Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 maiatza 2018 17:00

Harrera ekitaldia Alemaniako ikasleei

Udalak harrera egingo die Alemaniako Plochingen hiriko Plochingen institutuko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla-eta, San Prudencio ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Asteartea, maiatzak 14

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, maiatzak 13

  • Alkate Gorka Urtaran eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa ‘I Congreso Autonómico de Papelería, Material Escolar y Manualidades Caype Creativa’ izeneko biltzarrean izango dira 16:00etan, Europa Biltzar Jauregian.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko du ‘DIGA Sariak’, Arabako Diseinuen sari-banaketan 19:30ean, Goiuri jauregian; Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak antolatzen du lehiaketa hori.
  • Alkate Gorka Urtaran, Berdintasun zinegotzi Jaione Agirre, eta Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinez Autonomia Erkidegoen XXXIII. Jaialdiaren hasieran izango dira 20:00etan, Centro Andaluzen.

 

Larunbata, maiatzak 12

  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko du, Elkarrekin Bizitzen Ikasten udal programari jarraiki, Abetxuko auzoan antolatu duten Janeren ibilaldian; 10:00etan hasiko da Zadorrako zelaietan.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto ‘Ehun poeta maiatzean Gasteizen’ topaketa-errezitaldian izango da; 9:00etatik 11:00etara egingo da Vital Kutxa Fundazioko aretoan (Dendaraba).

 

Igandea, maiatzak 13

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Jose Uruñuela dantza kontserbatorioak antolatzen duen Gasteiz Dantzan ekitaldian izango da 12:00etan, Espainia plazan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:28

Arabako Mugikortasun Aginteak bultzatuko du gailu mugikorretarako aplikazio baten merkaturatzea, aukera emango duena BAT txartela kargatzeko eta garraio publikoko ordainketa sistema horretako beste gestio batzuk egiteko.Helburua da BAT txartelaren erabilera erraztea, tranbiaren geltokietan, banku entitateen kutxa automatikoetan eta Euskotren-en bulegoetan errekargatu beharrik gabe.

Arabako Mugikortasun Aginteak (AMA) erabaki hori hartu du gaur, Aldundiaren Jauregian egindako eraketa bilkuran, Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua mahaiburu izan duelarik. Bertan izan dira Gasteizko Udaleko alkateorde Itziar Gonzalo eta koordinatzaile Víctor García HidalgoBere lehenbiziko bilkura horretan, erabaki du, baita ere, urratsak ematea Bizkaiko eta Gipuzkoako txartelak (BARIK eta MUGI) Arabako garraio publikoen sistema osoan erabili ahal izan daitezen.

Erakundeen arteko koordinaziorako aholku organo hau lurralde historikoan mugikortasunaren arloko eskumenak egikaritzen dituzten eta garraio operadore moduan diharduten erakundeek osatzen dute (Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak), eta hiru administrazio horiek Araban garraio publikoa hobetzeko duten borondatea eta konpromiso erkidea du abiapuntua.

Erakunde bakoitzak hiru ordezkari dauzka:Josu López Ubierna diputatua eta Marian Gutiérrez eta Felipe García zuzendariak, Foru Aldundiaren partez; Itziar Gonzalo alkateordea, Iñaki Prusilla zinegotzia eta Víctor García Hidalgo udal administrazioaren koordinatzailea, Udalaren partez; eta Antonio Aoiz Garraio

sailburuordea, Janire Bijuesca zuzendaria eta Imanol Leza Euskotren-en zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren partez.

Arabako Mugikortasun Agintea, Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eratxikita dago eta, besteak beste, arlo honetako politika eta estrategiak batera jartzeko eginkizuna dauka, Arabako herritarrei garraio sistema integrala, kalitatezkoa, segurua, jasangarria eta iristerraza eskaintzeko; eta garraio publikoko zerbitzuak eta azpiegiturak planifikatu eta koordinatzeko erabakiak hartzea.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:31
  • Miguel Machalski analista ospetsuak gidoiak idazteari buruzko lantegia emango du Euskadiko hiriburuan

Gasteiz bertako ikus-entzunezko industria eta Arabako lurraldeak filmaketen agertoki gisa dituen aukerak promozionatzen ari da Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren barruko Marché du Film azokan. Film Office Film Basque Country markaren babespean joan da hitzordu horretara, eta jaialdira joaten diren euskal profesionalak bezala, Basque Audiovisual ekimenak bertan jarri duen standaz baliatuko da.

Izan ere, Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren barruko Marché du Film ikus-entzunezkoen azoka urteko hitzordu garrantzitsuena da zinemaren industriarentzat. Maiatzaren 8tik 17ra bitartean, munduko osoko profesionalak bilduko dira, haien artean sareak eta topaketak sustatzeko xedez.

Film Office maiatzaren 14ra arte egongo da ekitaldian, Gasteiz eta Araba era guztietako ekoizpenak egiteko agertoki gisa kokatu eta ezagutarazteko; lurraldean filmatzeak dituen abantailen berri emango dute, bertako industriaren azken lanak promozionatuko, eta estatuko zein nazioarteko ekoiztetxeekin sareak eta topaketa profesionalak lotzen lagunduko.

“Ikus-entzunezkoen alorreko merkatu garrantzitsuenean gaude, Euskadiko gainerako “film comission” edo komisioekin batera egon ere, ahaleginak batuz eta sinergia handiak sortuz. Azkenaldian, euskal ekoizpen batzuk arrakasta komertzial handia izaten ari dira, eta arrakasta horren zati bat elkarrekin lan egiteko dugun ahalmenari zor zaio, gure sorkuntza-industrietan dagoen talentu handiari lagundu eta kanpoan erakusteko”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Gidoiak idazteko lantegi profesionala, Gasteizen

Bestetik, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak film luze eta dokumentalen proiektuen gidoiak idazteari buruzko lantegi bat antolatu du Gasteizen; Miguel Machalski gidoi-analista ospetsuak emango du, uztailaren 2tik 4ra bitartean. Euskadin egoitza duten gidoigileei eta gidoigile/zuzendari/ekoizle taldeei zuzendutako lantegia da, baldin eta film luze baten proiektua garatzen ari baitira.

Machalskik estudio handien eta zuzendari gailenen gidoiak gainbegiratu ditu: Clint Eastwood (MillionDollarBaby), Alejandro Amenabar (Mar adentro), Nagisa Oshima (Taboo), David Cronenberg (Spider), Sydney Pollack (La intérprete) eta Ingmar Bergman (Saraband). Bera arduratuko da parte hartzen duten proiektuak hautatzeaz. Maiatzaren 30ean amaituko da lantegian garatu daitezkeen proiektuak aurkezteko epea.

Hautatutako proiektuak aztertzeko aholkularitza pertsonalizatuez gain, gidoien idazkuntzari buruzko maisu eskola izango da uztailaren 2an, zinema industriako profesionalentzat.

Lantegiari buruzko informazio gehiago: info@europacreativaeuskadi.eu

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:13

“Valentin de Foronda” Institutuarentzako urteko transferentzia ere onetsi du Gobernu Batzarrak, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren proposamenari jarraituz

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kirol Zerbitzuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko kirol diru-laguntzetarako deialdia eta berariazko oinarriak onetsi ditu gaur.

Gobernu Batzarrak 2018ko kirol diru-laguntzetarako deialdia eta berariazko oinarriak onetsi ditu, orotara 352.000 euro banatzeko, hau da,  2017an baino 4.000 gehiago. Udalak udalerriko irabazi-asmorik gabeko entitateei kirol jarduerak antolatzen lagundu ohi  die, batez ere aisialdiarekin eta herritarren partaidetzarekin lotutakoak, bi helbururekin: batetik, talde pribatuek Gasteizko herritarrentzako kirol eskaintza hobetu dezaten sustatzea; bestetik, kirol entitateei beren jarduerak garatzen laguntzea, elkarteetan oinarritutako egitura horien jarraipena, egonkortzea eta hazkundea bermatzeko ahal den neurrian, udalerriaren interesekoak direlakoan, bai planteamenduagatik beragatik bai haien ekintza eta helburuengatik.

Diru-laguntzak bost multzotan banatzen dira.  A multzoan guztira 89.000 euro banatuko dira; jolas- kirola, ariketa eta kirol jarduerak, kirol ekitaldi herrikoiak eta, kirol eta prestakuntza campusak sartzen dira horretan. B multzoan —57.500 euro—  Andre Maria Zuria, Olarizu eta Gasteizko Hiria txapelketak, oroimenezko probak eta tradizionalak (laugarren edizioa edo hortik gorakoa egiten dutenak) sartzen dira.

C multzoak lehia mugatuko kirol ekitaldi interesgarriak, estatu mailakoak edo nazioartekoak, barne hartzen ditu, eta 120.000 euro erreserbatzen dira horientzat. D multzoan 67.000 euro banatuko dira, euskal herri-kirolentzat. Azkenik, E multzoan, 19.000 euro emango dira kirol-taldeek Estatu mailako lehiaketa ofizial federatuen egutegian parte har dezaten.

Valentín de Foronda institutua

“Valentin de Foronda” Gizarte Historiako Unibertsitate Institutuari bere jardueraren funtzionamendurako egiten zaion aurrekontu transferentzia ere onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, Estíbaliz Cantok zuzentzen duen sailak proposaturik; 8.000 euro jasoko ditu.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:59

 

Hirian bidezko merkataritza sustatzeko bigarren plan operatiboa ere onetsi du Udalak

Tokiko Gobernu Batzarrak Euskal Fondoa-euskal toki-entitate kooperatzaileen elkartearekiko konpromisoa berritu du gaur, aurtengo lankidetza-programa onetsiz, zeinak 189.000 euroko zuzkidura baitu.  Udalak bost proiektu eta programa lagunduko ditu 2018an, aurtengo programa operatiboan jasoak. Hauek dira zehazki: urarekin lotutako erakunde arteko programa bat Erdialdeko Amerikan; edateko ura sartzea El Salvadorreko udalerri batean; Habanako erdigune historikoan gizarte arretarako programaren 3. fasea;  EHUko Garapenean Laguntzeko Graduaren praktika eta amaierako lanen “GaztEnpatia” programa, eta “EAThink: bertokoa jan, mundua burlan” proiektua.

Bestetik, Udalak hirian bidezko merkataritza sustatzeko bigarren plan operatiboa  (2018) onetsi du, Udalaren eta zenbait GGKEren —Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba eta Euskal Elizbarruetietako Misioak (Bide Bidean)— arteko lankidetza hitzarmenaren baitan; Udalak 32.000 euro jarriko ditu.

Hain zuzen ere, bihar egingo da Gasteizen Bidezko Merkataritzaren Eguna. Alkateak jardueretan parte hartzera animatu ditu herritarrak; Medicus Mundi Araba, Bide Bidean, SETEM Hego Haizea, Manos Unidas eta Serso San Viator GKEek zein  SalburuKoLore elkarteak antolatu dituzte.

Udal lankidetza berreraikitzea

Udalak garapenerako lankidetzaren alorrean garatzen dituen planen barruko ekintzak dira, “Gasteiz beti nabarmendu baita hiri solidario eta konprometitua izateagatik. Nolanahi ere, agintaldi honetan lankidetza berreraikitzeko beharra izan dugu, 2015ean ia aurrekonturik gabe geratu baitzen, hasitako proiektu batzuk amaitu ezinik. Agintaldi honetan, ordea, Garapenerako Lankidetzaren Gida-plana onetsi dugu, aurrekontu konpromisoa barne hartzen duena”, ekarri du gogora Gorka Urtaran alkateak.  2016 eta 2017an benetan inbertitukoa eta 2018an onetsitakoa batuta, orotara 7.313.000 euro bideratu dira  garapenerako lankidetzara, bi arlo ezberdinetan: beste herrialde batzuei laguntzea eta hirian elkartasuna sustatzea.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:32

Udal Administrazioaren Sailak ia 700.000 euro erabiliko ditu urte osoan Gamarrako parkea eta zenbait udal kiroldegi garbitzeko.

Gaurko bileran, Tokiko Gobernu Batzarrak aisialdi eta kirol esparru horiek garbitzeko kontratuak luzatzea onetsi du; horrenbestez, UNI2 Servicios Integrales enpresak jarraituko du lan horiek egiten.

Gamarrako parkea 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra arte osorik garbitzeak 335.031 euroko kostua izango du; Abetxuku, Aranalde, Ariznabarra, Arriaga eta Landazuriko kiroldegiak mantendu eta onik zaintzeko lanek, berriz, 356.784 eurokoa. Luzapenak 2018ko abuztuaren 10etik 2019ko abuztuaren 9ra arte iraungo du azken kasuan.

Ataria natura interpretatzeko zentroa garbitzeaz ere arduratuko da UNI2; kontratua urtebete luzatuko da, azaroaren 1etik, 31.594 euroan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:30

Udal gobernuak Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak Gurutze Gorriarekin duen hitzarmena berritzea onetsi du gaur, bakarrik bizi diren adinekoei lagun egiteko zerbitzua eskaintzeko. Aurrekontua 77.500 euro da.

Programa horren bitartez, adinekoei bizitzako hainbat arlotako zereginetara laguntzen diete, mediku kontsultetara edo administrazio izapideetara, esaterako.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek adierazi duenez, “hitzarmen honen bidez autonomia mugatua duten adinekoengana iritsi nahi dugu, edo  familiaren laguntzarik edo bestelakorik ez dutenengana, eguneroko ezinbesteko zereginei aurre egiteko nahiz gizartetik bakanduta geratzea eragozteko. Esate baterako, mediku kontsultetara laguntzen diete, baita etxean bertan ere, edo telefonoz deitzen diete ongi dauden egiaztatzeko”.  

2016an Udalak kanpaina bat abiarazi zuengizarte-zerbitzuen sistemak artatzen ez dituen eta bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako adinduek dituzten behar sozialak detektatu eta arreta eskaintzeko, eta horren barruan sartzen da programa. Laguntza emateaz gain, adinekoen inguruan sostengu eta behaketa sare bat osatzea da helburua. “Jendea etxean bakarrik eta gizartetik isolatuta dauden pertsona horien behar sozialez ohartzea nahi dugu. Beharra duen norbait ezagutuz gero zer egin eta nora jo behar den jakin dezaten nahi dugu”.

Kanpainaren bitartez, adinekoentzako zentro soziokulturaletan bakarrik zeuden 27 adinekoei eman zitzaien arreta, eta horiei udalaren gizarte-zerbitzuek erregistratutako 22 eta Gurutze Gorriak —gaur berritu den hitzarmenari esker— artatutako beste 7 gehitu behar zaizkie. Beraz, 56 izan dira guztira. Gizarte Politiken Saila programa iraunkor hori ebaluatzen ari da orain.

 

Adsis-Bestalde fundazioarekiko hitzarmena

Bestetik, Tokiko Gobernu Batzarrak Adsis-Bestalde fundazioarekin hitzarmen bat sinatzea onetsi du, adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integralean Bestalde programa gauzatzeko.

Bi auzolandegi dira, zeinetan egoiliarrek eta Zaballa eta Basauriko espetxeetako presoek zenbait jarduera partekatuko baitituzte.

Hitzarmenerako 11.181 euro jarriko dira.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:19

Gazte Informatzaileen Sarea ikasleek osatzen dute eta ikastetxeetan beren eguneroko eta etorkizuneko jardunerako informazio garrantzitsua jaso eta zabaltzeaz arduratzen dira: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

Gobernu Batzarrak ikastetxeetako gazte informatzaileen sarearen programarako deialdia onetsi du gaur goizean, zeina Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak koordinatzen baitu: “honen bidez ongi informatutako gero eta gazte gehiago egotea sustatzen da, hartara jarrera arduratsu eta kritikoa gara dezaten eta gizartean parte har dezaten. Ikastetxeetako ikasleek berek eramaten dute aurrera ekimen parte-hartzaile hau, eta ikaskideen informazio-bitartekari izateko beharrezko prestakuntza eta konpromisoa hartzen dute“, azaldu du alkateak.

Udalak 10.000 euro bideratuko ditu 2018-2019 ikasturtean programa honen deialdirako.

 Gazte Informatzaileen Sarea ikasleek osatzen dute eta ikastetxeetan beren eguneroko eta etorkizuneko jardunerako informazio garrantzitsua jaso eta zabaltzeaz arduratzen dira: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak koordinatzen du Gazte Informatzaileen Sarea, prestakuntza emanez, haien interesei erantzuten dien informazioa bilduz eta horren transmisioan lagunduz.

Gazte informatzaileek diru-ekarpena jasotzen dute ikasturtean egindako lanaren truke.

Gazteentzat interesgarria izan daitekeen informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko, hainbat udal ekipamendutan (gizarte etxeak, kiroldegiak…) informazio-taulak jarri dira, leku horietan gazte ugari bildu ohi baita.

Share