Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 ekaina 2018 12:51

Gasteiz 1813. urtera itzuli da asteburuan, Europaren historian erabakigarria izango zen gudaldi baten garaira: Gasteizko Bataila

Napoleonen garaiko kanpalekuak atzo jarri ziren Armentiako zelaietan, eta jendearentzat zabalik izango dira larunbat eta igandean.

Horretaz gain, gudaldian parte hartu zuten unitateen desfilea izan da hiriaren erdialdean, eta hainbat omenaldi egin dira, hiriaren erdialdeko ekitaldiei amaiera emateko. Andre Maria Zuriaren plazan Gasteizko Batailako biktimak omendu dira; Probintzia plazan, berriz, Alaba Jenarala. Itziar Gonzalok alkateordeak omenaldi horietan hartu du parte.

Gaur arratsaldean  eta bihar goizean ere izango dira antzezpenak. Gaur, 18:30ean, ejertzito frantsesen eta aliatuen arteko liskarrak antzeztuko dira, zehazkiago,Grahamek Gamarran egindako erasoa antzeztuko da Armentian.

Bihar, kanpamenduak Armentian izango dira eta, 12:00etan, Margarita herria eraso zuteneko bataila antzeztuko da Armentia hegoaldeko zelai batean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

 

Aste honetan, Mendozako Taldearen kalea eta Biasteriko Taldearen kalean ibili dira langileak

 

Gasteizko Udala kaleetako zoladurak sendotzeko lanetan ibili da azkeneko egunotan. Konkretuan, Mendozako Taldearen kalean eta Biasteriko Taldearen kalean izan dira langileak, irudietan ikusi daiteken bezala. Azken asteotan beste hainbat kaletan ere egin dira lanak: Etxezarran, Fontetxako gazteluaren eta Kexaako gazteluaren kaleen artean, Paula Montalen, Arkatxan, Luis Olariagan, Madril kaleko aparkalekuetan, edota Ali-Gobeo industrialdeko Bitoriabidea eta Bitorialanda kaleetan.

 

 

Andre Maria Zuriaren jaien ondoren, Gasteizko Udalak hainbat kaletako zoladura sendotu eta zuloak betetzeko lanei ekingo die, ohi bezala. Aurten leku hauetan egingo dira lanak:

– Florida parkea.

– Micaela Portilla kalea.

– San Prudentzio hiribidea.

– Cervantes ibilbidea.

– Olagibel kalea.

– Gaztelako atea (Prado kaleko autobus geltokia).

– Pedro Asua kalearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen arteko zatia.

– Jacinto Benavente kalea.

– Federico Baraibar kalea.

– Forondako atearen eta Gabriel Zelaia kalearen arteko zatia.

– Andaluzia kalea (Madril kaleko biribilgunetik).

– Done Jakue hiribidearen eta Herrandarren kalearen arteko bidegurutzea.

– Lakuako merkataritza-gunearen aurreko biribilgunea.

– Ballester Apezpikuaren kalea.

– Alibarra kalea.

– Salbaterrabide kalea.

– Zumarren hiribidea.

– Arriagako atea (Errege-Erregina Katolikoen kalearen eta Koroatzearen kalearen artean).

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:25
  • Dozenaka hirik hartuko dute parte ekainaren 21ean #LuzporlaELA kanpainan, gaixotasuna eta kaltetuen aldarrikapenak ikusarazteko

 

Gasteizko gune nagusietako hiru berdez argiztatuko dira ekainaren 21eko gauean, ELA- alboko esklerosi amiotropikoaren munduko egunean, hiriak gaixotasun neurodegeneratibo honen sendabidea bilatzeko duen konpromisoa erakusteko. Udaletxeko fatxadak, Floridako kioskoa eta Arkupeak argiztapen berezia izango dute. Ekimenak honakoak ditu xede: herritarrak inplikatzea, gaixotasuna ikusaraztea, kaltetuen egoera hobetzea eta arlo honetako ikerketa bultzatzeko beharra aldarrikatzea.

ADELA- Alboko esklerosi amiotropikoaren Arabako elkarteak egin du Gasteizko hainbat monumentu argiztatzeko eskabidea, eta hainbat jarduera antolatu ditu, ekainaren 21erako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteekin batera. Ekimen honetan parte hartuta, Gasteiz estatuan Luzón fundazioak sustatzen duen #LuzporlaELA kanpainari atxiki zaio, eta dagoeneko estatuko hainbat erakunde, enpresa eta elkarte ere batu dira. Hiri handi askotako monumentu eta erakinak berdez argiztatuko dira gau horretan – esaterako Madril, Bartzelona, Sevilla eta Donostiakoak–, eta horiekin batera gizateriaren ondare diren 14 hiriak.

ELAren mundu eguna da 1997an egin zen lehen aldiz, eta egun gaixotasun honek eragindakoak ikusarazteko ekintzarik nagusienetakoa da. Kontzientziatzeko “Ice Bucket Challenge” kanpainak ere mundu guztia konektatu zuen, enpatia bidez, sare sozialak baliatuta

Informazio gehiago: https://www.luzporlaela.es/index.php

Share