Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 urtarrila 2020 19:53

Gaur, urtarrilak 17, San Anton eguna ospatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Gasteizko Udaleko Kultura Sailak, ohi bezala.

17:15ean hasi dira ekitaldiak, ordu horretan irten baita agintarien segizioa Espainia plazatik San Pedro parrokiara bezperetara joateko, eta txerria —Camila deitzen da Apellanizen hazitako txerria, eta 215 kg inguru pisatzen du— bedeinkatzeko.

 

Folklore Akademiako eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako zenbait kidek girotu dute ibilbidea.

Gasteiztarrek ere beren maskotak eraman dituzte elizara, Santuak bedeinka zitzan.

 

Zozketa

Arratsaldeko seietan, berriz, zozketa egin da udaletxeko udalbatzaren aretoan. Abenduaren 18an 30.000 txartel jarri ziren salgai, San Prudentzio adinekoentzako egoitzaren alde. Orotara 29.700 txartel saldu dira.

Txartel bakoitzaren prezioa merkea izan da: 0,60 euro, eta prezio ezberdinetako hamar sari banatu dira; lehenengoak haragi-produktuen sorta bat izaten jarraitzen du, txerria zozketatzen zen garaia gogoratzeko.

Esperanza López Portero (80 urte) eta Eliseo Armentia (76 urte) arduratu dira zenbakiak ateratzeaz, Luis Pérez de Lazarraga notarioaren aurrean.

 

Sariak

Zenbaki hauek lortu dute saria:

1.-Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta: 17597

2.-Tunisiara bidaia, zazpi gau, bi pertsonarentzat: 04136

3.-Zirkuitoa. Rias Baixas, sei gau, bi pertsonarentzat:00285

4.-Erlaxatzeko ihesaldia Villa de Laguardia hotelean, gau bat, bi pertsonarentzat: 27405

5.-Hiri-bizikleta: 14240

6.-Principal Antzokirako denboraldi abonamendua, bi pertsonarentzat: 09789

7.-Tablet PC 10.1”: 03774

8.-Liburu elektronikoen irakurgailua: 04019

9.-Liburuak erosteko bonoa: 22933

10.-Etxebizitza Plus Asegurua Laboral Kutxa (urtebete): 29170

18:30ean, San Anton Txikiren zozketa egin da Espainia plazan: txokolatezko bi txerri zozketatu dira hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen artean. Txerriek 50-60 kilo pisatu ohi dute, eta Nalda gozotegiak egiten ditu. Ikastetxe hauek irabazi dute saria: Angel Ganibet-Izarra Haur Eskola eta Colegio Judimendi.

 

Horren osagarri, Udal Folklore Akademiaren eta Txistulari eta Gaita-jotzaileen Bandaren musika emanaldia, puzgarriak, Gargantua, bi zezensuzko eta txokolate-jana antolatu dira.

 

Share