Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko Andre Maria Zuriaren Jaietako berritasunak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, ekainak 12

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:47
    • Sisteman 221 pertsonak eman dute izena dagoeneko
    • Doako probaldi baten ondoren, 2018ko urtarrilean tarifa bat kobratzen hasi zen sareko puntuetako batean bizikleta aparkatzeagatik

     

    VGbiziz bizikleta-aparkaleku seguruen zerbitzua da, eta Gasteizko Udalak hiriko zenbait lekutan eskaintzen du. Lehen instalazioa autobus-geltokian ireki zen, 2017an, eta 110 leku eskaintzen ditu erlaitzetako baten azpian. Geroago beste lau ireki ziren, Postetxean, Olagibel kalean, Unibertsitateetan eta Mendizorrotzean. Iglu bakoitzak 50 bizikletarentzako lekua du.

     

    Zerbitzuak kaleko doako aparkalekuen eskaintza osatzen du; instalazio horietan bizikletak seguruago egon daitezke, eta aire zabaletik babestuta, prezio onean.  Bi tarifa nagusiek bizikleta hilabetez gordetzeko aukera ematen dute: batak hilean 3 euro balio du, eta gehienez ere 3 egunez eduki daiteke bizikleta mugitu gabe (bizikleta lanegunetan erabiltzen dutenentzako aproposa); besteak 6 euro balio du, eta bizikleta aparkalekutik gehienez 6 egunez hartu gabe uzteko aukera ematen du (bizikleta batez ere asteburuetan erabiltzen dutenentzat aproposa). Nahikoa da VGbiziz aplikazioa mugikorrean instalatu eta erregistratzea bizikleta sarearen edozein puntutan utzi ahal izateko.

     

     

    Udalak dituen datuen arabera, sisteman izena eman duten pertsonen kopurua etengabe hazten ari da, aurtengo udaberriko eguraldia gorabehera. Zehazki, 221 pertsonak eman dute izena VGbiziz aplikazioan.

 

Sistema erregulartasunez erabiltzen duten pertsonen kopurua ere hazten ari da: une honetan, astero 90 dira, gutxi gorabehera. Horrek esan nahi du aparkatzeko hiru lekuko erabiltzaile aktibo bat dagoela.

 

Autobus geltokiko aparkalekua erabiltzen da gehien, espero izatekoa zenez, hiriarteko garraio publikoa eta bizikleta konbinatzeko aukera ematen baitu. Astean 30-35 erabiltzaile ditu. Postetxeko eta Olagibel kaleko igluek 25-20 erabiltzaile izan ohi dituzte astean, erdialdean baitaude; Mendizorrotzekoa eta Unibertsitateetakoa, aldiz, gutxiago  baliatzen dira, astean 8-10 erabiltzaile baitute. Igerileku denboraldian Mendizorrotzekoa gehiago erabiliko dela espero da.

 

 

Bizikletak batez beste egun bat (25-30 ordu) egoten dira aparkatuta, beraz, txandakatze maila nahiko ona da.

 

Informazio gehiago

https://www.vitoria-gasteiz.org/vgbiziz

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:47

ONCEren Astea Euskadin 2018ko egitarauan Arabako garraiobide publikoen arduradunek (Alavabus, Tuvisa eta Euskotren) “Garraio Tour” delako ihardueran hartu dute parte eta modu horretan bai antifaza zein ikusmen urritasuna simulatzen dituzten betaurrekoak jantziaz pertsona itsuen azalean jarri dira ONCEko teknikarien eskutik garraiobideetan batetik bestera bidaituaz.

Aipatu garraiotan bidaitu dute itsu- itsuan Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak, TUVISAko gerente Marijo Ajuriaguerrak, Josu Lopez Ubiernak, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko Arabako Foru Diputatuak; Aitor Etxebarriak, Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas gaietako Zuzendariak; Javier Lucasek, Euskotreneko Tranbien Ustiakuntzaren arduradunak; eta Sergio Egiak, Gasteiko Tranbiaren arduradunak.

Hauek guztiak pertsona itsuen azalean jarri dira, eta bai ikusmen urritasuna edota itsutasuna antzemateko antifazak eta betaurreko bereziak soinean jantzita, eta ONCEko teknikariek aholkatuta bidaiatu dute.

Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak gogorarazi duenez “ONCEko teknikariak adituak dira alor honetan eta beti aritzen dira batetik bestera erabiltzaileentzako egindako egokitzapenen funtzionamendua egokia den ala ez berrikusten, eta horretarako garraiobidetako teknikariei aholkuak ematen dizkiete, pertsona itsuen eguneroko errealitatea azpimarratuz”. Horrez gain ere esan du “ONCEko pertsona afiliatuek semaforoak aktibatzeko mandu edo gailuak ONCEk ematen dizkiela, hala nola autobus zein markesinetako audioak aktibatu ahal izateko ere”.

Javier Domínguezek, ONCE Euskadiko lurralde Presidenteak adierazi duenez “iharduera honekin bi gauza jarri nahi izan ditugu mahai gainean, batetik irisgarritasun alorrean emandako aurrera pausuak handiak izan direla, eta bestetik oraindik ere pertsona itsuen irisgarritasuna osoa izan ahal izateko pausoak emateke daudela. Oraindk ere makina bat gauza hobetu beharrean baitaude. Besteak beste hainbat autobusen markesinetako audio sistemetan akatsak nabarmentzen dira; hainbat ticketak erosteko makinek ez dure oraindik audio sistemarik, eta andenetan pertsona itsuek ez dute jakiten bagoiaren helbidea zein den audio sistemarik ez dagoelako”.

“Garraio Tourraren” helburua bikoitza da. Batetik irisgarritasunaren alorrean egun arte lortutako aurerapenak azpimarratzea, baina bestetik oraindik ere pertsona itsuei eta ikusmen urritasunak dituztenen irisgarritasuna osoa lortu ahal izateko egiteke daudenak ere.

ONCEren Asteak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaletxearen, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta EITBren babesa jaso du.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:21

 

 

 

 

 

 

Floridako dantzaldiak larunbat honetan hasiko dira, hilaren 16an, eta irailaren 16ra arte iraungo dute.

PROGRAMA TITEREANDO 18

Uztailaren 8an (igandea) hasiko da 2018ko “Txotxongilo txoroak Gasteizen” programa; hamar konpainiak hartuko dute parte, eta hamaika ikuskizun eskainiko dituzte, horietako bi sortu berriak eta euskaraz.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Panta Rhei taldeko arduradun Idoia Ayestaránek aurkeztu dute programa; uztaileko eta abuztuko igandeetan egingo da, gehi bi larunbatetan: uztailaren  14an eta 28an.

Ikuskizunak Hirigune Historikoko eta erdiguneko oinezkoentzako eremuko plaza eta txokoetan eskainiko dira. Aurten, berritasun gisa, Arriagako parkera hurbilduko da programa, abuztuaren 12an, formatu txikiko bi ikuskizun eskaintzeko.

Askotariko lanak proposatuko dira: hasteko, ikuskizun ibiltaria izango  da oinezkoentzako eremuan. Uztailaren 14an eta 15ean, etxola bat instalatuko da Probintzia plazan, eta bertan familientzako ezohiko ikuskizuna antzeztuko da, hitzik gabea; egun bakoitzean bost emanaldi eskainiko dituzte. Uztailaren 15ean, halaber,  txotxongiloak muntatzeko gune bat jarriko da txikienentzat.

Monstrenka aretoan, bestalde, gazte eta helduentzako txotxongilo-ikuskizuna antolatu da uztailaren 28an, ezohiko publiko horrengana hurbiltzeko asmoz.

Floridako dantzaldiak

Larunbatean, hilak 16, Floridako dantzaldien programa hasiko da. Larunbat eta igandeetan egingo da, Floridako kioskoan, irailaren 16ra arte, uztailaren 8an (igandea) izan ezik, egun horretan Peñafloridako Kondearen plazara aldatuko baita, Triatloia dela eta.

Informazio +

 

Kaldearte-ren balioespena

Bide batez, Kultura zinegotziak “Kaldeartek 2018an eskaini duen beste erakustaldi bikaina” balioetsi du.

Milaka pertsona atera dira kalera erakustaldiaz gozatzeko, eta agertoki guztiak jendez gainezka egon dira ostiraletik igandera arte, zalantzarik gabe, kalitate artistiko handiko edizio batean”, nabarmendu du Cantok.

Antolatutako ikuskizun guztiak normaltasunez garatu dira, larunbat gaueko zazpi emanaldi izan ezik, horiek bertan behera utzi behar izan baitziren ilunabarrean bota zuen euri-jasa zela kausa. Talde teknikoa dagoeneko lanean ari da 2019ko ekainaren 7tik 9ra arte egitekoa den XIV. edizioa prestatzen.

Share