Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2018 22:13

 

Gorka Urtaran alkateak ARAEX Arabako Errioxa taldeak Gasteizko Udalari eman dion saria jaso du gaur upategi multzo honen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Ekitaldian, ardoaren sektorearen arloko 300 pertsona inguru bildu dira, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ematen dioten babesa ere aitortu da. Bertan izan dira Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako sailburuorde Bittor Oroz. Halaber, hainbat aitorpen eman dira lagun, bezero eta Araex upategiak kategorietan.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. Askoren arteko bigarren murala aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez; eta Irantzu Lekue, artista

Eguna. Ostirala, ekainak 15

Ordua. 10:30

Tokia. Haurtzaroa eta Senitartea Udal Zebitzuko eraikina (Jose Erbina kalea, Foru kaleko tunelaren gainean)

————————————-

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, ekainak 15

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:11

Gaur amaitu da Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak bideratzen duen haur eta nerabeen parte hartzerako Aktiba(tu) programaren aurtengo ikasturtea, Udalak Goiuri jauregian eskaini duen harrera batekin, buru zelarik Gasteizko alkateorde eta Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munain.

Gasteizko 19 ikastetxetako 2.000 haur baino gehiagok hartu izan du parte aurtengo ikasturtean Aktiba(tu) proggramaren jardueretan. Aurten bi berrikuntz handi azpimarratu behar dira bertan: batetik, Haur eta Nerabeen Elkargunearen sorrera, eta bestetik Hirikoak jarduera, non Europako beste herrialde batzuetako haurrek Gasteizi eta Aktiba(tu) programan eztabaidatutako gaiei buruzko iritzia eman dezaketen, behin Gasteiz bisitatu ostean.

López de Munainek azpimarratu du “ikastetxe guztietan aurkitu dugun laguntza, nola ikasleengan, hala parte hartu duten haurren aldetik ere. Gasteizko gizartearen zati garrantzitsu bat ordezkatzen dute, eta konbentzituta gaude beren laguntzarekin gizarte hobea eraiki ahal izango dugula, non haur eta nerabeen eskubideak errespetatu eta praktikara eramango diren”.

Haur eta nerabeen parte hartzerako programaren lan eta erabaki garrantzitsuenen artean daude, beste askoren artean, Neska Txikirentzako izen bat hautatzea (Edurne deituko da aurrerantzean), eta haurren parte hartzea hiriko haur eta nerabeen egoerari buruzko diagnostiko bat egiterakoan, zeina oinarri izan baita berriki onetsi den II. HANUP erredaktatzeko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:09

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkatea, Arabako diputatu nagusia eta Kulturako sailburuak jardun-protokolo bat sinatu dute, zeinak lanen kontrataziora bideratuko duen 

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak gehienez ere 22 milioi emateko konpromisoa hartu dute beren gain, inbertsioaren % 40, emakidadaun izango denak gainerakoa jarriko duelarik 

Mendizorrotzeko futbol-zelaian sinatu da gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko jardun-protokolo orokorra, estadioa eraberritu eta handitzeko lanak finantzatzeko. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, diputatu nagusi Ramiro Gonzalez eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek bat egin dute futbol-zelaia eraberritzeko planarekin, eta konpromisoa hartu dute, nor bere erakundea ordezkatuz, Gasteizek izan ahal dezan estadio moderno bat, kirol profesionalaren behar berriei erantzuteko gauza izango dena.

Mendizorrotzeko futbol-zelaiak 19.000 ikusle inguru hartu ditzake; 1924an egin zen udal instalazioa, eta zenbait eraberritze-lan egin izan dira bertan, garrantzizko azkena 1997 eta 2000 urteen artean. Gaur egun, eta 2023ra arte, Gasteizen eta Araban erreferentziako kirol erakundea den Deportivo Alavések instalazioen lagapen esklusiboa dauka, eta, horregatik, bera arduratu behar da barrutia onik zaintzeaz. Hobekuntza batzuk egin izan diren arren, futbol zelaiak egiturazko akats larriak ditu, segurtasunari eragiten ez diote, baina zaharberritzea eta edukiera handitzea eskatzen dutenak.

Egoera horren aurrean, euskal administrazio nagusiak, eta probintzia eta hirikoak berretsi egin dute eraberritzeko lanari emandako babesa, konbentzituta baitaude hori aukera bat izango dela ez soilik Gasteizentzat, baita Araba eta Eskadi osoarentzat ere. Proiektu estrategikotzat jo dute.

Munta ekonomiko handiko lana dela aintzat hartuta, eta udal izaerako instalazioa izanik, instalazioaren emakidadun izango denak ere parte hartzea erabaki da. Horrek azaltzen du jardun-protokolo hau, non erakunde bakoitzak finantzazioa partzialean egingo duen ekarpena azaltzen den. Hiru administrazio publikoen ekarpenak ez du inbertsio globalaren % 40a gaindituko, hots, 22.050.200 euro guztira, honela banatuta: 8.183.400 euro Udalak, eta 6.933.400na euro Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Etorkizunean emakidadun izango denak gainerako % 60a ipiniko du, gutxienez.

Gasteizko alkatea poz ageri da hitzarmena lortzearekin. “Erakundeok erantzun egin diogu aurrerantzean ere Udalarena izango den estadioa eraberritu beharrari, eta bakoitzaren ekarpena zehazteko gauza izan gara. Eskertu egion diet gainerako erakundeei, lan garrantzitsu honen finantziazioan inplikatzea. “Hiriak merezi du XXI. mendeko futbol profesionalari erantzuteko moduko zelai bat, eta gaur eman dugun urratsak eraberritu eta handitzeko obrei ekiteko administrazioen borondatea islatzen du, eta aldi berean, estadio onen arteko bat izatera eramango gaituen bidearen hasiera da”.

Gorka Urtaranek hemendik aurrera etorriko diren etapak aipatu ditu. Lehen-lehenik bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa aztertzea, instalazioa eraiki eta ustiatzeko aurreproiektua, eta obraren lizitazioa eta esleipena Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren eta Udalaren artean sinatuko den finantziazio-hitzarmenaren aurretik. Jarraian, emakidadunak Gasteiz egungo beharrei erantzuteko moduko bateko futbol zelaia izatera eramango duen lanak hasiko ditu.

Halaber, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskal erakundeek azken boladan egin duten apustua Euskadin lehen mailako kirol azpiegiturak egon daitezen: “Azken urteotan euskal erakundeen arteko lankidetza bat egon da eta adostasun bat lortu dugu punta-puntako kirol azpiegiturak bultzatzeko. Apustu horri esker, euskal taldeek beren kirol proiektuak egonkortu ahal izan dituzte mundu mailako kirol txapelketa nagusietako batzuetan eta, era berean, horrek lehen mailako ekitaldiak geurera ekartzeko aukera eman digu, bestela Euskadin nekez izango genituzkeen kirol ekitaldiak, hain zuzen”.

Alavesek lurraldea munduan ezagutarazteko duen ahalmena goretsi nahi izan du diputatu nagusiaren mezuak. “Guretzat Alaves oso klub garrantzitsua da. Egun, Araba izena munduan zehar barreiatzen du. Lehen mailako klub eta taldea dugu, eta begi bistakoa da zelaia hobetu eta handitu beharra dagoela. Duela urte batzuk handitu eta hobetu egin zen, baina denboraren poderioz egiaztatu dugu zelaia eraberritu eta handitu beharra dagoela”, adierazi du Ramiro Gonzalezek. Era berean, gehitu du zeregin horretan erakundeen lankidetzak erabateko garrantzia duela. “Erakunde guztien egitekoa da eraberritze eta handitze horretan parte hartzea. Erakundeen arteko elkarlan eredu baten aurrean gaude, gaur hasi eta Mendizorrotza berrian jokatuko den lehen partidarekin amaituko den ibilbide luze eta oparo baten aurrean”.

Azkenik, hauxe esan du aurrerago obrak buruko dituen emakidaduna izan nahi duen Deportivo Alavéseko presidente Alfonso Fernández de Trocónizek esan du “Gaur sinatu dugun jardun-protokoloak erakusten du erakunde publikoak prest daudela hein batean obren finantziazioari aurre egiteko”. “Lehen urrats oso garrantzitsu bat eman dugu Mendizorrotzeko estadioa eraberritu eta handitzeko prozesuan, eta horrek agerian jartzen du Arabako eta Euskal Herriko hain proiektu garrantzitsu arekiko konpromisoari dagokionez”, gehitu du.

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:57

Aurten 224 leku gehiago eskainiko direnez, 2018-2019 ikasturtean 1.300 matrikulazioko errekorra lortuko du (aurretiazko izen-emateak iaz baino 300 gehiago izan dira).

Luis Aranburu Musika Eskolak 2018-2019 ikasturterako aurretiazko izen-emateen kopurua eman du ezagutzera. 4.038 izan dira (iaz baino 307 gehiago), eta aurtengo ikasturtean inoiz baino ikasle gehiago izango dira, 1.300eko errekorra, 224 leku gehiago eskaintzearen ondorioz.

Hala iragarri du gaur eskolako zuzendaritza-kontseiluko lehendakari Estibaliz Canto zinegotziak. Ikasle ohiek 1.545 berritze-eskabide egin dituzte; ikasle berriek 2.367 eskabide. Horretaz gain, beste 31 eskabidetan ez da musika-tresnarik zehaztu eta beste 95 lagunek lengoaiarako proba eskatu dute. Azpimarratzekoak dira 1. mailari buruzko datuak: 4 urteko 135 neska-mutilek, 5 urteko 94k, 6 urteko 75ek eta 7 urteko 21ek eman dute izena.

Cantok adierazi duenez, “gogoan izan behar da aurten ikasle kopuruan errekorra izango dugula, 1.300 ikasle, azken bi urteetan musika eskolako lanaldiak pixkanaka handitu eta auzoetan Luis Aranburu eskolako gelak sortzea ahalbidetu izanaren ondorioz“.

Zabalgana eta Salburuko gizarte-etxeetan musika hastapenetarako 144 leku izan dira, datorren ikasturterako aurreikusitako lanaldien igoeraren ondorioz beste 80 leku gehiago izango da eta aurreko ikasturtean 78 leku izan dira; Beraz, guztira, 302 leku gehiago hiru ikasturtetan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:46

 

 

 

 

 

 

“Herritarren kontzientziazioa funtsezkoa da hondakinen banaketa berezitua hobetzeko”, esan du Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotziak

informatzaile-talde berezi batek “gehiago eta hobeto” birziklatzera animatuko ditu aste honetan zehar gasteiztarrak, Postetxe plazan

Udalak irudi berri bat sortu du, hirian hondakinen kudeaketa hobetzera zuzenduriko ekintza guztietan baliatuko dena

 

Gasteizko Udalak ‘Birziklatu!-Revolucionamos’ kanpaina aurkeztu du gaur goizean Urrezko Zeledonen plazan. Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotzi Iñaki Prusillaren aburuz, ekimenak nahi du “gaur egun % 30ean dagoen Gasteizko hondakinen banaketa berezituaren tasa igotzea”. Zehatzago esanda, Udalak irudi orokor berri bat sortu du (aterki bat), eta hiriko hondakinen kudeaketa hobetzera zuzenduriko ekintzetan agertuko da. Horrez gain, informatzaile talde bat aurkeztu du, zeinak hiriaren aniztasuna islatzen duen (adin, genero, itxura, jarrera, jatorri eta abarren aldetik) tamaina errealean, mezu oso argi bat zabaltzeko asmoduna: Gehiago eta hobetu birziklatu behar da. Ekimenak Ecoembes eta Ecovidrioren laguntza dauka.

 

Iñaki Prusillak azaldu duenez, “ulertzen dugu zer nolako erronka planteatzen digun Europako zuzentarauak, bi urtetan % 50eraino iristea, alegia. Gaur egun, Gasteizko birziklapen-tasa % 30ekoa da; horrenbestez, ahalegin handia egin beharko dugu, nola administrazioak, hala herritarrek ere. Ahalegin horrek eboluzioa eta baita erreboluzioa ere eragin nahi du sortzen ditugun hondakinak kudeatzeko moduan”.

 

Herritarrak kontzientziatzeko, Udalak irudi berri bat sortu du hondakinen kudeaketarekin lotuta egiten den kanpaina orori laguntzeko. Irudi hori holako eta halako ekimenetan agertuko da, baina ekimen bakoitzaren bakoitzaren xede-publikoa zein den, eta horientzako egokituta: herritarrak oro har, auzo- edo kale-multzoak, hondakin mota jakin bat sortzen duen sektore ekonomiko jakin bat, merkatariak, taberna eta jatetxeak…

 

Zehazki, ‘Birziklatu!’ logotipoa sortu da, hizkuntza ofizial bietan ulertzekoa, eta erraz lotzen dena hondakinak modu berezituan biltzearekin. Logotipo horri ‘Revolución’ hitzak lagunduko dio, baitan ‘evolución’ kontzeptua daramala, nabarmen berezituta. Izan ere, Gasteiz erronka bati aurre egin beharrean da, alegia, birziklapen-tasa hobetzea; tasa horrek eboluzionatu egin beharko du, eta horrek erreboluzioa ekarriko du, irauli egingo gure ohituretako zenbait. “Laburbilduz, herritar guztion artean bilketa berezituaren maila hobeago batzuetarantz eboluzionatu beharraren ideia islatu nahi da”, azpimarratu du Iñaki Prusillak. Alde grafikoari dagokionez, nabarmendu egin dira ‘B’ eta ‘R’ letrak, eta harridura ikur bat eta gezien bidez aurrera egitearen sinbolo erantsi dira. “Izan ere, erritmoa bizkortu beharra dugu, Europak eskatzen diguna beteko badugu”, azaldu du zinegotziak.

Astean zehar, Urrezko Zeledonen plazan, herritarrek birziklapenaren aldeko informatzaile-tropa bitxi baten hogei bat kiderekin egingo du topo. Hamar pertsonaia horiek herritarrak “gehiago eta hobeto” birziklatzera animatuko dituzte, mezu positiboen bitartez. Udalak tamaina errealeko hogei irudi paratu ditu, pertsona errealen argazkiekin, gizartearen isla izan nahian. Mezu argi eta erraz ulertzekoak zabalduko dituzte: “Birziklatzen dut eta harro nago”, “ireki zure bihotza birziklatzeari, asko dago egiteko”, “ez dago aitzakiarik ez birziklatzeko, busti zaitez”, “latak, brikak eta plastikozko ontziak horira…” Pertsonaia bakoitzaren atzealdean kanpaina globalaren irudia, bilketa berezituaren abantailak nabarmentzeko esaldiak, eta Ecoembes, Ecovidrio eta Udalaren logotipoak joango dira.

Hauek dira pertsonaien atzealdean inprimatutako abantailak: “Ontziak ongi bereiztuz haiek birziklatzea lortzen dugu, bigarren bizitza bat emanaz”, “edukiontzi horian latak, brikak eta plastikozko ontziak ez diren hondakinak uzten baditugu, haien birziklatzea oztopatzen dugu”, “hondakinen kudeaketa zuzenak prebentzioan, berrerabileran eta birziklatzean oinarritu behar du”… Funtsean, mezu xaloak dira, erraz ulertzekoak halakoxeak zuzendu nahi dizkie eta Udalak herritarrei.

 

 

 

Share