Prentsa Oharren banner

EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin taldeen adierazpena anbulantzia bateko bi teknikarien aurkako erasoaren inguruan

EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin udal talde politikoek gaitzetsi egiten dute larrialdietako anbulantzia bateko bi teknikariren aurkako erasoa, larunbat gauean, Erdi Aroko hirigunean larrialdi bat artatzera joan zirenean.

Uztailaren 9an, ostirala, osasunaren arloko langileek proposatutako elkarretaratzera joatera animatzen dituzte gasteiztarrak, justifikaziorik gabeko eraso hori gaitzesteko.

Share

Prentsa-deialdiak (2021-07-07)

Prentsaurrekoa. ‘Mójate-Busti Zaitez’ kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Osasun zinegotzi Livia López; Vital Fundazioetako zuzendari exekutibo Axier Urresti; Gizarte Politiken foru diputatu Emilio Sola; Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politikien zuzendari Marian Olabarrieta; eta AEMAR elkarteko koordinatzaile Iratxe Asurmendi

Eguna. Asteazkena, uztailak 7

Ordua. 10:00

Tokia. Vital Fundazioko prentsa aretoa . Vital Fundazioa Kulturunea (Bakea kalea 5,  Dendarabako 1. solairua, Vitoria-Gasteiz)

——————————————-

Prentsaurrekoa. 2021-2022- ikasturteko elikadura eta ohitura osasungarriei buruzko jardueren programako aurrerapena aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; eta Osasun Publikoaren Zerbitzuko Osasun Sustapeneko Ataleko teknikari Arantxa Saez de Ibarra

Eguna. Asteazkena, uztailak 7

Ordua. 10:30
Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————————

Prentsaurrekoa. Gala Knörren ‘How to make friends and influence people’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Gala Knörr artista

Eguna. Asteazkena, uztailak 7

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea

——————————————–

Prentsaurrekoa. BEI autobusaren segurtasun sistema inteligenteak aurkeztea

Parte hartzaileak. Tuvisako presidente Raimundo Ruiz de Escudero; eta Tuvisako gerente María José Ajuriaguerra

Eguna. Asteazkena, uztailak 7

Ordua. 11:30

Tokia. Cadena y Eleta Apezpikuaren kalea, katedralaren aurrean

Share

Mendizorrotzeko igerilekuetan entzungo dira Jazzaldiko lehen konpasak, ostiralean

GERALDINE kartela

 

Udako kontzertu bat izango da ostiralean, uztailak 9, Mendizorrotzeko kanpoko igerilekuetan, hilaren 14an hasiko den Jazzaldiaren aurrerapen gisa. 18:30ean izango da, Aquamendi jolas-igerilekuetan, eta Bossa novaren aita João Gilberto omentzen duen “Hó Bá Lá Lá” proiektu musikaleko kantak eskainiko ditu bertan Geraldine abeslari gasteiztarrak eta Ricardo Urrutia gitarra-jotzaile frantziarrak osatzen duten bikoteak.

Jazzaldiaren aurreko jarduerekin bat egingo dute hartara Udalaren kirol-instalazioek, musikari lokalen aldeko apustua eginez, eta bereziki Mendizorrotzeko igerilekuena bezalako esparruetarako pentsatutako erritmoen alde.

Kontzertua doakoa izango da, Udalaren kirol-instalazioetako abonatuentzat irekia. Emanaldira joan aurretik, Mendizorrotzeko kirol-esparruko edukierari buruzko informazioa begiratzea gomendatzen da.

Share

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren… eta Euskara, Kultura … Batzordeak (2021-07-13)  

Webgunean eskuragarri daude Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordea uztailaren  13ean (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda eta  Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordea, 12.00etan, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda

 

Share

Sutea lasto-biltegi batean

Suhiltzaileek Lasarte udalerriko lasto-biltegi bateko sua itzali behar izan zuten atzo. Gaueko 23:30 inguruan jaso zuten abisua eta bertaratutako langileek sua itzaltzen lan egin behar izan dute goizalde osoan: ponpa-ibilgailu batek, altuerako ibilgailu batek eta laguntza teknikoa emateko bi ibilgailuk. Oraindik han jarraitzen dute langile batzuek.

Bestalde, PSISZko langileek goizaldean bi edukiontzitako sua itzali behar izan dute Lakuako Gabriel Zelaia eta Ernestina Champourcin kaleetan. Gainera, atzo Aralar Mendiaren kaleko berdegune batean piztu zen sua itzali behar izan zuten.

Share

Gizarte Politiken Sailak MIKASA programa jarriko du abian, familiei dituzten baliabide ekonomikoak kudeatzen irakasteko eta etxebizitza gal dezaten eragozteko

Arrisku-faktoreak antzematen dituen bizikidetza-unitateekin esku hartuko du.

Elkarrekin taldearekin lotutako aurrekontu-akordioaren barruko proiektua da.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak programa bat jarriko du abian irailean, familiei dituzten baliabide ekonomikoak kudeatzen irakatsiko diena, beren oinarrizko premiei erantzun diezaieten eta etxebizitza gal ez dezaten.

Gaur aurkeztu dute MIKASA izeneko proiektu berria Gizarte Gaien arloko zinegotzi Jon Armentiak eta Elkarrekin-eko zinegotzi Gema Zubiaurrek, udaletxean; aipatutako udal taldeak proposatu zuen aurrekontu-proiektuan programa hori sartzea.

MIKASA programaren helburua da baliabideen kudeaketa txar batek ekar dezakeen bizitegi-bazterketa prebenitzea, pertsonek edo familiek diru-sarrera txikiak dituztenean edo baliabide ekonomiko aski izan arren horiek oker erabiltzen dituztenean.

“Etxebizitzarik ez izateak estresa, ziurgabetasuna eta babesgabetasun-egoerak sortzen ditu familiengan. Hori dela eta, beharrezkoa da familiaren ekonomia ongi kudeatzea, oinarrizko premien estaldura bermatzearren“, azaldu du Armentiak.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotziak zehaztu duenez, “bi prebentzio-maila izango dira: bata, arrisku-egoeran dauden familientzat, alarma pizten duten egoerak antzeman direnean, esaterako, aurrekontuaren % 50etik gora etxebizitza ordaintzeko erabiltzea edo oinarrizko zerbitzuen ordainketan zorrak izatea; bigarrena, kudeaketa ekonomiko eskas baten ondorioz etxea utzarazteko jakinarazpena jaso duten edo aurretik etxebizitza galdu zuten bizikidetza-unitateentzat”.

Horrelakoetan, udalaren gizarte-zerbitzuek gizarte-integratzaile baten laguntza eskainiko diete familiei, zeinak aurrekontua egoki administratzeko behar diren gaitasunak irakatsiko baitizkie.

MIKASA programaren bidez, ikasiko dute

  • Familia-aurrekontua lantzen eta doitzen.
  • Oinarrizko erosketak egiteko prezioak alderatzen.
  • Telefono- eta aseguru-konpainien eta abarren prezioak alderatzen.
  • Etxebizitzaren bilaketa aktiboan jarduten, baldintza ekonomiko onenak aurkitzeko.
  • Mailegu pertsonalen sistema ezagutzen.
  • Familiaren gastua kontrolatzeko doako aplikazio mugikor bat erabiltzen.

Familientzako prestakuntzak menuak lantzea ere hartuko du barne, “haien elikaduran eragin positiboa izan dezan“.

Elkarrekin taldeko zinegotzi Gema Zubiaurreren iritziz, “baliabide ekonomikoen kudeaketa okerrak eragindako ahultasun-egoerak eta etxea galtzeko arriskua goiz antzematea oinarrizkoa da etxe-kaleratzeak prebenitzeko. Elkarrekin-ek bultzatu duen jarduera-ildo hori udal gobernuarekin aurrekontu-akordioaren barruan adostu genituen beste batzuei gehitzen zaie, Gasteizen bizi diren pertsona guztien bizi-kalitate duina bermatzearren. Azpimarratu beharra dugu etxebizitza duina eta egokia izatea legeak aitortutako eskubide subjektiboa dela, eta administraziook hori bermatzeko betebeharra dugula“.

Familiekiko esku-hartzea banakakoa izango da batez ere, helduei zuzendua eta lau hilabetez gehienez, baina taldekako jarduerak ere antolatuko dira.

Esaterako, Kontsumobidek 6-15 pertsonarentzako bi prestakuntza saio eskainiko ditu, erosketa-saskiari eta etxeko ekonomiari buruz, eta Goienerrek energia-hornikuntzaren fakturak aztertzen irakatsiko du taldeka.

MIKASA programa garatzeko aurrekontua 100.000 euro da.

Share

Ogasunaren batzordea (2021-07-07)

Webgunean dago eskuragarri Ogasunaren batzordea uztailaren 7an (asteaskena), 09.00etan, egingo duen ihiko bilkuraren gai-zerrenda.

Share