Prentsa Oharren banner

Gasteiz ehun proposamen baino gehiagoren artean aukeratu dute klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzeko adituen Europako programa batean

Udala beste lau hiri eta bost lurralde-koordinatzailerekin batera hautatu dute Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Ituneko 2021-2022 Adituen Misioan parte hartzeko.

 

Joan den urtarrilean Alkateen Itunak (Covenant of Mayors) “2021-2022 Berdinen arteko Ikasketa” programarako deialdia atera zuen (Peer Learning Programme 2021-2022 Europe).

Deialdira 138 eskabide aurkeztu ziren eta programako epaimahaiak ebaluatu egin zituen. Ekimena Senidetze Programaren (Twinning Programme) arrakastan oinarritzen da eta Europako hiri, eskualde eta probintziei haien parekoekin truke pertsonalizatuak egiteko aukera ematen die, klimaren eta energiaren arloko erronkei aurre egiteko asmoz bere gaitasuna eta ezagutzak handitzeko.

Programa horren barruan, Gasteizek 2021-2022 Adituen Misioan hartuko du parte, beste 4 hiri eta 5 lurralde koordinatzailerekin batera.  Gasteiz Sunderland (Erresuma Batua) eta Parma (Italia) (baieztatzeke) hiriekin senidetu da, eta informazioa eta jardunbide onak partekatuko ditu haiekin, klima aldaketa arindu eta horretara egokitzeari buruzko estrategiak edo ikuspegiak epe luzera garatu eta ezartzeko.

Alkateorde eta Lurraldea eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik oso positibotzat jo du “berri hau; gure hiriak nazioartean izen ona duela berresten du. Aspalditik egindako lanari esker, gaur aitzindari gara nazioartean, eta ezagutu egiten gaituzteHortxe egon nahi dugu, eta hor egoten jarraitu, Gasteiz eta bertako politikak mapan jartzeko, etorkizuneko hirien abangoardia gisa”.

Oraingoan programa pertsonalizatuak egingo dira klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzeko bidean fase desberdinetan dauden hiri, eskualde eta probintzientzat. Programa horiek bermatu egingo dute parte-hartzaileek truke estimulatzaileak eta hainbat jarduera egingo dituztela, besteak beste:

  • Ideiak trukatzea, Naturan oinarritutako irtenbideen bitartez klima-aldaketara egokitzeari buruz.
  • Herritarrekin eta enpresekin aliantza klimatikoak elkarrekin sortzen edo neutraltasun klimatikoko estrategiak garatzen ikastea.
  • Adituengandik finantzazio aukera lehiakorrak arrakastaz eskatzen ikastea.
  • Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Planak garatzeko, atzeraelikadura pertsonalizatua eta aholkularitza lortzea.

 

Share