Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Udal Antzoki Sareko udako programazioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, ekainak 5

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:39

 

 

 

 

 

 

 

Igandean, ekainak 10, Gasteizko Emakumeen Lasterketa hamaikagarren edizioa egingo da. Urtero bezala, 6.000 emakume inguruk hartuko dute parte, berdintasuna eskatzeko eta bularreko minbiziaren eta genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko.

Hauek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan: Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Joseba Pérez de Heredia, Euskara, Kultura eta Kirol foru zuzendaria; Elena Sagaseta, Clara Campoamor elkarteko kide eta edizio honetako amabitxia; Marisa Pérez, Asamma Vitoria elkarteko ordezkaria; Patxi Ormazabal, Arabako AECCko lehendakaria, eta Martín Fiz, atleta wta Emakumeen Lasterketako lehendakaria.

Ekainaren 11ko 10:00etan irtengo da lasterketa Mendizorrotzetik, eta bost kilometro egin ondoren leku berean bukatuko da. Ostiralean, goizeko 11:00etatik aurrera, Emakumearen Feria irekiko da Iradier Arenan.

Share