Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Tokiko merkataritzaren udako merkealdien sasoia aurreratzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta Gasteiz On elkarteko gerente Patricia García

Eguna. Asteartea, ekainak 26

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. Gasteizko Kaleko Jolas Egunak aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez

Eguna. Asteartea, ekainak 26

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:55

 

Udalak ortzadarra margotuko du San Frantzisko aldapako zebra-bidean, eta Senda ibilbidean Kultura Etxetik gertu aldi baterako jarriko diren bi eserlekuetan, hiriko LGTBI+ kolektiboen eskaeren aldeko sostengua adieraztearren.

Gaur goizean hasi dira zebra-bidea margotzen. Eserlekuak ekainaren 28an bertan jarriko dira, hots, LGTBI Harrotasunaren Egunean.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

 

Orotara 25 proiektu aurkeztu dira, eta urritik apirilera bitartean erakutsiko dira kultur zentroan

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren seigarren edizioan.

Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.

Etorkizunean, profesional bihurtzen direlarik, lanean erabili beharko dituzten espazioak eta tresnak eskura jartzea da deialdiaren helburua.  Aurreko bost urteetako talde-erakusketak  “5 Montehermoso – UPV/ EHU. Arte Ederren fakultateko ikasleen erakusketa” argitalpenean jaso dira.

Seigarren edizioan bada berrikuntzarik: proiektu hautatuak banan-banan aurkeztuko dira, eta artista bakoitzak jasotzen duen kopurua 600 eurotik 900 eurora igo da. Aurtengo edizioko komisarioa Cristina Arrázola-Oñate gasteiztarra da.

Hautatutako proiektuak erakusketa-programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

Lanak aurkezteko epean 25 proiektu jaso dira, iaz baino bi gehiago, eta hautaketa-batzordeak lau aukeratu ditu. Proiektu hauek aukeratu dituzte:

– Proiektua: “El eje tridimensional del lenguaje verbal” Andrea Dávila.

Artista horren lanaren oinarria ahozko hizkuntza eta haren materialtasuna dira. Sabaitik zintzilikatutako kolore gardeneko metakrilatozko sei xafla handik osatutako instalazio interaktiboa proposatu du. Xaflek bide bat erakutsiko dute, ikusleak haien artetik igaro eta haietan inprimatuta dagoen soinua aktibatzeko moduan.

 

 

 

 – Proiektua: “The eye of the banopticon” Jean Pierre Vargas.

Teknologia biometrikoak eta horiek dituzten ezaugarri baztertzaileak dira proiektuaren gaia. Lan grafikoak (collage digitalak) eta animazio esperimentaleko bideo bat baliatuz, analogia egiten da aurpegia identifikatzeko gaurko sistemen eta XIX. mendeko diskurtso eta teknika sasizientifikoen (arrazakeria zientifikoa: frenologia, kraneometria eta antropometria) artean.

– Proiektua: “Feroz eta kabala”” Izaro Ieregi.

 

Artxiboetan inskribatutako ekintzak (Euskal Herriko mugimendu sozial eta politikoen eranskailuak, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren artxibotik atereak) hartuz eta partitura eta ahotsa distortsionatzea ahalbidetzen duten gailu batzuk erabiliz, ekintza performatiboa sortzen da. Gertaera berri baten erregistroa. Forma ariketa bat.  “Display” berria planteatzen da, artxiboaren alderdi estetikotik hartua.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:41

 

 

 

 

 

 

 

 

Datozen egunetan Adurtzan hasiko dira lanean

Joan den astean ekin zion Iberdrolak Abetxuku auzoan oraindik instalatuta dauden aireko linea elektrikoak kentzeari. Aste honetan bertan amaituko dute; ondoren, Iberdrolako langileak Adurtzara joango dira lan horiek egitera. Izan ere, Gasteizko Udalak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten horretarako. Horretaz gain, Udalak 64.293 euro jarriko ditu eragindako etxebizitzak behe tentsioko lurrazpiko lineetara konektatzeko, eta horretarako zenbait obra egingo dira Adurtzan: kanalizazioak, hormigoizko euskarriak kentzea, hartuneak kutxatiletatik… Iberdrolak, berriz, Abetxukun kableak kentzeko behar den azpiegitura egingo du, bere kontura.

 

 

 

 

 

 

 

“Abetxuku eta Adurtzako auzokoek askotan eskatutako hobekuntzari ekin diogu, urteak baitzeramatzaten irtenbide baten zain. Instalazioak egungo araudira egokitzeko balioko du esku-hartzeak, eta auzoen erosotasuna handitzeko, baita linea elektrikoen ondoan bizi diren pertsonentzako arriskua murrizteko ere. Orain arte, instalazio gehienek ez zuten babesik”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak, Iberdrolaren Arabako arduradun Hugo Guréndezekin batera egindako bisitan. Auzotarren poza zuzenean egiaztatu ahal izan du alkateak.

Abetxukuko 19 etxebizitzatan zituzten babes isolatzailerik gabeko behe tentsioko airetiko linea elektrikoak. Zehazki, Kristo, Azeduia, Presa, Begiratoki, Iturrizabala eta Ezki kaleetan eta Murgiarako errepidean. Halaber, Kooperatiba plazako familia bakarreko zazpi etxeak teilatuen gainetik igarotzen den airetiko linea elektriko batez hornitzen ziren, eta hori ere kenduko da. Adurtzan, behe tentsioko airetiko linea elektriko txirikordatuak kenduko dira Heraclio Fournier kalea (28, 36, 38, 40, 42), Zumakadi ibilbidea (45, 47, 49, 53, 61, 63, 90, 92, 94), Adurtza (11, 13, 15) eta Mendiolabidea (88) barne hartzen dituen oinezkoen alderdian. Orotara 18 etxebizitza dira.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:14

 

Euskadiko hiriburua industria haren merkataritza-banaketaren gune estrategikoetako bat izan zen

Gasteizek bat egin du euskal balea-merkataritza gogoratzeko espedizioarekin, zeinak aste honetan abiatu eta uztail osoa iraungo baitu. Arturo Martínez gazte gasteiztarra da proiektuaren burua: euskal kostaldea bizikletaz egitea da asmoa, bertatik irtendako balea-arrantzaleak omentzearren. Irundik Bilboraino joango da, museoak, baleontziak, sagardotegiak eta balearekin lotutako tradizioa duten herriak bisitatzeko. Geroago, Islandiako lurretan jarraituko du espedizioak. Hiru astez, mendebaldeko fiordoetan barrena ibiliko da, zenbait jarduera eginez, XVII. mendean balea-arrantzaleak hara joaten baitziren.

Gasteizekiko lotura ez da alferrekoa, gazte gasteiztarrak garai hari buruzko azterlanetan oinarrituz gogoratu duenez, Euskadiko hiriburua industria haren merkataritza banaketaren gune estrategikoetako bat izan baitzen, bai kanpainak finantzatuz, bai baleen arrantza eta koipea penitsula osora banatuz, besteak beste.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:16

Euskadiko hiriburuarekin batera, Dormund, Ghent, Lyon, Madril, Malmö eta Saarbrücken lehiatzen dira Europar Batasunaren sari berri hori lortzeko

Asteazkenean, merkataritza bidezko eta etikoa sustatzen duten Europako hirien saria lor dezake Gasteizek. Europar Batasunak sari hori emango duen lehenengo aldia da, nazioarteko merkataritzaren iraunkortasunean, ingurumenean, ekonomian eta oro har arlo sozialean hirien lorpenak eta horiek duten eragin positiboa aitortu eta ospatzeko asmoarekin. Euskadiko hiriburua da zazpi finalistetako bat, Dormund, Ghent, Lyon, Madril, Malmö eta Saarbrückekin batera.

Hiri irabazlea zein den jakinarazteko eta saria banatzeko zeremonia ekainaren 27an egingo da, Bruselan. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa joango da asteazkeneko ekitaldira.

Saria berriak ekoizle txikien garapen iraunkorra eta inklusiboa sustatu nahi du, herritarrak, ordezkari politikoak eta enpresaburuak merkataritza-programa iraunkor, etiko eta bidezkoen gainean kontzientziatuz. Orobat bultzatu nahi ditu hiriak elkarrengandik ikastera, eta jardunbiderik onenak partekatzera, merkataritza-jarduera bidezko eta etikoak nabarmenduz.

 “Udalean argi dugu pausuak eman behar direla, eta administrazio publikoak eredu emanez predikatu behar duela. Beste sei hirirekin batera aukeratua izatea bera, Nazio Batuen eta Europar Batasunaren 2030 Agendaren garapen iraunkorreko helburuak lortzeko hirian egindako lanaren eta hartutako konpromisoaren aitortza da jada. Aitorpen horrek, gainera, aldezten dugun hiri iraunkorraren eredua azpimarratzen du, Gasteizen ezaugarri den hori”, nabarmendu du Nerea Melgosak.  

Izan ere, Gasteizek konpromiso argia hartua du, Bidezko Merkataritza sustatzeko Operatiboaren bitartez, hiriko gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin batera, eta agintaldi honetan Erosketa eta Kontratazio Gizartearekiko Arduratsua eta Iraunkorra Egiteko Plana bultzatu da, zeinaren barruan aurreikusita baitago bidezko merkataritzako produktu gehiago sartzea Udalaren zerbitzu eta hornikuntzetan, hala nola gizarte-etxeetako eta udal-instalazioetako kafetegietan, eta Udalaren ekitaldietan nahiz biltzar- edo turismo-ekitaldietan eskaintzen diren elikadura eta catering zerbitzuetan.

Akreditutako hornitzaileen zerrenda eguneratu eta ezagutaraztea da Udalaren beste ekintzetako bat, eta bidezko merkataritzako produktuen katalogoa eguneratzea, alorreko erakunde ezagunen laguntzarekin. Gainera,  Gasteizko Udalak bidezko merkataritzaren arloko ekintzak bultzatzen ditu garapen-bidean dauden herrialdeetako lankidetza proiektuetarako diru-laguntza deialdiaren bitartez, bidezko merkataritzaren printzipioetan oinarritutako merkaturatze sistemak bermatzeko.

Bideoa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:34

 

Alkate Gorka Urtaranek eta AJEBASK Araba-ko lehendakari Juan Carlos Garcíak Gasteizko Udalaren eta elkarte horren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, 2018an ekintzaile gazteei lagunduko dieten ekintzak garatzeko. Hitzarmenaren bidez, Udalak 15.000 euro jarriko ditu enpresa-proiektuak abiarazten eta sendotzen laguntzeko xedea duten zazpi programa martxan jartzeko.

Horietako bat bideragarritasun-planen, finantzaketaren eta diru-laguntzen arloko aholkularitza da. AJEBASK elkarteko kide ez direnei ere irekita dago programa hori, eta arreta pertsonalizatua eskaintzen du funtsezko fase batean: enpresa-proiekturen diseinua.  Aurten 60 pertsonari emango zaiela arreta espero da, eta 25 bideragarritasun-plan gauzatuko direla.

Bigarren programa prestakuntzarena da, ekintzaileei oro har irekita; batetik, zortzi orduko ikastaroa emango da, lidergoari eta berariazko trebetasunei buruz. Enpresa-kudeaketaren arloko hainbat alderdiri buruzko lau prestakuntza-jardunaldi ere antolatu dira, bakoitza bi ordukoa.

Hirugarren lan-ildoa World kafea da, AJEBASK Araba elkartearen jarduera sendotua: bi bilera informal dira, enpresaren barneko bizitza errealarekin lotuta ezagutza eta harreman berriak sortu ahal izateko.

Tutoretza edo mentoring alorrari dagokionez, “Esperientzia kontua” jardunaldiak egingo dira aurten: bi jardunaldi izango dira, zeinetan enpresaburu eskarmentudun batek bere esperientziak, zalantzak eta kezkak partekatuko baititu ekintzaile gazteekin.

Bosgarren programa enpresarien arteko topaketena da: lau negozio-topaketa egingo dira, harreman profesionalen sarea handitu, negozioa ezagutarazi eta  laguntzaile, bazkide edo inbertsio egile izan daitezkeenak aurkitzeko.

Seigarren jarduera pofesionalizazioarekin lotuta dago: enpresa-kudeaketaren funtsezko alderdiak lantzeko lau jardunaldi, lantegi edo mintegi antolatuko dira, 2-3 ordukoak, enpresaburu gazteen prestakuntza mantendu eta hobetzeko.

Azkenik, “Porrotetik ikasi” izeneko programa sortu da berrikuntza gisa: bi saio egingo dira, enpresariei, ekintzaileei eta ekiteko asmoa duten ikasleei zuzenduta, enpresa abian jartzean edo kudeatzean huts egiteko arriskua gutxitzen laguntzen duten jarraibideak ezagutu ditzaten.

“Gure ustez, azpimarratu beharreko lan-ildoetako bat da hori. Porrota ez da txarra. Ikaskuntza da, eta egozten zaion kutsu negatiboa kendu behar diogu. Enpresa ekimenean porrot egin duenari berriro proiektu berrietan saiatzen lagundu nahi diogu, huts egindako esperientziaren ikaskuntzaz baliatuz”, esan du AJEBASK Araba-ko lehendakari Juan Carlos Garcíak; bestetik, elkarteak duela hogei urtetik baino gehiagotik ekintzaileei laguntzeko antolatu dituen ekintzetan Udalak jarritako laguntza eta konfiantza eskertu ditu.

Iaz 400 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte Gasteizko Udalak eta AJEBASK Araba elkarteak sinatutako hitzarmenaren bidez antolatu ziren jardueretan. Horien laurdena prestakuntza programan, orotara 109 pertsonak parte hartu baitzuten hainbat alorretako ikastaroetan: bideragarritasuna, produktibitatearen optimizazioa, aukera berdinetan ekitea…

“Udalaren eta AJEBASKen eta antzeko eragile ekonomikoen arteko lankidetzak balio handia du enpresa-proiektua abiarazten duten gazteei sostengu, laguntza eta segurtasuna emateko. Ekintza bateratuak bultzatzea da modurik onena gure ehun ekonomikoari eskaintzen dioten talentua baliatzeko, eta gaur horietako bat aurkezten dugu. Enpresaburu gazteek abian jarritako proiektuek ahalbidetu dute azken hiru urteetan sortu den enplegu egonkor eta kalitatekoaren zati esanguratsu bat, ikuspegi modernoa, berritzailea, oso kualifikatua eta dinamikoa eskaintzen baitiote gure industriari”, adierazi du Gorka Urtaranek.

AJEBASK Araba-rekiko lankidetzaz gain, Udalak ekintzaileei laguntzeko beste jarduera batzuk eskaintzen ditu, Enpresen Zerbitzuaren bidez. 2017an 333 ekintzaileri eman zitzaien arreta, eta 584 ordu eman ziren prestakuntzan eta tutoretzan. Taldeentzako 45 informazio-saio ere eman ziren, parte-hartzaileen asebetetze maila handiarekin.

 

 

 

 

 

Share