Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-07-05)

Prentsaurrekoa. 2021eko Korterraza aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Laboral Kutxako Arabako lurralde zuzendari Luis Daniel Bernal; eta Xabier Vitoria, Korterrazako antolatzailea

Eguna. Astelehena, uztailak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————-

Espainiako Geologiari buruzko X. Biltzarraren inaugurazioa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, uztailak 5

Ordua. 13:00

Tokia. Euroa jauregia, sarrera nagusia

Share

(Zuzenketa) Prentsa-deialdiak (2021-07-03)

Harrera ekitaldia Saharako diasporako Futbol Selekzioari

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Saharako Kirol Federazioko presidente Ahmed Baba Yahya; eta Frente Polisarioko Euskadiko delegatu Mohammed Liman; eta Udalbatzako ordezkariak

Eguna. Larunbata, uztailak 3

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko Teodoro Gonzalez de Zarate aretoa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Larunbata, uztailak 3

  • Gorka Urtaran alkateak  eta udalbatzako ordezkariek parte hartuko dute Saharako diasporako futbol selekzioari egingo zaion harrera ekitaldian,11:00etan, Teodoro Gonzalez de Zarate aretoan.
  • Konpostelar urte santua dela eta, zinegotzi Igor Salazar eta Miren Fernández de Landa Santa Maria katedraleko ate santua irekitzeko ekitaldian izango dira 12:00etan. Arratsaldeko 20:30ean, Bizikidetza zinegotzia Carlos Nuñezen kontzertuan izango da.
Share

Aldabe eta Ibaiondoko gizarte-etxeetan kautelazko neurri gisa itxitako igerilekuak irekiko ditu atzera Udalak

Aldabeko gizarte-etxeko bi igerilekuak eta Ibaiondoko gizarte-etxeko igerilekuetako igeriketa-ontzia irekiko ditu atzera Udalak gaur goizean. Joan den asteazkenean —uretan ohiko neurrietatik kanpoko parametro mikrobiologikoak antzeman zirelarik— itxi ziren hiru instalazioak dira. Neurri zuzentzaileak aplikatu ondoren igerileku horietan egin diren analisiek aldeko emaitza eman dute, eta, beraz, uraren kalitatea normaldua delarik, berriro irekitzeko moduan daude.

Kautelazko neurri gisa atzo itxi ziren hiru igerilekuen kasuan —Mendizorrotzeko igerileku estalietako ontzi txikia, Salburuko gizarte-etxeko igerilekuetako ontzi handia eta San Andres kiroldegiko igerilekuetako ontzi txikia—, behar izan ziren neurri zuzentzaileak ezarri ondoren hartutako laginekin laborategian egindako emaitzak ikusteko daude oraindik.

Hizpide hartu ditu jarduera horiek Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, eta hala nabarmendu du: “segurtasuna bermatzen duten protokoloak ditu Udalak, uraren kalitatearen etengabeko kontrolean oinarrituak, eta horrek aukera eman digu egoera hori detektatzeko eta gertatu zen unean bertan erreakzionatzeko”.

Share

Tokiko artisautzaren ‘Lanberri’ azoka jarriko da bihartik Gasteizen

  • Eskulangintza ezberdinetako 14 saltoki irekiko dira Independentzia kalean

Ekonomia Sustapenaren Sailak eta Artisau Arabako artisautza elkarteak antolatu dute ‘Lanberri’ azoka, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren Arabako hiriburuan egiten den lehena. Bihar hasita, uztailak 3, uztailaren 11ra arte, askotariko lanbideekin lotutako hamalau saltoki jarriko dira Independentzia kalean.

Eskulangintzarena da azken urtean bide berriak asmatu behar izan dituzten sektoreetako bat. “Lanberri” azokak eskulangileen lana bistaratuko du, haiek landutako produktuen salmentaren bidez. Besteak beste, arlo hauekin lotutako produktuak aurkitu ahalko dira: zeramika, ehungintza, kosmetika, egurra, erretxina edo estanpazio botanikoa.

Azoka egunero irekiko da, 11:00etatik 14:00etara zein 17:30etik 21:30era, uztailaren 11n izan ezik, egun horretan bakarrik goizean irekiko baita

Share

Alkateak 4 milioi euroko plan bat aurkeztu du Gasteizko asfaltatzea eta disuasio-aparkalekuak hobetzeko

Udalak Mendizabaleko zoladura eraberrituko du, eta aparkaleku “naturalizatu” berria sortuko du Iturritxu kalean, 100 leku baino gehiagorekin

 

Asfaltatze eta aparkaleku plana 2021

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek hiriko asfaltatzea eta disuasio-aparkalekuak hobetzeko plan bat aurkeztu du gaur goizean. Orotara 4 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarriko duten zenbait ekimen dira, ibilgailu pribatuen erabiltzaileei zerbitzu ematen dieten azpiegiturak hobetu eta sortzeko. “Jarduketak hiriko auzoetako bide garrantzitsuetan egingo dira, baita aparkalekuetan ere, hala nola Mendizabalean eta Iturritxu kalean sortuko den berrian“, azaldu du alkateak. “Hiritarren eskaerei erantzuten diegu”, esan du Gorka Urtaranek.

Bi jarduera-ildo ezberdin aurreikusi dira. Batetik, hiriko zenbait kaletako zoladura hobetzea. Gaur goizean bertan onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak lan horiei ekiteko kontratazio-dosierra, 1.671.335,56 euroko aurrekontuarekin. Funtsean, zoladura hobetuko da berriro asfaltoa jarriz, 12 eta 5 zentimetroko sakoneran (eremu bakoitza zenbateraino dagoen hondatuta kontuan izanda).

Hiriko hainbat alderditan banatuko dira lanak. Zehazki, hiru multzotan banatuko dira jarduerak:

 

  1. multzoa:

– Forondako atea, Gasteizko sarreratik Landaberde kaleraino.

– Juan Garai kalea, Latinoamerika eta Arriagako atearen artean (BEIrenak ez diren erreiak).

– Iruñea kalea, Antonio Machado eta Orreaga kaleen artean.

 

  1. multzoa:

– Jacinto Benavente kaleko bizikleta-bidea, Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen artean.

– Jacinto Benavente kalea, Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen artean.

– Askatasun kalea.

– Olagibel kalea, Bake kalearen eta Herrandarren kalearen artean.

– Ortiz de Zarate kalea.

– Erraimun Olabide kalea.

 

  1. multzoa:

– Adriano VI.aren kalea, Lovaina plazatik Gasteiz hiribideraino. Eskuineko erreia Lovaina plazarantz.

– Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Gasteiz hiribidearen eta Fernandez de Lezeta kalearen artean.

– Domingo Beltrán kalea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen eta Koroatze kalearen artean.

– Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Mexiko eta Leandro Viana kaleen artean (BEIrenak ez diren erreiak).

– Pedro Asua kalea, Adriano VI.aren kalearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen artean.

– Pedro Asua kalea, Teodoro Dublang kalearen eta Adriano VI.aren kalearen artean (BEIrenak ez diren erreiak).

 

Kale bakoitzean lanek lau egun irauteko moduan antolatu ditu multzoak Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak. Horrenbestez, 1. multzoko lanak egiteko 12 egun beharko dira, eta 2. eta 3. multzoetakoak egiteko, 24 egun.

 

 

Aparkaleku berriak

Planak proposatzen duen bigarren ildoak doako disuasio-aparkalekuak hartzen ditu barne. Horrelako zortzi aparkaleku ditu Gasteizek, leku hauetan: Francisco Leandro Viana kalea (AUOaren ondoan), Forondako atea-Luis Olariaga, Mendizorrotza, Mendizabala, Ibaibarriaga Koroneltsa, Buesa Arena, Madril kalea eta Ariznabarra (berriena). Denen artean 5.500 leku inguru dute.

Ildo horretatik, eskaintza hobetzeko zenbait neurri iragarri ditu Gorka Urtaranek:

Mendizabaleko zoladura eraberritzea. Gaur goizean onetsi du Gobernu Batzarrak Mendizabaleko aparkalekuko zoladura hobetzeko kontratuaren lizitazioa. Udalak 999.800 euro inbertituko ditu esku-hartzean, eta lanek 6 aste iraungo dute. Izan ere, bertako asfaltoa oso hondatuta dago, hainbat hamarkadatan ez baita berritu. Berdeguneak eta Lasarteko ateko sarbideak mugatzen dituen zintarria ere hondatuta dago. Azpiegitura horrek jai eta kultur zein kirol jarduerak hartzen ditu, Azkena Rock jaialdia, esaterako.

– Aparkaleku berria Adurtzan. Iturritxu kalean jartzekoa den aparkalekuari buruzko xehetasunak ere eman ditu Gasteizko alkateak; udal politikari buruzko eztabaida orokorrean iragarri zuen hori. Dagoeneko idatzita dago proiektua. 420.000 eurotik gorako inbertsioa egingo da, eta Gasteizko lehen aparkaleku “naturalizatua” izango da. Zehazki, Iturritxu kalearen eta A2124 errepidearen artean dagoen lursail berde batean sortuko da, Lidl supermerkatuaren ondoan. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak aparkaleku berezia diseinatu du, paisaia-integrazioaren aldetik sentiberatasun handikoa. Lau aparkaleku multzo osatuko dira berdegune baten barruan, 3.000 metro koadroko azalera batean orotara 101 leku sortuz. Autoek belar-lauzen gainean aparkatuko dute eta ibilgailuek zirkulatzeko bideak baino ez dira asfaltatuko. Gainerako zatia lorategi itxurakoa izango da, putzu txikiz hornitua (euri-urak hartzeko), eta zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dira, ingurunearen biodibertsitatea kontuan hartuz. Izan ere, Olarizuko lorategi botanikoaren ondoan dago azpiegitura berria.

– Aparkaleku berriak. Aparkalekuen alorreko azpiegitura horiei Ariznabarreko parking berria gehitzen zaie, 100 aparkalekutik gora duena, 240.000 euro inbertsioa eginda. Arriagakoak, berriz, 124 leku izango ditu, eta laster hasiko da egokitzen; merkataritza-azalera baten eraikuntza dela eta inguru hartan dagoen aparkalekuak galduko dituen lekuak ordezteko balioko du horrek. Udalaren inbertsioa 700.000 eurokoa izango da, aurrekontuaren barruan beste lan batzuk sartu baitira: batetik, oinezkoentzako lotura sortzea Lakua eta Arriaga artean, Forondako ateko erdibitzailean; bestetik, Jose Maria Diaz de Mendibil kalean eskualdeetako etxeetako fatxadatik doan oinezkoentzako ardatza luzatzea, oraingo aparkalekuan barrena.

 

Share

ONCE erakundearekin hitzarmena sinatzea onetsi du Udalak, informazio- eta sentsibilizazio- ekintzak garatzeko

Gasteizko Udalaren eta ONCE erakundearen arteko lankidetza-hitzarmena onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, elkarrekin sustatzen dituzten informazio- eta sentsibilizazio- ekintzak garatzeko. Gaurko hitzarmena tarteko, 8.598 euroko laguntza emango du udalak hainbat ekimen gauzatzeko, bai ekitaldi finkatuak, Kriskitin Lasterketa esaterako, bai ekimen berriak, mindfulness lantegiak, esaterako.

Hitzarmen hau Gasteizko udalak arlo soziosanitarioko elkarte eta entitateekin dituen lankidetza-akordio multzoaren baitakoa da. 2021eko aurrekontuan indarrean jarri zenetik arlo honetako 19 hitzarmen onetsi dira, izan ere, aurrekontuetan lehentasunezko esku-hartze gisa ezarrita daude osasuna babesteko politikak.

Covid-19aren ondorioz aldatu egin behar izan da Gasteizko Udalaren eta ONCE erakundearen arteko lankidetza-hitzarmenean aurreikusitako jardueretako batzuk (beste erakunde batzuekin ere hala gertatu da). Adibidez, Kriskitin  Lasterketa birtualki egitea proposatzen da (iaz ere horrela egin zen) eta programako  Mindulness lantegi berriek nork bere burua zaintzea eta pandemiak eragindako emozioak kudeatzea dute xede. Era berean, bestelako jarduera batzuk ere barne hartzen ditu lankidetza-hitzarmenak: lan-jardunaldiak, afiliatuekiko topaketak eta informazio-hitzaldiak. 2021eko lehen lauhilekoan antolatutako 15 informazio-hitzaldietan mila parte-hartzailetik gora izan dira.

Share

Ordenantza fiskalak hizkera inklusibora egokituko ditu udalak

Ekintza horrek bat egiten du genero-ikuspegia hiri-plangintzan, azken bi aurrekontu-proiektuetan, hautaketa-epaimahaietan eta beste zenbait udal arauditan txertatzeko emandako pausoekin.

  

Udalaren zerga, tasa eta prezio publikoak arautzeko ordenantza fiskalak hizkera inklusibora egokitzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. 2021ean, hizkerari buruzko gogoeta- eta egokitzapen-prozesu bat egin da, eta horren emaitza izan da emakumeak ikusarazten eta egungo gizarte-errealitatea islatzen duen udal araudi bat izatea.

Ekintza hori Urtaranen gobernuak emandako beste urrats hauei gehitzen zaie:  genero-ikuspegia  txertatzea hiri-plangintzan, azken bi aurrekontu-proiektuetan, hautaketa-epaimahaietan eta beste udal-araudi batzuetan.

Urrats horiek indarrean dagoen legediaren eta “Instrukzioa: generoa eta euskararen erabilera egokia, irudi inklusiboak, eta genero ikuspuntua estatistika eta ikerketetan Vitoria-Gasteizko udalean,  2020” agiriaren parte dira. Azken honetan, hizkuntzaren erabilera ez sexistaren garrantzia eta udalak berdintasunerako bidean aurrera egiteko duen konpromisoa jaso dira. Horren bidez, gizartearen eskaerari erantzun nahi zaio, eta, horretaz gain, gai horren inguruko araudia –Europan, Estatuan, EAEn –aplikatzeko konpromisoa hartu.

“Hizkeraren bitartez, bizi digun errealitatea izendatzen eta irudikatzen dugu. Gizartea aldatzen joan ahala, hizkera ere aldatzen da. Halaber, hizkera aldaketek errealitateaz dugun ikuskerari eragiten diote. Hizkerak errealitatea islatzeaz gain eraiki ere egiten du. Hori dela eta, gure gizartean sexuen artean ematen diren desberdintasun-harremanak hizkuntzaren erabileran ageri dira. Emakumeak eta gizonak berariaz aipatzea eta ikusarazteak berdintasunez izendatzea da, protagonismo eta tratamendu bera ematea, eta beren ekarpenak modu berean aitortu eta baliozkotzea gizarteko arlo guztietan. Emakumeak aipatzen ez dituen hizkera erabiltzeak ikusezin bihurtzen ditu eta gizartetik baztertzen” adierazi du Gorka Urtaran alkaeak.

Share

Udal eraikinetan instalazio fotovoltaikoak jartzeko lehiaketa onetsi da

Elkarrekin taldearekin lortutako akordioari esker, kontsumitzen duten energia elektrikoaren  % 33 ekoitziko dute Hegoalde eta Ariznabarreko gizarte-etxeek, Lourdes Lejarreta haur eskolak, Aranaldeko kiroldegiak eta Ariznabarreko BIZANek

 

Udalaren eraikinak eguzki instalazio fotovoltaikoz hornitzeko kontratazio-dosierra onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. Zehazki, bost udal eraikinetan autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak izango ditu Gasteizek, udal gobernuak Elkarrekin taldearekin lortutako akordioari esker.  Izan ere, kontsumitzen duten energia elektrikoaren  % 33 ekoitziko dute Hegoalde eta Ariznabarreko gizarte-etxeek, Lourdes Lejarreta haur eskolak, Aranaldeko kiroldegiak eta Ariznabarreko BIZANek.

“Gasteizek klima-aldaketaren kontrako borrokan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa du, nazioartean egiten dituen itun, akordio eta politiken ildo beretik. Eta 2030erako bide-orriari jarraituz, lanean ari gara kontsumoa murrizteko, instalazio eraginkorragoak sustatzeko eta energia berriztagarriren ekoizpena bultzatzeko” nabarmendu du alkateak.

Bost instalazio fotovoltaiko horiek urtean 260.000 kWh ekoitziko dituzte, gutxi gorabehera, eta bost eraikinen urteko kontsumo elektrikoa 785.000 kWh inguru izango da. Kokatzen diren eraikinen energia elektrikoaren  % 33 ekoitziko dute instalazio fotovoltaikoek.

Kontratu honen bitartez, udalaren eraikin eta instalazioak energia elektrikoz hornitzen dituzten instalazio berriztagarrien kuota handitu nahi da. Instalatu beharreko potentzia nominala 190 kW-koa da guztira.

Multzo guztien lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 258.024 eurokoa da (BEZa barne) eta egikaritze-epea, 4 hilabetekoa.

 

 

 

 

Share

Taxi elektrikoak erosteko laguntzak Gasteizen

Gasteizko Udalak hiriko taxi-flotari ibilgailu elektrikoak gehitzen laguntzeko deialdia egin du laugarrenez. Gaur goizean onetsi ditu Tokiko Gobernu Batzarrak deialdiaren ebazpena adostu du, Raimundo Ruiz de Escudero zinegotziak zuzentzen duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak sustaturik. Urtaranen gobernuak 40.000 euro jarriko ditu horretarako aurten, eta ibilgailu bakoitzeko 10.000 euroko dirulaguntza jaso ahalko da.

Mugikortasun iraunkorreko politiken barruko deialdi horren bitartez, Udalak gure hiriko airearen kalitatea hobetzen lagundu nahi du, eta kutsadura akustikoa eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten, baita energia-kontsumoa ere. Gaur bertan sinatu dute laguntzen ebazpena. “Garraio publikoaren elektrifikazioa funtsezkoa da Gasteiz europar superhiri bihurtzeko estrategia horretan. Taxiaren sektorea modernizatzeko lanean gaude ere, azaldu du Raimundo Ruiz de Escudero zinegotziak.

Taxi-lizentziaren titularrek 2021an erosi dituzten edo erostekoak diren ibilgailu elektriko huts berriengatik bakarrik jaso ahalko da diru-laguntza. Diruz lagundutako taxiek lau urtez eman beharko dute zerbitzu Arabako hiriburuan.

 

Share