Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Glutenik gabeko aukerei buruzko ostalaritzarentzako aholku-programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta Arabako Zeliakoen Elkarteko arduradun Esther Obanos

Eguna. Astelehena, ekainak 18

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————-

Prentsaurrekoa. ‘Pertsonen Eraztun Berdea’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; erakusketako pertsona protagonistak

Eguna. Astelehena, ekainak 18

Ordua. 11:30

Tokia. Loma Jeneralaren plaza

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, ekainak 15

  • Alkateorde Peio Lopez de Munainek eta Nekazaritza zinegotzi Iñaki Prusillak Vitoria-Gasteizko Herrien Elkarteak antolatu duen erakusketa bisitatuko dute 18:00etan, Elorriagako Batzar Etxean.

 

Larunbata, ekainak 16

  • Alkate Gorka Urtaranek eta alkateorde Peio Lopez de Munainek ONCEren Egunean parte hartuko dute 10:00etatik aurrera, Europa Biltzar jauregian.
  • Gasteizko Bataila dela eta, alkateorde Itziar Gonzalok parte hartuko du 12:00etan Andre Maria Zuriaren plazan egingo den omenaldian.
  • Alkate Gorka Urtaranek, eta Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinezek parte hartuko dute Arabako Saski Baloi Federazioaren eskola-kirolaren sari banaketan 19:30ean, Ibaiondo kiroldegian.

 

Igandea, ekainak 17

  • Alkate Gorka Urtaran Araba Euskarazen izango da 10:00etatik aurrera Argantzun.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Rítmica Vitoria eta Oskitxo taldeen ikasturte amaierako erakustaldia ikusten izango da 13:00etan, Mendizorrotza kiroldegian.
  • Alkate Gorka Urtaran Kirolbet Baskonia eta Real Madrid taldeek jokatuko duten 2018ko Endesa saski baloi ligako finalaren hirugarren partida ikusten izango da 18:30ean, Fernando Buesa Arenan.

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:39

Udalak aurkeztutako proposamenen energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna baloratuko du eta atrakzio berri bat ere jarriko du

Urtaranen gobernuak gaur goizean onetsi du 2018, 2019, 2020 eta 2021eko Andre Maria Zuriaren jaietan Mendizabalean jabari publikoa okupatzeko eta bertan feria atrakzioak eta postuak, denda-ibilgailuak (“food trucks”) zirkua eta tonbolak instalatzeko lizentziak esleitzeko deialdiaren oinarri arautzaileak.

Horrenbestez, honako elementuak izango dira eremuan: 10 atrakzio helduentzat, 14 haurrentzat, 3 mesoi, 4 txurro-denda, ardo goxoa saltzeko 5 etxetxo, janariak saltzeko 7 postu, eta beste 19 postu, non bingoak, saltokiak, tiro-postuak eta makina elektronikoak egongo diren. Gainera bi ‘food truck’ paratuko dira –bata 6 metrokoa eta bestea 7koa- eta alkoholik gabeko edariak saltzeko lau makina. Halaber, zirku bat paratzeko lekua ere izango da. Gainera, 10 metro karratuko espazio bat gordeko da atrakzio berri bat ipintzeko.

Aurtengoan, uztailaren 16tik abuztuaren 14ra bitartean izango da feria Mendizabalean (muntatze eta desmuntatze lanetarako egunak barne). Udalak prezio herrikoien ezarriko ditu, eta nahitaez bete beharko dira. 2018an, uztailaren 26a (osteguna), eta abuztuaren 6ko goiza eta 10a (ostirala) izango dira.

Udal gobernuak gaur goizean onetsi dituen oinarrien arabera, interesatuek planteatuko dituzten proposamen ekonomikoez gain, Udalak beste zenbait alderdi ere baloratuko ditu lizentziak emateko. Esaterako, aurkeztutako atrakzioen berritasuna, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna. “jende orok atrakzio berriez goza ahal dezan nahi dugu, baina baita atrakzio horiek errespeta dezatela gure ingurumena eta izan daitezela inklusiboak”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak. Zaborren kudeaketaren arloak ere berrinkuntzak egongo dira. Zirkuaren zonaldean kartoia, ontziak eta organika jasotzeko edukiontziak ipiniko dira. Gainera, ostalaritza postuei atez-ate jasoko zaie zakar organikoa. Eta tonbolekin lana egingo da boletoen birziklatzea sustatzeko eta urteroko irudia ez errepikatzeko.

Ekainaren 18tik 28ra bitartean aurkeztu behar dira eskabideak udal bulegoetan, eta emaitza uztailaren 11n jakinaraziko da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:21

 

Udalak azken urteetan laguntza-hitzarmenen bidez saharar herriari laguntzeko kontratatu dituen proiektuen ebaluazioa aztertzeko bildu dira, gaur goizean, Udaleko talde politikoetako ordezkariak, Garapenean Laguntzeko Zerbitzua, SEADen Lagunen Elkarteko ordezkariak eta Fronte Polisarioaren ordezkaria.

Azken urteetan kanpamenduetan gertatu diren gizarte aldaketa garrantzitsu eta azkarren testuinguruan kokatu behar da azterketa hori. Oro har, oso positiboak izan dira aztertutako hitzarmeneko hiru proiektuen emaitzak:

  • Erizaintza eskola ezinbesteko tresna da kanpamenduetako osasun asistentzia hobetzeko, eta erantzun egiten dio osasun sektoreak duen profesionalen prestakuntzari. Udalarekiko hitzarmena oso ekarpen garrantzitsua izan da eskolarako, batez ere, funtzionatu ahal izatea ekarri baitu, eta, ondorioz, irakasle-jarduna mantentzea.
  • Elikadura-segurtasuna hobetzeko proiektuak bertakoei elikagaiak ematen lagundu du. Azpimarratzekoa da kanpamenduetan ekoizpen lokaleko sistemak garatu eta laguntzeko egiten duen apustu estrategikoa.
  • Adin txikikoen zentroak irabazi egin du espazioen kalitateari eta aitortza eta prestakuntza arloetan hobetu duten irakasleak finkatzeari dagozkionetan.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:50

 

Agintaldiaren hirugarren urteurrenean, Gorka Urtaranek zenbait alorretan egindako aurrerabidea azpimarratu du: bizikidetzan, bizi-kalitatean, egoera ekonomikoan, hiri-espazioaren hobekuntzan, mugikortasunean eta gainerako erakundeekiko harremanean

Gasteizko alkateak esan du hobeto dagoela gaur Gasteiz, duela hiru urte baino. “Hobeto gaude alderdi ugaritan, baina gainera lanean ari gara hiriak aurrera egin dezan epe labur, ertain eta luzean”. Agintaldiaren hirugarren urteurrenean, Gorka Urtaranek zenbait alorretan egindako aurrerabidea azpimarratu du, hala nola bizikidetzan, egoera ekonomikoan, hiri-espazioa hobetzeko obretan, mugikortasunean eta gainerako erakundeekiko harremanean.

Hauxe esan du alkateak bizikidetzari dagokionez: “pertsonen beldurrak plazaratu, lehen eta bigarren mailako herritarren arteko aldeak ezarri eta gizarte-haustura sortzen zuen diskurtso batetik, beste batera etorri gara, non aniztasunean oinarritutako bizikidetza  sustatzen den, eta pertsona orok eskubide eta betebehar berberak dituen. Orain hiri integratu eta segurua dugu, Euskadiko seguruena. Horrez gain, Bizikidetza eta Aniztasun Plana onetsi dugu, zurrumurruen kontrako agenteen eta gatazketan bitartekaritza egiteko zerbitzua abiarazi ditugu, etab.”.

Eta horren guztiaren ondoan, aurrerapausoak eman ditugu bizi-kalitateari dagokionez. Adibidez, duindu egin ditugu Udalaren gizarte-politikak, gizarte-bazterkeriaren aurkako laguntza-sistema berria onetsi dugu, arreta hobea eskaintzen diegu adinekoei (Adinekoen Bakardadearen eta Isolamenduaren kontrako Plana, areagotu egin dugu etxez etxeko laguntzaren ordu-kopurua eta jantokiko leku-kopurua, eta egokitu egin ditugu baliabideak), haur eta nerabeei zuzenduriko ekimenak sustatu ditugu, HANUP berria bitarte, eta konpromiso garbia erakutsi dugu genero-indarkeriaren aurka.

Arlo ekonomikoan ere, hobekuntz ere esanguratsua da. “Aurreko udal gobernutik jaso genuen zulo ekonomikoa murrizteko gauza iozan gara: 68 milioitik 35,2 milioira jaitsi dugu 2017ko amaieran. Alabaina, lanean jarraitzen dugu defizita eta zorra are gehiago urritzeko: 132 milioikoa izatetik 112 milioikoa izatera pasako da ekitaldi hau amaitzen denean. Aldi berean, hobetzen ari gara Udalaren inbertsio-ahalmena, bai eta proiektuak sortzeko gaitasuna ere, zeinak, bere aldetik, jarduerak eta enplegua ekartzen dituen”. Gainera, langabetuen kopurua 5.500 pertsonatan murriztu da hiru urte hauetan, eta, tarte berean, 10.000tan igo da Gizarte Segurantzan afiliatuena. “Gainera, enpleguari egonkortasun handiagoa emateko lanean ari gara: laguntzak ematen ditugu kontratazio mugagabeen alde eta Eskualdeko Enplegu Planak urteko 2,8 milioiko kopuru historikora iritsi da”. “Hiriko sektore ekonomiko guztiekin aritu gara lanean, eta horiekin guztiekin batera, Udal laguntza diseinatu dugu; hor daude, besteak beste nekazaritzako elikagaien estrategia, Merkataritza eta Ostalaritzaren Plan Estrategikoa, Turismo Plana eta Industria Plana”, gaineratu du.

Gasteizko auzo guztiei jartzen zaien arreta dela eta, 30 obra inguru sustatu dira espazio publikoaren arloan, eta, balio erantsi gisa, gainera, kasu bakoitzean eragindako herritarrekin batera planifikatu dira, haiekin adostuta. Ildo horretatik, bereziki azpimarratzekoa da Koroatzeko Plan Berezia, non gutxienez 400 etxebizitza eraberrituko diren, bai eta kaleetako batzuetan zaharberritze lanak egingo ere. Auzoak hobetzeko zereginean, funtsezkoak izan dira Udalak auzo guztietan etxebizitzak eraberritzeko eman dituen ia 7 milioiak; horrek, bere aldetik, 40 milioiko balorekok obrak eragin ditu.

Mugikortasuna funtsezko zutabea da agintaldi honetan. Alkateak azpimarratu duenez, “abiadura handiko trena lurperatzeari dagokionez, lehengo proiektuan lur gainetik sartzekoa zen trena Gasteizen, eta proiektu berrian lurpean egingo ditu 3,6 kilometro, eta lurpeko geltokia hartzen du barne, hiriaren erdi-erdian”. Tranbia ere aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari da: hegora luzatzeko obrak hasiak dira, laster aurkeztuko dira Salbururako luzapenaren behin betiko proposamena eta Zabalganerako zatiaren informazio-azterlana, dagoeneko erredakzio fasean dagoena. Gainera, lizitatu da autobus elektriko adimentsua (BEI) abian jartzeko lehiaketa, berriztatu egin da TUVISAren flotaren zati bat eta aurrera egin da bizikleta bidezko garraioaren aldeko apustua, bizikletentzako aparkaleku eta bidegorri gehiago eginez. Soilik garraio publikoaren alorrean ehun milioi euroko inbertsioa gaindituko da, neurri handi batean Eusko Jaurlaritzaren diruari esker.

Udal gobernuak badu hiri-proiektu bat, horra Agintaldi honetako beste berritasun nabarmen bat,“José Angel Cuerdaren garaietatik gertatzen ez zen zerbait. Gure hiriaren indarguneetan oinarrituta, 2025 Estrategia abiarazi dugu, zeinak barne hartzen baitituen epe labur, ertain eta luzerako proiektuak; horien artean, bereziki nabarmentzekoak dira lurperatzea, ‘erdigunerako masterplana’ Forondako aireportua sustatzea, Ekialde-Mendebalde komunikazioa eta industriaren babesa. Horren guztiaren atzeko xedea da hiri moderno eta lehiakorragoa lortzea, XXI. menderako prestatua”.

Azkenik, alkateak nabarmendu du Gobernu hau beti dagoela akordioaren eta dialogoaren alde. “Udale oposizioko taldeek beti izango naute hitz egiteko eta elkar ulertzeko prest. Eta Udaletik kanpo, gainerako erakundeekiko harremana oso ona da, aparta, ikaragarri hobetu da”. Alkateak gogorarazi du Euskal Herriko gainerako hiriburuetako eta Estatuko beste batzuetako udalekiko harreman onak, zeinen bitartez zenbait akordio gauzatu diren, esaterako euskararen edo memoria historikoaren alorretan. Foru Aldundiarekin dagoen harreman onaren emaitzez, foru erakundeak ekarpen ekonomiko bat egiten du urtero Gasteizentzat –baina baita probintziarentzat– estrategikoak diren proiektuetarako. Hiriarentzat lehentasunezkoak diren proiektu askoetan ere ekarpena egiten du Aldundiak. Eusko Jaurlaritzarekiko harremanei dagokienez, agintaldian bikoiztu egin da hark ordaintzen duen hiriburu-kanona, eta finantziazioa garrantzitsua emango du zenbait proiektutarako (tranbia, BEI, Final Four, Mendizorrotzeko eta Koroatze auzoaren eraberritzea), eta bide eman dio Salburun eta Zabalganean ikastetxeak eraikitzeari.

Gobernu zentralarekiko harreman onak bitarte, konpromisoa hartu du hark trenbidea lurperatzeko obrak finantzatzeko, bai eta hobekuntzak egiteko Forondan zein Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan. Amaitzeko, mundu mailako erakundeek ere dirua-ekarpenak egingo dituzte koroatze auzorako, eta hiriari nazioarteko proiekzioa emango dioten ekimenak lortu dira, esaterako Final Four, Enoturismoaren Nazioarteko Konferentzia eta Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen Batzarra.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:34

Gasteizko Udaleko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, TUVISAk zehaztua du Abetxuko auzorako zerbitzu berezia, tranbia matxuratzen denerako. Garraiorako udal agentziak bizilagunekin adostu du proposamen hau. Honen bitartez, auzoa ez da isolatuta geratuko tranbiak Abetxukura iristerik ez duen aparteko egoeretan. Udalak Eusko Jaurlaritzaren garraio zuzendaritzara igorri du proposamen hau, eta honek diruz konpentsatu beharko dio TUVISAri zerbitzu hau emateagatik. Proposamena TUVISAren kontseilura eramango da datorren ostegunean. “Soluzio bat aurkitzeko konpromisoa hartu genuen eta konpromiso hori bete dugu”, esan du Gorka Urtaran alkateak.

4,4 kilometro egingo dituen autobus zerbitzu berezia jarriko da. Lanegun eta larunbatetan 7:00etatik 22:00etara bitarteko ordutegia izango du; igande eta jai-egunetan, berriz, 8:00etan hasiko da. Tranbiaren matxuraren berri izan denetik, albait azkarren hasiko dira martxan.

Gautxori autobusak Kainabenta geltokitik irtengo dira, Juan Garai/Arriaga geltokiraino, 20 minutuan behin. Bertan, linea aldaketak egin ahalko dituzte Abetxukuko bidaiariek, geltoki berean 2B, 4 eta 6 lineak gelditzen dira, eta aurrez aurreko espaloian, berriz, 1., 2. eta 4. lineak. Abetxukura itzultzeko intermodal geltokitik izango da (Forondako atea), aparkalekuaren ondoan. Zerbitzu bereziak honako geltokiak ere izango ditu: Arriagako atea/Laskarai, Arriaga herria eta “Luis Olariaga/Gernikako Arbola

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:33

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du hasiera ematea atezaintza udal zerbitzurako errenta sistemaren bidez bi ibilgailu elektriko eskuratzeko prozesuari. Zero karbono-emisioko lehen ibilgailuak izango dira, eta zerbitzuan lanean hasiko dira, 2015eko abuztuan egiten hasitako proba (tokiko enpresa batek Udalari utzitako bi furgoneten bidez) emaitza ontzat jo eta gero.

67.000 euroan (BEZa barne) erosiko diren ibilgailuak .furgoi mistoak dira, bateriak arin kargatzeko aukeradunak, eta lau urteko epean urteko 10.000 kilometro egiteko gaituak. Batez ere udal instalazioen artean agiriak eta korrespondentzia banatzen arituko dira, eguneroko lanean.

Atezaintza Udal Zerbitzuak egindako probari esker ikusi ahal izan da furgoi elektrikoak bigarren aldiz kargatu beharrik gabe erantzuten diola eguneko kilometraje-beharrari, eta erantzun eraginkorra ematen diola egin behar duen garraio-motari. Portaera onak, kutsagarrien emisio ezak eta soinu-kutsaduraren murrizpen handiak (ibilgailu tradizionalekin konparatuz gero) ibilgailu elektrikoak udal flotan sartzearen aldeko erabakitzera eraman dute.

Eta bada erabaki horren alde jokatzen duen beste faktore bat; izan ere, San Martineko eraikinean bateriak birkargatzeko zortzi postu daude, eta horrek ibilgailuak beti erabilgarri izateko aukera ematen du.

Bi ibilgailu berri horiez gain, Gasteizko Udalak baditu dagoeneko beste batzuk, zenbait zerbitzuren kudeaketan baliatzen dituenak. Gaur egun, TUVISAk bi ibilgailu elektriko ditu, eta 10 autobus hibrido hartzeko zain dago. Parke eta lorategiak kudeatzeaz arduratzen den enpresak 5 furgoneta elektriko ditu, eta udal eraikinetako energia-kudeaketa eta udal igerilekuak kudeatzen dituztenek 9 eta 3 ibilgailu elektriko, hurrenez hurren. aritzen diren Garbiketa-kontrata duen enpresak 19 ibilgailu elektriko erabiltzen ditu. Beraz, “zero emisioko” 38 ibilgailu dira guztira, eta horiei ohiko erregaiek baino gutxiago kutsatzen duten beste alternatiba batzuen bitartez dabiltzan ibilgailuak gehitu behar zaizkie, esaterako petroliotik eratorritako gas likidotuarekin, gas natural konprimituarekin eta azken belaunaldiko dieselarekin.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:30

Ardatz, Euskaraz, Udaberria eta Hegoalde euskaltegiek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak emango ditu aurten Euskara Zerbitzuak antolaturik hiriko gizarte etxeetan ematen diren euskara-ikastaroak. Urtaranen gobernuak 500.000 euro bideratuko ditu ekimen honetara. Euskararen erabilera normalizatzeko egungo planaren barruko ekimena da, orain arte lau talderi zuzenduta zegoena: seme-alabak eskolan dituzten gurasoak, 55 urtetik gorakoak, merkatari eta ostalariak, eta atzerritarrak.

Iaz aldi baterako enpresa-elkarte berarekin izenpetutako kontratuak 2019ko ekainaren 30era bitartean luzatzeko aukera ematen zuen. Ekimenaren emaitza ona kontuan hartuta, orain luzatu egin da kontratua. Tokiko Gobernu Batzarrak onetsitakoarekin bat, esleipendunak 58,90 euro jasoko ditu emandako ordu bakoitzeko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:20

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak Ortzai kultur elkartearekiko hitzarmena eta rokodromoak ustiatzeko kontratazio-dosierra ere onetsi ditu.

Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, 2018ko “Musika bai!” musika udalekuen programa diseinatu, gauzatu, koordinatu, zuzendu eta kudeatzeko kontratua onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Ikudea XXI, SL enpresak kudeatuko du programa, 65.000 euroan.

 

Ortzairekiko hitzarmena eta rokodromoak

Horretaz gain, Ortzai kultur elkarterekiko urteko hitzarmena ere onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, 20.000 euroan.  Kultura eta artea irakaskuntzarako, adierazpen artistikorako eta gizarte-kohesiorako lanabes gisa sustatzea du xede.

Azkenik, udalaren rokodromo eta boulderrak 2018ko irailetik 2019ko uztailera bitartean ustiatzeko kontratazio-dosierra ere onetsi du, 170.368 euroan.

Share