Prentsa Oharren banner

GarageLab ikasgela digitalaren inaugurazioa Gasteizko Adsis Fundazioaren zentroan

GarageLab ikasgela digital berria inauguratu dute gaur goizean Gasteizen, Adsis Fundazioaren zentroan. Ekitaldian Gorka Urtaran alkateak, Juncal Yubero Adsis Álava Fundazioko zuzendariak, Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak eta Oscar Aragon Orange Fundazioko iparraldeko zuzendariak parte hartu dute, erakundeetako beste ordezkari batzuekin batera.

GarageLab hezkuntza-sistema tradizionalaren eskola-uzte goiztiarretik datozen gazteei zuzenduta dago, eta ikasleen motibazioa areagotzea eta emaitza akademikoen hobekuntza bultzatzea du helburu, Fab Lab ingurunearen eta maker mugimenduaren bidez.

“Une honetan berrikuntza, lanbide-heziketa eta digitalizazioa funtsezkoak dira bizitzen ari garen aldaketa horietarako, eta hemen, ADSIS fundazioan, enplegua lortzea ahalbidetuko dizueten sektore profesionaletan trebatzeko aukera duzue”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

GarageLab proiektuak hezkuntza-prozesuaren erabateko eraldaketa aurreikusten du, ikasgeletatik bertatik hasita, fabrikazio digitaleko teknologia eta tresna sortzaileekin garatzen eta hornitzen baitira. Horren osagarri da hezkuntza-prozesua eraldatzen duen metodologia, irakaskuntza eta ikaskuntza desberdin eta esanguratsua sustatzen duena, eta, azken finean, ikasleen hazkunde pertsonala bilatzen duena.

 

 

Share