Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 ekaina 2018 19:40

Gaur Kultura Elkargunea eratu da, Kultura Plan Estrategikoari lotuta; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Kultura eta Partaidetza zerbitzuetako langileek, artearen komunitateko hainbat sektorek, eta talde politikoen udal ordezkariek hartu dute parte.

Cantoren hitzetan, “plana hiri-analisi eta -planeamendurako tresna bihurtuko da, aukera ematen duena kultura sustatzeko ikuspegi bateratuaz hornitzeko, baita kultura udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialerako bitarteko bikaina dela aitortzeko eta legitimatzeko“; bestetik, “tokiko sorkuntzaren aldeko apustuaz, kultura guztion eskura jartzeaz eta kulturaren itzulkin sozialaz gain, gobernantzaren demokraziaren aldeko apustua egiten du, eta horri erantzuten dio elkargunea sortzeko eskaera, udal eskumeneko gaietan proposamenak eztabaidatu eta lantzeko gunea izan dadin“.  

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. ‘Belar Sounds’ Jardin de Falerinaren kanpoaldeko musikaldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta hainbat artista

Eguna. Osteguna, ekainak 28

Ordua. 12:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea, Ortuño aretoa

* Prentsaurrekoa hasi baino lehen irudiak hartu ahal izango dira Falerinako lorategian

——————————————

San Prudencio Fundazioaren Familiarentzako Sariak banatzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, ekainak 28

Ordua. 18:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:18

Gizartearen eta udal-administrazioaren arloko koordinatzaile nagusi Victor García Hidalgok eta Herritarren Segurtasunaren arloko zinegotzi Carlos Zapaterok gaur iragarri dutenez, Adingabeen Taldea eratu da udaltzaingoan, eta handitu egin da hainbat ataletako agente kopurua. Berrikuntza hauek agente berriak sartzearen, destino deialdiaren eta Agirrelandan agenteak banatzeko egiten ari prozesuaren ondorio dira, eta polizia zerbitzua hobetzea eta herritarren beharrei hobeto erantzutea dute xede.

Garcia Hidalgok gogora ekarri du “udal gobernuak udaltzaingoa hobetzeko barne-prozesua bultzatzeko duen konpromisoa, honakoak xede: herritarren segurtasunaren arloko erronka berriei aurre egitea, zerbitzua ematean eraginkorragoak izatea eta sortzen ari diren delitu mota berriei aurre egitea“.

Horren haritik sortu da Adingabeen Taldea. 9 pertsonek osatzen dute (lehen agente batek eta 8 agentek), eta haur eta nerabeekin izan daitezkeen arau-hauste penal zein administratibotan esku hartuko dute modu integralean, beti  ere prebentzioa, gizarte babesa eta asistentzia helburutzat hartuta.

Talde berria honakoez arduratuko da:

  • Arrisku-egoeretan dauden adingabekoak antzematea, prebentzioa egitea eta babestea: droga, alkohol edo tabako kontsumoa; legez kanpoko substantzien trafikoa; mehatxu eta jazarpenak; lapurretak; borrokak…
  • Bidegabeko jarrerak antzeman eta horiek saihesteko esku-hartzea: bandalismoa, hiri-altzarietako kaltea, bizikidetza oztopatzea, enbarazuak…
  • Espazio publikoetan, establezimenduetan edo gazteen lonjetan adingabeek alkohola eta sustantzia estupefazienteak kontsumitzen dituztela antzemanez gero ikuskatzeak egitea eta kontrolatzea.
  • Sare sozialen erabilera arduratsua sustatzea
  • Hezkuntza komunitatearekin batera, eskola absentismoari, eskola jazarpenari, eta gela barruko zein kanpoko indarkeriari aurre egitea.
  • Adingabekoen kontrako indarkeria zein seme-alaben gurasoekiko indarkeria  egoerak antzematea.
  • Gizarte-zerbitzuek antzemandako babesgabetasun kasuen banakako jarraipena egitea, eta adingabekoen fiskaltza eta epaitegiekin lankidetzan aritzea

Victor García Hidalgok adierazi duenez ” adingabekoak zaintzeaz arduratuko diren udaltzainez ari gara. Agenteek arrisku -eta babesgabetasun- egoeretan adingabekoen segurtasuna eta babesa bermatu nahi dute, baina aldi berean, horiek egin ditzaketen arau-hausteak saihesteaz ere arduratuko dira. Horrenbestez, bi arlotan esku-hartuko duen polizia talde batez ari gara: gizarte arloan eta segurtasunaren arloan.

Genero Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren Taldeko langile kopurua igotzea eta ordutegia zabaltzea dugu Udaltzaingoko agenteen banaketaren bigarren berrikuntza. Hiru pertsona gehiago izango dira, eta beraz, hiru urte eskasetan, bost agente gehiago izango ditu, hau da 4 izatetik 9 izatera pasata

Udaltzaingoak, orain arte, ez du horrenbeste giza baliabiderik izan emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzari aurre egiteko” azpimarratu du Gizarte eta Udal Administrazioaren Arloko koordinatzaileak. Gogorazi duenez, talde honek, iaz, genero indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren  arloko 199 kasu izan zituen  eta 158 babes-agindu izapidetu zituen.

Genero eta Familia Indarkeriaren taldeak lan integrala egingo du:

  • Esku-hartze guztien analisia egitea, genero edo familia barruko indarkeria kasuak antzemateko.
  • Atestatuen instrukzioa egitea eta beldurra edo ezagutza eza dela kausa salaketarik jarri nahi duten biktimen defentsan parte hartzea.
  • Biktimei epaitegietara laguntzea eta biktimen segurtasuna bermatzea.
  • Urruntzeko aginduen jarraipena egitea, ea betetzen diren.

eta garrantzitsuena da talde honek ez duela esku-hartzea amaitutzat ematen biktimaren bizimodua erabat normaldu arte, prozesu judiziala gorabehera” azaldu du García Hidalgok.

Adingabeen talde berria sortzeaz eta Genero indarkeriaren eta Familia indarkeriaren taldeko agente kopurua handitzeaz gain, udaltzaingoa hobetzeko beste hainbat berrikuntza ere aurkeztu dira.

Segurtasun eta Trafiko Arloa

  • 4 agente gehiago motorzaleen  taldean. Sekzio bakoitzean lehen agente bat eta 7 agente izango dira. Guztira, 28 izango dira (orain arte 24).
  • Berehala erantzuteko patruilan 4 polizia gehiago.

Polizia judizial eta ikerketa arloa

  • Ikerketa taldean 3 agente gehiago izango dira, 12 izatetik 15era pasata. Horrenbestez, udalaren esparruko delitu telematikoei aurre egin ahalko zaie, besteak beste: txartelak erabilita egindako iruzurrak, datu pertsonalen iruzurrezko erabilera, sareko jazarpena eta mehatxuak..

Udal administrazioari eragiten dion iruzurra antzemateko eta horri aurre egiteko lanak indartzeko balioko du: gizarte laguntzetako iruzurrak, laguntzak jasotzeko agiriak eta nortasunak faltsutzea….

Berrikuntza eta agente berri horiek guztiek “hiri seguruagoa izaten eta herritarren beharrei hobeto erantzuten lagunduko dute“. Datozen asteetan ezarriko dira, pixkanaka.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:32

Gorka Urtaranek Hezkuntza Berritzeko III. Foroa inauguratu du

 

Gasteizko alkateak Arabako Hezkuntza Berritzeko III. Foroaren hasiera-ekitaldian hartu du parte gaur; Hezkuntza Ildo Berriak fundazioak antolatu du biltzarra. Gorka Urtaranek hiriak hezkuntzarako marko gisa duen garrantzia azpimarratu du, Europa jauregiko Gasteiz aretoan bildutako ehun entzule ingururen aurrean (irakasleak, psikologoak eta gurasoen elkarteetako ordezkariak). “Agertokiaz gain, oso garrantzitsua da pertsona orok garapen sozial eta pertsonala lortzeko trebetasunak, printzipioak eta balioak izatea. Horregatik dira hain garrantzitsuak hau bezalako foroak, hezkuntzaren alorrean berrikuntzaren aldeko apustua egiten baitute”, adierazi du.

Hainbat ikastetxeren esperientzia berritzaileak aurkeztu eta partekatzea da foroaren helburua. Sektoreko eragile nagusien artean hezkuntza berrikuntzari buruz hausnartu, eztabaidatu eta partekatzeko gune bat izan nahi du. Hizlari ospetsuek bost hitzaldi emango dituzte hainbat gairi buruz: neuroikaskuntza, heziketa emozionala, teknologia berriak ikasgelan eta arazoei aurre egiteko tradizionalez bestelako pentsamoldeak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:12

Hirigintza eta Ogasun zinegotzi Itziar Gonzalok Aenkomer elkarteak antolatutako VI. Berrikuntza eta Ekintzailetza Topaketan hartu du parte, zehazki, iparraldeko hainbat udalerritako hiri-ereduak eta merkataritza-estrategiak azaltzeko taldean. Bilbo, Iruñea, Santiago de Compostela, Valladolid eta Zaragozako udaletako ordezkariekin batera, Gonzalok Gasteiz ezaugarritzen duen hiri iraunkorraren eredua azaldu du, zeina merkataritza eta zerbitzuen politiketan ere islatzen baita, Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoa bezalako ekimenen bitartez; duela bi urte eta erdi jarri zen martxan planak iraunkortasuna merkataritza jardunean aplikatzen du, besteak beste.

Horren erakusgarria da merkataritzarekin lotutako hirigintza, espazio publiko atseginagoa eta irisgarriagoa diseinatzen duena, oinezkoen igarobidea erraztuz auzokoei zein jarduera ekonomikoari mesede egiten baitie. Horren haritik Bost Enparantza proiektua nabarmendu du, zeinaren bidez Santa Barbara plaza osorik eraberritzen ari baita.

Itziar Gonzalok adierazi du mugikortasun iraunkorraren alorreko jarduerak tokiko merkataritza dinamizatzeko faktorea direla. Horren froga dira merkatarientzako TAOaren egokitzapena eta udal aparkalekuetan tarifen eskaintza zabala izateko TUVISAk egin duen lana, erabiltzaile zein merkatarien eskaera eta beharrei erantzutearren. “Bizikleta-lagun” diren saltokien programa ere emaitza onak ematen ari da, baita zamalanekin lotutako esperientziak ere. Mugikortasunarekin lotutako azpiegitura handien proiektuek —lurperatzea eta BEA— ate berriak irekiko dizkiote tokiko merkataritzari, Gonzaloren ustez.

 

 

 

 

 

Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoaren kutsu berdea indartzen duten alderdiekin batera, Itziar Gonzalok merkataritza biziberritzeko lagundu dezaketen beste jarduera batzuk aipatu ditu, Erdigunerako Masterplana, esaterako, eta administrazio publikoetatik merkataritza-sorta bideratzeko politikak garatzearen alde agertu da, gehiegi arautu ordez.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:36

Mendizorrotzeko pistetan egingo da, ekainaren 29tik uztailaren 1era arte

 

Asteburu honetan (ekainak 29-30 eta uztailak 1) Espainiako LIII. Master Txapelketaren egoitza izango da Gasteiz. Orotara 35 urtetik gorako 2.156 atleta lehiatuko dira, emakume zein gizonak, 5 urteren aldeko kategorietan banatuta; banakako 20 proba eta taldeko bi izango dira.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatu Igone Martínez de Lunak, Euskal Atletismo Federazioko lehendakari Juan José Andérezek eta Arabako Atletismo Federazioko lehendakari Andrés Sánchezek aurkeztu dute prentsaurrekoan.

Hauek izango dira banakako probak: 100, 200, 40, 80, 1.500 eta 5.000 metro; hesi altuak; hesi baxuak; 2.000 eta 3.000 m oztopoak; pisu, mailu, disko, xabalina eta mailu astun jaurtiketa; luzera-jauzia; jauzi hirukoitza; altuera eta pertika jauzia eta 5 km martxa. Taldekako probak, azkenik, 4×100 eta 4×400.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:33

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Antzinako Liburuen XXIV. Azoka, ALVE-Euskadiko Liburu Zaharren alorreko Enpresaburuen Elkarteak antolatua, ekainaren  ekainaren 28tik uztailaren 15era egingo da, Urrezko Zeledonen plazan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok eta elkarteko lehendakari Txema Sandovalek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Liburu zaharren sustapena, bibliografiarekiko interesa, bilduma-gaiak, liburu zahar eta erabiliak eta bigarren eskuko liburuak dira azokak lantzen dituen arloak. Urtero bezala, Urrezko Zeledonen plazan irekiko dira saltokiak, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Hamar liburu-dendak hartuko dute parte: Cafetal (Gasteiz), Asilo del libro (Valentzia), Bibliófilo (Iruñea), Prim (Valentzia), Sekhmet (Gasteiz), Prólogo (Huesca), Torres de Valencia (Valentzia), García Prieto (Madril), Maxtor (Valladolid) eta Hamburgo (Valentzia).

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:51

Hamaikakoaren aurkezpen fitxa

 

Karmele Jaiok, Paul Urkijok, La Pulgak eta Martin Agirregabiriak parte hartuko dute, besteak beste, udazkenean, hamaika egunez, egingo den euskararen aldeko ekimenean.

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenak Gasteizko hamaikakoa aurkeztu du. Ekimenera batu eta enbaxadore izango diren hamaika lagunak elkartu dira goizean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egindako agerraldian. Edurne Parro (Aenkomer-eko zuzendaria), Martin Agirregabiria (Alaves taldeko jokalaria), Karmele Jaio (idazlea), Marina Sagastizabal (Mugimendu feministako kidea), Paul Urkijo (zinemagilea), Askoa Etxebarrieta La Pulga (artista), Gorka Ortiz de Urbina (Zeledon), Iñaki Garmendia (EGA Master zuzendaria), Itziar Azpeitia (kazetaria), Carlos Villalba (erretiratua) eta Natasha Rueda (Goian elkarteko kidea) dira Gasteizko hamaikakoa osatzen duten lagunek. Modu pertsonalean eta borondatez, Euskaraldian parte hartzea erabaki dute, Belarriprest eta Ahobizi rolen bitartez. Hala, egistasmoaren Gasteizko enbaxadore izango dira, eta herritarren izen ematea aktibatzeko lehen deia egin dute.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den ekimena da, eta hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa soziala izango da. Horretarako, hamaika egunez, bi rol izango dira aukeran: Ahobizi (ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet) eta Belarriprest (egidazu euskaraz, nik ulertzen dut. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut). Ekimenean izena emateko epea irailarean 20an zabalduko da, eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Euskaraldia euskalgintza eta erakundeen artean antolatzen ari den ekimena da, besteak beste, Gasteizko udala bultzatzaile nagusietakoa da.

Bitartean, auzoz auzoz eta hainbat enpresa eta entitatetan batzordeak eratzen ari dira, herriko eragile eta euskaltzaleekin batera, ekimenaren inguruko informazioa zabaltzeko eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzeko. Gasteizko Euskaraldiak batzorde hauetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi die herritar guztiei.

Informazio gehiago: gasteiz.euskaraldia.eus

Kontaktua: Oier Azkarraga 688 743 086

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:17

“Justo Antonio Olagibel: Erdi Aroko hirigunea eta XIX. mendeko Zabalgunea arkitektura-bilbez lotzeko irtenbide argia” izango da aurtengo gaia, Olagibel hil zeneko bigarren mendeurrena dela eta

Pintura lehiaketa

Uztailaren 14an izango da Gasteizko Udalak antolatzen duen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XII. edizioa.

Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute uztailaren 2tik 12ra bitartean, biak barne, udalaren web-orriaren bitartez, edo 010 telefonora deituz (Gasteiztik kanpo deituz gero: 945 161100).

“Justo Antonio Olagibel: Erdi Aroko hirigunea eta XIX. mendeko Zabalgunea arkitektura-bilbez lotzeko irtenbide argia” izango da aurtengo gaia, Olagibel hil zeneko bigarren mendeurrenaren ospakizunak direla eta.

Larunbat goiz osoan zehar ikusi ahal izango dituzte gasteiztarrek lehiaketan parte hartzen duten artisten margo-lana Olagibelek lana egin zueneko gunean (Arkupeko ibilbidean eta Espainia plazan).  Bukatutako lanak 17:00ak baino lehen aurkeztuko dira, eta 19:30ak arte egongo dira ikusgai Arkupeko ibilbidean. Ondoren, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da. Lehenengo saria 1.600 eurokoa izango da; bigarrena, 1.400 eurokoa; eta hirugarrena, 1.200 eurokoa. Horrez gain, 500 euroko 2 accesit emango dizkiete sarituak izan ez diren bertako artistei.

Share