Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Emakumeen Lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; Euskara, Kultura eta Kirol foru zuzendari Joseba Pérez de Heredia; Clara Campoamor elkarteko eta lasterketako ama ponteko Elena Sagaseta; Gasteizko Asamma elkarteko ordezkari Marisa Pérez; Arabako AECCko presidente Patxi Ormazabal; eta Emakumearen Lasterketako presidente Martín Fiz

Eguna. Astelehena, ekainak 4

Ordua. 10:30

Tokia. Montehermoso Kulturunea

————————————

HEGAN  – Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartearen 2018ko Batzar Nagusiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Astelehena, ekainak 4

Ordua. 12:00

Tokia. Arabako Parke Teknologikoaren areto nagusia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, ekainak 1

  • Alkateorde Peio López de Munain, eta zinegotzi Jaione Agirre, Isabel Martínez eta Carlos Zapatero Virgel del Rocio jaia dela eta antolatu dituzten ekitaldietan egongo dira 20:30ean, Centro Andaluz Seneca elkartearen egoitzan.

 

Larunbata, ekainak 2

  • Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak parte hartuko du Elkarrekin Bizitzen Ikasi programari jarraiki antolatu duten baratze komunitarioetarako bisitan 10:00etan, Abetxukuko Urarte baratzean.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:10

 

 

 

 

 

 

 

  • Montrealera joan den Gasteizko ordezkaritza Movin’On mugikortasun iraunkorraren munduko gailurraren itxieran izan da

Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen Biltzarra atzo bukatu zen, funtzionamendu estatutuak onetsi eta Gasteizko alkate Gorka Urtaran entitate horren lehendakarikide izendatuta, Clermont-Ferrand hiriko alkatearekin batera; Michelinen egoitza nagusia da azken hori. Onetsitako estatutuetan hirien sarearen batzorde betearazlea osatuko dela xedatzen da, eta batzarrak egiteko modua zein antolakuntzarekin lotutako beste alderdi batzuk zehazten dira.

Bestetik, Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen funtzionamendu-arauetan helburu hauek ezarri dira: haien intereseko proiektuetarako lankidetza sustatzea, berrikuntza bultzatzea, mugikortasun iraunkorraren alorrean ekimen bateratuak garatzea, eta iraunkortasuna ekonomia, gizarte eta kultura alorretako ekintzetara zabaltzea.

Bidaiari amaiera emateko, Gasteizko ordezkaritza —alkateak eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak osatua— Movin’On mugikortasun iraunkorraren munduko gailurraren itxieran izango da; gailurraren lema —nahietatik ekintzara igarotzea— lortzeko aurkeztutako irtenbideak, proposatutako ideiak eta marraztutako pauso zehatzak laburtuko dira ekitaldian.

 

 

Share

Iñaki Prusilla eta Isabel Martínez zinegotziek obra hori eta  Honduras eta Txile kaleetako bidegorriena bisitatu dituzte, zeinak herritarrek bultzatu baitituzte “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programaren bidez

Gasteizko Udalak Konstituzio plaza eraberritu du, ia 350.000 euroko inbertsioa eginda. Joan den azaroaren bukaeran abiatu ziren eraberritzeko lanak, eta orain itxura modernoagoa eta funtzionalagoa du plazak, eta irisgarritasun-arazo gutxiago. Horretarako funtsezkoa izan da erdiko zulogunea kentzea, monumentua eta iturria utzi arren. Orobat, haur jolasak jarri ditu Udalak, zuhaitzak landatu, eta zenbait parterre kendu.

Horretaz gain, Honduras kalean bizikleten trafikoa hobetu da, 153.190,69 euro inbertituta. Bizikleten trafikoa arautzeko proiektu hori bat dator hirian azken urteetan ezartzen ari den Mugikortasun Iraunkorrerako Planarekin, ibilgailu pribatuaren ordez garraio kolektiboz, bizikletaz eta oinez ibiltzea lehenesten baitu. Txile kaleko bizikletentzako bidea 260 metro luzatu da, Gasteiz hiribidea eta Argentina kalea lotzen dituen zatitik Mexiko kaleraino, 62.564,96 euroko inbertsioarekin. Hiru ekimen horiek “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan hartutako konpromisoaren barruan sartuta zeuden.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez Konstituzio plaza berritua ikustera joan dira gaur goizean, aipatutako partaidetza-prozesuan esku-hartzea proposatu zuen auzokide taldearen ordezkari batekin; Laura Cortés izan zen buru horretan.

Obra garrantzitsua da eta, gainera, inguruko bizilagunen eskaera historiko bati erantzuten dio. Oso helburu argia dugu, Gasteizko espazio publikoa modernizatzea, gure kaleak eta plazak leku atseginagoak, irisgarriagoak eta erabilgarriagoak izan daitezen. Eraberritze honen eta antzeko ekimenen bidez, gasteiztarren bizi-kalitatea hobetzen dugu eta merkataritza eta ostalaritza sustatzen”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak gaur goizean egindako bisitan.

Partaidetzako zinegotzi Isabel Martínezek, berriz, hau esan du: “agintaldi hau partaidetzaren agintaldia izaten ari da eta, zehazkiago, aurrekontu parte-hartzaileena, herritarrek inoiz ez baitute aukerarik izan hainbeste baliabide zertan erabili erabakitzeko. Gainera, programa ezin hobeto funtzionatzen ari da, proposamenak bozketaren hurrengo ekitaldian gauzatzeko konpromisoa betetzen ari baita gobernua“.

Ia urte erdi iraun dute lanek: plazako zulogunea bete egin da, asfalto granitikoz “estali” baita, haur jolas berriak jarri dira, hamasei fruta-arbola landatu, eta zenbait parterre kendu. Dena dela, iturria eta ur-jauzi txiki bat utzi dira, behean zegoen urmaelaren ordez ura biltzeko sareta jarririk.

Bestetik, Udalak 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako jolastokia jarri du hego-ekialdean. Kautxuzko zoladura du zona horrek, eta ezintasun fisiko eta/edo psikikoak dituzten pertsonen integrazioa errazteko elementuz ere hornitu da.

Era berean, Udalak argiteria publikoa plazaren diseinu berrira egokitu du, 9 metroko hiru zutabe jarrita, eta bakoitzean lau LED proiektore, noranzko ezberdinetan. Eserleku berriak, paperontziak eta bizikletak aparkatzekoak ere jarri ditu Udalak.

Txile kaleko bidegorria, bestalde, 260 metro luzatu da.  Zehazki, Gasteiz hiribidetik Argentina kaleko bidegurutzeraino zihoan bidea Mexiko kaleraino luzatu da. Bi noranzko ditu zati horrek, ibilgailuen trafikotik bereiz.

Honduras kalean, berriz, hobetu egin da bizikleten trafikoa, Mugikortasun Iraunkorrerako Planarekin bat etorriz, ibilgailu pribatuaren ordez garraio kolektiboz, bizikletaz eta oinez ibiltzea lehenesten baitu. Orain arte, Honduras kaleko bidegorria espaloitik zihoan, eta horrek bizikidetza arazoak sorrarazten zituen oinezkoekin. Orain bi noranzko dituen bidegorria jarri da galtzadan,  ibilgailuen trafikotik bereiz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:44

Gasteizko Udalaren eta Jundiz Arco Sur N1 enpresari-elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, udalerriko industrialde nagusia 4.0 Industriaren esparruan sustatzeko bi ekimen garatzeko.

Hitzarmenaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da, eta haren bitartez mugikorrerako aplikazio berri bat sortuko da, elkarren artean eragiteko aukera emango diena Jundizen dauden enpresei, bai eta bertara inguratzen diren pertsona guztiei, komunikazioa eta enpresa-parkearekin loturiko informazioa zabaltzea: alertak denbora errealean, bazkideen arteko eskaintzak, etab.. Halaber, hitzarmenak ahalbidetuko du Udalaren lankidetza Arco Sur elkartearen web-orri korporatibo berriaren garapenean, Jundizko industrialdea sustatzeko xedea duen web-orria alegia.

“Bi ekimen berri hauen bidez, aurrerapausoak egingo ditugu Industriari Laguntzeko Planaren ardatz funtsezko batean, alegia, enpresa-azpiegiturak modernizatu eta sustatzea –arreta berezia eginez 4.0 Industriari–, hobekuntza teknologikoak abian jartzen laguntzea, eta industrialdeen sustapenean zeresana duten enpresa-munduko eragile nagusiekin lankidetzan aritzea”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:52

Andre Maria Zuriaren jaien ondoren, Gasteizko Udalak hainbat kaletako zoladura sendotu eta zuloak betetzeko lanei ekingo die, ohi bezala, 184.000 euroko inbertsioa eginez. Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak kontratuaren lehiaketa, Arabako hiriburuko hogei kaleren egoera hobetzearren. Guztira, ia 5.000 metro koadrori eragingo die esku-hartzeak.

Aurten leku hauetan egingo dira lanak:

– Florida parkea.

– Micaela Portilla kalea.

– San Prudentzio hiribidea.

– Cervantes ibilbidea.

– Olagibel kalea.

– Gaztelako atea (Prado kaleko autobus geltokia).

– Pedro Asua kalearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen arteko zatia.

– Jacinto Benavente kalea.

– Federico Baraibar kalea.

– Forondako atearen eta Gabriel Zelaia kalearen arteko zatia.

– Andaluzia kalea (Madril kaleko biribilgunetik).

– Done Jakue hiribidearen eta Herrandarren kalearen arteko bidegurutzea.

– Lakuako merkataritza-gunearen aurreko biribilgunea.

– Ballester Apezpikuaren kalea.

– Alibarra kalea.

– Salbaterrabide kalea.

– Zumarren hiribidea.

– Arriagako atea (Errege-Erregina Katolikoen kalearen eta Koroatzearen kalearen artean).

 

Andre Maria Zuriaren jaien ostean, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak zoladura sendotu eta zuloak betetzeko ohiko lanak egingo ditu hiriko kaleetan. Badakigu horrelako lanek enbarazu sortzen dutela, eta horrexegatik egiten dira aipatutako egunetan. Helburu argia dugu: Gasteiz etengabe hobetzea eta modernizatzea. Beti ere gasteiztarren bizi-kalitatea onena izan dadin”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:50

Tokiko Gobernu Batzarrak udalerriko menpeko toki erakundeetako ekipamenduetan obrak egiteko 2018rako diru-laguntzen deialdia onetsi du gaur. Nekazaritza Eremuaren Zerbitzuaren aurrekontuko 20.000 euro jarriko dira horretarako.

“Laguntzen helburua instalazioen egoera hobetzea da, oinarrizko ekipamenduez hornitzea eta irisgarritasuna sustatzeko legera egokitzea”, zehaztu du Nekazaritza Eremuaren arduradun Iñaki Prusilla zinegotziak. Esate baterako, lan hauetarako diru-laguntzak jaso daitezke: kanpotik eta barrutik margotzea, teilatuak birgaitzea, barrutik eraberritzea, irisgarritasuna hobetzea eta berokuntza instalatzea.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:42

Gazteria Zerbitzuaren laguntza-deialdian hautatutako proiektuen artean rap lantegiak, boluntariotza sustatzeko planak, komiki lehiaketa bat, berdintasunean hezteko ekintzak eta banda eta bakarlarientzako lehiaketa bat ditugu

Udalak Gasteizko gazteei zuzendutako hamar proiektu eta zerbitzuri lagunduko die aurten, Gazteria Zerbitzuaren diru-laguntzen deialdian aukeratu baitituzte.

Hautatutako proiektuen artean rap lantegiak, boluntariotza sustatzeko planak, komiki lehiaketa bat, berdintasunean hezteko ekintzak eta banda eta bakarlarientzako lehiaketa bat ditugu, besteak beste.

 

ESKATZAILEA

 

PROIEKTUA

 

PUNTUAK

EMANDAKO
DIRU-LAGUNTZA (euroak)

 

Aurkeztutako aurrekontua
JIMMY JAZZ Gazte Talent: banda eta bakarlarientzako lehiaketa

 

 

73

 

3.000

 

11.352,50

HUNKITU ARTE ELKARTEA

 

Rap lantegiak. Estereotipo matxistak apurtzen.

 

 

70

 

2.600

 

 

4.000

BERRI ÑANN KUL. ETA KOOP. ELK. HISPANO-HEGOAMERIKARRA Ahotsa duen gazteria. Gaurko eta biharko liderren arteko topaketa gazteak.  

68

 

2.826

 

3.140

AI LAKET!! Boluntariotza Hedatuz

 

 

67

 

3.000

 

11.123

DIOCESANAS-JESUS OBRERO FUNDAZIOA Aktibistak bilatuz: gazteen partaidetza.

 

 

66

 

3.000

 

5.194

 

MANUEL IRADIER ELK. AFRIKANISTA Berdintasunerako hezkuntza: gazteak, kulturartekotasuna eta generoa. 64 2.700 3.000
T.L. CARMELITAS elkartea Gazteen boluntariotza sustatzeko proiektua.  

59

 

1.472

 

1.840

ATIZA KOMIKI MARRAZKILARIEN ELK. Crash Comic: talentu berrientzako komiki lehiaketa.

 

 

58

 

2.600

 

 

5.600

AWAKE-GASTEIZ Hezkuntza emozionala. Lidergoa balioetan eta bokazioa. 57 3.000 16.086,26
EUSKAR ABENTURA ELKARTEA Euskar Abentura espedizioa

 

 

56

 

802

 

 

83.165,12

DIRU-LAGUNTZAK, GUZTIRA: 25.000 euro.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:23

Montehermosoko arreta eta zaintzaz hornitzeko dosierra ere onetsi da

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Jazz Jaialdiaren elkartearekiko hitzarmena eta EHUrekikoa onetsi ditu, 2018ko Jazzaldia eta Nazioarteko Zuzenbide eta Harremanei buruzko ikastaroak egiteko, hurrenez hurren.

Jazzaldiak —aurten 42. edizioa du— 125.400 euro jasoko ditu Udaletik.

EHUk, berriz, 30.000 jasoko ditu Nazioarteko Zuzenbide eta Harremanei buruzko ikastaroetarako.

Montehermosoko kontratua

Bestetik, Montehermoso kulturuneko erakusketetan jendeari arreta egiteko, aretoak zaintzeko eta kulturuneko autobabes-plana betearazteko lanez hornitzea prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dosierra onetsi du Gobernu Batzarrak; 70.000 euroko aurrekontua du, 12 hilabeterako.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:53

  • Gorka Urtaranek hiria aurkeztu die sareak Montrealen egin duen batzarrera joan diren udalerrietako ordezkariei

 

Gasteiz izan da protagonista Michelin Hirien Nazioarteko Sareak Montrealen egin duen batzarrean. Izan ere, Euskadiko hiriburua  Michelin Hirien Munduko II. Gailurraren egoitza izendatu dute bilkuran; 2019ko martxoan egingo da hori.

Biltzarrak hiru egun irautea aurreikusi da, eta Michelin enpresako fabrikak edo zentro teknologikoak dituzten ia berrogeita hamar hiriei deituko zaie, baita hiri antolatzailearekin senidetuta daudenei ere.

Clermont-Ferrand izan zen Michelin hirien lehen gailurraren egoitza, eta Gasteizko alkateari lekukoa eskualdatu diote, datorren urteko biltzarra antolatu dezan. Gorka Urtaranek, berriz, hiriaren aurkezpena egin du, haren indarguneetako batzuetan oinarrituz: batetik, ingurumen iraunkortasuna aipatu du, berdeguneen sareari eta mugikortasun iraunkorraren alorrean egindako aurrerapen handiei esker, eta politika berdeen alderdi ekonomikoa, zeinean Biosphere ziurtagiria lortu izana azpimarratu baitu.

Iraunkortasun sozialak ere izan du lekurik aurkezpenean, Gasteiz buru baita pobrezia-arrisku txikiena duten udalerrien artean, eta giza garapen handia baitu, gertuko ekipamenduen sarean oinarrituta, besteak beste.

“Guretzat, Michelin hirien sarearen barruan egotea harrotzeko modukoa da, Michelin gure hiriaren historiaren zatia baita, eta asko eman baitigu.

Ziur gaude gure hirian egitekoa den Michelin hirien bigarren nazioarteko biltzarra oso emankorra eta interesgarria izango dela guztiontzat, lan-jardunaldien kalitateagatik ez ezik, hiria bera hiri laborategi zoragarria delako iraunkortasun politikak praktikan jartzeko”, esan du Gasteizko alkateak Michelin hirien batzarraren aurrean.

 

 

 

Share