Prentsa Oharren banner

Álvaro Gil, Aire Zabaleko XV. Pintura Lehiaketaren irabazle

Gasteizko Udalak antolaturik, Zabalgana auzoan egin da gaur goizean Aire Zabaleko XV. Pintura Lehiaketa, eta arratsaldean sari-banaketa izan da bertan. Hezkuntza eta Kulturako zuzendari Paco Galve izan da sariak banatzeko ekitaldian.

Orotara 29 lan aurkeztu ziren.

Álvaro Gil Soldevilak irabazi du lehiaketa, ‘Kultur Expansion Zabalgana’ lanarekin.

Epaimahaiak -Juan Arroyo, Ana Díaz de Espada eta Eduardo Alsasua artistek osatua- lan hauek saritu ditu.

1. saria (1.600 €)
‘Kultur Expansion Zabalgana’, Álvaro Gil Soldevila nafarrarena
Mistoa

2.saria (1.400 €)
‘Excavadora a contraluz’, Esteban Oroz Aizpuru gipuzkoarena
Olio pintura

‘Vitoria-Gasteiz’ 1. saria (1.200 €)
‘Sombras en el puente’, Jorge López gasteiztarrena
Akuarela

‘Vitoria-Gasteiz’ 1. saria (1.200 €)
‘Sombras’, Lucio Fernández de Miguel gasteiztarrena
Olio pintura

Aurtengo edizioan 29 artistak parte hartu dute (16 gizon eta 13 emakume). Jatorriari dagokionez, 20 bertokoak izan dira.
Aurtengo gaia “Hirigintza XXI. mendean: Zabalgana auzoa” izan da, azken urteetan hiriak mendebalderantz izan duen hedapen urbanistikoaren erakusgarri.

Parte-hartzaileek, euren lanak egin ahal izateko, batez ere Plaza Arkupedanean, Zabalgana Gizarte Etxean eta ibaian jarri dituzte euren asto eta oihalak.

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XV. edizioa

Share