Prentsa Oharren banner

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek 36 urteko emakumezko bat atxilotu zuten larunbatean bikotekidearen aurkako eraso-delituaren ustezko egilea izateagatik.

092ra egindako dei batek Salvador kalean poliziaren laguntza eskatu zuen, emakume bat gizonezko bati eraso egiten ari zelako. Adierazpenak entzun eta gizonezkoak zituen markak ikusita, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Guardiako epaitegian zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten epaitegira joateko agindua jaso bitartean.

Genero-indarkeria

 Bestalde, udaltzainek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean bere bikotekide ohiari egindako eraso-delituaren ustezko egilea zelakoan.

18:00ak inguruan, 092an jasotako dei batek Sansomendiko atari baten inguruan gizonezko bat mozkortuta zebilela ohartarazi zuen. Patruila batek gizonezkoa topatu eta identifikatu egin zuen. Hasiera batean higiezin hartan bizi zela esan zuen arren, azkenean bertan bizi zena bere bikotekide ohia zela onartu zuen.

Udaltzaingoa telefonoz jarri zen emakumearekin harremanetan eta goiz hartan bertan fisikoki eraso egin ziola onartu zuen. Ondorioz, gizonezkoa atxilotu egin zuten eta atzo jarri zuten epailearen aurrean.

Ibilgailuen kontrol-kanpaina

 Maiatzaren 9ra bitarte, Udaltzaingoak hirian zirkulatzen duten automobilen, motozikleten eta ziklomotorren baldintza teknikoak egiaztatzeko zirkulazioko kanpaina berezia egingo du.

Udaltzainek egiaztatuko dute ibilgailuek derrigorrezko ikuskapen teknikoak gainditu dituztela eta topatzen dituzten arau-hausteak zuzenduko dituzte. Hala, alterazio tekniko larriak dituzten edo, haien ezaugarriak direla eta, gainerako hiritarrentzako bistako arriskua eragin dezaketen ibilgailuak hiri-bideetatik kenduko dituzte.

COVID zigorrak

 Covid-19aren aurkako neurriak ez betetzeagatik 24 zigor-proposamen jarri ditu Udaltzaingoak asteburuan.

Salaketa haietako hamaika 4 pertsonako gehieneko taldeen muga ez errespetatzeagatik izan ziren. Gainerako salaketak honako hauekin lotutakoak izan ziren:

  • Etxeratze-agindua ez betetzea (7)
  • Musukoa jantzita ez izatea (4)
  • Bide publikoan alkohola kontsumitzea (2)
Share