Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-12-17)

– Prentsaurrekoa. ‘Martín Zalakain’ ikuskizunaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Juan Antonio Urbeltz, zuzendaria; Mikel Urbeltz, musika zuzendaria; Onintze Azpeitia, Katalin; José Garate, Martin; Iñaki Arregi, dantza maisua, eta Marta Monfort, Udal Antzoki Sarearen arduraduna.

Eguna: abenduak 17, asteartea.

Ordua: 10.00.

Lekua: Principal antzokia.

———————————————————————-

– Hiriko eragileei aitortza egitea, euskararen eta gazteen arloetako jardunbide egokiengatik.

Parte-hartzailea: Iñaki Gurtubay, alkateordea eta Euskara Zerbitzuaren arduraduna.

Eguna: abenduak 17, asteartea.

Ordua: 18.00.

Lekua: Goiuri jauregia, Martín de Salinas aretoa.

 

Share

Bukatu dira San Ignazio ikastetxeko terrazak eraberritzeko lanak

 Bukatu dira San Ignazio ikastetxe publikoko terrazak eraberritzeko lanak. Hezkuntza eta Kultura Sailak eta Adurtzako eskolak berak eskatu zuten lanak egiteko, eta Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Saila arduratu da gauzatzeaz.

Joan den uztailaren 5ean onetsi zituen lanak Gobernu Batzarrak, terrazak osorik eraberritu eta indarreko araudira egokitzeko, eguraldiaren eta denboraren poderioz oso hondatuta baitzeuden.

Borja Rodríguez Ramajo zinegotziak zuzendutako sailak 223.700 euro inbertitu ditu lanetan. Zehazki, terrazen zola aldatu da hegoaldeko fatxadan, baita iragazgaiztu ere, balkoietako aurrealdeak eta sabaiak berritu, eta luzetarako baranda aldatu fatxadako solairu guztietan. Hustubideak, gargolak eta saneamenduak ere aldatu dira.

Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren zinegotziak esan duenez, “udal eraikinen egoera hobetzea gobernu taldearen lehentasunetako bat da”; hori dela eta, “2020ko aurrekontuetan mantentzeko inbertsioak % 10 handitzea” proposatu da.

San Ignacio ikastetxean egindako obrari esker, indarreko araudira egokitu dira terrazak, bereziki babes-hesiei dagokienez, orain 1,10 metroko altuera baitute. Orobat, harlauza irristagaitzak jarri dira kanpoaldean, agindutakoari jarraituz. Terrazen estankotasuna bermatzen dute aldaketa horiek, arazorik gabe erabili ahal izateko.

Contratación y Ejecución de Obras SL enpresak egin ditu lanak, eta hiru hilabete baino gutxiago iraun dute.

 

 

 

 

 

 

Share

Udal gobernua pozik agertu da aurrekontu akordioarekin, “etapa berria irekitzen baitu Gasteizentzat”

 

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gorka Urtaran alkatea eta Maider Etxebarria lehen alkateordea pozik agertu dira Elkarrekin udal taldearekin lortu duten akordioarekin, horri esker Gasteizek aurrekontua izango baitu 2020an. “Indar batasun honek gehiengoa edukitzea ahalbidetzen digu, ezinbestekoa baita hiriak datorren urterako aurrekontua izan dezan. Etapa berria irekitzen da Gasteizentzat, Agenda gasteiztarrak barne hartzen dituen etorkizuneko proiektu handiei aurre egiteko behar den bermearekin. Garai berri baterako akordioa”, azpimarratu du alkateak.

EAJ-PNV eta PSE-EEk Elkarrekin taldearekin lotu duten aurrekontu itunak datorren urterako proiektu ekonomikoan ezarritako lehentasunetako bat berresten du: agintaldiko inbertsio handiak abian jartzea. Beste bi lehentasunak, kalitateko zerbitzu publikoen aldeko apustua eta Gasteiz ekonomia berdearen alorrean erreferentea bihurtzea, indartuta geratu dira Elkarrekin-ek 2020rako aurrekontu-proiektuari egindako zuzenketak txertatuta.

“Bat etorri gara funtsezko bi printzipiotan: herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta hiri are jasangarriago baterantz aurrera egitea. Helburuetan bat etortzeak eta Elkarrekin-ek asmo positiboz egindako proposamenak txertatzeak erraztu dute tokiko politikan dinamika berria ekarriko duen akordio hau. Hiria alderdien interesen gainetik jartzeak hau bezalako albiste onak dakartza beti”, erantsi du Gorka Urtaranek.

“Akordio garrantzitsua da, agintaldiko lehen aurrekontua onestea ahalbidetuko duelako. Gasteizek ezin zuen jasan hirugarrenez jarraian aurrekontua luzatzea etorkizunari bermearekin begiratu nahi bazion. Agiri ekonomiko berriak ekonomia, gizarte eta ingurumen garapenean jartzen du indarra, baita berdintasunean ere. Eta, gainera, itunen kulturaren adierazlea da, hain beharrezkoa dena duela bi hamarkadatatik gobernuak gutxiengoan izatera abonatuta zegoen udal batean. Dena eman behar dugu batzeko, lankidetzan aritzeko, aliantzak lotzeko eta elkarrekin arraun egiteko”, adierazi du Etxebarriak.

2020rako aurrekontu-proiektuak 392,6 milioi euro barne hartzen ditu orotara (438,7 milioi udal sozietateen aurrekontuak gehituz gero). Asteazkenean hasiko da zuzenketen eztabaida eta bozketa batzordean, eta Udalbatzak abenduaren 20an onestea aurreikusi da.

Share

Gizonezko bat atxilotu dute merkataritza-establezimendu batean lapurtzeagatik

Joan den ostiralaz geroztik Udaltzaingoak 52 trafiko-istripu erregistratu ditu, eta guztira, 3 pertsona zauritu dira horietan.

Horrez gain, 2 pertsona atxilotu dituzte indarkeria erabiliz lapurtzearen eta ebastearen delitu bana egiteagatik. Horietatik lehena 33 urteko gizonezko bat da eta Benito Guinea kaleko denda bateko kutxa erregistratzailetik dirua lapurtu zuen, eta bigarrena 18 urteko mutil gazte bat da, eta telefono mugikor bat ebatsi zuen merkataritza-zentro batean.

Suhiltzaileak

Asteburuan, Suhiltzaileek sute txiki batzuen itzalketan esku hartu dute: 2 edukiontzi Aramangelu eta Pedro Ignacio Barrutia kaleetan, eta 3 koltxoi Olarizun.

Bi trafiko-istriputan ere jardun zuten: bat A-1 errepidean izan zen eta ibilgailu bat irauli zen bertan, eta bestea A-624 errepidean gertatu zen Zuian, eta hiru auto zeuden tartean nahastuta.

Share

Adinekoentzako zentro soziokulturalek beren partaidetza eredua azalduko dute zenbait gizarte etxetan jartzeko den erakusketa batean

Datozen hilabeteetan, adinekoentzako zentro soziokulturalen partaidetza ereduari buruzko erakusketa ibiltaria jarriko da bederatzi gizarte etxetan eta Abetxukuko kiroldegian.

Gaur irekiko da erakusketa, Zabalganean, eta bertan egongo da urtarrilaren 12ra arte. Zenbait gizarte etxetatik igaro ondoren, maiatzaren 10ean amaituko da, Iparralden.

Panel batzuen bitartez, adinekoentzako zentro soziokulturaletako jarduera batzordeen funtzionamendua azaltzen da; adinekoek berek osatutako batzordeak arduratzen dira jarduerak diseinatzeaz.

Duela gutxi ezagutarazi den udal azterlan batean batzorde horiek egitekoa oso positibotzat jotzen da; ia 300 adinekok hartzen dute parte horietan.

Txostenaren arabera, partaidetza eredu hori onuragarria da hainbat arlotan: pertsona, harremanak, familia, gizartea, etab. Gainera, adinekoek eta Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturalek gizartean duten irudia hobetzen laguntzen dute.

Share

Abenduaren 18an jarriko dira salgai 2020ko San Anton eguneko zozketarako txartelak

Datorren asteazkenean, abenduak 18, San Anton eguneko zozketa tradizionalerako 30.000 txartel jarriko ditu salgai Gasteizko Udaleko Kultura Sailak.

 

 

 

 

 

 

 

Leku hauetan erosi ahalko dira: gizarte etxeak, San Prudentzio egoitza, azoka plaza, Laboral Kutxa, La Peña Dulce gozotegia, La Unión-BÝRA taberna eta Abendaño dastalekua.

Urrezko Zeledonen plazan zurezko etxola jarriko da txartelak saltzeko, urtarrilaren 10etik 17ra; 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara irekiko da.

Urtarrilaren 17ko arratsaldeko seietan amaituko da salmenta, eta ordu horretan egingo da zozketa udaletxeko udalbatzaren aretoan. Ordu erdi geroago, 18:30ean, San Anton Txikiren zozketa egingo da Espainia plazan: txokolatezko bi txerri zozketatuko dira hiriko Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeen artean. Horren osagarri, Udal Folklore Akademiaren musika emanaldia, haurrentzako jarduerak eta zezen suzkoa antolatu dira.

 Sariak

Txartelak 0,60 euroan salduko dira, eta sari hauek banatuko dira: ezkur txerri iberikoaren produktu sorta, zazpi eguneko bidaia Tunisiara bi pertsonarentzat, sei eguneko zirkuitua Rías Baixas-etan barrena bi pertsonarentzat, gau bateko relax ihesaldia Villa de Laguardia hotelean bi pertsonarentzat, hiriko bizikleta bat, Principal antzokiko denboraldiko abonamendua bi pertsonarentzat, 10.1 hazbeteko tablet pc bat, liburu irakurgailu elektroniko bat, liburuak erosteko bonu bat, eta Laboral Kutxa Plus etxebizitza aseguru bat urtebeterako.

Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok zozketan parte hartzera animatu ditu herritarrak, San Prudentzio adinekoen egoitzaren alde egiten baita. “1781etik datorren tradizioa da, Gasteizko babes-etxeak eta San Prudentzio adinekoen egoitzak funtsak biltzen baitzituzten beren funtzionamendurako. Gaur egun Udaleko Kultura Zerbitzua arduratzen da kudeatzeaz. Gasteiztar guztiak zozketan parte hartzera gonbidatzen ditut, sari tentagarrietako bat lortzerik izan dezaten”.

Share

Premiazko deialdia (2019-12-16)

– Prentsaurrekoa. 2020ko aurrekontua.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Maider Etxebarria, alkateordea, eta Iñaki Gurtubai, Ogasuneko zinegotzia.

Eguna: abenduak 16, astelehena.

Ordua: 11:00.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

Share

Gasteiz Gaztea euskara eremuko eta gazteen gaineko praktika onetarako ezagutzeen emanaldi ekitaldia egingo dute bihar

Gasteiz Gaztea euskara eremuko eta gazteen gaineko praktika onetarako ezagutzeen emanaldi ekitaldia egingo dute bihar Goiuri jauregian. Udaleko Gazte Planak, euskarak gure gizartean eta batez ere gazteen artean duen garrantziaz jabetuta, errekonozimendu horiek sortu ditu, gauzak ondo egiten ari diren erakunde eta pertsonak daudela ikusarazteko helburuarekin, eta ona da hori zabaltzea eta beste eragile batzuetara zabaldu ahal izatea.

Euskararen eta gazteen arloko jardunbide egokien errekonozimenduak emateko ekitaldia abenduaren 17an, asteartean, egingo dute, 18:00etan, Goiuri jauregian, Aihotz plazan.

Banaketa-ekitaldiak helburu hauek ditu:

– Jardunbide egokiak ezagutzea.

– Gazte-politiketako jardunbide egokiak ikusaraztea (2019ko abenduan, euskararen eta gazteen arloan).

– Gasteiz Gaztea gazte-politiketan parte hartzen duten eragileen arteko harremanetan aurrera egiten jarraitzea.

15 esperientzia onartuko dira, eta 16 eragilek hartuko dute parte.

Ekitaldi honetan aintzatetsitako jardunbide egokiak Koldo Mitxelena Institutuarekin eta Mintzakafea esperientziarekin hasten dira, non ikasleen artean euskararen erabilera lantzen duten. GaraiON kolektiboa, sormenaren bidez beste eragile askorekin elkarlanean aritzen dena artista gazteei beren sorkuntzak euskaraz garatzeko aukerak emanez. Bestalde, Goian proiektua dago, kirolaren bidez eta aisialdian euskararen erabileraren aldeko apustu garrantzitsua egiten duena.

Kirol arloan, Arabako euskal pilota elkartea, “Pilotalekuan ere euskaraz” programarekin, eta Araski saskibaloi taldea, “Entrenamenduetan euskaraz” planteamendugatik.

Topagune euskaltzaleen elkartea, Gasteizko bigarren hezkuntzako ikastetxeetako euskara komiteen topaketa-saioen kudeaketagatik. Elhuyar Aholkularitza Ekolingua programaren edizioengatik, Eusko Ikaskuntza binomio dinamikoagatik eta Euskal Herriko Unibertsitatea aktibatu programagatik. Arabako Foru Aldundia, Euskalaka kanpamentuengatik.

IKA euskaltegiak, gazteei diru-laguntzak emateagatik eta euskararen irakaskuntzan egiten duen lanagatik, eta El Pilar auzoko kaleko hezitzaileen kolektiboak, Adimena zabaltzen programagatik, euskara erabiltzeko zailtasunak dituzten gazte atzerritarrei zuzenduta.

Arabako Bertsozale Elkartea bertso eskolen garapenarengatik eta Bertsoa Bizi Gazte programa espezifikoarengatik. Euskarabentura proiektua, uda oro Euskal Herri osoan zehar garatzen duen espedizioagatik. Beñat Garaiok HIGA, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketan parte hartzeagatik eta Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua aipatutako ekimen askotan parte hartzeagatik, batez ere HIGA-n, Udalaren Gazteria Zerbitzuarekin batera.

Share