Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 maiatza 2018 17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko Andre Maria Zuriaren Jaietako berritasunak aurkeztea

Eguna. Alkateorde Peio Lopez de Munain; eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Astelehena, maiatzak 28

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. Eraztun Berdearen 14.  Bira aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Biraren antolatzaile Javier Antúnez

Eguna. Astelehena, maiatzak 28

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————-

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordea izango du hizpiden Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, maiatzak 28

Ordua. 11:15

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————-

ONCEren instalazio berriak irekitzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, maiatzak 28

Ordua. 12:00

Tokia. San Prudentzio kalea, 18-behea

—————————————-

2017ko ‘Euskadi’ Gastronomia Sariak banatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, maiatzak 28

Ordua. 18:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz aretoa

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, maiatzak 25

  • Nekazaritza zinegotzi Iñaki Prusillak parte hartuko du ‘Toponomia Vitoria VI, Arratzua II’ liburuaren aurkezpenean 17:00etan, ACOVIren egoitzan, Elgorriagako batzar-etxean.
  • Afrikako Eguna dela eta, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto eta Lankidetza zinegotzi Jaione Agirre Vitoria-Gasteizen bizi diren afrikarrei eskainiko zaien harrera ekitaldian izango dira 19:00etan, udaletxeko harrera aretoan.
  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko du ‘Situación del caso Borja Lázaro. La relación policías-familias’ izenburuko mahai inguruan 19:00etan, Montehermoso Kulturunean.
  • Alkate Gorka Urtaran eta Alkateorde Peio Lopez de Munain Armentia Ikastolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian izango da 19:30ean, Europa Jauregian.

 

Larunbata, maiatzak 26

  • Alkate Gorka Urtaranek parte hartuko du Vital Egunaren hainbat ekitalditan parte hartuko du 9:30ean ‘Innova Social’ , eta arratsaldean gobernu-taldeko zinegotzi Peio Lopez de Munain eta Isabel Martinez Florida kioskoaren argiak pizteko ekitaldian izango dira 22:00etan.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok parte hartuko du Orbea Txirrindularitza sari-banaketan izango dira 17:00etan, Mendizabalan.

 

Igandea, maiatzak 27

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Arabako nesken futbol denboraldiko amaiera-jaian izango da 12:30ean, Olaranben

 

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:17

Aste Napoleonikoa dela eta, gaur arratsaldean “Batalla de Vitoria, 1813” izeneko dokumentala proiektatuko da Europa jauregian, Gasteizko Batailaren Elkarteak antolatuta. Ondoren, hizketaldia egingo dute.

 

  • Eguna: maiatzak 25
  • Ordua: 20.00etatik 21:30etara
  • Lekua: Europa Biltzar Jauregia
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:24

Gure udalerrian gertatu berri den eraso matxistaren inguruan, Vitoria-Gasteizko Udaletik adierazi nahi dugu erasoa irmotasunez gaitzesten dugula eta haren aurka gaudela. Horrez gain, biktimeei eta haien inguruari laguntza osoa eskaini nahi diegu eta jakitera eman nahi diegu gertu izango gaituela eta beraien esku jarriko ditugula behar dituzten baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean jarduteko eta hari aurre egiteko Protokoloaaktibatu du kasuaren berri izan eta haren ikuspegirik osoena eta zehatzena izateko aukera eman duen informazioa egiaztatu bezain azkar. Jarraian, bilera baterako dei egin du, informazio guztia biltzeko eta erantzun instituzionala zein biktimarentzako eta haren inguruarentzako arreta koordinatzeko.

Azpimarratu nahi dugu indarkeria matxistak giza eskubideak larritasunez hausten dituela eta garrantzi handiko arazoa dela, indarkeria jasaten duten emakumeen eta LGTBI pertsonen duintasunari eta osotasun fisikoari eta moralari eraso egiten diena. Indarkeria hori ez dute ekintza isolatu batzuek osatzen; gure gizartea osatzen duten jokabide esplizituz, mezu sexistez eta sinboloez osatutako sare bat da, eta emakumeak gizonen mende mantentzea eta indarrean den sistema hetereopatriarkalak finkatutako mugak hausten dituen gorpurik, eredurik edo jokabiderik ez onartzea helburu du.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak, emakumeek eta LGTBI pertsonek giza eskubideak benetan erabil ditzaketela bermatzeko ardura duen instituzio publikoa denez gero, neurriak bultzatuko ditu honako hauetarako: udal-erakundeek eta herritarrek oro har berehala eta irmotasunez erantzuna emateko edozein eraso matxistari, biktimei lehentasunez arreta emateko, emakumeei eta LGTBI pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emateko prebentzio-jarduketak garatzeko eta erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna ez onartzeko. Gainera, Udalak konpromisoa hartzen du lan egiten jarraitzeko eta laguntza eskaintzeko, bere eskumenak betez, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko.

Hori guztia dela eta, biktimeei egin beharreko jardueketak jakinarazi ostean, Udalak ez du gaitzespen-kontzentraziorik deituko.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:40

Udal gobernuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Arabako ordezkaritzarekiko konpromisoa berrestea onetsi du, aurtengo hitzarmena sinatuz.  Gasteizek 24.000 euroko laguntza emango dio.

Gasteizko Udala, Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren bitartez, lankidetza estuan aritu da Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Arabako ordezkaritzarekin 1996tik, eta hori urtero hitzarmenak sinatuz eta horiei dagozkien diru-ekarpenak eginez islatu da. Garapenerako Lankidetzaren 2016-2019ko Gida-planean ere jasota dago lankidetza hori.

 

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:09

Gasteizko Udalak tradizio luzea dauka haur, nerabe eta familiei zuzenduriko udal politikak garatzeko zereginean. Joan den mendeko bigarren hamarkadan hiriaren industrializazaioaren hasi zen unetik beretik sumatu zen kezka nabarmen bat, biztanleriaren hazkuntza orokorrak –eta haur eta nerabeenak bereziki– zekartzan erronkei erantzutekoa.

Haurren, nerabeen eta horien familien beharrei erantzuteko asmoen artean, nabarmentzekoak dira mugarri hauek:

  • 1975ean, Gasteizko Udalak esku-hartze irmo bati ekin zion haurtzaroaren eta nerabezaroaren alorrean. Hala, lehenengo haurtzaindegia sortu eta martxan jarri zen, eta haurrak eta nerabeak hartzeko lehen egoitzak egin zituzten, La Paz egoitzaren alternatiba gisa.
  • 1984ko urtarrilean onetsi zen Haur eta familientzako lehen udal programa, zeinak, xede harturik La Paz haurrentzako makro-egoitza desintituzionalizatzea, haurren babes gabeziako egoerei aurre egiteko esku-hartze markoa ezarri zuen, adingabeak egoitzetan eta familietan hartzeko, eta familiei laguntzera bideratutako programen bitartez.
  • 1985ean ireki zen ekipamendu soziokulturalez hornitutako lehen gizarte etxea, kirol instalazioetatik fisikoki berezia. Eta 1989an inauguratu zen eraikin berean kirol instalazioa integratuta zuen lehen gizarte etxea; ordutik aurrera eredu integratu horri ekin izan zaio.
  • 1990ean, Gasteizko Udala izan zen Hiri Hezitzaileen Gutuna sustengatu zuen udal gobernuetako bat.
  • 1991n Haurrei udaletatik zuzenduriko ekimenei buruzko I Topaketa egin zen Gasteizen, FEMPek sustatuta,1 non Gasteizek Udalaren osotasunetik haur eta nerabeekin esku hartzeko eredua aurkeztu baitzuen.
  • 1998an hasi zen UNICEFekiko lankidetza, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena –zein 1990ean Espainiako estatuan berretsi baitzuen– sustatu eta dibulgatzeko asmoz. Hortik sortu zen oraingo haur eta nerabeen partaidetzarako lehen programa, Lagun Gutuna izenekoaren bitartez. Ondoren, gizarte-etxe integratuen eredua zabaltzearekin, sustapen programek indar handiagoa hartu zuten. Eredu horren arabera, gizarte-etxeetan orotariko programak eta baliabideak eskaintzen zitzaion –gaur egun ere bai– herritar orori, baita haurrei, nerabeei eta horien familiei, hala nola kirol jarduerak, heziketakoak, aisiakoak eta jarduera kultural eta sozialak.
  • 2003an gogoeta eta hausnarketa saio bati ekin zitzaion, “Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea” izeneko sail arteko programa sortzeko asmoz; 2005ean jarri zen martxan.
  • Gasteizko haurren eta familien egoerari buruzko diagnostikoa egin zen 2006an.
  • Haur eta Nerabeentzako I. Tokiko Plana (2009-2013) —izaera integraleko plana— onetsi zuen udalbatzak 2009ko apirilaren 24an, zein 2016ra arte luzatu baitzen.
  • Aho batez onetsi zuen udalbatzak, 2015eko azaroaren 6an, Sumando – Hemen Gaude talde politikoak aurkeztutako mozioa, zeinen bitartez proposatzen baitzion udalbatzari, besteak beste, UNICEFen Haurren lagun diren hirien programara aurkezteko konpromisoa har zezala.
  • 2015eko azaroaren 23an, Haur eta nerabeen eskubideen aldeko erakunde-adierazpena onetsi zuen udalbatzak aho batez, zeinen bitartez Udalak konpromisoa hartzen baitzuen haurren eskubideak sustatu eta babesteko politikak bultzatzeko, eta eskubide horiek bermatzeko, eta bidenabar berretsi baitzuen Gasteiz Haurren lagun den hiria izendatzeko prozesuarekin jarraitzeko asmoa, eta familiei laguntzeko baliabideak eta prebentzio- eta sentsibilizazio-programak bultzatu eta sortzearen alde egiteko konpromisoa hartu baitzuen, dibertsitatea, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa bereziki azpimarratuz.
  • Haur eta nerabeen aldeko erakunde-adierazpena onetsi zuen udalbatzak aho batez, 2016ko martxoaren 18an.
  • Haur eta Nerabeen Elkargunea sortzea onetsi zuen udalbatzak 2017ko ekainaren 23an, haur eta nerabeen partaidetza-organo egonkor gisa.
  • 2017an, Gasteizko Haur eta Nerabeentzako Diagnostikoa egin zen, 2018ko apirilaren 27an onetsi den II. HANUPen oinarri gisa. Agiri hori UNICEFen “Haurren Lagun den Hiria” ziurtagiriaren VIII. deialdira aurkezteko, eta azken bi urteetako oroit-idazkiekin batera.

Berriki onetsi den II. HANUPek zeregina da udal jarduna koordinatzea, haur eta nerabeen eta horien familien eskubideak bermatzeko —bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako udal jarduerak optimizatuz—, eta garapen ebolutibo egokia sustatzea, gizartean eskubide osoko herritar gisa parte har dezaten eta integra daitezen, betiere Udalarentzako alor horretan legez ezarritako eskumenak aintzat hartuta.

  1. HANUP hau oinarritzen da, batetik, 2017an hiriko haur eta nerabeen egoerari buruzko diagnostiko zabalaren ondorioetan, eta bestetik horren ostean egindako parte-hartzeko kontrastea, non 650 pertsona baino gehiagok hartu izan duten parte: Udaleko eta gizarteko (elkarte, entitate eta bestelako erakunde) profesionalek, haurrek eta herritarrek oro har. Horren guztiaren eraginezm, udal jarduera etorkizunera begira 5 erronkari –ildo estrategiko gisa– erantzuteko diseinatu da. Ildo estrategiko bakoitzeko konpromisoak xehetasun handiagoz definitzeko asmoz, helburu nagusi batzuk zedarritu dira bakoitzean, non kokatuko diren konprometitutako ekintzak edo ekintza-programak.
  1. ILDOA: Haur eta nerabeei eta familiei zuzendutako jardueretan ekitatea sustatzea.
  1. ildoaren helburu nagusiak:
  1. Seme-alabak dituzten familiak babestea, haur-desorekaren ondorioak ahalik eta gehien murriztu aldera.
  1. Familiako bizitza eta bizitza pertsonal eta lanekoaren artean kontziliazio erantzunkidea sustatzea.
  1. Gurasotasun positiboa sustatzea, seme-alaben hazkuntzan eta zaintzan.
  1. Bizi-estilo osasungarriak sustatzea, aisia, kirola, jolasa, osasuna, elikadura, kontsumoa, kultura, arte-irakaskuntzei dagozkienean.
  1. Haur eta nerabeeen hezkuntza-prozesua babestea, eskola eta familiarekin batera.

 

  1. ILDOA: Haur eta nerabeen herritartasun aktiboa sustatzea, baita haiek hiriko bizitzan parte hartzea eta haien irudi positiboa zabaltzea ere.
  1. ildoaren helburu nagusiak:
  1. Haur eta nerabeen eskubide eta betebeharren gainean sentsibilizatzea, eta beraiengan herritar aktibo eta arduratsu gisako jokamoldea sustatzea.
  1. Haur eta nerabeen parte hartzea sustatzea alor guztietan, irudi positiboa sustatuta.
  1. ILDOA: Haur eta nerabeentzako hiri inklusiboa, berdinzalea, segurua eta iraunkorra sustatzea.
  1. ildoaren helburu nagusiak:
  1. Urratsak ematea elkarbizitza- eta hazkuntza-espazioak sortuko dituen hiri eredu abegikor eta elkartasuneko baterantz.
  1. Hiria espazio seguru gisa finkatzea, eta, horrenbestez, haur eta nerabeen artean autonomiaz mugitu eta hiriaz gozatu dezatela sustatuz.
  1. Gure ondarearen eta ingurumena errespetatzen eta zaintzen laguntzen duten praktika egokiak sustatzea.
  1. ILDOA: Haur eta nerabeen ahultasun eta babesgabetasun egoeretan erresilientzia eta ahalduntze eredua sustatzea.
  1. ildoaren helburu nagusiak:
  1. Haur eta nerabeen artean tratu txarren eta babesgabetasun egoeraren hautemate goiztiarra sustatzea, gizarte-eragile eta herritar ororen aldetik.
  1. Bigarren mailako prebentzio programak, familiei laguntza emateko eta familiak babesteko programak sustatzea, programa horiei indarguneak aintzat hartuta.
  1. Haur, nerabe eta gazteei babesgabetasunaren ondorioak gainditzen laguntzeko programa eta baliabideak garatzea.
  1. ILDOA: Gasteizko Udalaren jokaera hobetzea, haur, nerabe eta familiak aintzat hartuz.
  1. ildoaren helburu nagusiak:
  1. Haur eta nerabeen errealitatea ezagutu eta aztertzea.
  1. Aurrerapausoak ematea zeharkakotasunean, eta sail eta erakunde arteko koordinazioan.
  1. Ebidentziaren paradigmatik haur eta nerabeentzako prestatutako programak ebaluatu eta hobetzea.
  1. Giza baliabideak beharretara egokitzea, eta horien antolaketa, prestakuntza, ahalmena eta kudeaketa hobetzea.
  1. Udalak haur eta nerabeei begira burutzen dituen jarduerak ezagutaraztea.
  1. Planak lau erronkari heldu nahi die, eta horietako bakoitza ildo estrategiko batean garatzen da:

2018 eta 20122 bitartean burutzeko II. HANUPen jasotako 100 ekintzei dagokienez, esan behar da hor jasotzen direla soilik berriak direnak, edo egun indarrean daudelarik aldaketa-proposamen bat dutenak, egokitu edo indartzeko.

Planaren helmenak ez du esan nahi egun indarrean dauden ekimenei –jarraipenari eta ebaluazioari begira– garrantzia kentzen zaienik edo aintzat hartzen ez direnik Planean jasotako ekintzen ebaluazio-programaz gain, II. HANUPek aurreikusten du Udalak haurtzaroaren inguruan garatzen dituen ekimen guztien jarraipena egitea.

“Haurren lagun den hiria” zigiluarekin atxikitzeari dagokionez, eta aintzat hartuta hori lortzeko eskatzen diren betekizunak, Oroit-idazkia izeneko agiria egin izan da, non aurreko urteetan burutu, eta aurrera jarraituko dutela aurreikusten diren ekintzen berri jasotzen den. Hori dela eta, Udalak HANUP indarrean den bitartean garatuko dituen ekimen guztien jarraipen- eta kontrol-zereginak errazteko tresna gisa diseinatu izan da.

Oroit-idazki horretan haurtzaro eta nerabezaroaren alorrean (hots, 0 eta 10 urte bitartekoei begira) Udalak garatzen duen jarduerari buruzko informazioa biltzen du. Guztira, 250 ekintza edo programa identifikatu dira, eta kolektibo horrekin zerikusia duten sailetako zerbitzuetatik datoz.

2018rako aurrekontu kalkulua egin da Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzeko eta konpromisoak eta helburuak bideratzeko, eta Udalak konpromisoa hartu du 2019, 2020, 2021 eta 2022rako behar den aurrekontua ere bermatzeko, kreditu nahikoa izatearen baldintzapean.

Gure esker ona adierazi nahi diegu denbora, ahalegina eta lana eskainiaz II. HANUP osatzen lagundu diguten banakako profesional, elkarte, entitate eta erakunde orori, bereziki haur eta nerabeei eta herritarrei oro har.

Azpimarratzekoa da sailek eta Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek plan hau sustatzen eta lantzen egin duten lan bateratua, datozen urteetan berdintasunaren alorreko plangintzak erakundeei —eta bereziki udalei— eskatuko dizkien erronketan erreferentzia izan nahi baitu.

Horrenbestez, Gasteizko Udalbatzak honek

ADIERAZTEN DU

GASTEIZKO UDALAREN HAUR ETA NERABEENTZAKO II. TOKIKO PLANA tresna garrantzitsua dela hiri-eredu bat lortzeko, non haur eta nerabeak beren gaitasunak garatuz hazi ahalko diren, non aukera-sorta zabal bat eskainiko zaien –modu ekitatiboan eskaini ere– herritar-geruza guztiei, eta non familiek –behar dituzten laguntzat bitarte– beren ahalmen eta indarguneak egoki garatu ahal izango duten, gurasotasun positiboaren alorrean dagozkien funtzioak behar bezala garatu ahalko dituzten. 

HITZ EMATEN DU 

II: HANUPen ildo eta helburuetan indarraldiko lau urteetarako ezarritako jarduerak garatuko dituela, eta ezartzeko behar duen aurrekontuaz zuzkituko duela ekitaldietako bakoitzean.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:46

 

Gobernu Batzarrak A eta B taldeetako 63 lanpostu betetzeko deialdia onetsi du gaur; abenduan onetsitako 69 lanpostuei batzen zaizkie horiek

Agintaldi honetan, Udaltzaingorako, suhiltzaileen lanpostuetarako eta C, D eta E kategorietarako beste LEP batzuk jarri dira abian

 

 Udal gobernuak A eta B taldeetan (erdi eta goi mailako profilak) 63 lanpostu betetzeko deialdia onetsi du gaur, 69 lanpostu betetzeko abenduan onetsitakoa osatzen duena.  Aurretik sindikatu-ordezkaritzarekin oinarriak negoziatuta, A eta B taldeetako 132 lanpostuen deialdia uda igaro ondoren egitea aurreikusi du Udalak.  Goi mailako profila duten 132 lanpostu horien % 8 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izango dira, % 33 barne-sustapenerako, eta % 59 txanda irekirako.

“Erdi eta goi mailako teknikarien 63 lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoaren deialdia onetsi dugu gaur, eta abenduan martxan jarritako 69 lanpostuei gehituta, orotara 132 izango  dira, udal honen historian egin den lan-eskaintza publiko handienetako bat.  Agintaldiaren hasieran hitz  eman nuen udal enpleguarekin lotutako hainbat hautatze prozesu abian jarriko nuela, udal plantillaren behin-behinekotasuna murrizteko. Lan-eskaintza publikorako deialdi hau onetsita, urratsak egiten jarraitzen dugu. Udaltzaingoan eta suhiltzaileen kidegoan lanpostu berriak sortu ditugu, udal plantillaren barruan karrera profesionala sustatu dugu, eta bitartekoak jarri ditugu goi eta erdiko kategorietan langile berriak kontratatzeko, baita beheko kategorietan ere“, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

ALKATEAREN AUDIOA

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:33

Tokiko Gobernu Batzarrak ASCUDEAN elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du gaur,  mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programa bat gara dezaten.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak 70.397 euro jarriko ditu familia zaintzaileen osasuna sustatzeko eta sentsibilizazio, hedapen, aisialdi eta atsedenaldirako jarduerak abian jartzeko.

Peio López de Munain zinegotziaren hitzetan, “mendekotasuna duten pertsonak zaintzeak eragin handia du haietaz arduratzen diren pertsona eta familien ongizatean. Eragin fisiko eta emozional horri aurre egiteko daude honelako programak, zaintzaileei sostengua emateaz gain, herritarrak talde horren beharraz sentsibilizatzen laguntzen baitute”.

 Horretaz gain, Down Araba-Isabel Orbe elkartearekiko hitzarmena formalizatzea onetsi du udal gobernuak, Down sindromea dutenen zahartze osasuntsurako programa bat egiteko.

Lau arlotan esku hartuko da proiektuaren bidez: kognitiboa, emozionala, psikologikoa eta jokabidearen arloa. Udalak 10.000 euroko laguntza emango dio Down Araba-ri.

Adinekoen elkarte soziokulturalak

 Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak bi hitzarmen landu ditu “Buenas Noticias” eta “Brisa del Gorbea” adinekoen elkarte soziokulturalekin, adinekoentzako aisialdi eta denbora libreko jarduerak egiteko. Talde bakoitzak 10.335 euro jasoko ditu.

“Buenas Noticias” elkarteak San Pedro parrokiako areto batzuetan du egoitza, eta erdialdean eta Erdi Aroko hirigunean dihardu; aisialdirako, osasuna sustatzeko eta parte hartzeko programak garatzen ditu, baita esku-hartze komunitarioak ere.

“Brisa del Gorbea” elkartean, berriz, Gasteiz hiribidearen eta Gorbeia kalearen inguruko adinekoak biltzen dira.  San Mateo parrokiako lokaletan dihardute; bizikidetzaren bidez eta gizartean eta komunitatean parte hartuz zahartze aktiboa sustatzen dute.

 

 

 

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:22

Azken aste hauetan Palestinako herriak martxa egin du Nakba-ren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenetan, eta pairatzen duten krisi humanitarioagatik eta giza eskubideen urraketagatik, protestan Ipar Amerikak Israelgo enbaxada Jerusalemera eraman duelako. Maiatzaren 14an, Israelek protesta baketsu horren aurka buruturiko errepresioa odoltsua izan da, eta gutxienez 59 pertsona hil ditu, 6 adin txikiko barne, eta, momentuz 2.700 zauritu. Zauri horien erdiak munizio errealaren ondorio izan dira, eta 130 pertsona aurkitzen dira egoera larri-larrian. UNRWAren arabera, Gazako ospitaleetan ekipo medikoak gainez eginda daude, eta geratzen zaien erregaiarekin zazpi egunerako baino ez daukate ebakuntzekin jarraitzeko.

Eraso honen aurrean Gasteizko Udaletxeak:

  1. Erabat arbuiatzen du Estatu Batuen enbaxada Jerusalemera aldatzeagatik protestatzeko martxan ari ziren milaka palestinarren aurka Israelgo armadak erabilitako biolentzia –horren ondorioz 59 pertsona hil baitira eta zaurituak mila baino gehiago izan dira–, hain zuzen ere, okupatutako lurraldeetako 2014. urteaz geroko gertakaririk odoltsuenetarikoa. Era berean, Eusko Legebiltzarrak Israelgo Estatuari eskatzen dio berma dezala Palestinako herriaren giza eskubideekiko errespetua.
  1. Elkartasuna eta doluminak adierazten dizkie zuzenean edo zeharka eragindako pertsona guztiei.
  1. Bat egiten du Nazio Batuek, Europar Batasunarekin eta nazioarteko komunitatearen zati handi batekin batera –herrialdeak eta organismoak barne–, Israeli egindako deiarekin biolentziaren kontentziorako Gazako mugan, hain zuzen ere, Israelgo armadak palestinarren protesten aurrean eragindako biktima-balantze odoltsuaren ondoren, hurrengo egunetan alde batera utziz populazio zibilaren artean biktima gehiago eragin dezakeen zein-nahi neurri.

Berretsi egiten du Diputatuen Kongresuak 2014ko azaroaren 26an hartutako akordioa, Palestinako Estatua aitortzeari buruzkoa”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:13

Isabel Martinez zinegotziak gidatzen duen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak  2018-2019ko Eguberrietako parkea Hegoalde gizarte etxean diseinatu, antolatu eta osorik kudeatzeko zerbitzuak kontratatzeko dosierra onetsi du gaur.

2018ko abenduaren 26tik 2019ko urtarrilaren 4ra arte irautea aurreikusi da.

Parkea diseinatu, antolatu eta osorik kudeatzeko, zerbitzu-enpresa bat kontratatu beharra dago; horrenbestez, dagokion baldintza-agiria landu da, eta 115.000 euroko aurrekontua esleitu zaio.

Berriro Hegoalde gizarte etxean egingo da parkea; 2016an itzuli zen udal kudeaketa eta instalazioak (Iradier) izatera, eta iazko esperientzia Hegoalden positibotza jo zen.

Share