Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2018 17:00

– Aurkezpena: “Creando y recreando Peter Pan”
Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Iker Olazabal, Musika Bandaren zuzendariordea; Jaione Oribe, Música, Arte y Proceso (MAP) institutuko musikoterapeuta, eta Marta Martín Freire, Autismo Araba elkarteko lehendakaria.

Eguna: maiatzak 15, asteartea

Ordua: 10:30

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa

————————————————————-

– Aurkezpena: Desagertutako Pertsonei buruzko 6. Topaketa 

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea; Asier Albizua, Arrigorriagako alkatea; Marisol Ibarrola, topaketa teknikoen antolatzailea, eta Ana Herrero, Borja Lázaroren ama

Eguna: maiatzak 15, asteartea

Ordua: 11:00

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa

——————————————————————–

Elkargune eta auzoguneetako 2019ko udal aurrekontuen gaineko eztabaida-prozesuaren aurkezpena, Gizarte Kontseiluaren eskutik.

Parte-hartzaileak: Belén Martínez eta Victor Allende, Gizarte Kontseiluaren ordezkariak

Eguna: maiatzak 15, asteartea

Ordua: 11:30

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa

——————————————————————

– Harrera, San Isidro Nekazariaren eguna dela eta

Udalak harrera egingo die Gasteizko udalerriko administrazio-batzarren ordezkariei, San Isidro Nekazariaren eguna dela eta.

Eguna: maiatzak 15, asteartea

Ordua: 13:00

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa

—————————————————————–

– Lidergo Etikoaren Biltzarra irekitzea

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea eta Iñigo Urkullu lehendakaria

Eguna: maiatzak 15, asteartea

Ordua: 16:00

Lekua: Goiuri jauregia

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:29

Diru-laguntza honek –100.000 eurokoa 2016an– ekitaldi sendotuetarako igoerak ekarri ditu, eta sortzen ari diren edo berriak diren ekitaldien aldeko apustua egitea ahalbidetzen du.

 Estibaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak sendotutako ekitaldi eta jaialdietarako 174.979 euroko diru laguntzak ematea onetsi zuen joan den ostiralean. Horiekin 36 proiektuk jasoko dute laguntza, eta horrek berretsi egiten du azken urteotako goranzko joera.

Cantok adierazi duenez, “deialdiaren helburua gasteiztarrei zuzendutako ekimen irekiei laguntzea da, kulturaren arloko sustapena, sorkuntza, prestakuntza eta zabalkundea xede dutelarik udal jarduera osatzen badute“. Horren haritik, “Udalak kultur arloko agenteekin hartutako konpromisoetako bat da laguntza ematea esperientzia berriak lantzeko, edo lehendik dauden eta funtzionatzen duten programei jarraipena emateko, zerbitzuaren jardueraren osagarri gisa, edozein arlotan: prestakuntza, sormena, zabalkundea, ikerketa…”.

 “Hori dela eta, apurka-apurka Kultura Plan Estrategikoaren filosofia eta helburuekin bat datozen igoerak egiten dira. Diru-laguntzen bidezko proiektuen arteko lehiaketaren sistema onena dela uste dugu, baina horretarako partidak ongi hornituta egon behar du” nabarmendu du Kultura arduradunak.

Horren ildotik, 2016an 100.000 eurokoa zen partida  150.000era igo zen 2017an, eta egun 175.000 eurokoa da.

Horretaz gain, 2017an bi ataletan banatu zen diru-laguntza, kultur eragileek eskatzen zuten bezala, eta aurten beste bi berrikuntza izan dira eragileen eskaerei jarraiki. Lehena: laguntza orain 12.000 eurokoa da gehienez (lehen 10.000koa) eta puntuazioaren araberako laguntza-tarteak ezarri dira (80 puntutik gora: 10.000 eurotik 12.000ra bitartean; 60 puntutik 80ra: 5.000 eurotik 10.000ra bitartean; 50 puntutik 60ra: 1.000 eurotik 5.000ra bitartean),  eta hartara ekitaldi egonkor eta sendotuenei gutxieneko laguntza egonkorra izaten laguntzen zaie.

Bigarrena: balioespen-irizpideetan berrikuntzak izan dira, eta proiektua bera balioetsiko da antolatzailea baino gehiago. Hartara, sortzen ari diren kultur eragileek ere har dezakete parte.

36 proiektuetatik

  • 25 proiektu lehen atalari dagozkio: Kulturaren edozein esparru —arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoak, letrak, folklorea, arte plastikoak edo beste— sustatzera zuzendutako programak. 147.000 euro (iaz baino 23.800 gehiago). Poetak maiatzean, Korterraza, inTacto, Aitzina Folk, Big Band Festival …
  • 11 proiektu bigarren atalari dagozkio: Dinamizazio soziokulturalera, kulturartekotasuna sustatzera, bizitza kulturala bultzatzera eta antzekoetara zuzendutako programak. 27.000 euro (iaz baino 1.179 euro gehiago). Kulturarteko asteak, jardunaldi europarrak, Afrikako jaialdia, Zabaldantzan eta abar.

Beraz, irizpide eta kopuru berriekin, Poetak maiatzean jaialdia, esaterako, 8.600 euro jasotzetik 11.000ra igo da, Korterrazak 3.000 euroko igoera izan du, InTACTOk 2.300. Honekin batera do alderaketa taula batean.

Bistakoa da hiriko kulturaren bilakaerak kezkatu egiten gaituela, eta horrenbestez sailaz haratago egiten den lan bikaina sustatzen ahalegintzen gara, eta diru-laguntza hau funtsezko zutabea da” amaitu du Canto andreak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:11

Gure udalerrian gertatu berri den eraso matxistaren inguruan, Vitoria-Gasteizko Udaletik adierazi nahi dugu erasoa irmotasunez gaitzesten dugula eta haren aurka gaudela. Horrez gain, biktimari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini nahi diogu eta jakitera eman nahi diogu gertu izango gaituela eta bere esku jarriko ditugula behar dituen baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak. Bukatzeko, bere interesei eragiten dien informazio guztia izango duela bermatu bermatzen diogu.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean jarduteko eta hari aurre egiteko Protokoloaaktibatu du kasuaren berri izan eta haren ikuspegirik osoena eta zehatzena izateko aukera eman duen informazioa egiaztatu bezain azkar. Jarraian, bilera baterako dei egin du, informazio guztia biltzeko eta erantzun instituzionala zein biktimarentzako eta haren inguruarentzako arreta koordinatzeko.

Azpimarratu nahi dugu indarkeria matxistak giza eskubideak larritasunez hausten dituela eta garrantzi handiko arazoa dela, indarkeria jasaten duten emakumeen eta LGTBI pertsonen duintasunari eta osotasun fisikoari eta moralari eraso egiten diena. Indarkeria hori ez dute ekintza isolatu batzuek osatzen; gure gizartea osatzen duten jokabide esplizituz, mezu sexistez eta sinboloez osatutako sare bat da, eta emakumeak gizonen mende mantentzea eta indarrean den sistema hetereopatriarkalak finkatutako mugak hausten dituen
gorpurik, eredurik edo jokabiderik ez onartzea helburu du.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak, emakumeek eta LGTBI pertsonek giza eskubideak benetan erabil ditzaketela bermatzeko ardura duen instituzio publikoa denez gero, neurriak bultzatuko ditu honako hauetarako: udal-erakundeek eta herritarrek oro har berehala eta irmotasunez erantzuna emateko edozein eraso matxistari, biktimei lehentasunez arreta emateko, emakumeei eta LGTBI pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emateko prebentzio-jarduketak garatzeko eta erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna ez onartzeko. Gainera, Udalak konpromisoa hartzen du lan egiten jarraitzeko eta laguntza eskaintzeko, bere eskumenak betez, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko.

Hori guztia dela eta, biktimari eta haren familiari egin beharreko jardueketak jakinarazi ostean, Udalak:

Ez du gaitzespen-kontzentraziorik deituko, biktimak uste baitu era horretako ekitaldi batek ez diola lagunduko berreskuratze-prozesuan. Nolanahi ere, aurrerantzean jarreraz aldatzeko aukera egongo da.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:07

 

 

 

 

 

 

 

6.000 euro jasoko ditu, berriz ere, auzoko ia 3.000 pertsonentzat 60 bat jarduera antolatzen dituen elkarteak

Gaur sinatu dute urteko hitzarmena Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinezek eta San Martineko auzo-elkarteko lehendakari Bernardino Mendizabalek. Bide batez, elkartearen instalazioak bisitatzeko eta elkarteak antolatzen dituen jarduera bertatik bertara ezagutzeko baliatu dute ekitaldia.

 

 

 

 

 

 

 

 

San Martineko auzo-elkarteak hainbat urte daramatza auzoko haur, gazte eta helduen garapen pertsonala eta aisialdiaren erabilera aktiboa eta positiboa sustatzen, jarduera soziokultural ugari eskainiz udalaren gizarte etxeetako eskaintzaren osagarri, biztanle asko izan arren auzo horrek ez baitu gizarte etxerik; agerian jarri behar den lan bikaina egiten dute, eta auzoarekin dugun konpromisoa berritu” adierazi du Martinez andreak.

Udalak 2008an eraiki zuen San Martineko zentro soziokultural berria. Udal aretoa erabiltzeko baimena bitarte, elkarteak bere gain hartu zuen zentroaren kudeaketa guztia eta, hori zela eta, elkarteak hainbat zerbitzu (ikasketa gela, elkartzeko gela) eta jarduera berri jarri zituen zentro horretan.  Beraz, zabaldu egin zen hitzarmena.

Horrenbestez, 2009tik aurrera, hitzarmena ikasturte baterako izatetik urte naturalekoa izatera pasa zen. Hitzarmenaren bidez, 2017an elkarteak 60 jarduera desberdin antolatu zituen: 176 talde izan ziren eta 2.700 parte-hartzaile (adin guztietakoak, 4 urtetik 90 urtera bitartekoak)

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalaren balioespena oso positiboa izan da, bai aurkeztutako programa gauzatzeari bai hori justifikatzen duen oroitidazki ekonomikoari dagokienez“- adierazi du partaidetzaren arloko zinegotzi arduradunak-. Horrekin lotuta, udalak onetsi egin du San Martineko auzo-elkarteak 2018rako aurkeztu duen jarduera-programa berria, “bat datozelako proiektu horren helburua eta udalak esku-hartze komunitarioaren alorrean duen jarduera-ildoa” adierazi du Martinez andreak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:37

Eurovision diptico

Gaur arratsaldean hasiko da, Ibaiondoko gizarte-etxeko Félix Petite antzokian, hiru egunez iraungo duen arte eszenikoen jaialdia, adinekoentzako zentro soziokulturaletako antzerki-, dantza- eta abesbatza-lantegietan egindako lanaren emaitza.

Astelehen honetan hasiko da jaialdia, 18:30ean, eta maiatzaren 16ra arte iraungo du. Guzira, hiru emanaldi izango dira, zeinetan “lantegi horietan diharduten adinekoek egiten duten lana erakutsiko baitiegu herritarrei. Aldi berean, pertsona horiek motibatzeko aukera bat izango da, ikasturtean ikasitakoa eta egindako aurrerapenak agertokian erakusteko aukera bikaina izango baitute”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.

Antolatzaileek Eurovisión aukeratu dute jaialdiaren zeharkako gaitzat. Sei zentrotako hamar taldek parte hartuko dute bertan.

 EGITARAUA

Maiatzak 14, astelehena

  • Mikro-antzerkiko lantegia (Txagorritxuko adinekoentzako zentro soziokulturala)
  • Dantza- eta koreografia-lantegia (Araneko adinekoentzako zentro soziokulturala)
  • Areto-dantzen lantegia (Sansomendiko adinekoentzako zentro soziokulturala)

Maiatzak 15, asteartea

  • Bi abesbatza (Ariznabarreko adinekoentzako zentro soziokulturaleko Haritz Zaharra eta San Prudentzio adinekoentzako zentro soziokulturaleko Voces de Ayer)
  • Areto-dantzako bi talde (Sansomendiko adinekoentzako zentro soziokulturala)
  • Munduko dantzen lantegia (Ariznabarreko adinekoentzako zentro soziokulturaleko Kaskazuri)

Maiatzak 16, asteazkena

  • Munduko dantzen lantegia (San Kristobaleko adinekoentzako zentro soziokulturala)
  • Antzerki-lantegia (San Prudentzio adinekoentzako zentro soziokulturala)

Emanaldi guztiak 18:30etik 20:00etara bitartean izango dira.

Share