Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Ajebask elkartearen eta Vitoria Gasteizko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Arabako AJEBASK elkarteko presidente Juan Carlos García

Eguna. Astelehena, ekainak 25

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————

Gaia talde ekologistaren liburutegi berria aurkeztea

Parte hartzaileak. IGIko presidente eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Fernando Arrikagoitia ‘Cibeles’, Gaia liburutegiko arduraduna

Eguna. Astelehena, ekainak 25

Ordua. 11:00

Tokia. Posta kalea, 40

————————————-

Abetxukuko aire kableatua kentzeko lanak ikustea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Arabako Iberdrolako arduradun Hugo Guréndez

Eguna. Astelehena, ekainak 25

Ordua. 12:00

Tokia. Kristo kalea, 46

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, ekainak 22

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan izango da 18:15ean, Mendizorrotzako igerilekuan.
  • Alkate Gorka Urtaran Lakua-Arriaga auzoko jaien hasieran izango da 20:00etan, Alfonso XI. plazan
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak Azkena Rok jaialdia bisitatuko dute 20:00etan.

 

Larunbata, ekainak 23

  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko du Aniztasunaren aldeko Janeren Ibilbidean 11:00etan, Urrezko Zeledonen plazan.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa REASek antolatu duen Ekonomia Solidarioaren VI. Azokan izango da 11:30ean, Landatxon.
  • Berdintasun zinegotzi Jaione Agirre Samaniego ikastetxeko haur-kantarien kontzertuan izango da 18:30ean, Principal Antzokian.
  • Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Peio López de Munain eta zinegotzi Iñaki Prusilla eta Isabel Martínez agintariei eskainiko zaien harrera ekitaldian izango dira eta halaber ondorengo Arriagako San Juan suak pizteko ekitaldian, 21:00etan.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:00

Gaur eta bihar gauean, patruilek zaintza areagotuko dute

San Joan jaiak direla eta, bihar, larunbata,suak piztuko dira hiriko hainbat auzotan: Judimendi, Arriaga etab. Milaka pertsona hurbilduko dira leku horietara, urteko gau magikoena igarotzera. Hori dela kausa, Udaltzaingoak  zenbait gomendio egin ditu, ospakizunetara doazen pertsonen segurtasuna bermatzeko.

Garrantzitsua da suaren gainetik jauzi egiteko asmoa dutenen egoera fisikoa egokia izatea, istripurik eta erredurarik gerta ez dadin. Horrenbestez, alkoholik edo substantzia sorgorgarririk ez hartzeko gomendatzen da, gaitasun fisikoa murrizten baitute. Orobat gomendatzen da diru-zorrorik edo mugikorrik ez eramatea jauzi egitean, edo sutara eror daitekeen beste gauzarik. Ikusleei gogorarazten zaie ez dituztela jauziak eragotzi edo oztopatu behar, parte hartzaileen segurtasuna bermatzearren.

Bestetik, ez da ahaztu behar lapurrek jendetza handiak baliatzen dituztela, beraz, poltsak eta bizkar-zorroak ongi ixteko gomendatzen da, eta diru-zorroak eta mugikorrak barneko sakeletan eramateko.

Umeekin joanez gero, garrantzitsua da bistatik ez galtzea. Gurasoen telefono-zenbakia besoetan idaztea aholkatzen da, edo identifikazio eskumuturrekoak jartzea, galtzen badira arduradunekin harremanetan jarri ahal izateko. Elkartzeko leku bat jartzea komeni da, taldeko edo familiako kideren bat galtzen bada ere.

Udaltzaingoak gogorarazten du, halaber, jaieguna izan arren denak ez duela balio. Pertsona oro errespetatzeko eskatzen du: jaian parte hartzen dutenak zein auzokoak, atseden hartzeko eskubidea baitute.

Gasteizko menpeko toki erakundeei dagokienez, jaien antolatzaileei arduraz jokatzeko eskatzen zaie, eta San Joan sutea piztu aurretik Suhiltzaileen Zerbitzuari kontsultatzeko horretarako baldintza egokienak zein diren; sutik gertu urez hornitzeko leku bat izan beharko dute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:35

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak Montehermoso kulturunearekin batera antolatzen duen “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” deialdiaren ebazpena onetsi du udalak.

Gasteizko udalak Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deituriko urteko deialdiaren ebazpena onetsi berri du. Deialdi hori Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak antolatzen du Montehermoso kulturunearekin batera.

Aurten hiru proposamen aurkeztu dira. UNESCO ETXEAk aurkeztutako “#Fem Rigths” proposamenak lortu du puntuaziorik altuena. Proiektuak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena du ardatz, eta emakumeen eskubideen urraketa jorratzen dute, bereziki.
2018ko azaroaren 27tik 2019ko urtarrilaren 13ra bitartean izango da ikusgai Montehermoso kulturunean, eta lehen solairu guztia hartuko du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:34

Gobernu Batzarrak ontzat eman du aniztasun, gazteria eta elkartasunarekin lotutako hainbat proiekturi 65.000 euro bideratzea. Proiektua hauek onartu ditu, zehazki: “Oporrak bakean” programa, ume sahararrak hartzeko (16.000 euro), eta Eginaren Eginez elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, ekitaldiko aholkularitza juridikoren zerbitzurako (27.000 euro). Bestetik, Haziak gazte programaren laguntzen deialdia ebatzi du (22.000 euro).

Gasteizko Udala duela urte batzuetatik hona laguntza eskaintzen ari da Argeliako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik datozen ume sahararrei Arabako familietan harrera egiten dien”Oporrak bakean” izeneko programa aurrera eramateko. AFANIS elkarteak eta  Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzak sinatzen dituzten lankidetza-hitzarmenen bitartez finantzatzen da programa. Proiektuak haur sahararrei aukera eskaintzen die errefuxiatuen kanpamenduetan jasaten dituzten bizi-baldintza latzetan etena hartzeko eta beste errealitate ezberdinetan murgil egiteko.

Eginaren Eginez elkartearen lankidetza-hitzarmenaren helburua, berriz, Gasteizko herritarrei arreta eta aholku ematea eta desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonak beren eskubideak aldezteko gaitzea da, aholkularitza juridikoaren bidez.

Gazteria Zerbitzuaren Haziak deialdiari dagokionez, Gobernuak proiektu hauei laguntzea erabaki du:

PROIEKTUA TALDEAREN ORDEZKARIA EMANDAKO
DIRU-LAGUNTZA (euroak)
Mixtizaje Naiara Ortiz Mugica 3.500
Koxka (déjate tentar por la literatura) Patricia Hoz Pitillas 250
Hormak Naiara Ortiz Mugica 2.000
Khiro-Kaligrafia, lettering eta inprimazioa Maiela Zurutuza Paul 1.200
Agenda gorria. Agenda de la mujer Sandra Estarrona Fernández 1.200
GasteizKul Asier Soto Delgado 1.000
Sustraietara Irantzu Lekue Madinabeitia 3.325
#Vrbanlan Asier Balza de Vallejo 3.025
Estamos y somos. Bagaude eta bagara Sandra Estarrona Fernández 3.000
Pieza teatral Níobe Patricia García Ramírez 3.500
GUZTIRA 22.000 euro

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:52

Udala eta Aldundia elkarlanean ari dira garatzen dituzten jarduerak osagarriak izan daitezen

Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia elkarlanean ari dira Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aurrera eramateko. Bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatzen dute urtero, eta elkarlanean aritzen dira ekitaldi bakoitzean berritzen den ekintza planarekin lotuta garatzen dituzten jarduerak osagarriak izan daitezen: Udalak 80.000 euro jartzen ditu, eta Aldundiak, 40.000.

Gaur Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi duen erabaki horren bidez, zenbait ekimenetan elkarrekin lan egitea onetsi da: hizkuntzarekin lotutako sentsibilizazioa eta aktibazioa sutatzeko ekintzak, hala nola Euskaraldia eta Euskararen Eguna; merkataritza eta ostalaritza sektoreetan zerbitzuak euskaraz eskaintzeko ekimenak; aisialdi eta kirol jardueretan hizkuntzaren erabilera dinamizatzea; gazteentzako proposamenak… azken batean, Gasteizen eta Araban euskararen erabilera sustatzeko lankidetza.

 

Euskaraldia

Orobat, Gobernu Batzarrak Geu elkartearekin hitzarmena sinatzea erabaki du, Euskaraldia garatzeko. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da, Euskal Herri osoko 350 udalerritan baino gehiagotan. Hamaika egun horietan euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa sustatzea da helburua, herritarren hizkuntza ohituretan eragitearren, alegia, euskararen erabilera aktiboagoa sustatzea, hamabigarren egunetik inplikazioa handiagoa izan dadin. Azken urteetan arrakasta izan duten antzeko ekimenetan oinarritzen da proiektua.

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:41

Tokiko Gobernu Batzarrak Natura Defendatu eta Ikertzeko Arabako Taldearekin (GADEN) lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du gaur, Gasteizko udalerrian dauden katu koloniak kudeatzeko.

GADENek 23.000 € jasoko ditu Osasun Publikoaren Zerbitzutik, zertarako, eta, Osasun publikoko zinegotzi  Peio López de Munainek azaldu duen bezala, “animalia horien bizi-kalitatea hobetzeko, gainpoipulazioa ekiditeko, osasun-arriskuak albait gehien murrizteko eta herritarrei enbarazuak saihesteko”.

helburu horiek lortzeko, GADENek zenbait ekimen burutuko ditu, esterako katu-kopuruaren errolda egingo du, katuen egoera orokorra aztertuko du, albaitari-tratamenduak aplikatuko dizkie, eta esterilizatu egingo ditu, higiene- eta osasun-neurriak aplikatuko dizkie…

Hitzarmena 2018an zehar burutuko da.

Hitzarmena Vicente Abreurekin

 Halaber, udal gobernuak oniritzia eman dio baita Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteiz eta Arabako eremu sozio-sanitarioko elkarteak biltzen dituen Vicente Abreu elkarteen federazioaren arteko erakunde arteko lankidetza-hitzarmena luzatzeari.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak 32.712 euro bideratuko ditu hitzarmen horretara, zeinaren bitartez laguntza-sareak garatu nahi diren, eta boluntariotza sustatu, boluntarioen bitartez herritarrei gaixotasun kroniko edo endekapenezkoak eta desgaitasunak dituzten pertsonen egoerari buruzko informazioa eman dezaten eta gizartea sentsibilizatu dezaten.

Gaur egun, 22 kolektibo daude Vicente Abreu federazioan, eta 25.000 pertsona eta beren senideei laguntzen diete.

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:29

Aurrekariak

Gasteizko Udalak beharrezkotzat jo zuen kode etikoa edukitzea, udal langile guztiek partekatzen dituzten balioak jasoko dituena, horrekin identifikatu ahal izateko.

Kudeaketa publikorako eredu berria baliatzeak dakarren erronka kontuan hartuta, udala kohesionatzeko behar gisa sortu zen kode hau izateko erabakia, udala langile guztiak berarekin identifikatuta sentituko diren balioz josteko, hauteskunde giroaz haratago dagoen eta antolakuntzatik bertatik sortua izango den kodea izanik.

Ildo horretan, azpimarratzekoa da udal korporazioa osatzen duten alderdi politiko guztiek eta kode etiko hau sortzeko prozesuan parte hartu duten udal sail guztietako langileek borondatez egindako lana, etikari buruzko prestakuntza saio, inkesta eta lan-mahaietan parte-hartuta.

Lan horren ondorioz, Gasteizko Udalaren ezaugarri diren balioak identifikatu dira, eta horiek erakundearen eta bertako langileen jarduerak gidatu behar dituzte, eremu eta maila orotan.

Balio horiek udal langileen, herritarren eta gizartearen —udal korporazioak ordezkatzen duena— arteko harremanetan dituzte erroak. Horretaz gain, agerian jarri dira langileek beren jardueraz eta herritarrekin, korporazioarekin eta gainerako sailekin dituzten harremanez hausnartu dutenean.

Hauexek dira Kode Etikoan jasotako balioak:

Herritarren autonomia sustatzea

Begirunea eta enpatia

Herritarrei zerbitzu egokia ematea beren bizitza proiektuak garatzean

Justizia

Justizia sena

Giza baliabideak eta baliabide materialak zuzen lortu, banatu eta kudeatzea, eraginkortasunez eta ekitatez.

Jardunbide profesional egokia

Erantzukizun profesionala

Informazioa eta ezagutzak gardentasunez erabiltzea, eta datuen konfidentzialtasuna errespetatzea. Norberaren zereginak eta zeharkakoak arduraz planifikatu, koordinatu eta betetzea.

Lankidetza

Jakinduriaren eta ahalmenaren arteko bateratzea eta kohesioa

Profesionalen eta korporazioren ahaleginak, jakinduria eta esperientziak koordinatzea udal zereginak betetzean, herritarrei zerbitzu emateko xedea duen talde bati dagokion kohesioarekin.

Bikaintasuna

Sormena eta berrikuntza

Egindakoa balioestea, akatsak antzeman, konpondu eta prebenitzeko, eta aldatzea eta berritzea, hobetzearren.

Gasteizko Udalak  hauxe ADIERAZTEN DU:

Kode etikoa Udala osatzen duten eta bertan lan egiten duten pertsonek partekatutako balioak jasotzen dituen dokumentua da.

Udal kode etikoa ez da jokabide-kodea, ezta ezarritako arau bat ere. Ez du epaitzen ez isunik jartzen. Udalaren jardunean gatazka etikoren bat sortzen denean nola jokatu eta zer erabaki jakiteko balio du. Bere balio nagusia da zentzuzko erabaki zuhur eta argudiatuak hartzeko balio izatea, gatazkan egokitzen diren faktore guztiak kontuan izanik eta antolakuntzarentzat garrantzitsuenak direnak aintzat hartuta. Kodea aplikatzea oso baliagarria eta onuragarria da udal jarduna betetzeko, eta udalak herritarrekiko eguneroko harremanetan duen jokaera berrikusi eta aztertzen laguntzen du.

Gasteizko Udalak KONPROMISO HAUEK hartuko ditu bere gain:

Kode etikoa udalaren jardunean gatazka etikoren bat sortzen denean nola jokatu eta zer erabaki jakiteko tresnatzat aitortzea.

 Etika Komitea sortzen eta ondoren funtzionatzen lagunduko duten ekintzak laguntzea, baita sorrera horretan edo ondorengoko berrikuntzetan esleitu diren pertsonen parte hartzea erraztuko dutenak ere.

Kodera atxikitzea ekarriko duten ekintzak laguntzea, bai kargu hautetsiak postuaz jabetzeko ekitaldien bai funtzionarioak eta oro har Gasteizko langileak postuaz jabetzekoen bidez.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:59

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Udalak dagoeneko amaitu ditu Aranzabal eta Pascual Andagoia inguruetan haur jolas berriak jartzeko lanak. Lehen kasuan, 80.000 euro inbertitu dira. Bigarrenean, 70.000 euro. Espazioek itxura modernoagoa, irisgarriagoa eta erakargarriagoa dute orain. Umeek Sumalim enpresak instalatutako jolasez gozatzeko aukera izan dute dagoeneko. Diseinatzerakoan, Udalak harremanak, ikasketa eta dibertsioa sustatu nahi izan ditu, osotasun fisikoarentzako arrisku oro saihestuta.

 

 

 

 

 

 

Arantzabal kaleko haurrentzako jolasguneak 110,5 metro koadro ditu, eta bertan kautxuzko zoladura irisgarria jarriko da. Hamar jolas jarri dira. Besteak beste, dorreak, zabuak —horietako batzuk ezintasunen bat duten umeentzako egokituak—, twister erruleta, kulunkak, lurrerako twisterra, tatxetak eta jauzi egiteko gunea. Hamar jolasak bost zonatan banatuko dira. Erdigunean txirristak eta barrak, dorreak eta tunela dituen egitura jarri da, eta inguruan, lau gune bereiz. Diseinu praktiko, iraunkor, dibertigarri eta segurua da, 0 eta 12 urte bitartekoentzat. Instalatzen diren ekipamenduek banaka edo taldean parte hartzea sustatuko dute, eta umeek irudimena erabiltzeko bide emango dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Pascual Andagoia plazako haurrentzako gunea ere berritu da, Koroatze auzoan. Orotara 70.000 euro inbertitu dira oraingo jolasak kentzeko eta instalazio modernoagoak jartzeko. Eremu horrek 172 metro koadro ditu, eta hautatutako diseinuak bederatzi jolas aurreikusi ditu. Besteak beste, metalezko twister erruleta, kulunkak, tatxetak eta jauzi eta soka gunea. Pertsona ororen integrazioa bermatzeko berariaz diseinatutako eremua ere badu.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:52

 

Bidegorri bat sortuko da, espaloiak zabalduko, galtzada konponduko eta hogei zuhaitz landatuko

Eserleku berriak ere jarriko dira, eta argiteria, saneamendu eta drainatze sareak hobetuko

Urtaranen gobernuak 780.434,44 euro inbertituko ditu Peru kalea eta ingurunea eraberritzeko; esleitzen denetik lau hilabeteko epea emango da lanak gauzatzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du lan horietarako lehiaketa, zeinak Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatu baititu; lanek Costa Rica kalea ere hartuko dute barne. Pilar auzoko inguru horrek hainbat arazo ditu, eta ezeroso gertatzen da: galtzadak hondatuta daude, espaloiak estuak dira, eta zoladura egoera txarrean dago. Auzotarrekin adostutako esku-hartzeari esker, oinezkoentzako lekua irabaziko da, eta espazioa modernizatuko. Orobat, bidegorri bat sortuko da, zirkulazioaren abiadura motelduko, eta ibilgailu motordunentzako erreiak murriztuko. “Ingurua auzokoentzat erosoagoa, atseginagoa eta irisgarriagoa izatea nahi dugu. Ingurua hobetuz herritarren bizi-kalitatea handituko da”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Gobernu taldeak sustatutako eraberritzeak hainbat jarduera-eremu izango ditu. Peru kalearen iparraldean, espaloia metrotik gora zabalduko da, zirkulazio-errei bat kenduta. Espaloia zabalduko denez, hamalau zuhaitz landatuko dira —garatzeko nahikoa leku izango baitute— eta lau eserleku berri jarriko dira. Aparkalekuen kopurua ia ez da aldatuko, baina espaloia zabaldu behar denez, hegoalderantz mugituko dira. Ondo-ondoan bidegorri bat margotuko da, Domingo Beltran de Otazu kaletik Arriagako ateraino, ibilgailu motordunen kontrako noranzkoan. Costa Rica kalearekiko bidegurutzera iristean, bizikletek autoen erreitik joan behar dute, “30eko zona” izango baita.

Peru kalearen hegoaldeko espaloian, berriz, bost eserleku berri jarriko dira. Bateriako aparkalekuak lineako bihurtuko dira. Izan ere, alde horretan bizilekuetako eraikinen fatxadak eta atariak daude, eta baterian aparkatutako ibilgailuek enbarazu handiagoa egiten zuten. Arriagako atearen ondoko zatian zamalanetarako lekuak utziko dira. Peru kalearen erdialdean, bestetik, oinezkoen pasabide sortuko da, edukiontzien irla dagoen lekuan. Ohikoa denez, Udalak argiteria, saneamendu eta drainatze sarea hobetzeko baliatuko ditu lanak.

Costa Rica kalean, berriz, esku-hartze soilagoa egingo da, duela hamar urte ere egin baitziren lanak. Divino Maestro ikastetxearen ondoko espaloia metro inguru zabalduko da, eta sei zuhaitz landatuko. Trafiko errei bat ere kenduko da, eta bertan bidegorria margotuko da, Peru kaletik Arriagako Kofradiaren kaleraino.

Share

Aurrekoak »