Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-07-29)

Ertzaintzaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren arteko Koordinazio Batzordearen bilera, herritarren segurtasunerako operatibo bateratuari ekiteko, aurten bertan behera geratu diren Gasteizko jaiak ospatu ohi diren egunetan

PARTE HARTZAILEAK

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka; Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga; Ertzaintzaren Arabako Lurraldeko intendente buru Karmelo Martínez Sarobe; Vitoria-Gasteizko Ertzain-etxeko Herritarren Babeserako komisario buru Iñaki Larrauri; eta Alfredo Orodea, Koordinazio Batzordeko ofizial idazkaria

Vitoria-Gasteizko Udalaren aldetik, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Gutiérrez; Herritarren Segurtasunaren koordinatzaile nagusi Víctor García Hidalgo; Herritarren Segurtasun Saileko zuzendari Javier Sáez Lanas; Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoko komisario Roberto García Tobalina; eta Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoko komisariondokoa Salva Álvarez

Eguna. Osteguna, uztailak 29

Ordua. 10:30

– 11: 15ean komunikabide grafikoak aretoan sartu ahal izango dira irudiak hartzeko
– 11: 30ean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak agerraldia egingo dute komunikabideen aurrean

Tokia. Alkatetza aretoa, udaletxea

—————————————————–

Prentsaurrekoa. Abuztuaren 6, 7 eta 8rako antolatu diren herri kirolen erakustaldiak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; Arabako Herri Kirolen Federazioko presidente Jesus Atxa; eta Arabako Herri Kirolen Federazioko presidenteorde Jon Lapazaran

Eguna. Osteguna, uztailak 29

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————-

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko XIII. Telebista Jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Alkateorde eta Ekonomia Sustapen zinegotzi Maider Etxebarria; Arabako ahaldun nagusiorde Pilar García de Salazar; Merkatarita eta Turismo sailburuorde Jesús García de Cos; Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagasti; eta Gasteizko Telebista Jaialdiaren zuzendari Joseba Fiestras

Eguna. Osteguna, uztailak 29

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea, Ortuño aretoa (Frai Zacarías, 2)

Share

Alkateak gogorarazi du Gasteizen BEI sistema ezartzeko 9,1 milioi euroko udal-inbertsioa izango dutela, % 80 baino gehiagoan beste erakunde batzuek finantzatuko dutelako

Gorka Urtaranek PP Udal taldea gonbidatu du jasangarriagoa, irisgarriagoa, berritzaileagoa eta seguruagoa den garraio-sistema hau babesten duen Udaleko taldeen gehiengoarekin bat egitera

Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, gaur goizean gogorarazi du autobus elektriko adimentsuak 9,1 milioi euroko udal-inbertsioa izango duela. Honako hau 50 milioi euro inguruko balioa duen proiektua da. Izan ere, garraio-sistema publiko berri honek, abian jarri ahal izateko, beste erakunde batzuek emandako % 80 baino gehiagoko finantzaketa jasoko du. 9,1 milioi euroko zenbateko horrek TUVISAren flotara gehituko liratekeen 13 ibilgailu erosteak bakarrik izango lukeen antzeko kostua du BEIari esker.

Gasteizko alkateak azaldu duenez, gainera, sistema berriak hiriko garraio publikoaren eraldaketari eta modernizazioari babesa emango dio. “Gobernu honek hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta mugikortasun jasangarria eta irisgarria bultzatzeko egiten du lan. Azken urteotan, tranbia hegoaldera zabaldu dugu, tranbia Salburura luzatzea bultzatu dugu (gaur egun obratan daude) eta proiektua definitu dugu tranbia Zabalganeraino eramateko. Gainera, TUVISAren flota berritzeko eta modernizatzeko oso ahalegin handia egin dugu. Izan ere, azken urteotan, 20 autobus berri erosi ditugu eta horiei BEIaren 13 ibilgailuak gehitu behar zaizkie. Eta ildo horretan aurrera jarraituko dugu hiriak aurrera egin dezan”.

Alkateak, bestalde, eskua luzatu dio Alderdi Popularreko udal-taldeari. “Proiektu honekin bat egitera eta, obra mota hauek sortzen dituzten eragozpen logikoak oinarri dituen ikuspegi apokaliptikoa eta inola ere eraikitzailea ez dena albo batera uztera gonbidatzen zaituztet.”. Gorka Urtaranek, gainera, espazio publikoko lanek hiritar batzuen artean sortzen duen kezka ezagutzen duela eta, horrekin lotuta, batez ere BEIa abian egongo den lehen hilabeteetan bideko segurtasunarekin lotuta ahalegin oso handia egingo dutela adierazi du.

Bestalde, Gorka Urtaranek gogorarazi du hirian BTR linea bat edo autobus espresa ezartzeko proiektua 2007an aho batez onartu zuten Gasteizerako Mugikortasun Planean jasota zetorrela. Horrekin lotuta, garraio publikoa udal-eskumena da eta kanpoko finantzaketa jasotzea apartekoa da kasu honetan eta, zalantzarik gabe, galdu ezinezkoa den aukera.

Bus Elektriko Inteligentea ezartzeko asmoek aurrera jarraitzen dute Gasteizen. BEI garraio-sistema jasangarriagoa, irisgarriagoa, berritzaileagoa eta seguruagoa izango da. Udalak 9,1 milioi euroko inbertsioa bideratuko du eta puntako teknologia izango duten 13 ibilgailu elektriko berriek Gasteizko 14 auzo elkartuko dituzte. TUVISAren 2. linean eskainiko dute zerbitzua eta tarte osoan 3 milioi erabiltzaileri zerbitzua eskaintzeko ahalmena izango dute.

 

Share

Bertan behera geratu da datorren astean Erraldoi eta Buruhandien konpartsak egitekoa zuen ikuskizuna

Egin egingo dira aire zabalean abuztuaren 3tik 8ra bitarterako aurreikusitako gainerako kultur ekimenak

 

Udalak datorren astean Erraldoi eta Buruhandien konpartsak Judimendiko parkean egitekoa zuen ikuskizuna bertan behera uztea erabaki du. Pandemiaren bilakaera txarrak aldaketa batzuk eragin ditu abuztuko lehen asterako antolatutako programazioan; gaur bertan behera geratu den ikuskizunaren albistea gehitu zaie aldaketa horiei.

Alabaina, egitekoak dira, oraingoz, abuztuko lehen asterako programatutako gainerako hitzorduak.

Horrenbestez, Prado parkean jota-taldeak arituko dira eguerdiko hamabietan. Talde hauek hartuko dute parte: Alegría Navarra (hilak 3), Corrientes Navarras (hilak 4), Voces Riberas (hilak 5), Canta Tudela (hilak 6), Grupo de Jotas D’Aragón (hilak 7) eta Escuela de Jotas de la Rioja (hilak 8).

Arratsaldean, Umore Txokoa hartuko du Prado parkeak, egitarau honekin: Gorka Aguinagalde eta Iñigo Salinero (hilak 3); Txabi Franquesa (hilak 4); Óscar Terol (hilak 5); Ismael Pereira, Mitxel Santamaría eta Iñaki Mauri (hilak 6); Nerea Garmendia (hilak 7) eta Valeria Ros (hilak 8). 19:30ean izango dira saioak.

Zulueta jauregiko lorategian, bestetik, haurrentzako ikuskizunak eskainiko dira eguerdiko hamabietatik aurrera. Deabru Beltzak taldeak ‘Diberti dantza’ aurkeztuko du hilaren 3an (asteartea), eta hilaren 4an (asteazkena), Lanku taldeak ‘Urpekakariak’ eskainiko du. Hilaren 5ean (osteguna), familiek ‘Jolasean Ikasi, musikaz hazi’ proposamenaz gozatu ahalko dute, Kontukantari-ren eskutik, eta hilaren 6an (ostirala), Imaginaciones Nai taldearen ‘Tik tak’ ikuskizunaz. Erre Produkzioak taldearen ‘Una de piratas’  lanak (hilak 7, larunbata) eta Eidabe-ren ‘Gora kasete’ ikuskizunak (hilak 8, igandea) emango diote amaiera aste horretarako programari.

Abuztuaren 4tik 8ra arte, Udal Musika Bandak kontzertuak eskainiko ditu leku berean, arratsaldeko zazpietan.

Iparraldeko parkea ere aire zabaleko kontzertu-areto bihurtuko da, emanaldiak izango baitira eguerdiko ordubatean zein arratsaldeko zortzietan. Goizeko saioetan hauek joko dute: Noa & The Hell Drinkers (hilak 3), Trikoma (hilak 4), Moni Garage (hilak 5), Outgravity (hilak 6), Raúl Romo House Friends (hilak 7) eta Clarisse (hilak 8).

Arratsaldez, Ekiñe + La Furia (hilak 3), Moonshine Wagon (hilak 4), Puro Relajo (hilak 5), Joseba B. Lenoir (hilak 6), La Mare (hilak 7) eta Bulego (hilak 8).

Falerina lorategian ere izango da kontzerturik, 19:00etan. Hona hemen egitaraua: Antton Aranburu (hilak 3), Kai Nakai (hilak 4), Geraldine (hilak 5), Aldakan (hilak 6), Shiny Red Mood (hilak 7) eta Montalvo (hilak 8).

Santa Maria plazan ere programazio zabala antolatu da abuztuaren 3tik 8ra bitartean. 12:30ean, publikoak Udal Folklore Akademiako trikitixez gozatu ahalko dute entzuleek.

13:30ean, bertsolarien txanda izango da: asteartean (hilak 3), Unai Anda, Xabi Igoa, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus; asteazkenean (hilak 4), Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña; ostegunean (hilak 5), Iñaki Viñaspre eta Alaia Martín; ostiralean (hilak 6), Eli Zaldua, Manex Aguirre, Odei Barroso eta Maialen Akizu; larunbatean (hilak 7), Oihane Perea, Peru Abarretegi, Julio Soto eta Oihana Arana, eta igandean (hilak 8), Aitor Ugarte, Beñat Garfio, Erika Lagoma eta Amaia Agirre.

Arratsaldean, hainbat emanaldi izango dira katedral zaharraren ondoko espazioan:  hilaren 3an, Dantza Plazan, Udal Folklore Akademiaren eskutik; hilaren 4an, Eltziegoko gaita-jotzaileak & Friends; hilaren 5ean, Xabier Aburruzaga; hilaren 6an, Hutsun + Jel Trío;  hilaren 7an, Iñaki Palacio & The Gael’s, eta hilaren 8an, Garikoitz Mendizabal & Gorka Hermosa.

Horietaz gain, Gasteizko Erraldoien eta Buruhandien konpartsaren emanaldiak izango dira abuztuko lehen asteko kultur programazioaren barruan, 12:30ean, Judimendiko parkean.

Sarrera librea izango da, erreserbatu beharrik gabe eta lekuak bete arte. Aire zabaleko esparru mugarrituak izango dira; gehieneko ikusle-kopurua zehaztuta izango dute, denak eserita, eta segurtasun-neurri guztiak errespetatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudiarekin bat etorriz.

Aldaketak gerta daitezke, osasun-egoeraren bilakaeraren arabera.

3-8 abuztua agenda

Informazio gehiago

Share