Prentsa Oharren banner

Asteburuko aurreikuspenak

Igandea, uztailak 18

  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernández de Landa Berakahren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldietan izango da  11: 30ean, Andre Maria parrokian/Ama Dominikoen komentuko klaustroan.
  • Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa zinegotzi César Fernández de Landa Araba World Tennis Tourreko finala ikusten izango da 12: 00etan, Peña Vitoriana Tenis Cluben.

 

Share

Udalak 30.000 euro jarriko ditu katu-koloniak kudeatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak Natura Defendatu eta Ikertzeko Arabako Taldearekin (GADEN) lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du gaur, Gasteizko udalerrian dauden katu-koloniak kudeatzeko. Gobernu-taldeak Elkarrekin Gasteiz taldearekin egindako aurrekontu-akordioari esker, 30.000 euro esleitu zaizkio, bigarren aldiz jarraian, hitzarmenari. Horrenbestez, GADENek hainbat elkarte animalistarekin lankidetzan koordinatzen dituen jarduera ugariak sustatu ahalko da.

Katu-kolonien kudeaketak honakoak hartzen ditu barne: animaliak harrapatzea, garraiatzea, osasun egoera orokorra aztertzea, beharrezkoak diren albaitaritza-tratamenduak egitea, antzutzea, markatzea eta aske uztea. Beharrezkoa izanez gero, koloniak beste leku batzuetan kokatzen dira. Beste lan hauek ere egingo dira: elikatu, antzutzeen jarraipen eta kontrola, higiene-neurriak aplikatu eta inguruneko kolonien osasungarritasun- eta ongizate- baldintzak zaindu.

Era berean, hitzarmenak barne hartzen du hiriko katu-koloniak kudeatzeko boluntarioen sarea garatzea, eta horretarako aldiro ikastaroak egitea (akatsak detektatzeko arazoak aztertzeko…). Halaber, hitzarmena tarteko, sareko sistema bat mantendu ahal izango da, adoptatzeko modukoak izan daitezkeen katuen adopzioak sustatu eta kudeatzeko. Egun dauden boluntarioen bi sareetan 82 pertsona aritzen dira.

Katu-kolonien jarraipena errolda eguneratu baten bidez egiten da, bertan adierazten baita kolonia bakoitzeko animalia kopurua, kokapena eta bertan egindako jarduketak.

 

10.000 euro Gaiako liburutegiarentzat

Bestalde, Gobernu Batzordeak Gasteizko Udalaren eta Talde Ekologista Gaia elkartearen arteko 2021erako lankidetza-hitzarmena onartu du, elkarte horretako ekologia-liburutegia jendearentzat zabaltzeko. Elkarrekin alderdiarekin adostutako aurrekontuan jasotzen denez, Udalak 10.000 euro bideratuko ditu aurten liburutegi horretara.
 

 

 

 

Share

2021eko Eguberrietarako argiak esleitu ditu Gasteizek

Datozen Eguberrietako argi apaingarrien instalazioa Blachere Iluminación enpresari esleitzea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak, Maider Etxebarria alkateordeak gidatzen duen Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak hala eskatuta. Ohi bezala, kontratua Gasteizen 2021.urtearen amaieran jarriko diren Eguberrietako argiak hornitu, jarri, kendu eta mantentzeko da.

Udalak 165.000 eurotan  finkatu zuen kontratuaren prezioa, iazko eskaintzaren kopuruan, baina 140.250 euroan esleitu da, azkenean. Horretaz gain, kontratua beste hiru urtez luzatzeko aukera izango du udalak.

Balorazio teknikoan, eraikinak argiztatzeko proposamenak nabarmentzen dira. Goiuri jauregiaren kasuan, esaterako, apaingarriak aldeetako batean ere jartzea proposatu du Blacherek, hartara eraikinaren arkitektura nabarmentzeko. Gainera, 20 zuhaitz gehiago apaintzea ere eskaini du enpresak, eta kolore bero, urre-kolore eta homogeneo berberak erabiliko ditu bere proposamen guztietan, eta arku-mota gehienetan.

Era berean, enpresak alde modernoa eta klasikoa uztartzen dituzten motiboak birdiseinatzeko ahalegina egin duela uste da, eta hori guztia mikrolanparak, hari argitsua eta atze-argiztapeneko metrakrilatoak erabiliz, egunez eta gauez apaintzeko.

Aurten, % 100 diren argiak azaroaren 26an piztuko dira, eta ez abenduko zubiaren bezperan, orain arte bezala.

Share

Hasi da Koroatzearen auzoko bero-sareko berokuntza eta ur bero zerbitzua

 

Hasi da lehen etxebizitzei zerbitzu ematen Aldabe gizarte-etxea dagoen galdara-ganbara. 

Amaitu ditu Visesak 239 etxebizitzen fatxadak zaharberritzeko lanak; gainerako 63renak 2021ean zehar amaituko ditu.

 

Ekainaren amaieran hasi da Koroatzearen auzoko bero-sareko berokuntza eta ur bero zerbitzua, SmartEnCity europar proiektuaren testuinguruan. Bero-sarea zabaltzeko lanen azken faseko lanetan jarraitzearekin batera, lehen eraikinetan hasi dira Giroa Veoliak auzoaren muinean (Aldabe gizarte-etxearen ondoan) egin duen galdara-ganberatik berokuntza eta ur bero horniduraz gozatzen.

Eulogio Serdan, Manuel Diaz de Arkaia eta Koroatzearen kaleak dira hornidura jaso duten lehenak.

Sare berriko berokuntza eta ur bero zerbitzua jasi ahal izateko, proiektuarekin bat egin duten etxebizitzetako banakako galdarak kendu eta bero-trukagailuarekin ordezkatzen dira. Bero-sarean dagoeneko amaitutako lekuetan egiten ari dira ordezkapen horiek, betiere albo-kaleetako lanak amaitu ahala.

 

Aldi berean, azken eraikinetako zaharberritze-lanak erritmo onean ari dira aurrera egiten. 2021eko lehen hilabete hauetan Visesak beste 139 etxebizitzen zaharberritze-lanak amaitu ditu; horrenbestez, proiektura atxikitako 302 etxebizitzetatik 239 zaharberritu ditu dagoeneko. Urtean zehar amaituko dira lanak falta diren 63 etxebizitzetan, horietatik 15 Domingo Beltran kaleko 18 eta 22 zenbakietan daude, eta 48 Koroatzearen kaleko 8 eta 13 zenbakietan. Horrekin, bada, amaitutzat joko dira zaharberritze-lanak.

SmartEnCity proiektua erritmo onean ari da urratsez urrats, eta esan daiteke dagoeneko errealitatea dela, Koroatzearen auzoko biztanleen bizi-kalitatea hobetu duen errealitatea.

SmartEnCity

 

Share

Gizarte Politiken Sailak 4,2 milioi euro erabiliko ditu laguntza baliabideetako eta adinekoen jantokietako elikagaiak erosteko

Tokiko Gobernu Batzarrak udalaren gizarte-zerbitzuetako laguntza-baliabideetako eta adinekoen jantokietarako elikagaik hornitzeko kontratazio-dosierra onetsi du gaur.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 4,2 milioi euro baino zertxobait gehiagoko aurrekontua du udalaren sukaldeak hornitzeko. Sukalde horietan egiten dira hainbat jantokitan egunero zerbitzatzen diren menuak: San Prudentzio zentro integraleko, etxebizitza komunitarioetako, Arkupeetako jantoki sozialeko, eguneko arreta zerbitzuetako, CMAS aterpetxeko eta BIZAN sareko zentroetako jantokietan, zehazki. Iaz 110.641 menu zerbitzatu ziren, pandemiak ezarritako murrizketak izanik ere.

Orain deituko den kontratuak 2 urteko elikadura-beharrak estaltzeko balioko du. 33 multzotan banatuta dago: landare-olioa, edariak, barazkiak, arrainak, haragia, frutak, esnekiak eta gozoak. besteak beste. Aurrekontu handiena haragi-produktuak hornitzeko da, ia milioi bat euro, eta jarraian arrain fresko eta izozturako aurrekontua, ia 900.000 euro, BEZa barne.

Share