Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 maiatza 2018 17:00

21 Eskola Agendaren (2017-2018) emaitzak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, maiatzak 23

Ordua. 10:30

Tokia. Goiuri jauregia

———————————

Prentsaurrekoa. Zinema Gaur Udaberriko Programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Garbiñe Ortega, proiektuaren koordinatzailea

Eguna. Asteazkena, maiatzak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea

——————————-

San Prudencio Fundazioaren Ekimen Arduratsuen sari banaketa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta alkateorde Peio Lopez de Munain

Eguna. Asteazkena, maiatzak 23

Ordua. 13:30

Tokia. Jardines de Uleta hotela

———————————

Nazioarteko poeten topaketa, ‘Poetak maiatzean’ VI. edizioaren baitan

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, maiatzak 23

Ordua. 19:00

Tokia. Goiuri jauregia

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:39

Gaur gauean, udaletxeko fatxada eta Arkupeetako bi zatiak gorriz argiztatuko dira, Gasteizko Udalak“Argiak 22q-ren alde” ekimenarekin bat egiten duela erakusteko; “Síndrome 22q11” elkarteak lehen aldiz antolatu du hori. Estatu osoko eraikin edo monumentu esanguratsuak 22q sindromearen kolore korporatiboaz (gorriz) argiztatuko dira, gaixotasun hori ikusarazteko xedez.  Besteak beste, Madril, Sevilla, Málaga, Santander eta A Coruñak egin dute bat ekimenarekin, eta hamarnaka leku argiztatuko dira.

“Kontzientzia sortu, egin ezazu ikusgarri 22q-a” lemarekin, “Síndrome 22q11” elkarteak talde hori zein egoera zailean dagoen jakinarazi nahi die herritarrei, eta eragindakoen eta haien familien eskaerei sostengu eman diezaieten galdatu. Hori dela eta, gaur gauean argiztatutako monumentuaren edo eraikinaren aurrean argazkia egiteko gonbita egiten diete, ondoren elkarteari bidaltzeko edo sare sozialetako profiletara igotzeko, @22q_es eta 22q. etiketekin edo #Lucesporel22q traolarekin.

22q sindromeak —DiGeorge edo Shprintzen sindromea, ahosabai-bihotz-aurpegi sindromea  edo VCFS ere deitua— 4.000 jaioberrietako bati eragiten dio, baina gizartearentzat ezezaguna da, eta horren ondorioz, “gaixotasun arraroaren” etiketaren pean sartzen da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:18

Denboraldia irailaren 16an bukatuko da Mendizorrotzean, eta irailaren 9an, Gamarran, ekainaren 1ean hasita

Ostiralean, maiatzak 25, hasiko da udako kanpaina Mendizorrotzeko kirol-esparruan. Gamarran, berriz, ekainaren 1ean hasiko da. Irailaren 18ra arte iraungo du kanpainak Mendizorrotzean, eta irailaren 9ra arte Gamarran.

Kanpoko igerilekuez gain –hilabete hauetako erakargarri nagusia– Udalak doako jarduera irekiak zein kirol ikastaroak eskainiko ditu. Ekainaren 13tik aurrera eman ahalko da izena, gizarte etxeetan, web-orrian eta 010 telefonoan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok nabarmendu duenez, udako kanpainan “Udalak kirol eta aisialdiko instalazioak eskaintzen dizkie herritarrei, gure hiriaren beharrak eta itxaropenak betetzen laguntzeko. Azken urteetan jendetza handia bildu da instalazioetan, eta eguraldiak laguntzen badu, ziur gaude aurten ere jende ugari etorriko dela, instalazioen kalitateari eta erabilera arduratsu eta osasungarria egiten duten herritarrei esker”.

65 urtetik gorakoek eta % 65eko edo hortik gorako mailako ezintasuna dutenek % 50eko murrizketa izango dute 15 eguneko eta hilabeteko paseetan. Ordutegi orokorra 08:00etatik 22:00etara izango da bi esparruetan.

Bestetik, ohi bezala, igerileku estalietako batzuk itxi egingo dira garbitu, mantendu eta konpontzeko. Kirol Zerbitzuak egutegiaren berri eman du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:04

Dagoeneko ireki da eskabideak aurkezteko epe ofiziala kontratazioan egonkortasuna sustatzeko laguntzak emateko deialdiaren barruan. Interesa duten enpresek irailaren 28ra arteko epea dute aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko diru-laguntzen ildoetako batez baliatzeko; orotara 400.000 euroko aurrekontua dago horretarako.

Berrogeita bost urtetik gorakoen aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen dituzten enpresak baliatu ahalko dira laguntzez, kontratuak lanaldi osorako edo gutxienez lanaldiaren ehuneko berrogeita hamarrerako badira. Enpresa edo autonomo bakoitzeko gehienez bi kontratu aldatzeko laguntzak emango dira urtean, gizarteratze enpresen kasuan izan ezik, hiru kontratutarako eman ahal izango baita halakoetan.

Laguntzen eskabideak balioesteko adina eta generoa kontuan hartzen dituen baremoa erabiliko da. 55etik gorako pertsonei egindako kontratuengatik 30 puntu emango da. 50 eta 54 urte bitartekoei egindakoengatik, 20 puntu. 45 eta 49 urte bitarteko pertsonak kontratatzen badira, 15 puntu. Eta kontratuak emakumeei egindakoak badira, beste 20 puntu emango dira.

“Kontratazioan egonkortasuna sustatzeko laguntzak abian jarri genituenetik aldi baterako ehun kontratu baino gehiago bihurtu dira kontratu mugagabe. Laguntza horiek aldi baterako kontratua amaitzean lanik gabe geratzeko arrisku handiena dutenentzat dira, gainera, 45 urtetik gorakoentzat. Hartara, enplegu egonkor eta kalitatekoaren alde egiten dugu“, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Informazio gehiago: Kontratazioan egonkortasuna sustatzeko laguntzak.

Share