Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Hirugarren askoren arteko murala aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez; IMVGren zuzendari Verónica Werckmeister; DELMA Ariznabarrako Auzo Elkartearen ordezkaria; eta murala margotuko den etxe-komunitateko ordezkaria

Eguna. Asteazkena, ekainak 20

Ordua. 10:30

Tokia. Ariznabarrako Adinekoentzako Zentro Soziokulturala (Zaitegiko Gazteluaren Kalea, 1)

———————————

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko Triatloia aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González; Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Jon Redondo; Vital Fundazioko presidente Jon Urresti; eta Vitoria-Gasteiz Triatloiko zuzendari Eduardo Martínez

Eguna. Asteazkena, ekainak 20

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea

————————————–

Prentsaurrekoa. Azkena Rock Festival aurkeztea eta bisita komunikabideekin

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna; eta Azkena Rock Festivaleko zuzendari Alfonso Santiago

Eguna. Asteazkena, ekainak 20

Ordua. 12:00

Tokia. Mendizabalako esparrua, Thrasville eskenatokia

——————————————-

Egibideren 75. urteurreneko ekitaldien amaiera ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, ekainak 20

Ordua. 18:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Maria de Maeztu entzunaretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:28

Gasteizko Udalak, merkataritza eta ostalaritzako eragile nagusiekin koordinatuta, zama-lanen eragina gutxitzeko burututako ekintzen balantzea egin du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak. Merkatarientzako TAO eredua aztertzeaz gain, aurrera pausuak eman dira hainbat arlotan: zama-lanen erabilera egokiari buruzko kontzientziazioa eta merkataritza guneetatik hurbil dauden aparkalekuak erabiltzeko hobariak.

 

“Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoa abian jartzean, eragindako sektore guztiekin batera zama-lanen inguruko hausnarketa egiteko konpromisoa hartu genuen. Oso lan baliagarria egin da Gasteiz On, SEA ostalaritza, garraio-enpresa, udaltzaingo eta trafiko zerbitzuarekin batera, konponbiderik egokienak aurkitzeko, eta trafikoaren, merkataritza-jardueraren eta bizilagunen arteko bizikidetza hobetzea xede. Udalak horrela lan egin duen lehen aldia da, eragileekin ere hitza zuten mahai taldeetan” azpimarratu du Nerea Melgosak.

 

Merkatarientzako TAOri dagokionez, sektoreak kudeaketa-eredua berraztertzea nahi zuen, funtzionamendu hobea izan zezan. Aparkatzeko modu hau hobetzeko alderdiak aztertu direlarik, benetako egoerara egokitutako aparkaleku-txartelak emateko aukera adostu da. Zuzenean eskatu beharrekoak dira, Merkataritza Zerbitzuan bai sektoreko elkarte nagusiei. Eskaerak banan banan aztertuko dira, eta gai astunak edo neurri handikoak mugitu behar dituztela egiaztatzen delarik, Trafiko Zerbitzuak dagokion baimena emango dio.

 

Horrekin batera, zama-lanak hainbat gunetan duen eragina aztertzen ari da Udala. Esaterako, Erdi Aroko hirigunea. Bertan sortzen da arazorik nagusiena garraio-ibilgailuek bide publikoa hartzeagatik, kontuan izanik, zama-lanetarako ordutegia zabalgunean baino luzeagoa dela. Ostalaritza, merkataritza eta garraio sektoreekin hainbat bilera egin ondoren, denak bat datoz hainbat eginkizunetan: ordutegiak betearazten hezteko beharra, aparkatzea saihestea eta udaltzaingoak bete beharreko lana zehaztea (ohartaraztea edo isuna jartzea, beharrezkoa bada).

 

Gasteiz hiribidearen egoera ere aztertzen ari da. Gasteiz Onek egindako inkesta baten bidez, hobekuntza-proposamenak ezagutu ahal izan dira. Bereziki pintatze-lanen bitartez zama-lanen seinaleztapena hobetzeari buruzkoak eta jarduera burutzeko puntu beltzak zaintzeari buruzko proposamenak izan dira.

 

Azkenik, hiriko gune estrategikoetan dauden aparkalekuen erabilera sustatu da (Artium, Santa Barbara…), merkatarientzako  eskaintzak eta abonamenduak tarteko. Horrelako 600 txartel-deskontu merkaturatu dira orain arte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:24

Udalaren adinekoentzako zentro soziokulturaletako lau adinekok –bi gizonek eta bi emakumek– botako dute, abuztuaren 4an, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko suziria.

Aurten alderdi sozialistari dagokio aukeratzea, eta taldeak erabakia hartu duelarik, gaur goizean iragarri du Peio de Munain alkateordeak.

 

Lau pertsona horiek aukeratzeko zozketa bidezko hautatze-prozesua izango da, eta zentro horiek dituzten 33.000tik gora erabiltzaileetako edonork eman dezake izena.

“Izendapen honekin adinekoek gizartean egiten duten lan handia aitortu nahi dugu. Krisiak biziki eragiten dio kolektibo honi, gaizki pasatzen ari dira, beren eskubideak defendatzeko borrokan dihardute –pentsio duina izateko, esaterako-, eta  eskubide horiek gero geureak izango dira. Baina, horretaz gain, parte-hartzaileak dira, ilusioz beteta eta motibatuta daude, eta ikasteko gogoa dute. Bere denbora eta esperientzia lagungarri izan ditzakegula erakutsi nahi diote gizarteari.

Lau horietako bat izateko izena eman behar da adinekoentzako 15 zentro soziokulturaletakoren batean. Horretaz gain, bada beste baldintza bat ere: erabiltzaile txartela izatea.Zentro horietako lana ere nabarmendu nahi dugulako egiten dugu horrela. Partaidetzarako eta elkartzeko gune horiek adinekoen bizi-kalitatea eta horien irudia hobetzen laguntzen digute” adierazi du alkateordeak.

15 zentro horietako bakoitzean zozketa bat egingo da uztailaren 4an, eta hortik gizon eta emakume bat izendatuko dira. Aukeratutako 30 lagunen artean beste zozketa bat egingo da, uztailaren 5ean, eta hortik irtengo dira abuztuaren 4an Zeledonen jaitsiera eta Andre Maria Zuriaren jaien hasiera adierazten duen suziria botatzeko ohorea dutenen izenak.

Peio López de Munainek adierazi duenez, “jai herrikoiak izateaz gain, oso sozialak izango dira, adinekoen protagonismo honi Neska Txikiri izena jartzeaz arduratu diren Haur eta Nerabeen Elkarguneko harren protagonismoa gehituko zaio eta

Gasteizen 60 urtetik gorako 67.067 pertsona daude. Horien erdiak adinekoentzako zentro soziokulturaleko txartela du, eta orain, jaiak barrutik ezagutzeko aukera bikaina dute” Merezitako omenaldi hori egin nahi diegu” adierazi du López de Munainek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:02

Erakusketa ekainaren 28ko LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta egingo diren sentsibilizazio jardueren barruan dago

Gasteiz, 2018ko ekainaren 19a. Ignacio Aldecoa kultura etxean gaurtik aurrera “Gorroto delituak. Orientazio sexuala eta genero identitateak (OSGI). Begirada orokorra” erakusketa dago ikusgai. Erakusketaren helburua da agerian uztea orientazio sexuala eta genero identitatea dela-eta sortutako gorroto delituen egoera, herritarren azterketa kritikoa eta mobilizazioa eragiteko salaketan eta LGTBI eskubideen sustapenean.

Aldarte elkarteak antolatuta, erakusketa Gasteizera heldu da Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuari esker, eta ekainaren 28an izango den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta egingo den sentsibilizazio ekimenaren barruan dago. Gaur arratsaldeko 19:00etan, erakusketaren bisita gidatua egingo da, eta zabalik egongo da hilaren 28ra arte.

Orientazio sexuala eta genero identitatea dela-eta sortutako gorroto delituak giza eskubideen urraketa arazo handienetakoak dira maila globalean, erakusketaren aurkezpenean esan dutenez Nekane Zeberio Arabako Diputatu Nagusiaren Kabinetearen zuzendariak, Mireia Espiau Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren buruak eta Cristina Rueda Aldarte elkarteko teknikariak, generoan eta sexu aniztasunean aditua bera.

Aniztasunen aurreko intolerantzian eta gutxiespenean oinarrituta, gorroto delitutzat hartzen diren hauste penalak jaiotzen dira pertsonaren duintasun intrintsekoa eta giza eskubideen unibertsalitatea ukatzetik, bai eta aniztasun sozial, politiko edo kulturalari uko egitetik ere.

Gorroto delituen ezaugarrietako bat da, biktima kaltetzeaz gain, delitu plus bat eransten duela; izan ere, biktimaren antzeko pertsonei edo erreferentziako kolektiboari mehatxu mezua bidaltzen diete, hau da, haiei ere berdin gerta dakiekeen mezu argia.

Azalpen panelak

Erakusketan 21 panel dira, euskaraz eta gaztelaniaz idatzita. Haren bidez, gorroto delituen egoera islatu nahi da hiru mailetan: tokikoan (Euskadi), estatuan (Espainiako estatua) eta Erdialdeko Amerika eta Mexiko mailan. Horrela, herrialde bakoitzaren egoera zehatza aztertu daiteke, eta elementuak eskaini gorroto delituak gero eta gehiago izatea dakarten egitura arrazoiak eta politika globalen eraginak identifikatzeko. Halaber, estrategiak sortzeko gakoak jaso dira, gorroto delituak sustraitik kentzeko helburuarekin.

Arabako emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. foru planean 2016-2020 aldundiak dituen ardatz eta jarduera estrategikoekin bat egiten du erakusketak; izan ere, sexu eta identitate aniztasunaren arloan sentsibilizatzea proposatzen du, gazte-gaztetik LGTBI eskubideak errespetatzea sustatzen dituzten ekintzak bultzatuz.

Aldarte elkarteak 1994tik dihardu sexu eta genero aniztasunaren eremuan, eta abian jarri ditu arreta, hezkuntza eta sentsibilizazio tresnak, konponbide positiboak sortu ahal izateko, LGTBI kolektiboarenganako intolerantziak eta aurreiritzi sozialek sortzen dituzten gatazkak konpontze aldera.

Aldarte elkartearen eraldaketa sozialerako hezkuntza proiektuaren barruan dago erakusketa, hain zuzen, orientazio sexuala eta genero identitatea dela-eta sortutako gorroto delituen inguruan nazioarteko ikuspegitik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuta.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:04

 

  • Bihar hasiko dira jarduerak, Food Coop dokumentalaren proiekzioarekin

Landatxoko kiroldegiak hartuko du datorren larunbatean, ekainaren 23an, la Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka, sektore horren errealitatea herritarrengana hurbiltzeko ekimen bat, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak (REAS Euskadi) sustatua, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Bertan bilduko dira eremu hauetan diharduten sektoreko 40 enpresa: finantza etikoak, kontsumo arduratsua, teknologia, I+G komunitarioa, Esku-hartze soziala, Garapenerako lankidetza eta zerbitzu publikoak.

Ekonomia solidarioko produktuak zuzenean erosteko eta zerbitzuak erakutsi eta azaltzeko postuez gain, bisitariek hiru solasaldi kooperatibo eta jarduera paralelo ugari izango dituzte, bai eta kale-animazioa, txikigune bat eta trivial feminista bat ere. Landatxoko kiroldegian paratutako barrutia 11:00etan irekiko da

Hiru solasaldi kooperatibo egingo dira: 13:00etan, “Autogestioa eta kooperatibismoa” gaia jorratuko da, 17:00etan “Ekonomia solidarioa nekazaritza munduan”, eta 18:00etan etxebizitza kolaboratiboen inguruan arituko dira. Beste informazio-jarduera batzuk enpresa kooperatiboen sorrerari eta diru etikoaren erabilerari buruzko lantegiak izango dira. Txosna batean bertoko produktu ekologikoak dastatu ahalko dira.

Azokaren lehen jarduera bihar izango da, asteazkenez, (ekainak 20), 18:30ean, Aldabe gizarte-etxean. Bertan Food Coop dokumentala proiektatuko da, non elikadura kooperatiboaren nazioarteko erreferente bihurtu den supermerkatu kooperatibo baten historia kontatzen den. Bertan izango dokumentalaren zuzendaria, Tom Boothe, proiektuaren errealitatea lehen eskutik kontatzeko.

“Ekonomia Solidarioaren Azoka aukera aparta da Euskadin beste eredu bat egingarria dela erakusteko sortzen diren ekimen ugariak ezagutzeko, era guztietako produktu eta zerbitzuak ekoitzi eta merkaturatuz. Iraunkortasunarekin engaiatuta dagoen hiria den aldetik –hala ingurumenaren ikuspegian, nola ikuspegi ekonomiko eta sozialean ere–, Gasteizek zer esan handia dauka ekoitzi eta kontsumitzeko modu arduratsuago bateranzko eboluzioari buruz, zein konprometituagoa izango baita gure inguruarekin eta gure etorkizunarekin”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak, REAS Euskadiko koordinatzaile Carlos Askunze, rekin batera ekimena aurkeztu duenean.

Informazio gehiago: www.goazenazokara.org

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:28

 

Ekainaren 21ean ospatuko da Musikaren Nazioarteko Eguna, eta hori dela eta, beren beregi musikari emanak dauden udalaren hiru erakundeek – Udal Folklore Akademiak, Luis Aranburu Udal Musika Eskolak eta Udal Musika Bandak–  elkarrekin egin dute lana, Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak koordinatuta, hirian zehar hainbat musika-jarduera  lehen aldiz erakutsi ahal izateko.

Hala aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotziak; Iker Olazabal, Udal Musika Bandaren zuzendariondokoak; Roberto Alvarez, Udal Folklore Akademiaren zuzendariak; eta Paco Galve, Luis Aranburu Udal Musika Eskolako zuzendariak.

Cantoren esanetan “Musikaren egunean musikaren asmoa adierazpen herrikoi gisa defendatzen da, eta mundu osoari irekia egon behar du, generoen eta praktiken hierarkiarik gabe: musika mota orori irekita egon behar du. Musikaren artea munduko gizarte guztietarako zein onuragarria den aitortzeko ospatzen dugu eguna, eta zehazki gure hirirako duen onura. Musika indartzearen aldeko apustu handia egiten ari gara, eta egun hau aurreko urteetan ez bezala ospatu nahi izan dugu“.

Ospakizunari hasiera emateko, bihar, ekainak 20, Luis Aranburu Musika Eskolaren ikasturte amaierako  kontzertua izango da Principal antzokian, 19:15ean. Ondoren, 20:30ean, Musika Bandak Andre Maria Zuriaren plazan joko du. Ekainaren 21ean, osteguna, Luis Aranburu Musika Eskolak antolatutako talde txikiek girotuko dute hiriaren erdialdea, 18:30etik 20:00etara bitartean. Musikaren egunari amaiera emateko, ostiralean, Folklore Akademiaren Dantza Plazan izango da Judimendiko Sefarad plazan.

Honekin batera doa argibideak jasotzen dituen liburuxka.

 

Musikaren Eguna

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:13

 

Elkarrekin bizitzen ikasi programazioaren amaiera gisa, “Janeren ibilaldiaren” edizio berriak dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideen alde lanean diharduten hiriko 16 elkarte eta erakunderen lankidetza izango du.

Janeren ibilaldiak

Elkarrekin bizitzen ikasi programazioari amaiera emateko, ekainaren 23an Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak ibilaldi bat antolatu Gasteizko erdialdean eta Hirigune Historikoan, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideen alde lanean diharduten 6 elkarte eta erakundeekin batera. “Hiriak dauzkan gabeziak eta abantailak aztertzea proposatzen dugu, bai eta ehun sozial eta komunitarioarenak ere, pertsona ororentzako espazio eta zerbitzuen irisgarritasun eta erabilera berdintasuna bultzatzearren. Janeren ibilbideen bitartez, dibertsitate funtzionala duen pertsonen azalean jartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak, egunerokoan bizi behar dituzten oztopo eta zailtasunak ezagutzeko. Gainera, lagunduko digu lekuan bertan hausnarketa egiten gure hiria hobetu eta inklusiboagoa bihurtzeko”, azpimarratu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Hauek dira pasieraren prestakuntzan lagunduko duten erakundeak: AEMAR, APDEMA, ARABAKO GORRAK, ASPASOR, ONCE, ZUZENAK, MONTES SOLIDARIOS, HARREMAN, ASPACE, ATECE, BEGISARE, ITXAROPENA, EGINAREN EGINEZ, GOIAN, GASTEIZ-TXIKI auzo-elkartea eta adinekoentzako zentro soziokulturala.

Ibilbidea 11:00etan hasiko da Urrezko Zeledonen plaza, (Postetxearen ondoan), eta Hirigune Historikoan zehar zenbait jarduera egin ostean, 13:00etan Zapatari kalea eta Arriagako atea elkartzen diren lekuan jai giroko ekitaldi batekin amaituko da. Interesa duen edonork har dezake parte jardueran.

 

Informazio gehiago, Udalaren webgunean

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:00

 

 

Zenbait gizarte-eragilek hartuko du parte proiektuan (esaterako Hiesaren Aurkako Arabako Batzordea, Arnasa Araba, IRSE, Kultur ACT eta abesbatzen bat edo beste), zeina Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren eraikinean egingo baiten.

Gaur aurkeztu da Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak deitutako lehiaketari esker 2018an Gasteizko fatxadetan margotzekoak diren hiru paisaia-muraletako bigarrena. Oraingo honetan, Gasteizko Udalaren Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Saileko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak darabilen eraikinaren fatxada margotuko da.

Isabel Martínez zinegotziak eta artista eta proiektuaren zuzendari den Irantzu Lekuek aurkeztu dute.

Martínezen arabnera, “lehiaketaren bitartez kultura-ondare garaikide eta humanizatua sortu nahi da, aurretik dagoen hiri-paisaia dotoretuko duena. Gainera, -jarraitu du- kolektiboak eta herritarrak integratzea eskatzen du, dela horma-irudia diseinatzeko prozesuan, dela burutzerakoan ere; bestalde, gizarte-kohesioa eta arte-adierazpen kolektiboa sustatzen dira, bai eta boluntariotza zibiko ere, hartara hiriarentzat foku turistiko garrantzitsu bat sortuaz, hiritik kanpo ezagutzeko eta aintzatesteko modukoa.”. 

Azarotik hona ari dira Irantzu Lekue eta ARTgia Sorgune Aretoko lantaldea, elkarrekin, horma-irudia jorratzen, gai ardatz gisa “ongi etorria” hartuta. “Azaroan hasi ginen lanean abesbatzekin, definitu ahal izateko zer nolako makina instalatu ahalko genuen eta zein gai jorratuko genituen. Finean, erabaki genuen Araban sortzen den musika garaikideari irekitzea, eta orain erabakitzen ari gara ingurura zein sistema egokitzen den hobekien“. El proyecto muralístico de la Calle José Erbina kaleko horma-irudi proiektuak partaidetza-prozesu bikoitz bat eskatzen du: batetik estetikoa, “azken diseinuan sartuko ditugun elementuei dagokiena”, eta bestetik musikala, “abesbatzekin jorratzen ari garena“. Orain arte sei lan-saio egin dira zenbait kolektiborekin (hasi Elkargunarekin, segi musika-mahaiekin), baina uztailean eta –batez ere– irailean izango dira partaidetza-prozesuaren saio gehienak.

Bienvenida – Ongi etorria horma-irudiak gurera datozen pertsonak hartzearen gaia jorratuko du, “ongi etorri gisa irribarrea eskainiaz“. Horma-irudiaren formatua aparta da horretarako, elkarren hizkuntza ez ezagutzeak eragin dezakeen oztopo linguistikoak gainditzen laguntzen duelako. Gainera, horma-irudiak aukera ematen du Gasteizen balore, ezaugarri edo elementu berezi eta parerik gabeak. Hiria bere distira dotorean erakustea: kulturatik, artetik, hiriaren eta bertako biztanleen eredutik…

Irantzu Lekuek alor desberdinetan diharduten profesionalen laguntza dauka proiektu honetan, besteak beste Cristina Bereciartua (Poetak maiatzean ekimenekoa), Angel Otxoa de Eribe (musikaria, Gatillazo taldeko gitarra-jotzailea), Alain Larreina (erakusleihoen marrazkilaria) edo Iñaki Landa (kultur arloko komunikatzailea eta zenbait proiekturen koordinatzailea, esaterako  DSS2016ren Abelbideak izenekoa). Horrez gain, jende gehiago kontratatu beharko du, horma-irudia sortzeko. “Lankidetzarako eta boluntarioentzako lekua ere izango da, baina uste dugu pertsonen lana ordaindu beharrekoa dela; horrenbestez, proiektuan lagundu nahi dutenek egin ahalko dute, betiere beren aukeren arabera, derrigorrik edo konpromisorik gabe. Garrantzitsua deritzogu kontzeptu biak bereizteari“, azaldu dute.

Horma-irudia aukera asko ematen dituen elementua den arren, alabaina ez da gauza beste zentzumen batzuen bitartez atzematen diren sentsazioak islatzeko, eta gainera ez pertsona orok bereganatzeko modukoa: esaterako, itsuek ezin dute pinturaz gozatu. “Proiektu honek gizarte-berrikuntzaren alde egiten du eta, horrenbestez, lehen horma-irudi soinuduna proposatzen du. Horma-irudi inklusiboa da beraz, begiak gozatzekoa, baina baita soinuen eta erliebeen bitartez atzematekoa. Orain artekoan, eta guk dakigula, ez da antzeko horma-irudirik inon eta, horrenbestez, Gasteizen egingo litzateke gisako lehena“, azaldu dute.

Azaroan hasi ziren lanean: Arabatxo taldearen sortzaile eta Araba abesbatzaren zuzendari Ángel Aldayren laguntzarekin, Olabide abesbatzako Josune Barandiaranek eta Arabatxo abesbatzaren kudeaketaz arduratzen den Carmen Martínez Guerrak Arabarekin loturiko pieza herrikoi eta garaikide batzuen hautaketa egingo dute. Gero, abesbatza bakoitzak piezetako bat hautatuko du, eta horma-irudian txertatuko da. Horren atzean bada ideia bat, ezinezkoa litzakeela gaurko Gasteiz abesbatzarik gabe ulertu. “Musika hiriaren identitate-ikurretako bat izan da, eta horrela da orain ere. Hasi herri-abestiekin, zein une bereziki kuttunetan entzuten diren oraindik ere, Gasteizko jaietan esaterako, eta buka Azkena Rock jaialdia eta Jazzaldiarekin. Hor daude, esaterako, Iradier eta Donnay, baina baita Joselu Anaiak eta Hertzainak ere. Eta, identitate-ikur den aldetik, ezin dugu proposamen honetan musika ahaztu”, azaldu dute. “Horregatik, lehen horma-irudi soinuduna sortuko dugu, hiriari loturiko abestiak txertatuz“, esan dute.

Oraindik ere definitzen ari diren sistema baten bitartez, saiatuko dira abestiak entzungarri jartzen, aintzat hartuta horien bitartez hobeto ulertu ahalko dela gure hiria, eta, hartara hiri-esperientzia sortuaz, baita musikatik ere. Gainera, horma-irudiaren azpialdeko erliebeek horma-iduriaren osotasunean nabarmentzen diren edukiak kontatzen dituzte modu eskematizatuan. Horrenbestez, edonorentzako eskuragarria izango da horma-irudia, zein ikusi, entzun eta ukitu ahal izango den. Berrikuntza handia izango da horma-irudigintzan, “made in Araba” gainera, zeinak ez duen batere bizilagunen atsedena oztopatuko.

Zabalgunean paratuko da Bienvenida – Ongi etorria izeneko instalazioa, hain zuzen ere lautadatik datorren eta Mirandarantz zuzentzen den trenbidearen orbanak ezaugarritzen duen hiri-eremu batean. Orban horrek badu bere pisua hirian, eta berezitu egiten ditu zabalgunea eta unibertsitateen ingurua.  Inguru horretan bizilagunen kexa eta kritikak ari dira metatzen azken urteetan; besteak beste honako hauek eskatzen dituzte bizilagunek: “garbitasun, jarduera, mantenimendu eta haurrentzako gune eta argi gehiago, baita bizikleten eta kaleko edanaren kontrol handiagoa ere“.

Bienvenida – Ongi etorria horma-irudi proiektuak informazioa emateko eta ekarpenak jasotzeko puntu bat izango du, non eta ARTgia Sorgune Aretoaren lokaletan, bai eta laster iragarriko den Interneteko leku publiko batean ere.

 

 

Share