Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 maiatza 2018 17:00

Vitoria-Gasteizko VII Konkurtso Jardunaldiei hasiera ematea

Parte hartzaileak. Alkateorde Itziar Gonzalo

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 9:00

Tokia. Goiuri jauregia, Martin de Salinas aretoa

———————————

Prentsaurrekoa. Andre Maria Zuriaren Jaietako kartela aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta kartel lehiaketako irabazlea

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 10:00

Tokia. Goiuri jauregia

——————————————

Prentsaurrekoa. ‘Óyeme con los ojos’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. María Pagés (dantzaria); eta El Arbi El Harti (dramaturgia)

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————

Prentsaurrekoa. Udaltzaingoaren lan eskaintza publikoa aurkeztea

Parte hartzaileak. Funtzio Publikoaren zinegotzi Jaione Agirre; eta Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero

Eguna. Osteguna, abenduak 31

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————

Gazteentzako IV. Nanoipuinen Lehiaketako sari banaketa

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 19:00

Tokia. Ibaiondo gizarte etxea

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:46

Udalak 100.000 euro jarriko ditu Goian kultur eta kirol elkarteak kudeatutako hitzarmenerako

 Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak elkarteak aste honetan antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu Gasteizko bizilagunak, bizikidetza lantzeko dituzten proposamenak ezagut ditzaten

Udal gobernuak Hirigune Historikoko hezkuntza komunitarioko programarekiko konpromisoa berritu du, 100.000 euro jarriko baititu Goian kultur eta kirol elkarteak kudeatutako hitzarmenerako.

Izan ere, Goian elkartea hezkuntza komunitarioko ekimen bat sustatzen ari da 2018an Hirigune Historikoan, sareak, baliabideak, taldeak, pertsonak eta energiak konektatu eta artikulatzeko xedez, bertako bizilagunen aisialdi beharrak bete, haien artean erlazionatzeko eta elkar ezagutzeko prozesuak sortu eta alor horretan erreferentziazko egitura bat osatzeko.

Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak elkarteak aste honetan antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu Gasteizko bizilagunak, bizikidetza lantzeko dituzten proposamenak ezagut ditzaten. Hitzaldiak, solasaldiak, mahai inguruak, kirol topaketak eta jolasak antolatu dituzte.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:27

 

Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, ‘Eraztun Berdea, 25 urte’ sariak banatu ditu gaur goizean, ‘2025 ikuspegia – Hiria naturarekin lotzen’ jardunaldiak irekitzeko ekitaldiaren barruan. Europa jauregian egindako ekitaldian hauen lana eta inplikazioa aitortu da: Paquita Sambartolomé auzo liderra, John Celecia biodibertsitate espezialista, Club Goiena eta Peña Karria kirol taldeak, SEA Arabako Enpresaburuak elkartea, eta Paco Góngora kazetaria. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak eta Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriolak banatu dizkiete diplomak gizarte gasteiztarreko sektore ezberdinen bost ordezkari horiei. 

Paquita Sambartoloméri zendu ostean emandako aitorpena haren alabak jaso du. IGIko zuzendari Luis Andrés Oriveren hitzetan, “Urarteko baratzeak-Eraztun Berdea proiektuan auzokoen inplikazioa bultzatzeagatik” eman zaio saria. John Celeciari, berriz, “UNESCOren barruan Eraztun Berdeak eta Gasteizek nazioarteko aitorpena lortzeko emandako laguntza eta bultzada” eskertu dizkiote, “han jardun baitu bere ibilbide profesionalean”. SEA Arabako Enpresaburuak elkartearen saria Andoni Lorenzok jaso du, ingurumen alorreko ordezkari gisa, “enpresek Salburuan uholdeen prebentziorako proiektuan izandako inplikazioagatik eta emandako bultzadagatik“. Club Goiena eta Peña Karria kirol elkarteei “ingurumena errespetatzen duten kirol ekitaldi herrikoiak antolatuz Eraztun Berdea erabiltzea eta gozatzea bereziki sustatzeagatik” eman zaie aitorpena. Paco Góngora kazetariari, azkenik, eskerrak eman nahi izan zaizkio El Correo egunkariaren orrietatik “Eraztun Berdearen balioak zabaltzen eta aldezten izandako inplikazioarengatik eta egindako lan handiarengatik”.

Sariak banatzeko ez ezik, Hiri Paisaiari buruzko 6. Foroaren barruko Paisaia Jardunaldiak inauguratzeko balio izan du ekitaldiak; Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatuko jardunaldiak Eraztun Berdearen 25. urteurrena arlo teknikoan ospatzeko ekintza nagusietako bat dira. Gaurtik ekainaren 1era arte (ostirala) egingo dira, Europa jauregian. Esteka honetan kontsultatu daiteke programa

Munduko aditu nagusiak izango dira jardunaldietan. Hasiera ekitaldian, Iñaki Prusillak nabarmendu du: “aditu kopuru handia elkartu dugu, haien ikuspegien eta beste leku batzuetan garatutako adibideen bidez gure lurraldearen etorkizunaz hausnartzera gonbidatuko gaituztenak, Eraztun Berdetik eta Eraztunaz haratago. Hiru  egun hauetan, askotariko parte-hartzaileek —hiriak, unibertsitateak, ordezkari politikoak, teknikariak eta profesionalak— hainbat alorretako esperientziak eta lanak aurkeztuko dizkigute: eraztun berdeak, sistema berde integratuak, nekazaritza espazio funtzionalak, karbonoan neutro diren hiri eta eskualdeak, eta etorkizuneko bioeskualdeak”.

 

10.30ean, zehazki, European Topic Center on Biological Diversity zentroko zuzendari Dominique Richard andreak emango dio hasiera eztabaidari, eta ondoren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendari Luis Andres Orive eta University College London ikastetxeko Rebeca Dios arituko dira —azken hori eraztun berdeetan espezializatutako ikertzailea da—. Arratsaldez nazioarteko erreferente nagusietako bi aditu izango dira: Virginiako Unibertsitateko Thimothy Beatley eta Singapurreko National Parks Board-eko Lena Chan; hain zuzen ere, natura ondoen integratzen jakin duten hirietako bat da hori. Ondorengo bi egunetan hausnarketa eta eztabaidekin jarraituko da, goi mailako hizlariekin, besteak beste: Fundicot-eko lehendakari Antonio Serrano, Nueva Yorkeko Syracuse Unibertsitateko irakasle Emanuel Carter, Bergamoko unibertsitateko kide eta Dei Colli parkeko administrari Renato Ferlinghetti, Energi Cities-eko kide Claire Roumet eta Fernando Prats hiri-arkitektoa.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:57

 

Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak berriro eskaintza egin die oraindik xaflak kentzea eskatu ez duten erkidegoei

 Udalak bukatu ditu hiriko 62 ataritan ikur frankistak kentzeko lanak, etxe horietako etxejabeen erkidegoek Udalak Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak sustatutako Memoria Historikoaren Planaren barruan egindako proposamena onartu baitzuten.

Duela hilabete batzuk iragarri zuen Udalak hainbat etxebizitzatan dauden xafla frankistak kentzeko asmoa, horretarako egindako errolda kontuan hartuz, aldez aurretik jabeen erkidegoei jakinarazita eta udal aurrekontuaren kontura. Orotara 62 atarik eman diote baiezkoa Udalaren proposamenari.

Udalak egindako azterketaren arabera, oraindik 149 lekutan agertzen da sinbologia hori fatxadetan.  Eskatu zuten erkidegoetan xaflak kendu direlarik, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak berriro eskaintza egin die oraindik xaflak kentzea eskatu ez duten erkidegoei.

“Gasteiz oroimena duen hiria da, eta iraganean gertatutakoa ezagutu eta aitortzeko konpromisoa dugu, etorkizunean berriro gerta ez dadin, eta biktima guztiek merezi baitituzte justizia eta erreparazioa. Aurreikusitako ekintzak garatzen ari gara, baina garbi dugu erreparazioak ez duela inola ere gorrotorik, mendekurik edo errebantxa orokorrik adierazi nahi”, nabarmendu du Nerea Melgosa zinegotziak.

Memoria historikoa berreskuratzearekin lotuta alkateak emandako dekretuaren arabera 2018an garatzekoak ziren ekintzetako bat da aipatutakoa, Gasteizen frankismoaren biktimekin justizia egitearren.  Besteak beste, oroimenerako lau gune inauguratu dira, martxoaren 31 ezarri da errepresio frankistaren biktima izandako gasteiztar oro aitortzeko, eta eskultura bat jarri da horien omenez.

Orobat, Plaza Berrian gertatutako hegazkin istripuan hildako bi zibilak oroitzeko xafla bat jarriko da, eta frankismoaren biktimen errolda ofiziala landuko da. Gainera, xafla bat jarriko da Andre Maria Sortzez Garbiaren katedralean, barruan dagoen armarri frankistaren esanahia azaltzeko, une historikoa eta sinbologia hori mantentzearen zergatia testuinguruan jartzeko. Era berean, beste xafla bat ipiniko da Olagibel kaleko Gobernu Ordezkariordetzan, horrelako eraikin publikoetan ageri den armarri frankista testuinguruan jartzeko.

Azkenik, beste xafla bat jarriko da Olarizu mendiko gurutzean, Gasteizko udalerriko leku esanguratsuenetako bat baita, monumentua seinaleztatu eta testuinguruan jartzeko, duen benetako esanahi historikoa ezagutu dadin, eta diktadurak ondoren egindako erabilera politikoa.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:37

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Udal Bandaren zuzendariondoko Iker Olazabalek “Aire zabaleko musika” zikloaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan; orotara 12 emanaldi izango dira, ekainaren 1eko 19:00etan Arka plazan hasita eta urriaren 12an Pilar auzoan bukatuta.

 

“Aire zabaleko musika” zikloaren programa

Cantok nabarmendu duenez, “Bandaren helburu kolektiboetako bat musika kalera eta hiriko txoko guztietara zabaltzea da, herritarrak zaletu daitezen, haien adina edozein delarik; horregatik, gure ustez asmatu egin da emanaldi guztiak, tradizionalak zein berrikuntzak, zikloa batean bilduta, batasun zentzua ematen baitio”.

 

Udalaren web-orria

Bestetik, zinegotziak jakinarazi du Udal Musika Bandak atal berria izango duela gaurtik aurrera udalaren web-orrian; bertan kontsultatu ahalko dira jarduera guztiak, emanaldien egutegia, nortzuk diren kideak, nola jar daitekeen harremanetan, etab.

www.vitoria-gasteiz.org/banda

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:24

 

Ekainaren 1ean eta 2an egingo da Gasteizko Big Band Festival jaialdiaren XV. edizioa. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Gasteiz Big Bandeko kide Jimmy Bidaurreta eta Eneko Espinok eta Big Band Berriaren zuzendari Guillermo Lauzirikak aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

 

Big Band Festival jaialdiak ezaugarri propioak ditu, irisgarria eta parte-hartzailea da, eta gure hiriko kultura giroan sendotuta dago; gainera, jazzarekin lotura duten musiken udako denboraldiari ematen dio hasiera.

Antolatutako proposamen artistikoak eta partaidetza aktiboa direla kausa, arrakastaz konektatzen du era guztietako publikoarekin, haur, gazte zein heldu izan.

 

Egitaraua:

Ostirala, hilak 1

  • 21:00 Balkan Paradise Orchestra. Bartzelonako taldea da, emakumeek bakarrik osatua.

Larunbata, hilak 2

  • 13:00 Big Band Berri. Luis Aranburu Musika Eskolako taldea, GBBrekin batera jaialdia antolatzen duena.
  • 20:00 Gasteiz Big Band.
  • 22:00 Puerto Candelaria. Kolonbiatik datorren soinu eztanda, mugak zeharkatu dituena.

Share