Prentsa Oharren banner

Alkateak ongi etorria eman dio Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko Ikastaroetako aholku-batzorde zientifikoari

 Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko Ikastaroetako aholku-batzorde zientifikoak bilera egin du gaur udaletxean; Gasteizen egiten dira ikastaroak, uztailean. Aurten 39 urte beteko dira Euskal Herriko Unibertsitateak horien ardura hartu zuenetik, baina aurretik ere egiten ziren.

Gorka Urtaran alkateak ongi etorria eman die batzorde zientifikoko kideei, eta Udalak laguntzeko asmoa duela adierazi, nazioarteko ospea duten ikastaro horiek arrakastatsuak gerta daitezen berriro ere.

Share