Prentsa Oharren banner

Uztailaren 17an, larunbata, izango da Aire zabaleko pintura lehiaketaren XV. edizioa, Zabalgana auzoan

Datorren astelehenean, uztailak 5, irekiko da lehiaketan izena emateko epea.

 

Uztailaren 17an, larunbata, izango da Gasteizko Udalak antolatzen duen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren  XV. edizioa. Aurtengo gaia ‘Hirigintza XXI. mendean: Zabalgana auzoa’ izango da, azken urteetan hiriaren mendebalderantz izan den hedapen urbanistikoa erakusteko xedez.

Parte hartu nahi dutenek uztailaren 5etik 15era bitartean (biak barne) egin ahalko dute eskabidea, udalaren webgunearen bidez eta 010 telefonoaren bidez (945 161100 Gasteiztik kanpo izanez gero), eta lehiaketaren egunean bertan; gehienez 55 pertsonak hartu ahalko dute parte.

9:00etatik 10:00etara bitartean identifikatu eta euskarriak zenbakitu eta zigilatu egingo dira Zabalganeko Plaza Arkupedunean jarritako karpan.

Larunbat goizean zehar, gasteiztarrek kale hauetan ikusi ahalko dituzte lehiaketako parte hartzaileak margotzen: Teodoro Dublang Margolariaren kalean, Zabalgana hiribidean, Oion kalean, Iruña Veleia hiribidean, Salvador Dali kalean eta Nazio Batuen hiribidean.

Amaitutako lanak 17:00ak baino lehen entregatu beharko dira, eta 19:30ak arte egongo dira ikusgai Zabalganeko Plaza Arkupedunean jarriko den informazio-puntuan. Orduan jakinaraziko da epaimahaiaren epaia.

Guztira 5.200 euro banatuko dira saritan. Lehen sariak 1.600 euroko zuzkidura du, eta bigarrenak, 1.400 euro. Horietaz gain, lehenengo ‘Gasteiz’ sariari 1.200 euro egokituko zaizkio eta bigarrenari, 1.000 euro. Azken bi sari horiek ohiko bizilekua Araban duten eta aurreko bi sarietako bat ere jaso ez duten artisten artean aukeratuko dira.

Udalaren webgunean argitaratuko da sarituen zerrenda. Saritutako lanak Gasteizko Udalaren jabetzako bihurtuko dira.

Eus Oinarriak Pintura Lehiaketa 2021 (E)

 

 

Share