Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 maiatza 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Adinekoen Zentro Soziokulturaletako udako tailerrak eta ikastaroak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain

Eguna. Asteartea, maiatzak 8

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————–

Prentsaurrekoa. ‘Symphonic Winds’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Bram Sniekers (zuzendari gonbidatua); eta Udal Musika Bandako zuzendari laguntzaile Iker Olazabal

Eguna. Asteartea, maiatzak 8

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————-

Prentsaurrekoa. Ramón Bajo ikastetxeko askoren arteko muralak aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez; IMVGren zuzendari Verónica Werckmeister; Ramon Bajo ikastetxeko zuzendarikide eta ilustratzaile Alexandre Fernández; eta Ramón Bajo ikastetxeko AMPAren ordezkari Bakarne Sáez de Asteasu

Eguna. Asteartea, maiatzak 8

Ordua. 11:30

Tokia. Ramón Bajo ikastetxea (Eskola kalea, 16)

————————————

Prentsaurrekoa. Bono Dendaren IV. Kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Turismo, Merkataritza eta Enplegu zuzendari Juan Felipe García Miravalles; AEnkommer erakundeko presidente Jon Andoni Aspuru; eta AEnkommer erakundeko zuzendari-gerente Edurne Parro

Eguna. Asteartea, maiatzak 8

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:05

 

 

 

 

 

 

 

Gaur goizean hasi dira lanak Francisco Leandro Viana kalean (Txagorritxu) lurrazaleko aparkaleku berria eraikitzeko. Arabako Unibertsitate Ospitalea handitzeko lanak direla eta galdutako lekuak konpentsatzea da obraren xedea. Lanak joan den azaroan esleitu baziren ere, gaur arte ezinezkoa gertatu da hastea, neguan euri ugari eta eguraldi txarra egin duenez lurra heze baitzegoen. Hori dela kausa, makinek ezin zuten lan egin. Gasteizko Udalak Osakidetzarekin batera sustatu du udalaren lursail hori aparkalekurako egokitzea.

 

 

 

 

 

 

 

Zehazki, 182 ibilgailu aparkatu ahalko dira. Balgorza enpresak egingo du lana, 270.973,11 euroan, eta bi hilabete eta erdiko epea eman zaie horretarako. Espazio Publikoaren Sailak diseinatu duen aparkalekuak ospitalearen inguruan dauden trafiko arazoak konpondu nahi ditu, ibilgailuak zirkulatu eta aparkatzea ahalbidetuko duen parking funtzional baten bidez, eta oinezkoen sarbidea ere erraztuz. Lursailean ahalik eta eragin txikiena izatea nahi da.

Lursailak 5.500 metro koadro ditu. 182 lekuetatik, 171 autoentzat izango dira, lau mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Motozikletentzako zazpi leku jarriko dira, eta lau lorategi eremu. Ibilgailuak Francisco Leandro Viana kalearekiko perpendikularrean aparkatuko dira.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:50

Bihar, maiatzak 8,  Zurrumurruen kontrako Udal Estrategia aurkeztuko da Salburuko gizarte etxeko askotarako gelan, 18.00etan

Udalaren ekimenez, Gasteizek zurrumurruen kontrako agenteen bigarren sarea jarriko du abian aurtengo udaberrian, Salburuan.  Pilar-Iparralde inguruan osatutako lehen sareak urratutako bidea positiboa izan delarik, Udalak Salburura zabalduko du eraldaketa eta sentsibilizazio estrategia hori, zurrumurru faltsuak sorrarazten eta kulturen arteko bizikidetzari kalte egiten dioten estereotipo negatiboak desaktibatzeko xedez.  

Bihar aurkeztuko zaie Zurrumurruen kontrako Udal Estrategia Salburuko auzokoei,  zurrumurruen kontrako agenteen sarearen zeregina eta Gasteizen bizikidetzaren alde egiten duten lana ezagut dezaten. Salburuko gizarte etxeko askotarako gelan izango da aurkezpena, 18.00etan.

Horretaz gain, IKUSPEGI-Immigrazioaren Euskal Behatokiak zurrumurruen kontrako prestakuntza eskainiko du laster, agente sare berria osatzearren.  Maiatzaren 14, 15, 22 eta 29an izango da. 

Pilar, Gazalbide, Aranbizkarra, Lovaina, San Martin, Txagorritxu, Iparralde eta Zaramaga auzoetan egin zen bezala, Salburuan ere inguruaren mapa osatzen ari da eta agente posibleekin harremanetan jartzen; horiek estrategiari eta zenbait komunikazio-trebetasuni buruzko prestakuntza-ekintza batean hartuko dute parte, agenteen sare berria behin betiko osatu aurretik.  

 Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu Salburuko auzokoak, agintaldi honetan sustatutako Zurrumurruen kontrako Estrategiaren barruan. Zinegotziak “askotariko pertsonen inplikazioa” nabarmendu du, “haiek baitira ekimen honen benetako potentziala arlo askotara iritsi ahal izateko. Lehen sarean, hainbat arlotako ordezkariek hartu zuten parte: hezkuntza formala eta ez-formala, elkarteak, osasuna, auzo elkarteak eta atzerriko jatorria duten pertsonen elkarteak. Zalantzarik gabe, hori aberasgarria da estrategiarentzat, agente horiek ikasitakoa beren lan-esparruetan zabaldu eta  errepikatzen duten neurrian”.

Gasteizko Zurrumurruen kontrako Udal Estrategia Pilar-Iparralde barrutian hasi zen garatzen, 2016ko amaieran, gizartean migrazioari eta atzerritik etorritakoei buruz dauden estereotipo negatiboak eta gezurrezko zurrumurruak desaktibatu nahi dituzten pertsonen sareak osatzeko helburuarekin. Zurrumurru horiek geldiaraztea da asmoa, jarrera baztertzaile eta xenofoboak sorrarazten baitituzte, eta aniztasunezko bizikidetza zailtzen.

Arrazagatiko Diskriminazioaren kontrako Eguna zela eta 2016ko martxoaren 21ean Gasteizko Udalbatzak hartutako konpromiso politikoaren parte da estrategia, hain zuzen ere, bizikidetzaren, aniztasunaren eta edozein motatako diskriminazioaren kontrako konpromisoa, baita aniztasunaren kudeaketa publikoaren aldeko apustua ere, kulturartekotasuna ardatz hartuta.

Bide horretatik emandako lehen pausoetako bat izan zen Gasteiz Zurrumurrurik Ez euskal sareari atxikitzea, 2016ko martxoaren 23an. Hainbat antolakunde, gizarte entitate eta erakunde publikok hartzen dute parte sarean.

Gasteizerako Zurrumurruen kontrako Estrategiaren asmoa da “datozen urteetan hiri osora zabaltzea, sarearen osaera askotarikoa eta zabala izatea, eta haren etengabeko lanari esker, hiri kohesionatua lortzea, eguneroko bizikidetzari eragiten dioten estereotipo, aurreiritzi eta bazterkeriarik gabea”, nabarmendu du Nerea Melgosak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:22

Aste honetan ekingo dio Udalak hiriko 62 ataritan ikur frankistak kentzeari, etxe horietako etxejabeen erkidegoek Udalak Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak sustatutako Memoria Historikoaren Planaren barruan egindako proposamena onartu baitute.

Duela hilabete batzuk iragarri zuen Udalak hainbat etxebizitzatan dauden xafla frankistak kentzeko asmoa, horretarako egindako errolda kontuan hartuz, aldez aurretik jabeen erkidegoei jakinarazita eta udal aurrekontuaren kontura. Orotara 62 atarik eman diote baiezkoa Udalaren proposamenari. Udalak egindako azterketaren arabera, oraindik 149 lekutan agertzen da sinbologia hori fatxadetan. Aste honetan hasiko dira xaflak kentzen, enplegu programa baten bidez.

“Gasteiz oroimena duen hiria da, eta iraganean gertatutakoa ezagutu eta aitortzeko konpromisoa dugu, etorkizunean berriro gerta ez dadin, eta biktima guztiek merezi baitituzte justizia eta erreparazioa. Aurreikusitako ekintzak garatzen ari gara, baina garbi dugu erreparazioak ez duela inola ere gorrotorik, mendekurik edo errebantxa orokorrik adierazi nahi”, nabarmendu du Nerea Melgosa zinegotziak.

Memoria historikoa berreskuratzearekin lotuta alkateak emandako dekretuaren arabera 2018an garatzekoak ziren ekintzetako bat da aipatutakoa, Gasteizen frankismoaren biktimekin justizia egitearren.  Besteak beste, oroimenerako lau gune inauguratu dira, martxoaren 31 ezarri da errepresio frankistaren biktima izandako gasteiztar oro aitortzeko, eta eskultura bat jarri da horien omenez.

Orobat, Plaza Berrian gertatutako hegazkin istripuan hildako bi zibilak oroitzeko xafla bat jarriko da, eta frankismoaren biktimen errolda ofiziala landuko da. Gainera, xafla bat jarriko da Andre Maria Sortzez Garbiaren katedralean, barruan dagoen armarri frankistaren esanahia azaltzeko, une historikoa eta sinbologia hori mantentzearen zergatia testuinguruan jartzeko. Era berean, beste xafla bat ipiniko da Olagibel kaleko Gobernu Ordezkariordetzan, horrelako eraikin publikoetan ageri den armarri frankista testuinguruan jartzeko.

Azkenik, beste xafla bat jarriko da Olarizu mendiko gurutzean, Gasteizko udalerriko leku esanguratsuenetako bat baita, monumentua seinaleztatu eta testuinguruan jartzeko, duen benetako esanahi historikoa ezagutu dadin, eta diktadurak ondoren egindako erabilera politikoa.

 

Share