Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 ekaina 2018 17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko Andre Maria Zuriaren Jaiak

Parte hartzaileak. Udal talde sozialistaren bozeramaile Peio López de Munain

Eguna. Asteartea, ekainak 19

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. IGIren udako agenda aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Iñaki Prusilla; eta Atariako koordinatzaile Gorka Belamendia

Eguna. Asteartea, ekainak 19

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Prentsaurrekoa. Musikaren Eguneko jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; Luis Aranburu Musika Eskolako zuzendari Paco Galve; Udal Musika Bandako zuzendari laguntzaile Iker Olazabal; eta Udal Folklore Akademiako zuzendari Roberto Álvarez

Eguna. Asteartea, ekainak 19

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————-

Prentsaurrekoa. Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; REAS Euskadiko koordinatzailea Carlos Askuntze

Eguna. Asteartea, ekainak 19

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————–

‘Gorroto delituak. Orientazio sexuala eta genero identitateak (OSGI). Begirada orokorra’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Arabako ahaldun nagusiaren kabinete Nekane Zeberio; Vitoria-Gasteizko Udalaren Berdintasun zerbitzuburu Mireia Espiau; eta Aldarte ekarteko sexu aniztasun eta genero gaietan aditu Cristina Rueda

Eguna. Asteartea, ekainak 19

Ordua. 11:30

Tokia. Ignacio Aldecoa kultura etxea

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:29


 

-Erakusketa uztailaren 8ra arte izango da ikusgai, eta Eraztun berdearen 19 txoko erakusten ditu, lanbide, adin eta auzo desberdineko 10 gizonezko eta 9 emakumek hautatuak, ekimenaren gizarte-eraginaren isla

-Gorka Urtaran alkateak aurkeztu du erakusketa, berarekin batera izan direlarik protagonista gehienak, Udalbatzako zenbait kide eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariak

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek inauguratu du gaur goizean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatu duen erakusketa bat, Eraztun Berdea sortu zeneko 25. urteurrenaren ospakizunen barruan. Pertsonen Eraztun Berdea izenpean, Loma Jeneralaren plazan izango da erakusketa ikusgai, uztailaren 8ra arte. Neurri handiko 6 kuboz osatzen da, non 19 gasteiztar agertzen diren (10 emakume eta 9 gizonezko) hiria inguratzen duten parke-sareko beste hainbeste txokotan. “Batez ere hautatu dituztenen eguneroko bizitzan duten garrantziagatik aukeratu dituzte erakusketako leku gehienak, zeinek gure parke naturalen aberastasuna erakusten duten. batez ere azpiegitura berde horrek gure hirian izan duen gizarte-eragin ikaragarria islatzen du erakusketak, hainbeste non erreferentzia bihurtu baitzaigu gasteiztyar guztioi. Grreen Capital gara gure txoko berdeengatik, baina baita gasteiztarrek horiez egiten duten erabileragatik ere”, azpimarratu du alkateak.

Inaugurazioan erakusketako protagonista ugari bildu dira, Gasteizko gizon-emakumeak, zeinak bat datozen Eraztun Berdeak beren bizitzean eta hirian 25 urte hauetan izan duen eragin handia aipatzean. Gainera, bakoitzak desira pertsonal bat opa dio hiri inguruko parke-sare honi. Protagonosta horiei esker, bisitariek Eraztun Berdeko parke guztiak ezagutu ahal izango dituzte, baita korridore ekologikoetako batzuk, eta, are gehiago, oraindik ere proiektu huts diren batzuk, hala nola Larragorriko parkea.

Hauek dira erakusketaren protagonistak: Felipe Ibarraran, Har Eman elkartearen presidentea; Elena Loyo, arabar atleta, Espainiako txapeldunordea 10.000 metroko proban; Fernando Gómez, erretiratua; Saioa Ortiz “La Omega”, rap-zalea; Manuel Aduna, Gamarrako enpresaria; Itziar Txurruka, Euskarako eta Ikasketa Plangintzako Zuzendaria EHUren Arabako Campusean; Paco Gongora, kazetaria; Rakel Tato, irakaslea eta Zabalganeko bizilaguna; Jon Kepa Izaguirre, kimikaria; Lucía Peña, SEO/Birdlifeko ordezkaria Euskadin; Eduardo Ochoa de Aspuru, Egibideko irakaslea; Tatiana Akhrimenko, errusiar immigrantea, eta nekazaria Urarten; Unai Fernández Retana, sukaldaria; Irantzu Lekue, artista eta horma-irudien egilea; Gorka Ortiz de Urbina, Celedón; Araceli Ruíz de Alegría, nekazaria; Mikel Sánchez, traumatologoa; Esther Unceta-Barrenechea, San Prudentzio fundazioaren zuzendaria eta Maialen Garay, ikaslea.

Azpiegitura berde bat baino askoz gehiago

Pertsonen Eraztun Berdea erakusketa Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko programaren barruan kokatzen da, eta hiriaren muinera eraman nahi du gune horren aniztasun eta aberastasun ikaragarria: nazioarteko garrantzia duten hezeguneak, Natura 2000 sareko guneak, eta baita desagertzeko zorian dauden animaliak ere, esaterako bisoi europarra. Urte hauetan guztietan, ondo agerian geratu da Eraztun Berdearen ingurumen-balorea, nazioarteko sari eta aintzatespen jaso baititu, baina erakusketak nabarmendu nahi du gasteiztarrentzat topagune eta elkarbizitzarako leku gisa duen gizarte-balore handia. 19 istorio eta 19 desira, elementu gidari baten eskutik (eraztunaren logotipoaren kolorea), hartara azpimarratzeko sortu zenetik nola aldatu den hiria, eta nola hobetzen jarraitu dezakeen, baldin eta Eraztuna zaintzen eta, egoki irudituz gero, handitzen jarraitzen badugu.

Loma Jeneralaren plazan dagoen erakusketaren osagarri, zenbait bideo proiektatuko dira, zeinetan 19 pertsona horiek Eraztun berdearekin duten harremana kontatuko duten. Ikus-entzunezko horiek Udalaren sare sozialen bitartez konpartituko dira, erakusketak hiriaren erdian iraun bitartean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:18

 

Ekainaren 21ean, osteguna, “Glutenik gabeko zaporeak” programa aurkeztuko da Erdi Aroko hiriguneko enpresa-zentroan. Ostalaritza eta hotel sektoreei zeliakoentzat egokitutako menuak diseinatzeko aholkularitza aholkuak ematean datza. EZEBA-Euskadiko Zeliakoen Elkarteak burutuko duen ekimen honen bidez, glutenik gabeko menu eta plateren eskaintza seguru eta bermatua lortzeko prestakuntza eta aholku integrala eman nahi zaie establezimendu parte-hartzaileei.

“Glutenik gabeko zaporeak” programak hainbat arlotako prestakuntza eta aholkularitza integrala eskaintzen du: karta egokitzea, kutsadura gurutzatuak saihestea, zeliakoentzako dieta mota eta merkatuan aurki daitezkeen glutenik gabeko produktuak.

“Programa honetan parte hartzean, ostalaritza-sektorea hobetzen jarraitzen dugu, pertsona guztien beharretara egokitutako kalitateko zerbitzua eskaintzerik izan dezan. Glutenari intolerantzia dioten askok bermea eskaintzen dien eta beren beharretara egokitutako menu eskaintzaren falta nabaritzen dute. Merkataritza eta ostalaritza gero eta sentsibilizatuta daude eskaera horrekin, eta hartara erantzuna emateaz gain, turismo iraunkorraren aldeko urrats berria ematen dugu” adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Gasteiz hiri atsegina, abegikorra eta guztien beharrekiko konpromisoa duen hiria izatea nahi dugu, horretan lan egingo dugu, gure konpromisoa da. Abaian jartzen dugun programa honen bidez zeliakia duenei segurtasuna eta arreta  emateko gai den erreferente gastronomiko gisa ikus gaitzatela nahi dugu ” gaineratu du Arabako Zeliakoen elkarteko arduradun Esther Obanosek.

Iaz elikadura begano eta begetarianoaren arloa egindakoari gehitzen zaio ostalaritza eta merkataritza zerbitzuei eskainitako aholkularitza eta prestakuntza programa hau. Iaz 23 establezimenduk hartu zuen parte ekimenean; 18 ostalaritza-establezimenduak eta 6 elikagai- establezimenduk. Menuan eskaintza begano/begetarianoa sartzeko aukera landu zen zortzi establezimendutan, eta beste bitan, pintxo beganoak. Horretaz gain, errezeta eta nutrizio-marketinaren inguruko klaseak eta langileak gaitzeko programak izanziren.

 

Informazio gehiago: ”Glutenik gabeko zaporeak” proiektua aurkezteko jardunaldia

Share