Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-07-12)

Prentsaurrekoa. 2021-2022 denboraldiko gizarte etxeetako jarduera programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Herritarren Partaidetza, Gardentasun eta Gizarte Etxeen saileko zinegotiz Borja Rodríguez; eta Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López

Eguna. Astelehena, uztailak 12

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————————-

Prentsaurrekoa. 2021eko Master Kaixabank pilota programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; txapelketan parte hartuko dute pilotariak; Aspe eta Baiko enpresetako ordezkariak; eta CaixaBankeko Iparralde Zonaldeko zuzendari Kepa Badiola

Eguna. Astelehena, uztailak 12

Ordua. 12:00

Tokia. Goiuri jauregia, Martin de Salinas aretoa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Igandea, uztailak 11

  • Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lópezek parte hartuko du AEMAR elkarteak antolatzen duen “Mójate-Busti Zaitez” ekitaldian 12:00etan, Estadio Fundazioan

 

Share

Alkateak Ajebask elkartea hartu du


Gorka Urtaran alkateak Arabako Enpresari Gazteen Elkarteko (Ajesbask) zuzendaritza batzorde berria hartu du gaur udaletxean.
Juan Carlos Garcia presidenteak batzarreko gainerako kidearekin izan da: Joaquin Saez, Blanca Palacios, David Arteaga, Iñigo Diez eta Priscila Garcia.

Share

Lehiaketara atera du Udalak Iturritxu kalean 101 lekuko aparkaleku berri bat eraikitzeko proiektua

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri du Iturritxu kalean 101 lekuko aparkalekua eraikitzeko kontratua leihaketara ateratzea adostu duela Gobernu Batzarrak. Iturritxu kalean jarriko da, Gasteizko Portuko sarreraren ondoan, A2124 errepidearen ondoan. Azpiegitura hori joan den astean iragarritako Asfaltatze eta disuasio-parkinen Planaren barruan dago, eta Adurtzako bizilagunei eta beste udalerri batzuetatik hirira datozen pertsonei emango die zerbitzua. “Adurzako bizilagunei, elkarteari eta Olarizuko kontseiluari emandako hitza betetzen dugu, inguru hau aparkaleku gehiagoz hornitzeko”, azaldu du alkateak. Lanek sei hilabetetako epea izango dute.

423.663,82 euroko inbertsioa egingo da, eta Gasteizko lehen aparkaleku “naturalizatua” izango da. Zehazki, Iturritxu kalearen eta A2124 errepidearen artean dagoen lursail berde batean sortuko da, Lidl supermerkatuaren ondoan. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak aparkaleku berezia diseinatu du, paisaia-integrazioaren aldetik sentiberatasun handikoa.

Lau aparkaleku multzo osatuko dira berdegune baten barruan, 3.000 metro koadroko azalera batean orotara 101 leku sortuz.  Plaza horietatik 3 mugikortasun urriko pertsonentzat bakarrik izango dira, eta lauk karga elektrikoko puntuen aurreinstalazioa izango dute. Lekuak 4,75 metro luze eta 2,40 metro zabal izango dituzte. Mugikortasun murriztua dutenentzat izango direnak, berriz, 4,50eko luzera eta 3,70eko zabalera izango dute.

Autoek belar-lauzen gainean aparkatuko dute, eta ibilgailuek zirkulatzeko bideak baino ez dira asfaltatuko. Iturritxutik sartuko dira. Gainerako zatia lorategi itxurakoa izango da, putzu txikiz hornitua (euri-urak hartzeko), eta zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dira, ingurunearen biodibertsitatea kontuan hartuz. Izan ere, Olarizuko lorategi botanikoaren ondoan dago azpiegitura berria. ‘Led’ teknologian oinarritutako argiteria sistema berria ere jarriko da aparkaleku berrian.

 

Share

Arabako Unibertsitate Ospitaleko aparkalekuaren ondoko lursail bat salgai jarri du Udalak

 

  • 2,5 milioi eurokoa da lizitazio-prezioa

Arabako Unibertsitate Ospitalearen kanpoko kontsulten eraikinari zerbitzua emateko egindako aparkalekuaren ondoko ekipamendu generikorako lursail bat saltzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Forma trapezoidala du lursailak —32-Iparra poligonoaren barruan—, 2.792,81 m²ko azalera eta 5.585 m²-ko eraikigarritasuna, OR-4 ordenantzaren arabera. Mugakide ditu, aparkalekuaz gain, batetik Francisco Leandro Viana kalea, eta bestetik Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea eta Zabalgana hiribidea lotzen dituen bidea.

2.504.815,43 euroko lizitazio-prezioa ezarri da, zein gora eginez hobetu ahal izango baita. Proposamen ekonomikoarekin batera, orobat baloratuko dira ordainketa-baldintzen hobekuntzak, eraikuntza egiteko gehieneko epeen murrizketa, eraikuntzan iraunkortasunaren eta energia-efizientziaren arloko irizpideak baliatzea eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko estazioen zuzkidura. Eraikitzeko gehieneko epeei dagokienez, gehienez 9 hilabete izango dira obra-lizentzia eskatzeko, beste sei hilabete obrei ekiteko, eta 24 hilabete eraikuntza bukatzeko.

Lizitazio-iragarkia argitaratzen delarik jakinaraziko da proposamenak aurkezteko epea.

Lursail hori saltzen delarik, Urtaranen gobernuak Udalaren lurzoru-ondarea saltzetik eskuratzea aurreikusia duenaren —9,1 milioi euro— bi heren inguru eskuratuak izango ditu.

Share

190.000 euroko inbertsioa Gasteizko 13 kaletan zoladura sendotu eta konpontzeko

Gasteizko Udalak hainbat kaletako zoladura sendotu eta zuloak betetzeko lanak egingo ditu ia 190.000 euroko inbertsioarekin. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du lan horietarako kontratua, zeina Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak landu baitu; orotara 13 kaletan egingo dira lanak.

Esku-hartze horretaz gain, 4 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen plan bat iragarri zen joan den astean, hiriko disuasio-aparkalekuetan sakoneko asfaltatzeak eta hobekuntzak egiteko.

Gaur lizitatu den kontratuaren barruko lanak egiteko hilabeteko epea emango da, eta zenbait alderditako zoladura eraberrituko da horren bitartez, garbituz eta zoladura berria jarriz. Kale hauetako gune zehatzetan egingo dira lanak:

Adriano VI.a
Argentina
Tomas Zumarraga Dohatsua
Serafín Ajuria Margolaria
Amurrio
Agirrelanda
Mexiko
Jose Atxotegi
Florida
Ayala Kantzilerra
Manuel Iradier
Jose Mardones
Jose Lejarreta

 

 

Share

Udalak Gazteentzako Psikologia Aholkularitzarako zerbitzuan atentzioa bikoiztu du Pandemia dela eta

– Kontsultak handitu egin ziren 2020ko itxialdian, baita 2021ean ere. 

– 2021eko lehen seihilekoan, Gazteria Zerbitzuak 516 pertsonari eman die arreta; 2020an, berriz, 271 izan ziren, eta 2019an, 249. 

– Kezka-iturri nagusiak gizarte-, familia- eta bikote-harremanetako zailtasunak dira. 

– Kontsultatzeko bete arrazoi batzuk hauek izan dira: umore-aldaketak, orainarekiko interes eza, etorkizunarekiko kezka, antsietatea, elikadura-arazoak, dolua eta depresioa.

 

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, nabarmen handitu da eskaera Gasteizko Udalaren Gazteentzako Psikologia Aholkularitzan. Gazteria Zerbitzuak sustatutako baliabide hori Udalaren Gazte Planaren helburuekin bat dator, 14-30 urte bitarteko pertsonei aholkularitza argi eta eraginkorra eman nahi baitie beren sentimendu, portaera eta harremanekin lotutako gaietan. Orobat, nortasun osasungarri bat eraikitzen lagundu nahi die, eta arrisku-egoerak sor ditzaketen jarrera eta jokabideak prebenitu.

Kontsulta, hitzordu eta beharren hazkunde horren ondorioz, Tokiko Gobernu Batzarrak kontratua aldatzea onetsi du gaur goizean, ikastetxeetan ematen diren hitzaldien kopurua handitu ahal izateko datorren ikasturtean. Martxoaren 15etik aurrera psikologia aholkularitzaren beraren arreta-orduak % 22,5 handitzea ere onetsi zen, eta itxarote-zerrenda nabarmen murriztea ahalbidetu du horrek.

Dagoeneko 2020ko martxoan hazi ziren zerbitzuak erregistratutako kontsultak, alarma egoera ezarri ondoren. Urte osoko datuak kontuan hartuz, 2020an 1749 kontsulta egin ziren; 2019an, berriz, 1274 izan ziren, eta 2018an, 1239. Baina “normaltasunera itzuli” ondoren ere kopuruak hazten jarraitu du. Zehazki, 2021eko lehen seihilekoan 516 pertsonari eman zaie arreta; 2020an, berriz, 271 izan ziren, eta 2019an, 249.

Izan ere, pandemiak askotariko erreakzioak eragin ditu gazteengan. Gazteria Zerbitzuaren arabera, kezka berriak sortu dira: beldurra heriotzari eta besteak kutsatzeari, antsietatea eta hipokondria, itxi gabeko doluak, harremanetarako zailtasunak, tristezia eta bakardade sentipena, familia barruko gatazkak, askatasun beharra eta familia ingurunetik urruntzekoa, edo amorrua eta inpotentzia.

Dena dela, hauek dira Aholkularitza Psikologikoan erregistratutako kezka ohikoenak: umore-aldaketak, orainarekiko interes eza, etorkizunarekiko kezka, antsietatea, elikadura-arazoak, dolua eta depresioa.

 

 

Share

Gizarte Politiketako Sailak diruz lagunduko ditu 36 elkarteren proiektuak

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021ean gizarte proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia ebatzi du.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak laguntza ekonomikoa emango die tokiko 36 elkarte eta entitateri, 124.988,43 euro orotara; gizartea informatzeko eta sentsibilizatzeko jardueren gastuak, eta elkartasuna eta boluntariotza sustatzen duten gizarte-prebentzio eta -sustapenerako jarduerek sortutakoak ordaintzen lagunduko diete hartara.

 

Entitate onuradunak:

Gizarterako6.030,00 €
BOSCOS fundazioa6.030,00 €
AFARABA6.030,00 €
Esklerosi anizkoitzaren Arabako elkartea (AEMAR)1.142,90 €
Garun paralisia dutenen Arabako elkartea (ASPACE)5.125,50 €
ADRA fundazioa5.842,47 €
Hartutako kalte zerebrala dutenen elkartea (ATECE)5.849,10 €
Iturrigorri Elkarlan6.017,94 €
Arnasa Araba733,21 €
GOIAN kultur eta kirol elkartea1.956,00 €
Arantza bifidoa eta hidrozefalia dutenen Arabako elkartea (ARESBI)880,20 €
Gaixotasun arraroen Espainiako Federazioa2.509,86 €
Ai Laket! elkartea4.890,00 €
ADEAR1.486,56 €
INSOLA4.890,00 €
Crohn gaitzak eta kolitis ultzeradunak eragindako gaixoen elkartea (ACCU)1.173,60 €
Erretinosi pigmentarioa dutenen Arabako elkartea4.667,59 €
SARTU3.832,90 €
ASAMMA4.890,00 €
Aranbizkarreko ikastolako gurasoen elkartea (Zuriber)4.547,70 €
Besartean hazkuntzan laguntzeko elkartea1.984,05 €
Bizitza duin baten aldeko elkartea1.799,52 €
Kuentame elkartea4.841,10 €
Corazonistas fundazioa3.735,00 €
Itaka – Escolapios fundazioa3.720,69 €
Euskadi eta Ekuador arteko elkartasunezko elkartea (ASVE)3.735,00 €
ASPASOR3.622,95 €
ICONO Difusión Cultural3.556,14 €
AMAPASE2.293,82 €
Fondo Formación fundazioa3.735,00 €
Harresiak Apurtuz1.946,08 €
Konexio Ona2.830,00 €
Itxaropenaren telefonoa2.230,00 €
IKIRIKI gizarte eta hezkuntza elkartea2.230,00 €
Babestu1.973,55 €
Hirukide2.230,00 €

 

 

Share