Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 ekaina 2018 17:02

Prentsaurrekoa. EUSKELEC , Euskadiko Lanbide Hezkuntza Zentroen Ibiligailu Elektrikoen I. Txapelketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Garapen Ekonomikoaren foru zuzendari Javier Hernando; Maisu Fundazioko presidente Benjamín Ballesteros; eta Mendizabala zentroko zuzendari Pedro Ibáñez

Eguna. Asteazkena, ekainak 6

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

* Grafikoentzako oharra: prentsaurrekoa amaitu eta gero, udaletxe aurrean izango dira txapelketan parte hartuko duen ibilgailu bat erakusteko

————————————

Euskaraldiarekin bat egiteko ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Bilboko alkate Juan Mari Aburto; Donostiako alkate Eneko Goia; eta Iruñeako alkate Joseba Asiron

Eguna. Asteazkena, ekainak 6

Ordua. 11:00

Tokia. Donostiako Miramar jauregia

———————————–

Prentsaurrekoa. 21 Eskola Agendaren ingumen adierazleak aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Plangintza eta Ingurumen Kudeaketaren Zerbitzuburu Andrés Alonso

Eguna. Asteazkena, ekainak 6

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————–

Prentsaurrekoa. I. Patin Gaua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Cari Jorge eta Sara Sánchez, antolatzaileak

Eguna. Asteazkena, ekainak 6

Ordua. 11:45

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————–

2018ko Erremonte Profesionalaren Nazioarteko Zirkuituko Kanporaketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirre

Eguna. Asteazkena, ekainak 6

Ordua. 12:00

Tokia. Vitoria-Gasteizko El Corte Ingles zentroa

————————————

Harrera ekitaldia ‘Gazte eta Ingurumen Arloko Praktika Onak’ ekimeneko parte hartzaileei

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla

Eguna. Asteazkena, ekainak 6

Ordua. 18:30

Tokia. Ataria Interpretazio Zentroa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:26

Bihar, Udalak Gasteiz Gaztea aitorpenak emango dizkie hiriko 12 entitate eta pertsonari, ingurumenaren eta gazteen arloetako jardunbide egokiengatik.

Gazteria Zerbitzuak ongi daki edozein gazterentzat ingurumenarekiko errespetua eta gizarte iraunkorragoa eraikitzeko inplikazioa garrantzitsuak direla. Horregatik sortu ditu aitorpena hauek, gauzak ondo egiten ari diren entitateak eta pertsonak badaudela ikusgai egiteko, ezagutaraztea eta beste agente batzuengana zabaltzea ona baita.

Bihar, asteazkena, banatuko dira aintzatespenak, 18:30ean, Atarian. Ekitaldiaren bidez, gazteria politiken alorreko jardunbide egokiak ikusarazi nahi dira, eta “Gasteiz Gaztea” gazteria politiketako agente kolaboratzaileen arteko erlazioak sakontzea.

Aitortutako entitateak:

1.- IGIk garatutako HOGARES VERDES – ETXE BERDEAK programa, beren eguneroko erabaki eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako heziketa jarduera da. Ekimenak lagundu nahi die etxearen kudeaketa arduratsuagora aldatzeko prozesuan, ur- eta energia-kontsumoaren autokontrola sustatuz, aurrezteko neurriak eta jokabideak txertatuz eta erosketa etiko eta ekologikoagoa eginez. Familia horietan gazte ugarik hartzen dute parte, zeinak ohitura iraunkorragoak hartuz baitoaz.

2.- EGIBIDE heziketa-erakundea. Duela 5 urte baino gehiagotik lantzen ditu ingurumen-hezkuntzaren alorreko hainbat jarduera DBHko eta Lehen Mailako ikasleekin, bai Egibidekoak, baita beste ikastetxe batzuetakoak ere, beste talde herritar batzuez gain; Analisi-Laborategiko eta Kalitate-Kontroleko zein Ingurumeneko Heziketako eta Kontroleko goi-mailako heziketa-zikloetako dira ikasleak monitoreak.

2 urteko ingurumen-boluntarioak dira, eta denbvora horretan ingurumenarekin erlazionatutako jarduera asko garatzen dituzte.

3.- SDO. CORAZÓN CARMELITAS ikastetxeak bi jarduera aurkezten ditu:

3.1.- Ibilbide gidatuak Passivschool batean. DLH 6. C-ko ikasleek heziketa-komunitatearen taldeak birgaitutako guneetan zehar gidatzen ditu, Passivhaus irizpideak eta eraikin pasiboen funtzionamendua azalduz.

3.2.- “Denok Kongo gara” jarduera: mugikorren bilketa, birziklatzeko. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek mugikorrak biltzeko kanpaina antolatu du (“Mobiliza zaitez oihanaren alde” kanpainari laguntzeko), eta jarduerak egin ditu Kongon koltan-aren erauzketaren inguruan sortzen diren ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-arazoen inguruan kontzientziatzeko asmoz

4.- 21 ESKOLA AGENDA programak eskolen eta udalaren arteko sinergiak sortu ditu ingurumenarekin erlazionatutako gai guztietan gazteen parte-hartze aktiboa sustatzeko. Ikasleak dira benetako protagonista. Helburu nagusia da ingurumenarekiko konpromisoa, motibazioa, gaitasunak, ezaguera eta jarrera bermatzea.

5.- IBAIONDO ARRIAGA kale hezkuntza. “Auzotik mendira” proiektuak mendia eta inguru naturala erabiltzen ditu gizarte eta hezkuntza helburuak lortzeko. Alde batetik, gazteek mendirako eta kirolerako zaletasuna lor dezaten eta, bestetik, bizitza osasungarria eta arrisku-ingurune batzuetatik urrundutako bizitza-ohitura lortzeko. Aldi berean, zaletasun hori partekatzen duten beste talde gazte batzuekiko elkarbizitza eta trukea izatea lortu nahi da.

6.- Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) campus iraunkorra sortu du, EHUren Arabako campusean helburu hauek lantzeko asmoz:

  1. Mugikortasun iraunkorra eta Campusera heltzeko irisgarritasuna.
  2. Hondakinen kudeaketa, baliabideen optimizazioa eta guneen egokitzapena.
  3. Komunikazioa, zabalkundea eta kontzientziazioa.

Besteak beste, jarduera hauek bultzatu dituzte: “Campusera bizikletaz programa”, “Autoa partekatzeko programa”, eta hondakinen, baliabideen eta guneen kudeaketa onena sustatzeko ekintzak. Ingurumen-hezkuntza eta kontzientziazioa bultzatzeko ekintzak, curriculuma jasangarritasunerantz bideratzeko, esaterako, Arabako campuseko baratze ekologikoa.

7.- Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea, 2013an sortua. Iraunkortasunerako hezkuntzarako tresna da hori, ezagutza eta prozedura zientifikoak herritar ororen eskura jartzeko xedez era aske, dibulgatibo eta hurbil batean, natur ingurunea babesten esku hartzerik izan dezaten.

Hiru etapatan egituratzen da ekimena: parte-hartzaileen prestakuntza, egindako identifikazioen egiaztapena, eta boluntarioen arteko komunikazioa dinamizatzea.

Sareak 6 kontserbazio-programa ditu (orkideak, odonatuak, hegaztiak, eguneko tximeletak, gau-tximeletak eta lurzoru-kontserbazioa) eta hiru segimendu-programa (mika, enara arrunta eta espezie exotiko inbaditzaileak).

8.-  LAKUA-ABETXUKU kale hezkuntzaren “InguruBira” programa, helburu hauek dituena: Naturarekin harremanetan jartzea natur espazio berriak era erakargarrian eta ludikoan ezagutzea ahalbidetzen dieten esperientzien bidez. Auzoko eta hiriko beste gune batzuetako gazteekin ere bizi izatea, berdinen arteko erlazioak errespetuan eta elkarrekiko laguntzan oinarritzen diren bizikidetasun espazioez baliatuz.  Nola babes daitekeen ingurumena esperientzia pertsonaletik ezagutzea eta beste gazte batzuen artean ezaguera horiek bultzatzea. Sustatzea gazteak ingurune naturalean era kontzientean eta arduratsuan mugitzea banakoen eta taldearen segurtasunaren ikuspuntu egokitik eta ingurune naturalez gozatzeko era desberdinak ezagutzea (mendi-ibilaldiak, mendi-garbiketa, gaua ematea, ibilaldiak bizikletaz, espeleologia, ibai-ubideak, etab.)

9.- IÑIGO ZUAZAGOITIA gazte gasteiztarrak Salburuan autokonposta egiteko programa aurkezten du. 2016tik konpostatzeko 3 ontzi abiarazi dituzte eta 20 bat familiek parte hartzen dute. Konposta auzoko baso jangarrian erabiltzen da, jende interesatuaren artean banatzen da, lursailean bertan, eta Gasteizko parkeetan berrerabiltzen da proiektu esperimental batean.

10.- AZTERLARIAK aisialdiko taldea. Azterlariak 1991. urtean sortu zen natura ezagutzeko eta babesteko talde bezala. Hasiera batean Arana auzoko jendearekin eta gero Gasteizko beste pertsona batzuekin. Betidanik lana boluntarioa izan da, gazteak naturarekiko begiruneaz sentsibilizatzeko asmoz. Ideia nagusia hauxea da: ezagutzen bada, nola funtzionatzen den badakigu, balioetsiko dela eta zainduko dela premisatik abiatuz.  Helburu handiekin, pausoz pauso aurrera goazela jakin badakigu. Gainerako aisialdi-taldeak eta beste boluntario-talde batzuk bezala, batez ere motibazioak eta lur bat besterik ez dagoela jakiteak mugitzen ditu. Lurra zaindu behar dugu, ez bakarrik guretzat, bereziki datozen belaunaldientzat. Horretarako jokamolde batzuk aldatu behar ditugu, eta badakigu posible dela.

11.-BASALBURU elkarteak Salburuko baso jangarria aurkezten du. Baso Jangarrien Elkartea Gasteizko auzotar talde batek osatzen du (gehienak gazteak). Kideok auzoan espazio bat – baso jangarria – sortzeko interesa partekatzen dugu. Gune horretan erlazionatu eta esperientziak partekatu ahal ditugu, eta aldi berean elikagaiak era iraunkorrean, ekologikoan eta, batez ere, parte-hartzailean landatu ahal ditugu.  Auzoko gazteak biltzen dira elkarteak, gehiengoa baitira.

12. EL BOULEVARD merkataritza-guneak, urtero, ekainean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat heziketa eta dibulgazio jarduera antolatzen ditu merkataritza-gunean (batez ere familiei eta gazteei zuzenduta). Jarduera horiek ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin lotutako zenbait alderdiri buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea dute helburu: birziklatzea, uraren eta energiaren erabilera

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:00

Eledunen batzarrak, 2018ko ekainaren 5an elkartuta, honako adierazpena adostu du EH Bildu, EAJ-PNV, Podemos eta Irabaziren baiezko botoekin eta PP eta PSE-EE taldeen aurkako botoarekin.

2018ko ekainaren 1ean Auzitegi Nazionalaren lehen sekzioak 17/2018 epaia eman du, 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakarien inguruko prozesu judizialaren inguruan, eta honako zigorrak ezarri dizkie auzipetuei, ebazpen judizialak probatutzat jotzen dituen ekintzen zigor kalifikazioen haritik:

Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi: 13 urteko espetxe zigorra

Jokin Unamuno Goikoetxea eta Adur Ramirez de Aldari: 12 urteko espetxe zigorra

Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari: 9 urteko espetxe zigorra

Ainara Urkijori: 2 urteko espetxe zigorra

 

Horrenbestez, Gasteizko Udaleko Eledunen Batzarrak erakunde adierazpen hau onetsi du:

  1. Gasteizko Udalak gaitzetsi egiten ditu zigorrak, neurriz kanpokoak direlako. Neurrigabekeria present izan da prozesu judizial osoan, gertakizunak delitu terroristatzat jotzean, eta Auzitegi Nazionalaren ikerketa, epaitze eta zigorrean.
  1. Zigorren neurrigabekeria kontuan hartuta, bide judizial guztiak agortu bitartean zigortuak ez espetxeratzeko eskatzen dugu.

 

  1. Presio politiko eta mediatikoak neurriz kanpoko zigorrak ezartzea eragin du. Presio horrek berekin ekarri du gertakariak ustezko delitu terroristatzar jotzea, eta mailaz kanpoko gehiegizko egoera batera iristea, Estatuko beste leku batzuetan horrelako egoerei normalean ezartzen ez zaien zigor-maila baita.
  1. Gasteizko Udalak justizia eskatzen du kasu honetarako, eta horrenbestez Altsasu Gurasoak taldeak antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu hiritar guztiak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:17

Udal Antzoki Sarearen udako denboraldiko sarrerak, salgai ekainaren 27tik aurrera

Programa

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok aurkeztu du, gaur goizean, Udal Antzoki Sarearen udako denboraldia, 12 proposamenez osatua, baina 12 proiposamen oso anitz: musika klasikoa, jazza, musikala, antzerki-komedia eta dantza. “Programazio dibertigarri eta kalitatekoa, udako hilabeteetan gurean ohi dugun bezala”, esan du zinegotziak.

Gazteizko 42. Jazzaldiaren eskutik hasiko da programazio hori. Bost kontzertu izango dira uztailaren 17tik 21era bitartean, 18:00etan, San Prudentzio kaleko agertokina.

  • Uztailak 17: Konexioa David Cid Trío + Joel Frahm
  • Uztailak 18: Avishai Cohen
  • Uztailak 19: Camila Meza
  • Uztailak 20: Bridges Con Seamus Blake
  • Uztailak 21: Fred Nardin Trío eta Fabrizio Bosso.

Sarrerak salgai daude dagoeneko: 20 € kontzertu bakoitzak, eta 65 € abonamenduak. Informazioa eta salmenta, webgune honetan.  jazzvitoria.com

 

Gero, uztailaren 22an, Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) txanda izango da. Programa honi ekingo dio EGOk:

  • Piano eta orkestrarako 2. kontzertua, Opus 18, de (Sergei Rachmaninov), Jon Urdampilleta Martínen eskutik.
  • Suzko txoriaren suitea (Igor Stravinski).

Sarrerak 10 euroan salduko dira.

 

Jaien aurreko programazioaren barruan, uztailaren 26an eta 29an konpainia guztiz ospetsu bat arituko da Gasteizen, antzerkiaren, komediaren eta musikalaren historiaren zati bat, La Cubana taldea, alegia, zeinak Adiós Arturo lana eskainiko digun. Komedia eroa, konpainiak ohi duen bidetik, ezusteko eta umorez gainezka, non ikusleen parte hartzea eskatuko den

 

2018ko Andre Maria Zuriaren jaiak.

Hiru proposamen eskainiko dira, hirurak komediaren eta entretenimenduaren bidetik.

  • Abuztuaren 4ean eta 5ean Grandes éxitos lanaren txanda izango da, komedia musikal dibertigarria, Marta Riberak eta telebistan ospetsu eginiko Jorge Javier Vázquezen eskutik, eta Juan Carlos Rubioren zuzendaritzapean.
  • Abuztuaren 6an eta 7an, erabateko estrenaldia, Juntos, Txalo Producciones euskal ekoiztetxearena.
  • Abuztuaren 8an eta 9an agertokietako dama handi bat eta aktore benetan aparta bat izango ditugu gurekin: Concha Velascok eta Antonio Resinesek, El Funeral aurkeztuko dute, Pentación Espectáculos ekoiztetxearen eskutik, antzerkiari eta diva handiei buruzko parodia bat, komedia surrealista bat… beste mundutik.

 

Iraila:

Zinegotziak irailean egingo diren beste bi proposamen jakinarazi ditu:

Irailaren 13an Amoria izeneko kontzertua izango da ikusgai Principal antzokian. Omenaldia izango da XVI. mendetik gaur egun arterainoko euskal musikari, horretarako musikari sorta ikaragarria bilduko delarik:

  • Katia eta Marielle Labèque ahizpak, pianoan;
  • Carlos Mena gazteiztar kontratenor handia;
  • Elena de Murguía Urreta zango-biola jotzailea, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko ohiko musikaria;
  • Hegiak ahots eta perkusio taldea, non biltzen baitira Eñaut Elorrieta, Oreka Tx txalapartariak, Ander Zulaika eta Thierry Biscary;
  • Eta, azkenik, Easo abesbatza, Gorka Mirandaren zuzendaritzapean.

 

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak babestuko dute kontzertua. Horrenbestez, Arabako Foru Aldundiak bat egiten du Principal antzokiaren mendeurrenaren ospakizunekin.Halaber, eta efemeride beraren inguruan, irailaren 16an, 23an eta 30ean (igandeak) bisitaldi historiko gidatuak egingo dira Principal antzokian, mendeurrena herritarrekin konpartitzeko eta elkarrekin haren historia, sekretuak, anekdotak eta txokoak ezagutzeko asmoz. Eguneko 3 bisitaldi eskainiko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ordubeteko iraupenarekin. Prezioa: 3 euro. 18 urtetik gorakoentzako izango da.

Azkenik, Udal Antzoki Sarea hiriko beste kultur eragile batzuetara eta hizkuntza berrietara irekitzeko politikarekin bat, Antzoki Sarea lankidetzan arituko da Arte Bizien Proklama programaren 12. edizioarekin. Horren baitan, nazioarteko estreinaldi bat egingo da irailaren 15ea Jesús Ibáñez de Matauco antzokian, non portugaldar dantza berriaren sortzaile den João Fiadeirok From Afar it was an Island (“Urrunetik irla bat zen”) pieza estreinatuko duen.

Ekainaren 27an hasiko da sarreren salmentari buruzko informazioa, ohiko bideetan. Horrez gain, jaietan salmenta-ordutegi berezia izango da Jaietan, uztailaren 31tik abuztuaren 7ra bitartean: leihatila irekita izango da 12:00etatik 14:00etara, eta ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenagotik.

 

 

 

 

Share