Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-07-27)

Prentsaurrekoa. 2021eko Gasteizko Antzerki Jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagasti

Eguna. Asteartea, uztailak 27

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————————

Prentsaurrekoa. Andre Mari Zuriaren XXVI. Txapelketa eta Emakumeen Paleta X. Green Capital Txapelketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez; Vital Fundazioetako zuzendari nagusi Axier Urresti; Arabako Pilota Federazioko presidenteorde Raúl Angulo; eta Arabako Pilota Federazioko zuzendari tekniko Mikel Rafael

Eguna. Asteartea, uztailak 27

Ordua. 11:00

Tokia. Vital Fundazioko Erakusketa Zentroko ataria (Posta kalea 13 eta 15)

Share

Atxilotua bi udaltzaini eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

Tornay Medikuaren kaleko ostalaritza-lokal batetik patruila baten laguntza eskatu zuten; izan ere, gizonezko bat establezimenduaren jabeari eta bezeroei arazoak sortzen ari zen.

Udaltzainek egiaztatu zuten gizonezkoa lokalean kalteak eragiten ari zela eta, ondorioz, jokabidea aldatzeko eskatu zioten. Gizonezkoak, ordea, ez zien kasurik egin eta udaltzainek geldiarazi egin behar izan zuten. Une hartan, gizonezkoak bi udaltzaini eraso egin zien. Beste udaltzain batzuen laguntzarekin, azkenean, gizona geldiarazi eta polizia-etxera eraman zuten atxilotuta autoritate-agenteen aurkako atentatu-delituaren ustezko egilea izateagatik.

 

Estupefazienteen trafikoa

Udaltzaingoak ostiralean 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean estupefazienteen trafikoarekin lotutako osasun publikoaren aurkako delituaren ustezko egilea izateagatik.

Operazioen Zentralak patruilei jakinarazi zieten Zabalganako etxe batean eztabaida gogorra zegoela.
Bertaratu zirenean, udaltzainek egiaztatu zuten bi gizonezkok elkarren aurka borroka izan zutela. Haietako batek, gainera, besteari ondasun batzuk lapurtu eta ibilgailuan ezkutatu izana leporatu zion. Ibilgailua berrikusi zutenean, hauts-substantziak zituzten poto batzuk topatu zituzten udaltzainek eta gerora egiaztatu zuten kokainaren “mozketa” egiteko erabili zituztela.

Gertakariak ikusita, gizonezkoa polizia-etxera atxilotuta eraman zuten osasun publikoaren aurkako ustezko delituagatik.

 

Larderia erabiliz egindako lapurreta

Udaltzainek 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean indarkeria erabiliz lapurreta-delitu baten ustezko egilea izateagatik.

Guztia La Florida parkean gertatu zen 02:30 baino zertxobait lehenago, patruila batek gizonezko bat parketik korrika ateratzen ikusi zuenean. Gizonezkoak emakumezkoen poltsa bat zeraman eskuetan. Patruila oinez gizonezkoaren atzetik abiatu zen eta gelditu zutenean, emakume bati poltsa lapurtu ziola onartu zuen. Emakumezkoa erasoak jasan izanaren zantzuekin topatu zuten eta patruilako kideei lapurreta egin ziotela azaldu zien. Gertakariak ikusita, gizonezkoa polizia-etxera atxilotuta eraman zuten indarkeria erabiliz ustezko lapurreta-delitua egiteagatik.

 

Ebasketa arina

Udaltzainek larunbatean 18 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten ebasketa arinaren delituaren ustezko egileak izan eta bizileku ezagunik ez izateagatik.

Merkataritzagune bateko establezimendu batean gertatu zen guztia. Bertan, segurtasun-zaindariak barruan artikuluak lapurtu izanagatik bi lagun zituen atxikita.

Udaltzainak ebasketaren egileak identifikatzen saiatu ziren, baina ezinezkoa izan zen, haien nortasunari buruzko datuak emateari uko egin baitzieten. Modu egiatian identifikatzeari uko egin ziotenez, azkenean polizia-etxera atxilotuta eraman zituzten ebasketa-delitu arinaren ustezko egilea izateagatik eta bizitoki ezagunik ez izateagatik.

 

Bizikleten eta MPIen kontrol-kanpaina

Gaurtik abuztuaren 1era bitartean, bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI) kontrolatzeko zirkulazio-kanpaina berezia egingo du Udaltzaingoak 2018-2023 Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoaren baitan.

Udaltzainek arreta berezia jarriko dute 16 urtez azpiko txirrindulariek kaskoa eta derrigor erabili beharreko argiak eta tinbrea erabiltzen dituzten egiaztatzeko. Gainera, gidari horiek zirkulazio-arauak eta ibilgailu horietarako ordutegiak eta guneak errespetatzen dituztela aztertuko dute. Bestalde, bizikleten egoera ere kontrolatuko dute.

Patin elektrikoei dagokienez, espaloietatik eta oinezkoen eremuetatik ez dutela zirkulatzen eta gidariek telefono mugikorrak eta aurikularrak ez dituztela erabiltzen zainduko dute (bizikletarien kasuan bezalaxe). Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da gurpil bateko edo gehiagoko MPIak plaza bakarrekoak direla eta gehienez 25 km/h-ko abiaduran zirkula dezaketela. Horrenbestez, pertsona bakarrak zirkula dezake bertan. Ondorioz, bidaiariak eramatea eta potentzia handiagoekin zirkulatzea zehagarria izan daiteke; izan ere, ez daude katalogatuta mugigarritasun mugatuko ibilgailu gisa. 1000W baino gehiagoko potentzia duten zilindradak dituzten eta, eraikitze-lana dela eta, eska daitekeen dokumentazioari dagokionez ziklomotorren antza duten MPI izeneko ibilgailuak kontrolatuko dituzte: gidabaimena, zirkulazio-baimena, asegurua, matrikula eta IAT.

Share

Aire zabaleko kultur agendak jende ororentzako jarduera ugari eskainiko ditu datozen bi asteetan, udan “burua galdu gabe” gozatzeko

Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte

 

Udaleko Kultura Zerbitzuak aire zabaleko jarduera programa bete-betea antolatu du datozen bi asteetarako, adin orotako publikoari zuzenduta.

 “Ekainean aurkeztu genuen kultur programazioko hitzordu batzuk aldatu ditugu, osasun-egoeraren bilakaerari moldatzearren. Zehazki, leku batzuk aldatu ditugu, ordutegiak aurreratu, eta parte hartzen duten taldeetako batzuk ordeztu“, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. “Programa honen bidez gasteiztarrek udaz “burua galdu gabe” gozatu dezaten lortu nahi dugu”, erantsi du.

Sarrera librea izango da, erreserbatu beharrik gabe eta lekuak bete arte. Aire zabaleko esparru mugarrituak izango dira; gehieneko ikusle-kopurua zehaztuta izango dute, denak eserita, eta segurtasun-neurri guztiak errespetatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudiarekin bat etorriz.

Uztaila

Uztaila goi-mailako kultur programazioarekin amaituko da Gasteizen. Hilaren 27an (asteartea), Avela zirku-konpainiak ‘Cuerda’ ikuskizuna eramango du Aranbizkarreko parkera, 19:30ean, eta egun berean, Mikel Bermejok barrea eragingo du Ibaiondoko gizarte-etxean, ‘Euskal Herritik kanpo’ bakarrizketarekin, 20:00etan.

Hilaren 28an (asteazkena), Ganso & Cía konpainiak abiaraziko du programa, ‘Panoli kabareta’ zirku-ikuskizunarekin, 19:30ean, Arriagako parkeko anfiteatroan. Bestetik, La Pulga-k ‘Ráfagas’ flamenko-proposamena ekarriko du; 20:30ean izango da, Hegoalde gizarte-etxean.

Hilaren 29an (osteguna), Zurrunka eta Colectivo Mostrenko taldeek Zulueta jauregiko lorategia hartuko dute, ‘Ctrl+alt+Supr’ lana antzezteko, 18:00etan, 19:30ean eta 21:00etan. Musikaren zaleek, aldiz, hitzordua izango dute Zabalganeko gizarte-etxearen ondoan, 20:30ean kontzertua emango baitu Dead Sequoia taldeak.

Asteko eta hileko egitaraua ostiralean, hilak 30, amaituko da, antzerkiz eta magiaz beteta. Ekoma taldeak ‘Con los pies por delante’ antzezlana eskainiko du, 18:00etan, 19:30ean eta 21:00etan, Frai Zacariaseko elurzuloan. Dramagia-k, berriz, ‘Sin varita y con sombrero’ magia-ikuskizuna emango du; Salburuko kirol esparruan (Gabriela Mistral) izango da hori.

Abuztua

Abuztuan jada, Prado parkean jotak izango dira eguerdiko hamabietan. Talde hauek arituko dira: Alegría Navarra (hilak 3), Corrientes navarras (hilak 4), Voces Riberas (hilak 5), Canta Tudela (hilak 6), el Grupo de Jotas D’Aragón (hilak 7) eta  Escuela de Jotas de la Rioja(hilak 8).

Arratsaldean, Umore Txokoa hartuko du Prado parkeak, egitarau honekin: Gorka Aguinagalde eta Iñigo Salinero (hilak 3); Txabi Franquesa (hilak 4); Óscar Terol (hilak 5); Ismael Pereira, Mitxel Santamaría eta Iñaki Mauri (hilak 6); Nerea Garmendia (hilak 7) eta Valeria Ros (hilak 8). 19:30ean izango dira saioak.

Zulueta jauregiko lorategian, bestetik, haurrentzako ikuskizunak eskainiko dira eguerdiko hamabietatik aurrera. Deabru Beltzak taldeak ‘Diberti dantza’ aurkeztuko du hilaren 3an (asteartea), eta hilaren 4an (asteazkena), Lanku taldeak ‘Urpekakariak’ eskainiko du. Hilaren 5ean (osteguna), familiek ‘Jolasean Ikasi, musikaz hazi’ proposamenaz gozatu ahalko dute, Kontukantari-ren eskutik, eta hilaren 6an (ostirala), Imaginaciones Nai taldearen ‘Tik tak’ ikuskizunaz. Erre Produkzioak taldearen ‘Una de piratas’  lanak (hilak 7, larunbata) eta Eidabe-ren ‘Gora kasete’ ikuskizunak (hilak 8, igandea) emango diote amaiera aste horretarako programari.

Abuztuaren 4tik 8ra arte, Udal Musika Bandak kontzertuak eskainiko ditu leku berean, arratsaldeko zazpietan.

Iparraldeko parkea ere aire zabaleko kontzertu-areto bihurtuko da, emanaldiak izango baitira eguerdiko ordubatean zein arratsaldeko zortzietan. Goizeko saioetan hauek joko dute: Noa & The Hell Drinkers (hilak 3), Trikoma (hilak 4), Moni Garage (hilak 5), Outgravity (hilak 6), Raúl Romo House Friends (hilak 7) eta Clarisse (hilak 8).

Arratsaldez, Ekiñe + La Furia (hilak 3), Moonshine Wagon (hilak 4), Puro Relajo (hilak 5), Joseba B. Lenoir (hilak 6), La Mare (hilak 7) eta Bulego (hilak 8).

Falerina lorategian ere izango da kontzerturik, 19:00etan. Hona hemen egitaraua: Antton Aranburu (hilak 3), Kai Nakai (hilak 4), Geraldine (hilak 5), Aldakan (hilak 6), Shiny Red Mood (hilak 7) eta Montalvo (hilak 8).

Santa Maria plazan ere programazio zabala antolatu da abuztuaren 3tik 8ra bitartean. 12:30ean, publikoak Udal Folklore Akademiako trikitixez gozatu ahalko dute entzuleek.

13:30ean, bertsolarien txanda izango da: asteartean (hilak 3), Unai Anda, Xabi Igoa, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus; asteazkenean (hilak 4), Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña; ostegunean (hilak 5), Iñaki Viñaspre eta Alaia Martín; ostiralean (hilak 6), Eli Zaldua, Manex Aguirre, Odei Barroso eta Maialen Akizu; larunbatean (hilak 7), Oihane Perea, Peru Abarretegi, Julio Soto eta Oihana Arana, eta igandean (hilak 8), Aitor Ugarte, Beñat Garfio, Erika Lagoma eta Amaia Agirre.

Arratsaldean, hainbat emanaldi izango dira katedral zaharraren ondoko espazioan:  hilaren 3an, Dantza Plazan, Udal Folklore Akademiaren eskutik; hilaren 4an, Eltziegoko gaita-jotzaileak & Friends; hilaren 5ean, Xabier Aburruzaga; hilaren 6an, Hutsun + Jel Trío;  hilaren 7an, Iñaki Palacio & The Gael’s, eta hilaren 8an, Garikoitz Mendizabal & Gorka Hermosa.

Horietaz gain, Gasteizko Erraldoien eta Buruhandien konpartsaren emanaldiak izango dira abuztuko lehen asteko kultur programazioaren barruan, 12:30ean, Judimendiko parkean.

Aldaketak gerta daitezke, osasun-egoeraren bilakaeraren arabera.

Udako Kultura programazioa uztaila 27-30

Udako kultura programazioa. Abuztua 3-8

 

Informazio gehiago

 

Share

Paula Huarte, Danel Garay, Ane Berganza eta Nora Goyalde artistek Montehermoso kulturunean erakutsiko dute euren lana

Kulturuneak eta EHUk elkarlanean dihardute sorkuntza arloko azken joeren zabalkundea bultzatzeko

Montehermoso kulturuneak Paula Huarte, Danel Garay, Ane Berganza eta Nora Goyalde artisten proiektuak aukeratu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) batera egiten duen deialdian.

Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia. Etorkizunean, profesional bihurtzen direlarik, lanean erabili beharko dituzten espazioak eta tresnak eskura jartzea da deialdiaren helburua.

2018an hasitako bideari jarraituz, aukeratutako proiektuak Jovellanos aretoan erakutsiko dira, banaka, 2021ean. Horretaz gain, 900 euro ordainduko zaio artista bakoitzari aurkezpenagatik, eta banakako katalogoa egingo zaie.

Aurtengoan, Andrea Estankonak eta Juan Pablo Ordúñezek (MawatreS) osatzen duten LEKUTAN kultur elkartea arituko da 4 erakusketen komisario lanetan; lehenago Tabakaleran antolatutako 2020ko Komisario Berriak ekimena irabazi eta zuzendu zuten, eta baita Bilbao Art District izenekoa bi urtez ere.

Epea amaitu zelarik, 28 proiektu jaso ziren. Horietatik beherago azalduko ditugun lauak hautatu zituen honako hauek osatutako hautaketa-batzordeak: LEKUTAN komisarioa; Edurne González, Arte Ederren Fakultateko kultur zabalpenerako dekanordea; Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekanoa; eta Luis Mª Pascual, Montehermoso Kulturunekoa zuzendaria:

Kúu, Paula Huarte Cosín artistarena

Proposamenak irudiak, pertsonaiak eta objektuak uztartzen ditu, elementu horien bitartez arlo funtzionala, ornamentala eta surrealista elkarrekin bizi diren eremu bat sortzen duelarik. Oso lengoaia eta iruditeria pertsonal batetik jaiotzen den habitata sortzen du, baina erraz ezagutzeko moduko kodeen erabilera bitarte, memoria kolektiboari egiten diote dei. Eskultura-instalazio horren piezak uztartu eta inguru jakin sortzen dute, non surrealismotik gertu dauden istorioak irudikatu, hots, errealitate alternatibo eta arrotz batetik gertuago, errealitate logiko batetik baino. Aurkeztutako piezek eremu ludikoen misterioetara bideratuko gaituzte.

Plantas, un retrato de su voz, Danel Garay Abaroa artistarena

Soinu-instalazio bat da, transdukzioaren eta musika-ekoizpenaren alorretako goi-mailako teknologia erabiliz, landareek emaniko soinu-esperientzia sortzen duena. Izaki bizi diren aldetik, landareen prozesu kimikoetan gorabeherak dituzte, zein frekuentzia gisa erregistratu baitaitezke. Frekuentzia horiek gizakiok entzungarri dugun erregistrora eraman, eta dagokien uhin osziloskopikoan tratatuz gero, soinu-erregistroak sortzen dira, soinu arras espresionista eta atmosferikoak.

Ane Aquí Ahora, Ane Berganza Santamaría artistarena

Proiektuaren egileak “HEMEN ORAIN” dimentsioari buruzko hausnarketa egin du, duela 7 urteko beste esperientzia bat oinarri hartuta. “Orain” munduan dugun presentziaren boterea eraman eta heda dezakeen puntu bakar gisa ulertzen da. Gertakari edo objektuaren beraren eta horrek uzten duten aztarnaren arteko hutsuneen inguruan hausnartzen du. Konpondu gabeko hutsune horiek hainbat sentsazio sortzen dituztelarik, egileak aurre egiten die aurre proposamen honen bidez.

Puntu bat gehiago, Nora Goyalde Aguirre artistarena

Sorkuntza proiektu hau sortzen da, batetik, EHUren Increarte masterrean artistari berari piztu zitzaizkion eta landu ziten interesetatik, eta, bestetik, zenbait abesbatzatan izan duen partaidetzatik.

Proposamena marrazki batzuk soinu bihurtzeko ariketatik eta horretarako erabilitako programatik abiatzen da. Egileari programak bere marrazkiak nola irakurtzen zituen interesatu zitzaion. Programa horrek marra horizontalak sortzen zituen, eta horietan zerbaitek talka egiten zuen puntuak bilatzen zituen, hartara topaketa horietatik informazioa lortzeko. Puntua eta marra interesatzen zaizkio ezeren ulermenerako bide gisa.

 

 

 

Share