo zabal bat eratu zen —hainbat enpresa eta antolakunde publiko nahiz pribatu biltzen dituena—, zeinen proiektua Europako Batzordearen Sareak Berritzeko Agentzia Exekutiboak (INEA) onetsi baitzuen, SmartEnCity proiektua Tartu, Sonderborg eta Gasteiz hirietan garatu eta zertzeko konpromisoarekin.

Proiektuaren aurrekontu osoa, aipatutako hiru hiriak barne hartuta, 75.565.000 euro da, eta Europako Batzordearen dirulaguntzak ia % 37 estaltzen du (27.890.136 euro). Gasteizi dagokionez, 29.566.798 euro da aurrekontua, eta dirulaguntzak 10.879.960 euro estaltzen du. Dauden partidak kontuan izanik, gehienez 750 etxibizitza birgaitu ahal izango dira, eta bero-sarea (District Heating) eraiki, Europako dirulaguntzaren kontura. Eusko Jaurlaritzak —VISESAren bitartez— eta Gasteizko Udalak dirulaguntza osatuko dute, 1.313 etxebizitza energetikoki birgaitu ahal izateko.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:56

 

Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, haur literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” saria banatu da, Oihaneder Euskararen Etxean egindako ekitaldi batean. Aurtengo irabazleak, sarien 15. edizioan, Joana Pochelu eta Aiora Jaka itzultzaileak izan dira, Clotilde Perrinen Perrinen ‘À l’intérieur des méchants’ —‘Gaiztoak’— liburuaren itzulpenagatik.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek diploma eman dio Joana Pocheluri. Aiora Jakak ezin izan du Gasteizera bertaratu, kanpoan baitago lanean. Clotilde Perrinen ‘À l’intérieur des méchants’ —‘Gaiztoak’— liburuaren itzulpenagatik lortu dute saria eta 9.000 euro eskuratuko dituzte itzultzaileek. Hizkuntza-aberastasuna eta itzulpenaren doitasuna nabarmendu ditu epaimahaiak, eta itzulpen landua dela iritzi dio, ahozko literaturaren esamolde aberats eta egoki txertatuz hornitua.

Alkateak itzultzaileek egiten duten lana aldarrikatu du. “Euskaraz irakurtzeko aukera ematen diguzue euskaldunoi. Gainera, kultur bitartekari lanetan ere aritzen zarete. Beste kulturekin lotzen gaituzue. Beste hizkuntzekin, kulturekin eta sentimenduekin”, esan du Gorka Urtaranek.

Pocheluk “iparraldeko eta hegoaldeko” euskaldun txikiek ‘Gaiztoak’ ondo ulertzeko esfortzua azpimarratu du, baita Aiora Jakarekin egindako elkarlana.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:13

Webgunean Tokiko Gobernu Batzarra abenduaren 3an (asteartea), 13.00etan, egingo duen aparteko eta premiazko bilkuraren gai-zerrenda

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:50

Atzo 21 trafiko-istriputan esku hartu zuen Udaltzaingoak, eta guztira 5 zauritu izan ziren.

Istripurik larriena Gamarrako Atea kalean gertatu zen, eta bertan, motoz zihoan 36 urteko gizonezko bat zauritu zen, auto batek harrapatuta. Anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen. Suhiltzaileek, halaber, errepidera isuritako erregaia geldiarazteko eta motozikleta horrek su har zezala ekiditeko jardun behar izan zuten.

Horrez gain, Suhiltzaileek Udaltzaingoarekin batera jardun zuten Varsovia hiribidea eta Budapest hiribidea elkartzen diren tokian bi ibilgailuren artean izandako istripuan; hain zuzen ere, 79 urteko pertsona bat zauritu zen istripu horretan. SPEISeko langileak osasun-langileekin elkarlanean aritu ziren zauritua bere ibilgailutik atera ahal izateko, atera ezinik geratu baitzen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:49

 

MUDE masterraren ikasleek (Máster Universitario en Diseño Estratégico) masterraren lan bat (sprint work edo workshop bat) egin dute ekintza edo proiektuen ideiak garatzen, gero Gasteizen, hurrengo gazte planaren barruan egin ahal izateko.

GeroLab, Gipuzkoako Aldundiaren proiektuak, masterrarekin lan egiten du eta etorkizunerako erronkak planteatzen dizkie ikasleei. Kasu honetan izan da emantzipatzioa eta gazteek dauzkaten arlo horretan zailtasunak: etxebizitza, enplegua…

Gazte Planak hasierako ezaguera aman zuen gaiari buruzko ponentzia batekin eta parte hartu zuen ere proiektuen garapenaren jarraipenean.

Azaroaren 29an, ostiralean, ikasleak Gasteizera etorri ziren eta Europa Kongresu  Jauregiko Armentia aretoan aurkeztu zituzten beren bost proiektuak (bat ikasleen talde bakoitzak).

Aurkeztutako proiektuek emantzipazio arloa landu zuten proposamen ezberdinekin. Batek. Aurkeztu zuen “Txoko, trantsiziozko auzo bat”, etxebizitzen erabileraren cohousing eredu bat. Beste proiektu batek laguntza pertsonalizatuaren gaia landu zuen, app baten bitartez emantzipatzeko, “Habian, habia eta abian” izenarekin.

Hirugarren proiektu batek etxebizitza publikoaren kudeaketa sistema bat planteatzen du leasing terminoetan. Beste batek “Ikasiz bizi” emantzipazio plan bat diseinatu zuen, Gasteizera ikastera etortzen diren gazteak etxebizitza partekatzen zailtasunak dituzten Gasteizko gazteekin. Bukatzeko, azken taldeak app bat diseinatu zuen emantzipazioaren prozesua simulatzeko, emantzipazioari beldurra kentzeko asmoz.

Aste baten zehar lan egin dute eta proiektuak aurkeztu ziguten Udalaren teknikarioi, Euskadiko Gazteriaren kontseiluko teknikariei eta Mondragon Unibertsitatearen masterraren irakasleei.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:58

 

Kultura eta Biltzarren zinegotzi Felipe García Miravallesek 2019ko Mazoka feriaren programazioa aurkeztu du: Montehermoso kulturuneko ur biltegian egingo da, abenduaren 20tik 22ra arte.

“Mazokaren bosgarren edizioari esker, Arabako hiriburua marrazkiaren eta ilustrazioaren hiriburua bihurtuko da. Jende ororentzako jarduerak izango dira, Goiuri jauregian, Bibat museoan eta Zuloa eta Mara-Mara liburu-dendetan. The Garage kontzertu-aretoak ere bat egingo du ekitaldiarekin”, iragarri du García Miravallesek.

Erakusketa bat, umeentzako eta helduentzako lantegiak, bisita gidatuak, magia emanaldiak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta kontzertuak antolatu dira, baita gaueko jai bat ere, Mazokaren bosgarren urtebetetzea ospatzeko.

“Gasteiztarrak Montehermoso kulturuneko azokako saltrokietan jarritako sorkuntza pertsonalak ikustera eta ekitaldi paraleloetan parte hartzera hurbil daitezen animatzen ditut. Gure sailean ziur gaude bosgarren edizioan aurreko lau urteetako arrakasta errepikatuko dela”, adierazi du Kultura eta Biltzarren zinegotziak.

Mazokalariak

Orotara 40 mazokalarik hartuko dute parte ur biltegiko ferian, eta horien ehuneko 30 Euskadikoak dira. Lehenengo aldiz hartuko dute parte denek. Besteak beste, Iñaki Martiarena (Mattin), Ester García, Miren Asiain, Max Hierro, Ale Díaz Bouza, Díaz Faes, Oskar Benas, Inés Bermejo eta Nerea Lekuona nabarmendu daitezke.

Informazio gehiago: http://www.mazoka.org/

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:53

Webgunean dago Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordeak abenduaren 10ean (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

Share