Prentsa Oharren banner

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Sansomendi auzoko etxebizitza batean bikotekideari eragindako eraso-delituaren ustez egile gisa.

20:15ean jaso zuten abisua. Bertaratu ziren udaltzainek biktima atarian aurkitu zuten. Jakinarazi zietenez, bikotekidearekin eztabaida izan zuen eta ez zion kalera ateratzen uzten; izan ere, eutsi eta eraso egiten zion.

Egindako adierazpenak, zituen markak eta urratutako elastikoan ikus zitezkeen odol-arrastoak zirela eta, etxean zegoen gizonezkoa atxilotu zuten.

Patruilak ospitale batera lagundu zion emakumezkoari bere lesioak zirela eta arreta jaso zezan, eta gizonezkoa Agirrelandara eraman zuten. Gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Share