Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 ekaina 2018 17:15

El IV Duatlón para Mayores de 55 años organizado por los Centros Socioculturales de Mayores ha reunido esta mañana a 154 personas en las 5 categorías en las que se ha disputado. Esta competición deportiva, que combina las modalidades de ciclismo y atletismo, ha tenido su punto de salida y meta en el complejo deportivo de Mendizorrotza.

Las personas participantes han completado a pie un recorrido que ha discurrido por Portal de Lasarte, Armentia y Mendizorrotza. Además, han tenido que hacer varios kilómetros en bicicleta o 15 minutos en bicicleta estática, dependiendo de la categoría.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Musika tresnak Siriara bidaltzea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta musika-tresnen bankuaren arduradun Jesús María Alegría ‘Pintu’

Eguna. Ostirala, ekainak 8

Ordua. 10:00

Tokia. IparraldekoTrenbidea kalea z/g (Salburuko bulebarraren paraleloan)

——————————–

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, ekainak 8

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————–

Emakumeen Lasterketaren Azoka irekitzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Ostirala, ekainak 8

Ordua. 12:00

Tokia. Iradier Arena

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:47

Zainketa aringarrien alorreko mila profesional bildu dira Europa jauregian, Zainketa Aringarrien Espainiako Sozietatearen XII. Biltzar Nazionalean, gaur arratsaldean hasi baita.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek eman die ongi etorria parte-hartzaileei; ekitaldiak ekainaren 7ra arte (larunbata) iraungo du. Haren mintzaldian nabarmendu du “zein garrantzitsuak diren zerbitzu eta programa horiek, muturreko egoerak, gaixotasunarekin lotutakoak, esaterako, ahalik eta ondoen jasaten duten laguntzen baitute Horixe da zainketa aringarrien kasua, bizitza zabaldu eta pertsonen ongizatea bermatzen baitute. Ez da asmo hoberik pertsonen ongizatea salbatzea eta bizitza duina ahalbidetzea baino”.

Adituen topaketa horretan zainketa aringarriak gaixotasun aurreratuak dituztenentzat eta bizitzaren amaierako arreta berritzailetzat agerraraziko dute, zainketa aringarrien alorreko eta beste diziplina eta espezialitate batzuetako profesionalen arteko lankidetzaren emaitza.

Gaixoaren (heldua ala haurra), familiaren eta profesionalaren ikuspuntuak ere aztertuko dira, eta gizartearen beste sektore batzuena bilatuko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:52

 

Arabako hiru erakunde nagusiek, Euroliga eta Baskoniarekin batera, akordio bat sinatu dute 2019an Europako saskibaloi ekitaldi nagusia Buesa Arenara ekartzeko.

 Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Saski Baskoniarekin batera, gaur goizean sinatu duten akordioaren bidez, Fernando Buesa Arenan izango da 2019ko Euroligaren Final Fourra. Europako saskibaoi ekitaldi nagusienak 50 milioi eurotik gorako eragin ekonomioa izan nahi du, antolaketak torneoaren azken ekitaldietan oinarriturik eman dituen datuek halaxe adierazten baitute.

Akordioa sinatzearekin nabarmendu nahi izan da orain arte ekitaldi hori egin den hirietan izandako eragina, eta adierazi du kirol txapelketa baino askoz gehiago dela eta, harekin batera, ehunka jarduera egingo direla, hiria, lurraldea eta Euskadi saskibaloiaren benetako festa bihurtzeko.

Dena dela, kopuru ekonomikoekin batera oihartzun mediatiko izugarria ekarriko du, urte osoan hiria nazioartean ikusgai egin ahal izateko. Horrez gain, 179 herrialdetan izango da telebista estaldura Final Fourra jokatzen ari den bitartean. Ez da ahaztu behar orain dela hiru aste kirol ekitaldi hori Belgradon egin zenean, 32 herrialdetako 619 kazetari egon zirela akreditaturik.

Are gehiago, sare sozialetan izandako oihartzunak berretsi zituen datu horiek. 2018an 3,4 bilioikoa izan zen Final Fourra dela-eta interakzioek izan zuten helmena, eta kopuru hori hazi egin liteke datorren urtean, kontuan izanda 2016an 1,4 bilioikoa izan zela eta 2017an 2,6 bilioikoa.

Akordioa sinatzeko protagonista nagusi izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Ramiro González Arabako diputatu nagusia, zeinak Jordi Bertomeu Euroligako CEOrekin akordioa itxi duten, eta Josean Querejeta Saski Baskoniako lehendakaria ere han izan da haiekin batera.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak nabarmendu du Arabako hiriburuan inoiz egin den kirol ekitaldirik handiena izango dela 2019ko Final Fourra. “Ekitaldi hori gurean izatea eta “Basket Capital” saskibaloiaren hiriburu bihurtzea erronka izugarria eta aukera ezin hobea izango da, baita ekonomiaren ikuspuntutik ere”, adierazi du. Ildo horretatik, alkate gasteiztarrak nabarmendu duenez, “Gasteiz hiri modernoa dugu, txundiarazteko irrikaz dagoena, eta orain dugun egoera hau aprobetxatzeko erabat gaitua”. Hori dela-eta, Udalak “gogor egingo du lan, hiriko sektore guztiak onuradun izan daitezen”, ziurtatu du Gorka Urtaranek.

Modu berean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu du kirol ekitaldi horrek eragin positiboa izango duela Euskadin: “Beste hiriburu batzuetan izandako kultur edo kirol ekitaldi batzuekin gertatu den bezala, Final Fourrek izango duen eragin positiboa Gasteiz eta Arabatik harago helduko da. Lehen mailako kirol ekitaldia dugu, ondorioak euskal lurralde guztietan izango dituena”.

Ildo horretatik, sailburuak azpimarratu du Final Fourrak aukera berri bat eskaintzen duela munduari Euskadiren irudi berria proiektatzeko. “Azken urteotan lortu dugu gure mugetatik kanpo Euskadiren irudia herrialde moderno, aurreratu, bateratu eta kulturarekin eta kirolarekin interesatu batekin lotzea. Eta lorpen hori geure burua proiektatzeko aukera eman diguten apustuei esker izan da, 2019ko Final Fourra antolatzeko erronka hau bezala”, adierazi du.

Bestalde, Arabako diputatu nagusiak adierazi duenez, lurraldeak aurre egin behar dio “orain arte egin den Final Fourrik onena egiteko erronkari, eta hori egiteko, alkatearen ahotan, hiri guztia kutsatzen saiatuko gara, hainbat eta hainbat jarduera paralelo antolatuz Gasteizko leku desberdinetan, eta mundu guztia horren partaide eginez”. “Baina erronka hori ez da hor geratuko, Arabak Final Fourra berea dela jakitea nahi dugu, lurraldea nazioarteko ekitaldi honetaz kutsatzea”, gehitu du Ramiro Gonzálezek. “Beraz, gure helburua arabarrak ekitaldi honen antolaketan sartzea izan behar da, Final Fourraren inguruan egiten diren jarduera osagarriak lurraldean ere egitea eta gure herritar guztiei helaraztea”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:36

 

 

 

 

Aste honetan amaituko da Kidez Kide programaren barruan 14 eta 18 urte bitarteko gazteekin Koldo Mitxelena BHI, Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastetxeetan egindako esperientzia pilotua

 

Gasteizko hiru ikastetxetako ikasleek amaitu berri dituzte eskola ingurunean eta beren auzoetan bizikidetza, kulturartekotasun eta nazioarteko elkartasunarekin lotuta landutako proposamenak, Udalak sustatutako esperientzia pilotu baten barruan.

Kidez Kide izeneko ekimena udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak garatutako programa da; horren bitartez, hiriko ikasleei aukera eman zaie gaurkotasuneko zenbait gai soziokultural eta ekonomikori buruzko ezagutzak zabaltzeko: globalizazioa, migrazio-mugimenduak, kulturen arteko bizikidetza edo gatazken kudeaketa positiboa. Fenomeno horiek ulertu eta beren ikasgela eta auzoetan zein udalerri osoan bizikidetza hobetzeko proposamenak eta ideiak landu dituzte ikasleek, beren ikaskuntzaren protagonista bihurturik.

Aurten Koldo Mitxelena BHI, Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastetxeetan egin da esperientzia, eta parte hartu duten ikasleek blog batean (https://kidezkide.wordpress.com/) jaso dituzte proposamenak.

“Hezkuntza proposamen horren helburua da herritarrak elkartasunaren kulturan eta bakearen kulturan heztea, gero eta anitzagoa eta aldakorragoa den —eta zalantzarik gabe izango den— errealitate bati egokitu ahal izateko, nabarmendu du Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:24

Gaur zenbait artista eta konpainiak prentsaurrekoa eman dute Montehermoso kulturunean, abiapuntu gisa

 

Egitaraua

Bihar, ekainak 8, hasiko da KALDEaRTEren XIII. edizioa. Gasteizko kaleko arteen nazioarteko erakustaldian 38 konpainiak formatu handi, ertain eta txikiko ikuskizunak eskainiko dizkiete hiriko ikusleei, 70 emanalditan (2017an baino zazpi emanaldi gehiago izango dira aurten).

Abiapuntu gisa, zenbait artista eta konpainiak prentsaurrekoa eman dute gaur, Montehermoso kulturunean. Zehazki, hauek hartu dute parte: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Irantzu Lekue, “Txoriak” ikuskizunaren sortzailea; Arantzazu Sunsunaga, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko dantza irakaslea, zeinak Sol Picórekin batera “Halab” landu baitu, eta Aurelien Prost, Mariona Moya eta Jordi Montmany, Cirque Rouages konpainiako zuzendari artistikoa eta aktoreak, hurrenez hurren; azken horiek inauguratuko dute jaialdia, “Sodade” lanarekin.

Sei ikuskizun kalean estreinatuko dira (Espainian lehen aldiz), hiru erabateko estreinaldiak izango dira eta zenbait KALDEaRTEren laguntzarekin ekoitzi dira. Konpainien jatorriari dagokionez, Gasteizko 9 konpainiak, Euskal Herriko 10ek, Espainiako 10ek eta atzerriko 9k hartuko dute parte. Horien artean, jaialdi ospetsuenetako azken edizioetan saritutako lanak ikusi ahalko dira.

Cantok adierazi duenez, “aurten hazi egin da erakustaldia, handitu egin baita larunbat goizeko emanaldien programazioa, eta espazio berriak sartu baitira –Arkupeak, eta Juan Aiala plaza, esaterako–, hori guztia berezko ezaugarriei eutsiz: ezagutzeko moduko programazio-egitura, Europa osoan arrakasta lortzen ari diren atzerriko produkzioen oreka, bertako kaleko sorkuntzari laguntzea,  gehien bat emakumez edo emakumez bakarrik osatutako konpainiak, euskarazko emanaldien presentzia…. filosofia horrek guztiak nazio mailako kale arteen hamar jaialdien artean jartzen gaitu, eta ez da kasualitate hutsa”.

Bestalde, ekainaren 2tik KALDEaRTEren standa jarri da Urrezko Zeledonen plazan, postetxearen aurrean; ikuskizunei buruzko liburuxka eta leku mugatuko ikuskizunetarako gonbidapenak eskuratu ahal dira bertan. Doctor Sax eta Irune Goñi ikusteko eta Hermanos Picohueso taldearen bi emanaldietarako gonbit-txartelak agortuta daude dagoeneko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:55

 

 

 

 

 

 

Programa

Gasteiz, 2018ko ekainaren 7a. Arabako hiribiruan burutuko dira ekainaren 11tik 16ra bitartean ONCEren Astea Euskadin egitarauaren jardunaldiak. Astea urtero Euskal Erkidegoko hiriburuetako batetan egiten da, eta aurten berriz Gasteizen egingo da. Hiritarrek bat egin ahalko dute ONCEren sorreraren 80. urteurrenarekin makina bat jardueratan parte hartzen. Asteak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaletxearen, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta EITBren babesa jaso du.

Prentsaurrekoan Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak eta Javier Dominguezek, Lurralde Presidenteak azpimarratu dutenez “moeta desberdinekoak dira prestatu diren eta helburu anitzak dituzten jarduerak. Batetik ONCEk egunero egiten duen lanaren berri eman nahi da, bertan dihardutenen gaitasunak agerian utziaz; bestetik hiritarrei ere aukera eman nahi zaie pertsona itsuen azalean jar daitezen eta horrela haiek sentitzen dutena hobeto uler dezaten; eta azkenik, anaikidetasun egun bat ere ospatzea, erakundeetako agintariekin batera, aurten jubilatu diren eta lanerako ezintasun iraunkorra jaso dutenak omenduz”.

Haiekin batera hartu dute parte ere prentsaurrekoan Lide Amilibiak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailburuordeak; Marian Olabarrietak, Arabako Gizarte Zerbitzuetako Foru Diputatuak; eta Peio Lopez de Munainek, Gasteizko Gizarte Politiketako eta Osasun Publikoko Zinegotziak.

López de Munainek ekitaldiaren garrantzia azpimarratu du, “itsuak zein ikusmen urritasuna duten pertsonak ikusgarri bihurtzen baititu eta gizartea sentsibilizatzen, aldi berean inklusioa, aukerak eta eskubideen errespetua kontuan hartzera bultzatuz”.

Jardueren eta sentsibilizazio egitaraua

Asteari “Garraio Tour” (astelehena, ekainak 11) izeneko jarduerak emango dio hasiera. Bertan hartuko dute parte Arabako garraio publikoaren arduradun eta agintariek aldez aurretik diseinatutako ibilbide batetan. Itsu- itsuan bidaiatuko dute Alavabuseko, Euskotreneko (tranbia) eta Tuvisako garraiobidetan, ONCEko teknikarien eskutik. Pertsona itsuen azalean jarriko dira, alor horretan zer nolako aurrerapausuak eman diren eta irisgarritasun osoa lortzeko oraindik egiteke dauden gauzak hobetzeko.

 

Pertsona itsuen egunerokotasunak dakartzan zailtasunak ezagutzera emateko ere Boulevard Gune Komertzialean (asteartea, ekainak 12) formazio taillera eskeiniko die ONCEko teknikari batek bertako dendariei, eta ostean erosketak itsu- itsuan egin ahal izateko aukera eskeiniko zaien bertan dauden bezeroei. Hala nahi duten hiritarrek euren azalean esperimentatu ahalko dute beti ere ONCEko teknikarien gidapean.

“Vitoria- Gasteiz, Hiri Braille- Literarioa” (asteazkena, ekainak 13). Gasteizko bi idazle ezagunen eskutik bi txango gidatu egingo dira: Toti Martinez de Lezearen eskutik “Gasteizko iraganera begira” (irteera 12:30etan Plaza Berriko Turismo Bulegotik); eta Marta Extramianaren eskutik “XIX. mendeko amaierako Gasteiz Hiria” (irteera 17:00etan, ONCEko egoitzan, San Prudencio 18 kalean).

Bi txango gidatuetan Braille sistemaren garrantzia azpimarratuko da, eta ezagutzera emango da Braille Klubeko kideen lana, hala nola ONCEko tenknikariek pertsona afiliatuei Braillea nola irakastaen dieten eguneroko bizitzaren edozein alorretan erabiltzeko.

“Mamian, ogia” (osteguna, ekainak 14). Pintor Díaz de Olano, 11-13 kaleko lokaletan Mamiako langileek pertsona afiliatuz osatutako bi taldeei itsu- itsuan ogia nola egiten den erakutsiko diete, bai labean erabiltzeko masa egiten eta ogi bat ere egiten.

“Lazarilloa” (ostirala, ekainak 15). ONCEko egoitzaren pareko kaleetan barrena, Dato, San Prudentzio, etabar goizeko 11:00etatik 13:00ak bitartean dabiltzanek aukera edukiko dute egiten ari direna, edozer gauza dela eta, itsu- itsuan egin ahal izateko eskura jarriko dizkiegun teknikarien laguntzaz.

 

Iñigo Urkullu Lehendakariak burutuko du Euskadiko ONCEren Egunaren ekitadi nagusia

Larunbatean, ekainaren 16an, “Historia de Vida” izenburua daraman ekitaldi nagusia goizeko 10:30etan Europa Jauregian Iñigo Urkullu Lehendakariak burutuko du, eta bertara Euskal Erkidego osotik etorriko diren pertsona afiliatuak egongo dira, izan ere ONCEren Eguna Euskadin ospatuko baitute.

Ekitaldiak atsegina, entretenigarria, erritmikoa, musika eta umore emanaldi eta hainbat sorpresaz Erakundearen 80 urte hauek ospatuko ditu, eta protagonismoa pertsona afiliatuei emango die.

Horrez gain, egunak ere izango ditu beste ekitaldi batzuk, hala nola Gasteizko Merkatuan (Jesus Guridi, 1 kalea) burutuko den bisitaldi gidatua, non instalazioen tripak erakutsiko zaizkien pertsona afiliatuei eta ostean itsu- itsuan kata txiki bat egingo duten.

Anaikidetasun bazkaria Hotel Ciudad de Vitorian partekatu ostean Estibalizko Santutegira eta Erromanikoaren Interpretazio Zentrora txangoa ere egingo dute.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:44
  • Aurtengo berrikuntza nagusia, etxebizitzen energia-ziurtapenaren araberako hobaria, 815 kasutan egin da.

Gasteizko Udalak atzo eman zuen amaitutzat Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea, zein apirilaren 6an hasi baitzen. Halaber, helbideratutako ordainagiriak kontuan zordundu ziren. Kanpaina honetan 256.592 ordainagiri jaulki dira guztira –iaz baino 756 gehiago–, eta horietatik 28.119k hobariren bat izan dute.

Horien artean, eraikinaren energia-ziurtapenari dagokion aurtengo berrikuntza nabarmen du behar da: A motako ziurtapena duten eraikinetako etxebizitzek % 50eko deskontua izan dute OHZn, eta B motako ziurtapena dutenek, berriz, % 25ekoa. A ziurtapenari dagokionez, 491 hobari aplikatu dira, eta B ziurtapenari dagokionez, 324. Horrenbestez, 815 hobari aplikatu dira, guztira 110.073 euro.

Nabarmentzekoa da kasurik gehienetan hobaria ofizioz aplikatu duela udalak, etxebizitzek horretarako eskabiderik egin gabe. 252 kasutan eskatu dute etxebizitzen jabeek OHZn energia ziurtapenaren hobaria. Udala Energiaren Euskal Erakundearen ziurtagirien urtarrilaren 1eko erregistroko informazioan oinarritu da hobaria ofizioz aplikatzeko. Nahikoa izan da etxebizitza batek hobaria eskatzea bere eraikineko gainerako etxebizitzei ere aplikatzeko.

Orobat nabarmentzekoa da OHZren ordainketan zatikatzeen kopurua handitzen ari dela poliki-poliki. Aurten 35.928 ordainagiri ordaindu dira hainbat kuotatan, iaz baino 1.122 gehiago.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:01

 

IWINETC, enoturismorako nazioarteko topaketarik garrantzitsuenetakoa, Gasteizen eta Arabako Errioxan izango da 2019ko martxoaren 10-17ko astean

 

Anthony Swift IWINETCeko zuzendaria aste honetan Euskal Autonomia Erkidegoan da, enoturismoko biltzarra hartuko duten espazioak ebaluatzeko bisita teknikoan

  

GORKA URTARAN ALKATEA AUDIOA

 

Anthony Swift IWINETCeko zuzendariak aste honetan bisita teknikoa egin du 2019ko martxoaren 10-17ko enoturismoko nazioarteko biltzarra hartuko duten espazioak baloratzeko. Iristean, harrera egin diote erakunde antolatzaileen arduradunek: Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapeneko foru-diputatu Cristina González; eta Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarria.

Gorka Urtaran alkateak antolatzaileei ongietorria egin eta hau azaldu die: “Prest gaude, herrialde askotako profesionalak hartzeko ez ezik, zenbait egunez ardoaren kulturarekin lotutako turismoaren erreferente izateko, hori baita gure herriaren harrotasunetako bat, baita gorantz ari den sektore turistikoa ere. Biltzarra egiteak onura handia dakar Gasteizentzat, Arabako Errioxako eskualdearentzat eta gure herrialdearentzat”.

Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapeneko foru-diputatu Cristina Gonzálezek hau adierazi du: “Lanean ari gara biltzar handi bat antolatzeko, Arabako Errioxa bikaintasunezko helmuga enoturistiko gisa finkatzeko eta enoturismoaren sustapenari bultzada handi bat emateko aukera hau baliatzeko. Ardoarekin lotutako kalitatezko gertakariak behar ditugu, eta biltzar hau, sektorearen barruan munduan dagoen garrantzitsuenetakoa, horixe da. Gainera, horrek berekin ekarriko du behe-denboraldian Gasteizera eta Arabara ehunka bisitari etortzea. Beraz, jarduera-motor bat izango da hotel, jatetxe, taberna eta bestelako enpresa turistikoentzat”.

Maider Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak poza azaldu du “halako biltzar bat Araban izateagatik, lagungarria izango baita Euskal Autonomia Erkidegoa eta, zehazki, Arabako Errioxa helmuga enologiko nabarienen artean posizionatzeko. IWINETC 2019 biltzarrak bultzada eta ezagutza ekarriko dizkio gure enogastronomiaren ospeari”.

Mariasun Sáenz de Samaniego Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidenteak honako hau esan du IWINETC biltzarrari buruz: “Bultzada handia ekarriko dio garapen enoturistikoari eta dibertsifikazio ekonomikoari, eta kalitatezko turismoa sustatuko du. Horrek aukera emango du gure herrietan ekonomia pizteko eta, aldi berean, gure nortasunari eutsiz gure paisaia eta ondarea baliarazteko”.

Ordezkari instituzionalek eskertu nahi izan dute 3 erakundeen eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen artean izandako koordinazioa nazioarteko biltzar hau gauzatzean eta antolatzean.

IWINETC 2019

Apirilean baieztatu zen International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop (IWINETC) biltzarraren XI. edizioaren egoitza Araba izango zela. Biltzar hori enoturismoaren arloan nazioarteko topaketa garrantzitsuenetakoa da. Harrezkero hasi da lanean 3 instituzioek osatutako talde teknikoa, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen lankidetzaz, IWINETCen antolatzaileekin.

Lan-ildo horren barruan dago Anthony Swift-en bisita hau, IWINETC hartuko duten espazioak zuzenean ezagutzea helburu duena. Edizio hau honela banatuko da: txostenak aurkezteko 2 egun Gasteizen eta beste 2 egun eta erdi Arabako Errioxan workshop lana egiteko. Workshopean bilduko dira produktu enoturistikoen hornitzaileak eta bidaia-agentziak, baita enoturismoa merkaturatzen espezializatutako turoperadoreak ere.

Biltzarrak, halaber, produktu enoturistikoen hornitzaileentzako erakusketa-eremu zabal bat izango du; elkarteez, turismo-bulegoez, ardoaren museoez eta upeltegiez gainera.

Bisita biltzarraren egoitza den Europa Jauregian hasi da. Bertan bildu dira alkatea, diputatua eta turismoko zuzendaria. Ondoren, ordezkaritza Gasteizko zenbait hoteletara joan da, baita eraztun berdera eta hornidura-azokara ere.

Santa Katalinako lorategi botanikoa eta Gatz Harana ibili ondoren, ordezkaritza Arabako Errioxara joan da. Bertan, biltzarraren inguruko jarduerak egingo diren upelategiak eta hotelak bisitatu dituzte.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:31

  • Bero-sareak 688 atxikimendu lortu ditu, eta horiek bideragarri izateko hasieran jarritako 750eko helburura iristen ez badira ere, erakunde sustatzaileek ekimena osorik abian jartzea aldeztu dute; lehenengo bi erainetako lanak ekainean hasiko dira, Eulogio Serdan kalean.

  • SmartEnCityri dagozkion laguntzak aurrekontu-partidak agortu arte mantenduko dira. Beste 200 etxebizitzak bat egin lezaketela uste da.

Koroatzearen auzoaren birgaikuntza energetikorako SmartEnCity proiektua sustatzen duten lau entitateek —VISESA-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitako sozietate publikoa, Gasteizko Udala, EEE-Energiaren Euskal Erakundea eta Giroa— gaur iragarri dutenez, ekimena aurrera aterako da, dagoeneko 753 etxebizitza baliokideren atxikimendua egiaztatu baita, eta horietako 688 bero-sarera konektatuko baitira. Horrenbestez, entitate sustatzaileek baieztatu dute proiektua abian jarriko dela, zeinak alderdi hauek jasotzen baititu: etxebizitzen birgaikuntza energetikoa, bero-sarea ezartzea, eta bide publikoa hobetzea, auzokoek berek hautatutako lehentasunezko eremuetan. Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Visesako zuzendari nagusi Carlos Quindós, EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansola, eta Giroa-Veoliako zuzendari nagusi Juan Manuel Taracena agertu dira prentsaren aurrean.

Jarduteko eremua hedatu eta laguntzak eta berme-funtsa nabarmen hobetu zirelarik, joan den maiatzaren 31n bukatu zen komunitateak proiektuari atxikitzeko bigarren epea, datu hauekin: 397 etxebizitza atxiki dira, eta horietako 332k bero-sarearen alde bozkatu dute. Aldabeko gizarte etxea eta atxikitzeko asmoa adierazi duten beste ekipamendu tertziario batzuk gehituta, eta horien kontsumoa 356 etxebizitza gehiagoren baliokidea litzatekeela kontuan izanik, proiektuak 753 etxebizitza baliokideren atxikimendua du. Bero-sareak 688 etxebizitzari dagokion kontsumoa izango du.

Erakundeek Koroatzearen auzoaren alde egindako apustua sendoa da, eta horregatik, esku-hartzearen kostuaren % 54ko diru-laguntzak —H2020 europar programaren, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpenen batuketa— aurrekontua agortu arte mantentzea erabaki dute; kalkulatu da beste 200 etxebizitzak egin lezaketela bat.

Inplikatutako guztiek europar proiektu hori aurrera ateratzeko egin duten ahalegina nabarmendu dute erakundeek, eta eskerrak eman dizkiete auzokoei, jarritako konfiantzagatik eta erakundeen proiektu bat pertsonen proiektua bihurtzeagatik. Informazio prozesu osoan, jarduera-eremuan sartutako etxebizitzen % 67k bozkatu du SmartEnCity proiektuari buruz erabakitzeko.

Hiria biziberritzeko eta energia-eraginkortasuna lortzeko europar proiektua

SmartEnCity Europar Batasunak sustatutako proiektua da, CO2rik gabeko hiri adimentsuak sortzeko europar estrategia garatzeko xedez. Gasteizez gain, Estoniako Tartu eta Danimarkako Sondeborg hiriek hartzen dute parte proiektuan. Koroatzearen auzoan, auzoaren birgaikuntza energetiko integrala da helburua, biziberritzeko eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko. Lan hauek egingo dira: atxikitako eraikinetako fatxada eta estalkien isolamendua hobetzea; energia berriztagarriak erabiltzen dituen bero-sare batera konektatzea, basoetako biomasa baliatzen baitu (Europako beste herrialde batzuetan erabilitako eredua), eta bide publikoa hobetzeko lanak.

Birgaitzeko lanak ekainean bertan hasiko dira, Eulogio Serdan kaleko 4. eta 8.ean, eta horietaz gain lehenengo fasean —azaroaren 30ean amaitu zen— atxikitako 11 komunitateen proiektuen idazketa esleitu da. Atxikitako etxebizitzak monitorizatzeari ere ekin zaio.

Gasteizko Udalak, bestalde, Espazio Publikoan esku hartuko du, beste 2 milioi jarrita. Auzokoek egindako partaidetza-prozesuan erabakitakoari jarraituz, obra hauek egingo dira: Aldabe kalea oinezkoentzat izango da zati batean, eta modernoagoa; Aldabe plaza egoteko eta elkartzeko lekua bihurtuko da, eta Ziudadela plaza, parterreak kenduta, oinezkoak igarotzeko errazagoa izango da. Inguruko argiztapena ere hobetuko da.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 7an.

 

Share