Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 urtarrila 2020 12:32

Udaltzainek atzo 25 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren delitua egiteagatik.

Gertakariak Eduardo Velasco kalean izan ziren. Patruilak gaztea porru bat erretzen ikusi zuen. Agenteek gainean zituen legez kontrako substantziak, marihuana kukulu batzuk, lurrean uzteko agindu zioten, eta zapalduta deuseztatu nahi izan zituen. Poliziak hori saihesten saiatu zirenean, gazteak aurre egin zien eta, beraz, atxilotu egin zuten.

Guardiako Epaitegian zegozkion eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten.

Udaltzaingoak 23 urteko beste gazte bat ere atxilotu zuen Jesusen Zerbitzarien kalean, hura bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegi batean aurkezteko errekisitoria judiziala zuelako.

Azken 24 orduotan, zirkulazioko 13 istripu erregistratu dira. Horietako batean, Honduras kalean erregistratutako istripu anizkunean, 47, 6 eta 5 urteko hiru lagun zauritu ziren, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman zituzten. 

Sutea transformadore batean

Jundiz industrialdeko Zurrupitieta kaleko enpresa batean transformadore batean izandako sutea itzaltzera joan ziren suhiltzaileak. Sutea CO2 itzalgailuekin itzali zuten. Transformadorea funtzionamendutik kanpo geratu zen.

 

Share