Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-07-15)

Prentsaurrekoa. ‘Almendrivial’ jokoa aurkeztea, Erdi Aroko Hiriguneko erakusleihoetan oinarrituta

Parte hartzaileak. Merkataritza eta Enplegu zinegotzi Igor Salazar; Enpleguaren Sustapen, Merkataritza eta Turismo foru zuznedari Felipe Garcia; FEDASOC eta Gasteiz On elkarteetako batzordeetako partaide Mari Mar Ortiz; eta Santa Maria Katedrala Fundazioko eta dendetako ordezkariak

Eguna. Osteguna, uztailak 15

Ordua. 10:00

Tokia. Puente farmazia, San Frantzisko kalea, 2

————————————————————

Prentsaurrekoa. “Edozein adinetan bizikletaz” programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte politiken zinegotzi Jon Armentia

Eguna. Osteguna, uztailak 15

Ordua. 11:00

Tokia. BIZAN San Prudentzio, Frantzia kalea (“San Prudentzio” ALZI)

———————————————————-

Prentsaurrekoa. Birziklatzeari buruzko sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumen Kudeaketa eta Plangintza zinegotzi Cesar Fernandez de Landa; Ecoembes erakundeko Tokiko eta Autonomietako Kudeaketa zuzendari Jose Arracundiaga; eta Ecovidrio enpresako iparralde zonaldeko gerente Oscar Acedo

Eguna. Osteguna, uztailak 15

Ordua. 12:00

Tokia. Posta kalea eta Foru plazako bidegurutzean

———————————————

Harrera ekitaldia Nazioarteko Zuzenbide Ikastaroetako parte hartzaileei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Arabako diputatu nagusi Ramiro González

Eguna. Osteguna, uztailak 15

Ordua. 20:00

Tokia. Goiuri jauregia, Martin de Salinas aretoa

Share

Lore-asken bidez oinezkoen igarobide batean erraia estutzeko proba pilotua, Lakuako Bartzelona kalean

Gasteizko Udalaren Trafiko Zerbitzuak trafikoa lasaitu eta bide segurtasuna hobetzeko ekimen gehiago probatzen ari da. Oraingo honetan beste proba pilotu bat egingo du, lore-asken bidez erraiak estutzeko aukera aztertzeko, Lakua auzoko Bartzelona eta Lleida kaleen arteko bidegurutzean.

Trafiko-erraia ibilgailuak oinezkoen igarobidera iritsi baino metro gutxi batzuk lehenago estutzen da; hartara, oinezkoek segurtasun handiagoz gurutzatu ahalko dute igarobidea. Esku-hartzea ohiko bide-seinaleetan oinarritzen da, baina oraingo honetan hiri-altzariak ere erabiliko dira, lore-askak hain zuzen ere.

Share

Igor Salazarrek Kanarietako Merkataritza Biltzarrean parte hartu du, tokiko merkataritzaren iraunkortasunari buruzko hitzaldi batekin

Gasteizko Merkataritza eta Enplegu zinegotzi Igor Salazarrek Kanarietako Merkataritza Biltzarrean hartu du parte gaur goizean, zeina online egin baita. Arabako hiriburuan gertuko merkataritzarekin eta tokiko eta 0 km-ko ostalaritzarekin bideratzen ari diren zenbait ekimen azaldu ditu Salazarrek. Besteak beste, ekimen hauen berri eman du: Ardoaraba, azokak (Santa Barbarakoa, Almendrakoa eta Lanberri), Gasteiz On pasarela, eta Zentzuz sarearen bidezko merkataritzaren ibilbidea.

Share

Irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean egingo dira udalaren Lan Eskaintza Publikoko azterketak

Udalaren C1 taldeko lanpostuetarako azterketak irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean egingo direla zehaztu du Gasteizko udalak. Administrazio orokorreko, mantentze lanetako, informazio eta kontroleko zein beste lan-kategoria batzuetako lanpostuei dagozkie. Egutegi hori proposatuko zaie epaimahaiei, eta hauek irailaren hasieran berretsi egin beharko dute. Azken asteetan diseinatu da probak egiteko espazioen logistika –beti ere osasun-egoerak ezarritako baldintzak kontuan hartuta– , eta Europa biltzar-jauregiko hiru areto eta beste hamalau instalazio gorde dira horretarako; horien artean,Gasteizko gizarte etxe eta kiroldegiak.

Hauek izango dira azterketen datak, espezialitatearen arabera:

  • 2021/09/29: Kopiagintza, delineazio eta basozaintzako teknikariak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/09/30: Ikus-entzunezko teknikariak, bandako teknikari laguntzaileak,  piano-jotzaileak, ingurumeneko ikuskatzaileak eta obra-arduradunak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/10/02: Espezialitate guztietako lehen ariketako lehen proba
  • 2021/10/02: Administrazio orokorra: lehen ariketako bigarren proba eta bigarren ariketa
  • 2021/10/04: Kontrata eta ikuskatzaileen espezialitateak eta musika espezialitateko musika-taldea: lehen ariketako bigarren proba.
  • 2021/10/05: Musikako hainbat (tronpeta, trikitixa eta musikaren lengoaia eta hastapenak), elekromekanika eta informatika eta liburutegiko teknikariak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/10/06: Laborategiko teknikaria, mantentze lanetako teknikaria, musikako zenbait (klarinetea, saxofoia eta perkusioa) komunikazio teknikaria eta PSISZ: lehen ariketako bigarren proba.

 

Azterketak  9: 00etan, 11:00etan eta 13:00etan izango dira. Egutegi hau aldatu egin daiteke arrazoi teknikoek, logistikoek edo sanitarioek eskatzen badute. Hori dela eta, epaimahaiek data horiek berretsi egin behar dituzte iraileko lehen astean, une horretako egoera epidemiologikoa kontuan hartuta.

Egunik garrantzitsuena urriaren 2a izango da, egun horretan egingo baitira espezialitate guztietako lehen ariketetako lehen probak, eta administrazio orokorreko berariazko probak (honetan izan da izen-ematerik gehien)

Informazio gehiago: Lan eskaintza publikoa, C1 taldea

Share

Uztailaren 21etik abuztuaren 15era bitartean Gasteizko auzoetan barrakak instalatzeko hitzarmena

 

-Udalak eta AFEVIk aisialdirako hiru gune mugatu egokitzea hitzartu dute, Lakua-Arriaga, Salburua eta Zabalgana auzoetan

 

-Baztertu egin dute Mendizabaleko feria-lekua, Andre Maria Zuriaren jairik izango ez delako

 

Gasteizko Udalak eta AFEVIk (Araba eta Gasteizko ferianteen elkarteak) hirian lanean aritzeko aukera hitzartu dute. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak barraken instalazioa baimenduko du, non eta osasun alorreko berme guztiak eta indarreko araudia betetzen dituzten, betiere leku mugatu eta hesituetan, eta edukiera neurtzeko kontrolekin.

Azken asteotan atrakzioak instalatu ahal izan dira lakua-Arriaga Judimendi, Arana eta Zabalgana (azken honetan gaur bertan) auzoetako jaien harira. Baina, horrez gain, uztailaren 21etik abuztuaren 15era bitartean feriako bost atrakzio eta txurro-denda bat paratuko dira aisialdirako hiru gune mugatutan, Lakua-Arriaga (hurrengo hilabetetan egingo den aparkalekuko lursailan), Salburua (Varsovia hiribidea eta Salburua hiribidearen arteko lursailan) eta Zabalgana auzoetan (Bastida kalea eta Sofia Erreginaren hiribidearen arteko lursailan). Aldiz, baztertu egin da Mendizabaleko feria-lekua.

“Ahalegin posibilista bat egin dugu, oso kontuan hartuta ferianteen kolektiboak bizi duen egoera. Lanera itzultzea benetan zaila da ferianteen kasuan, eta lagundu egin nahi ditugu, batetik lan egiteko aukera emanez, eta bestetik segurtasuna bermatzen”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok. “Horrez gain, barraken eskaintza auzoetan barrena sakabanatzea ere ere erabaki dugu. Eta aurten Andre Maria Zuriaren jairik ez denez izango, ez zaigu egoki iruditu Mendizabalean barrakak ipintzea”, esan du zinegotziak.

“Hitzarmen hau osasun-krisialdiak gehien kolpatu duen sektoreetako batentzako une kritikoan dator; izan ere, 15 hilabete darama sektoreak ekonomia-jarduerarik egin ahal gabe”, esan du AFEVIko eledun Angel Lamelasek.

Zabalganeko jaiak datozen egunetan hasiko dira, eta bi gune prestatu dira auzoan atrakzio horiez gozatzeko: bat Mahatma Gandhi kaleko aparkalekuan (E-Leclerc dendaren aurrean), eta bestea Bastida kalearen eta Sofia Erreginaren hiribidearen arteko sail batean (Goya loradendaren aurrean).

Gainera, Pilareko jaien harira Konstituzio plazan paratzen den feria-lekuaren iraupena luzatzea erabaki dute. Horrenbestez, aurten urriaren 1etik 17ra bitartean izango da irekita gune hori.

 

Esparru mugatu eta hesituak, eta bisitariek maskara aurpegian

Feria-leku horioek behar bezala mugatu eta hesituta egongo dira, eta barruan dagoen jende-kopurua eta pertsona horiek maskara jantzita dutela kontrolatzeko langileez hornituak. Gel hidroalkoholikoz hornituta izango dira, bisitariek eskuak garbitu ahal izateko.

 

Share

Bikote bat atxilotua elkarri eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 43 urteko gizonezko bat eta haren bikotekidea, 45 urteko emakumezko bat, atxilotu zituzten Aralar Mendia kaleko etxebizitza batean elkarri eraso egiteagatik.

21:00etatik minutu batzuk igaro zirenean, gertatutakoaren berri eman zuen dei batek. Etxebizitzara iritsi zirenean, udaltzainek egiaztatu zuten bien arteko borroka baten ondorioz eragindako lesio arinak zituztela biek eta, ondorioz, atxilotu egin zituzten. Gizonezkoa genero-indarkeriaren delituaren ustezko egilea zelakoan atxilotu zuten, eta emakumezkoa etxeko indarkeriaren ustezko egile gisa.

Share

Musika tresnen bidalketa solidarioa Siriako Kurdistanera

Mugarik gabeko Musikari Solidarioak elkarteak bildutako tresnak Siriara eramango dituztenei agur egiteko ekitaldian izan da alkatea.

 

Gaur eguerdian aterako da Gasteiztik musika tresnen II. bidalketa solidarioa Siriako Kurdistanera, Mugarik gabeko Musikari Solidarioak elkarteak antolatutakoa; Jesús María Alegría ´Pinttu´ da horren buru. Gasteizko alkate Gorka Urtaran Siriara bidaiatuko duten pertsonei agur egiteko ekitaldi xumean izan da; herritarrek dohaintzan emandako musika-tresnez betetako furgoneta batean joango dira.

Elkarteak bildutako musika-tresnek ia tona bat pisatzen dute, eta Estatu Islamikoak bahitutako emakumeei arreta ematen dien musika-eskola batera eramateko asmoa dute. Goizean goiz bukatu dute elkarteko boluntarioek furgoneta kargatzen; orain arte Simon Bolibar plazako lokal batean gorde dira instrumentuak. Ondoren, musika emanaldi laburra egin dute Gasteizko Mugarik Gabeko Musikarien musika-eskolako kideek eta Gani Mirzo musikari kurduak, zeina Gasteizko elkartearen ordezkaria baita Ekialde Ertainean.

Ekitaldiari amaiera emateko, Mikel Delika musikari gasteiztarrak —duela gutxi Urrezko Zeledona jaso du— “Agur jaunak” jo du, eta alkate Gorka Urtaranek eta alkateorde Iñaki Gurtubaik hiriaren bandera bat eman diote Gani Mirzori, Gasteizen elkartasunaren ikur gisa.  Tresnak Mirzo&Music Center zentrora —Khanasore (Siriako Kurdistan)— eramango dituzte, bertan Estatu Islamikoak bahitutako emakumeei errehabilitazio terapeutikoa eskaintzen baitiete. Gasteizko GKEak antolatzen duen bigarren bidalketa da. Lehena Siriako umeentzat izan zen, gerraren soinuak ahantz zitzaten.

Mugarik Gabeko Musikariak elkartea irudiak grabatzen ari da dokumental bat egiteko asmoz, tresnak jasotzen direnetik Sirian entregatu arte. Aurreko bidalketan ere grabatu zuten dokumental bat, zeinarekin sariak irabazi baitituzte aurkeztu duten giza eskubideen jaialdi guztietan.

 

 

 

Share

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzaren lehendakari berria hartu du alkateak

Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko harremana sendotzeko alderdiak jorratu dira bileran.

 

Gorka Urtaran alkateak Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari berria hartu du gaur goizean. Iñaki Gurtubai alkateordea eta Asier Etxenike Eusko Ikaskuntzako Arabako kideak ere parte hartu dute bileran. Urkiza Ibaibarriaga erakundearen lehen emakume lehendakaria da, eta erakundearen 103 urteetako zortzigarren lehendakaria.

Eusko Ikaskuntza ehun urtetik gorako erakundea da, eta ezagutza sortzeko ideiak eta proposamenak ditu, gure garaiko erronkak ulertu eta horiei erantzun ahal izateko. Gaurko bileran, bi elkarteen arteko harremana sendotzeko interesa erakutsi dute Udalak eta Eusko Ikaskuntzak.

 

 

Share