Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 maiatza 2018 17:00

Mahai ingurua. Situación del caso “Borja Lázaro”. La relación policías-familias. Contacto y transparencia

Participantes. Aniztasun eta Bizikidetza zinegotzi Nera Melgosa; Ertzaintzaren Pertsonen kontrako Delituen Arloko buru Hugo Prieto; Ana Herrero, Borja Lazaroren ama; eta Marisol Ibarrola, Desagertutako Pertsonei buruzko Topaketa Teknikoen antolatzaile

Eguna. Ostirala, maiatzak 25

Ordua. 19:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea, Ortuño aretoa

———————————

Harrera ekitaldia Gasteizen bizi diren afrikarrei, Afrikako Eguna dela eta

Parte hartzaileak. Alkateordea Peio López de Munain

Eguna. Ostirala, maiatzak 25

Ordua. 19:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

——————————

Armentia Ikastolaren 25. urteurreneko ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, maiatzak 25

Ordua. 19:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, María de Maeztu

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:20

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalak Santa Isabel hilerriko memoriagunean jarritako informazio-xafla konpondu du, duela gutxi hondatu egin baitzuten ekintza bandaliko batean.

Hain zuzen ere, Gasteizen aurten sortutako memoriaguneen arteko lehena izan zen; frankismoak Gasteizen eragindako biktima orori aintzatespena adierazteko eta errepresioaren garaietan zoritxarrez esanguratsu izandako lekuak gogoratzeko sortu dira horiek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:04

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek herritarrei irekitako solasaldi batean hartu du parte, EBko Ingurumeneko zuzendari nagusi Daniel Callejarekin batera. Gasteizko Europa jauregian izan da ekitaldia, kontinente osoan egiten ari den Aste Berdearen barruan, eta Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antón aritu da moderatzaile. Alkateak nabarmendu du Gasteiz “Ingurumenaren Txapeldunen Ligan” dagoela. “Hala ere, lanean jarraitu behar dugu, gure hiriak iraunkortasunaren alorrean dituen erronka globalei erantzuteko”.  Horrekin lotuta, Gorka Urtaranek azpimarratu du “erakundeen arteko lankidetza”, “iraunkortasunaren eremu guztietan” aurrera egiteko: “hala ingurumen iraunkortasuna nola gizarte eta ekonomia iraunkortasuna”. Gasteizko alkatea oinez eta bizikletaz ibiltzean eta garraiobide iraunkorrean oinarritutako mugikortasun-eredua garatzen jarraitzearen alde agertu da, klima-aldaketaren kontrako borrokaren zutabeetako bat baita.

Gorka Urtaranek eta EBko Ingurumeneko zuzendari nagusi Daniel Callejak landutako gai nagusiei buruz herritarrek adierazitako zalantza eta iradokizunei erantzuteko aukera izan dute: hiri iraunkorrak, etorkizuna berdeagoa izan dadin, eta Europaren etorkizuna bera. Ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izan da Europa osoan.

Gasteizen herritar elkarrizketa egiten den lehenengo aldia da. Juncker presidentearen gobernuak sortu zuen topaketa formatu berri hori, europar erakundeak herritarrei hurbiltzeko eta Batzordeak abiarazten dituen politikak haiekin partekatzeko. Oraingo honetan Gasteiz aukeratu dute, Europako Aste Berdearen beste edizio baten karietara.

Herritar elkarrizketa Europako Aste Berdearen barruan hirian antolatutako jardueren barruan sartzen da, baita Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko jardueren barruan ere.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:24
  • Enpresa sortu berrien bideragarritasuna indartzeko programa hori datorren astelehenean hasiko da

Datorren astelehenean, maiatzak 28, hasiko dira Enpresak Sendotzeko Programaren barruko lantegi berriak, eta aste honetan ere eman ahalko da izena azken lekuak eskuratzeko.  Jarduera sendotzeko, hedatu eta merkatu berriak bilatzeko edo lehiakortasuna hobetzeko beharra duten enpresei zuzentzen zaie. Horretarako, lau lantegi labur antolatu dira; astelehenero izango dira, ekainaren 18ra arte. Orobat, aholkularitza pertsonalizatuko bi ordu emango zaie parte-hartzaileei.

Lantegi bakoitzak 4 ordu irauten du (9:30etik 13:30era), eta gai jakin bati buruzko edukiak landuko ditu. Lehena pertsonei buruzkoa izango da: enpresa sortu ondorengo erresilientzia, kudeaketa pertsonala eta kolektiboa optimizatzeko modua eta liderra izateari begirako ikaskuntza landuko dira.

Hurrengo asteetan, gai hauek jorratuko dira: estrategia (hausnarketa estrategikoa, kontrol-zerrendak…), marketina (bezeroen azterketa, 5×5 merkataritza plana…) eta finantzak (diruzaintzaren kontrola, kostuen kalkulua, balantzeak…).

“Enpresa sortzen laguntzea bezain garrantzitsua da lehenengo urratsetan laguntzea. Horixe da Enpresak Sendotzeko Programaren helburu nagusia; prestakuntza oso praktikoa izatea nahi dugu, jarduera bat abian jarri berri duten pertsonen benetako beharrei bereziki bideratua, laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua emanez”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enpresak Sendotzeko Programako lantegiak Europako Gizarte Funtsak finantzatzen ditu, eta Erdi Aroko hiriguneko Enpresa Zentroan emango dira.

Informazio gehiago: Enpresak sendotzeko programa, 2018

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:47

Adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integraleko sukalde nagusiak 816.140 otordu (gosari, hamaiketako, bazkari, askari eta afari) prestatu zituen 2017an, Udalaren Gizarte Politiken Sailak eskaintzen dituen baliabideetarako. 2016an prestatutakoak baino 28.105 gehiago dira.

 

Izan ere, adinekoentzako jantokietan 120 leku gehiago eskaini ziren iaz, Lakua-Arriagako eta Olarizuko jantokiak ireki baitziren, eta Koroatzeko eta San Prudentzioko zerbitzuak handitu. Horrenbestez, sarea osatzen duten 12 jantokietan 157.215 otordu eman ziren, 2016an baino 24.889 gehiago.

Bestetik, etxez etxeko laguntza programa pertsona gehiagorengana heldu zen, eta 209 baliatu ziren janaria etxera eramateko zerbitzuaz; 2016an, berriz, 147 izan ziren.

“Otordu zerbitzua oso inportantea da, bereziki adinekoentzat, nutrizioaren ikuspegitik menu orekatuak eta egokiak eskaintzen baitizkiegu. Horretaz gain, jantokiekin gizarteratzea eta bizikidetza sustatzen dugu. Etxera janaria eramateko zerbitzuarekin bezala, laguntza honi eta beste batzuei esker adinekoek beren ingurunean bizitzen jarrai dezakete, egoitza batera joan beharrik gabe, eta autonomo izan daitezke”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.

San Prudentzioko sukalde nagusian prestatzen dira baliabide hauetako erabiltzaileei zerbitzatzen zaizkien platerak:

  • Adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integrala.
  • San Prudentzio ALZIko eguneko zentroa.
  • Adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzuak eta jantokiak, Blas de Otero, Tomas Zumarraga Dohatsua eta Olarizuko Santa Maria.
  • Gizarte Inklusioaren Zerbitzua.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua.
  • Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak (Herrandarren kalea, Zaramaga, Abetxuku, Ariznabarra, San Prudentzio, Arana, Koroatzea, Txagorritxu eta Lakua-Arriaga).

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:20

Zinema Gaur Udaberria 2018

Montehermosoko ohikoaz bestelako zinema zikloa sendotu egin da, eta uztailaren 9ra arte 9 film eta bi lantegi eskainiko dira

Montehermoso kulturuneko ohikoaz bestelako zinema zikloak, Zinema Gaur zikloak, maiatzaren 28an ekingo dio udaberriko programari, eta uztailaren 9ra arte 9 film eta bi lantegi eskainiko ditu.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta zikloaren koordinatzaile Garbiñe Ortega aurkeztu dute prentsaren aurrean.

Zinema Gaur aukera paregabea da hala ohikoa ez den zinema gustuko dutenentzat nola zinema oro har gustuko dutelarik hori ezagutzeko jakin-mina dutenentzat. Bi edizio besterik egin ez bada ere, zikloa sendotuta dago zinemarekiko grina partekatzeko espazio gisa”.

Aurten ere zikloa bi zatitan banatuko da, udaberrikoa eta udazkenekoa, eta hiru ardatz izaten jarraituko du: batetik, Ortegak aukeratutako filmen proiekzioa; bestetik, zikloak eta lantegiak; azkenik, ekitaldi bereziak.

“Aurten, berrikuntza gisa, hainbat belaunalditako tokiko artisten programazioa sortu da, nazioarteko zirkuituan zer esana ematen ari direlarik horren berri ematera eta ikusleekin hitz egitera etorriko baitira.

Film hauek eskainiko dira:

  • Maiatzak 28, 19:30 La idea de un lago. Milagros Mumenthaler. 2016. Argentina. 82 min.
  • Ekainak 4, 19:30. Donkeyote. Chico Pereira. Espainia. 2017. 86 min.
  • Ekainak 12, 19:30 Euskal zinema berria* (hiru proiekzio, zinemagileak bertan direla)
    • Plágan. Koldo Almandoz. 2017. 10 min.
    • Cicha Symfonia (Sinfonia isila). Aitor Gametxo. 2017. 25 min.
    • Irati Gorostidi, Arantza Santesteban. 2017. 21 min.
  • Ekainak 18, 19:30. Beyond the one. Anna Marziano. Alemania. 2017. 70 min.
  • Ekainak 25, 19:30. Paisaia eta desioa: Laida Lertxundiren zinema
    • 025 Sunset Red
    • Vivir para Vivir
  • Uztailak 2. Baronesa. Juliana Altunes. Brasil 2017. 70 min.
  • Uztailak 9. Soldado. Manuel Abramovich. 2017. Argentina. 72 min.

Horretaz gain, bi lantegi izango dira:

  • Argazkitik animaziora eta vj-ing-era. Irakaslea: Itziar Garaluce, ikusizko artista; ekainaren 16an (larunbata), 10:00-14:00 / ekainaren 17an (igandea), 10:00-14:00. 15 pertsona gehienez.
  • Mashup table: zinema edizio kolektiboa (haurrak eta helduak) Irakaslea: Drac Magic; 2 ordu haurrentzat // 4 ordu helduentzat.

Lantegietan izena emateko epea bihar zabalduko da; 945 161830 telefonora deituz edo info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz egin daiteke.

Ziur gaude zikloak berriro ere arrakasta lortuko duela. Iazko asistentzia datuek (600 pertsona inguru) hori pentsarazten digute. Gainera, Montehermoson ikus-entzunezkoen aldeko apustua egiten ari gara, ziklo honetaz gain, Distopiak zikloa eskaini baitugu, eta alor horretako proiektu artistikoentzako diru-laguntza sendotzen ari baita”, amaitu du Cantok.

 

 

Share