Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 ekaina 2018 16:35

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gasteizko alkateak proposatuta, Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du abuztuaren 5ean Juanjo Mena orkestra-zuzendari gasteiztarra, hiriaren seme kuttun izendatzea. Abuztuaren 5ean jasoko du Mena maisuak Udalak holako edo halako diziplinatan lortutako merituak saritzeko asmoz sortutako saria.

Alkatearen aburuz, Juanjo Menaren saria guztiz bidezkoa eta zuzena da, musikaren esparruan (zehatzago esateko, orkestra-zuzendaritzarenean) egin duen bide profesional esanguratsu eta oparoa aintzatesten baitu. “Juanjok mundu zabalera atera du Gasteizen izena; ezin hobeto erakusten du horrek gure hiriak sortzen duen talentua Bera bezalakoek ezin modu hobean erakusten du nolakoak garen erakusten du, eta eredugarriak dira gu guztiontzat”.
Gasteizen jaio zen 1965eko irailaren 21ean, eta Jesus Guridi Musika Eskola hasi zituen musika-ikasketak. Antxon Lete izan zen Mena “deskubritu zuena”, eta Carmelo Beranaola Gasteizen izan zuen lehen irakasleetako bat. Gerora, batutaren beste maisu batzuk ere eragin handia iazn zuten Juanjo Menarengan, esterako Enrique García Asensiok eta Sergiu Celibidachek.
Menak orkestra benetan ospetsuak zuzendu ditu, besteak beste Berlineko Orkestra Filarmonikoa, Osloko Filarmonikoa, Frantzia Orkestra Nazionala, Milango Scalaren Orkestra Filarmonikoa, RAIren Orkestra Sinfoniko Nazionala, Goteborgeko Sinfonikoa, Stockholmeko Filarmonikoa, Danimarkako Orkestra sinfoniko Nazionala, eta Espainiako orkestra nagusienak.
Estatu Batuetan 2004an egin zuen debuta, Baltimore Symphony orkestrarekin, eta hango orkestra garrantzitsuenak zuzendu ditu: Chicago, Boston, Houston, Cincinnati eta Pittsburg-eko orkestra sinfonikoak, New York Philharmonic eta Los Angeles Philharmonic, Cleveland eta Philadelphia Orchestra, beste askoren artean.
Juanjo Menaren arrakastek orkestra zuzendaritzaren arloan nazioarteko erreferente izatera araman dute, bai eta sari sorta amaitezin bat jasotzera ere, tartean Arabako Urrezko Domina.
Gaur egun BBCren Filarmonikako zuzendari titularra da, eta bira ugari eman ditu berarekin Alemania, Austria, Txina, Hego Korea, Hungaria, Kroazia, Eslovenia eta Espainian zehar. Santanderren eta Londresen emango ditu hurrengo kontzertuak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:26

Gasteizko alkateak proposatuta, Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du abuztuaren 5ean Juanjo Mena orkestra-zuzendari gasteiztarra, hiriaren seme kuttun izendatzea. Abuztuaren 5ean jasoko du Mena maisuak Udalak holako edo halako diziplinatan lortutako merituak saritzeko asmoz sortutako saria.

Alkatearen aburuz, Juanjo Menaren saria guztiz bidezkoa eta zuzena da, musikaren esparruan (zehatzago esateko, orkestra-zuzendaritzarenean) egin duen bide profesional esanguratsu eta oparoa aintzatesten baitu. “Juanjok mundu zabalera atera du Gasteizen izena; ezin hobeto erakusten du horrek gure hiriak sortzen duen talentua Bera bezalakoek ezin modu hobean nolakoak garen erakusten du, eta eredugarriak dira gu guztiontzat”.

Gasteizen jaio zen 1965eko irailaren 21ean, eta Jesus Guridi Musika Eskola hasi zituen musika-ikasketak. Antxon Lete izan zen Mena “deskubritu zuena”, eta Carmelo Beranaola Gasteizen izan zuen lehen irakasleetako bat. Gerora, batutaren beste maisu batzuk ere eragin handia iazn zuten Juanjo Menarengan, esterako Enrique García Asensiok eta Sergiu Celibidachek.

Menak orkestra benetan ospetsuak zuzendu ditu, besteak beste Berlineko Orkestra Filarmonikoa, Osloko Filarmonikoa, Frantzia Orkestra Nazionala, Milango Scalaren Orkestra Filarmonikoa, RAIren Orkestra Sinfoniko Nazionala, Goteborgeko Sinfonikoa, Stockholmeko Filarmonikoa, Danimarkako Orkestra sinfoniko Nazionala, eta Espainiako orkestra nagusienak.

Estatu Batuetan 2004an egin zuen debuta, Baltimore Symphony orkestrarekin, eta hango orkestra garrantzitsuenak zuzendu ditu: Chicago, Boston, Houston, Cincinnati eta Pittsburg-eko orkestra sinfonikoak, New York Philharmonic eta Los Angeles Philharmonic, Cleveland eta Philadelphia Orchestra, beste askoren artean.

Juanjo Menaren arrakastek orkestra zuzendaritzaren arloan nazioarteko erreferente izatera araman dute, bai eta sari sorta amaitezin bat jasotzera ere, tartean Arabako Urrezko Domina.
Gaur egun BBCren Filarmonikako zuzendari titularra da, eta bira ugari eman ditu berarekin Alemania, Austria, Txina, Hego Korea, Hungaria, Kroazia, Eslovenia eta Espainian zehar. Santanderren eta Londresen emango ditu hurrengo kontzertuak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:11

Bi urtez itxita egon ondoren, San Bizente elizak bisitariak hartuko ditu berriz ere, eta gaueko bisitaldiak eskainiko dira katedral berrira eta Erdi Aroko harresira.

 Udan, muralen ibilbidea, Erdi Aroko hirigunea eta hiri iraunkorra ikusteko bisitak izango dira umeentzat

 

Itsu eta gorrentzako bisita inklusiboak estreinatuko ditu hiriak.

Indartu egingo da bizikletak alokatzeko zerbitzua; bizikleta gehiago, zerbitzuak nahierara eta bizikleta gaineko bisita gidatuak.

 Enografiak, herri kirolek eta dantzek ere kulturaren eta bertako tradizioen turismoa erakargarriago egiten dute.

 Gasteiz Biosphere turismo-helmuga iraunkorra izateaz harro agertuko da udan  “ziurtagiri honek berdeaz haratago dauden balio eta edukiak adierazten ditu: ingurumenaren eta naturaren zainketa, hondakinen kudeaketa, airearen kalitatea, ondare historiko-artistikoaren mantenimendua, bertako folklore eta kultura eta, batez ere, eta guztiaren gainetik, giza ondarea, hau da herritarrak. Horrenbestez, besteengandik bereizten baina aldi berean bisitariengana hurbiltzen gaituzten elementu horiek ezagutzeko, Turismo Zerbitzuak iraunkortasunaren inguruko programa diseinatu du, interesdunei zergatik garen Gasteiz Green Capital eta turismo-helmuga iraunkorra ezagutzera emateko” adierazi du Turismoko zinegotzi Nerea Melgosak.

Udalak, udan, ondare historiko eta kulturalean  eta turismo iraunkor eta familienean egingo du indar, Euskadiko hiriburua helmuga iraunkorra izateko balio izan duten balioen ardatz gisa. Horretaz gain, udan, bisitaldi bereziak antolatu ditu txikienengan iraunkortasunaren kultura sortzeko eta hori zabaltzeko. Bisita horietan modu didaktikoan ezagutuko dira hiriak hainbat arlotan dituen balio nagusiak – bioaniztasuna, birziklapena, mugikortasuna, bizikidetza, airearen kalitatea, uraren kontsumoa eta irrisgarritasuna–, Gasteiz helmuga iraunkorreko lehen udalerri bihurtu zutenetako zenbait, alegia.

Gasteiz, helmuga irisgarria

Irisgarritasuna da iraunkortasunaren ardatz garrantzitsuenetako bat. Turismo Zerbitzua azken urteetan hirian ibilbide inklusiboak jartzeko lanean ari bada ere, aurten, aurrerapauso bat emango da, eta dagoeneko programatu dira dibertsitate funtzionalak dituztenentzako ibilbide literarioak, bisita biomimetikoak (lotura) eta ondare historikora bisitak. (web orriarekiko lotura)

 Ondare historiko-artistikoa, hiriaren bitxia

Santa Maria katedrala eta harresiak dira urtean zehar hirira etortzen diren bisitariek  gehien bisitatzen dituztenetakoak. Ondare kultural eta artistikoak bisitariengan pizten duen erakargarritasunaz jakitun, Udalak kultur-turismoko eskaintza sendotu du, eta aurten, San Bizente elizako dorrea eta tenpluaren gain-estalkia ikusi ahalko dira berriz ere  eta gaueko bisitak egingo dira Katedral Berrian.

 Gasteiz, txikientzat

Turismo familiarra udako eskaera nagusietako bat izan ohi da, eta Gasteizek helmuga adeitsu gisa kokatzen aurrera egin nahi du: Horren haritik, hiria haurren ikuspegitik ezagutzeko kultur programazioa, jarduerak, bisitak eta proposamenak eskaintzen ditu.

Hauen artean azpimarragarriak dira ·Vitoria-Gasteiz haurrentzat” , “Vitoria-Gasteiz, hiri berdea” eta “Natura asfaltoan” deituriko bisitak.

 Elkarreragin “Hiri margotuan”, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

Gasteizko muralen ibilbideak handitu egin ditu garai honetarako eskaintza eta jarduerak, Gasteizera datozen bisitari guztiek Erdi Aroko hiriguneko muralak miretsi eta horietako bat zuzenean egiten ikusterik izan dezaten.

Proposamen honetan bisita hauek eskaintzen dira: “Ezagutu ezazu muralen sekretua“, abuztuko eta iraileko larunbatetan, sortzaileen eskutik; “Hiri margotua familian” bisita elkarreragilea, uztaileko, abuztuko eta iraileko igande guztietan –eta Ramon Bajo ikastetxeko eta Ariznabarra auzoko muraletara berariazko bisitak–, non artistekin parte hartu eta elkareragiterik izango den.

Sasoiko produktuak eta tokiko tradizioak

Bertako gastronomia eta produktuak eta tokiko tradizioak oso erakargarri dira turistentzat. Hiriak garai honetarako egindako eskaintzan ez dira falta azokak : plazako azoka, Almendrako azoka, baratxurien azoka, Santiago egunekoa eta irailaren amaierako Erdi Aroko azoka.

Horretaz gain, lantegiak eta dastatzeak izango dira  azoka plazan eta hiriko gozogintza-lantegi, upategi eta lokaletan. Uda honetarako azken berrikuntzetako bat Arabako patatekin egindako vodka dastatzea izango da.

Herri kirol eta dantza erakustaldiek euskal folklorea eta gure ezaugarriak ezagutu nahi dituztenen interesa pizten dute.

Bisita gidatuak gurpilen gainean

Uda honetarako beste baliabide erakargarrietako bat dugu bizikleta alokairuen zerbitzua indartu izana, ekainean Atariara era zabaldua. 10 bizikleta elektriko gehitu zaizkio zerbitzuari, eta Olarizuko etxadian ere alokatzeko aukera dago.

Bizikleta gehiago izateaz gain, erabiltzaileen nahierarako zerbitzua dugu udako berrikuntza: udalerriko ibilbide berdeetan zehar bisita gidatuak egiteko aukera, edo norbait ibilbide bateko gune zehatz batera eramateko aukera, edo norbaiten bila joateko aukerak eskainiko dira.

Hiria aztergai

Udalak hiriko turismo-baliabideen sarea sortu du, turistek hiriko hainbat arlori buruz duten iritzia ezagutzea xede. Gasteizek Biosphere helmuga izatean hartutako konpromisoetako bat dugu.

+Info

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:49

 

 

 

 

 

 

 

 

“Pilar Aróstegui” Udal Artxiboak antolatu du bigarren mendeurrenaren harira, eta berriro ikusi ahalko da irailaren 12tik 30era bitartean, Zabalganeko gizarte etxean.

1.712 pertsonak bisitatu izan du apirilaren 20an inauguratu zen “Olagibelen Gasteiz” erakusketa, arkitekto neoklasiko ospetsua hil zeneko bigarren mendeurrena ospatzeko ekimenen testuinguruan. Ekainaren 24an amaituko eraketa Montehermoso kulturunean, lau egun barru beraz.

Hainbat egileren 62 argazki biltzen ditu erakusketak, eta horien osagarri beste lan batzuk jarri dira: 1915ean Isaac Díez Ibáñez margolariak arkitekto eta urbanista handiari egindako erretratua, “Plaza Berriaren ikuspegia” (1855) eta “Gasteizko antzinako ikuspegia” (1862) deritzen koadroak, Juan Ángel Sáez Garcíarenak, eta Obdulio López de Uraldek 1948ko jai egitaraurako egindako jatorrizko akuarela. Orobat, Olagibelen eta Díez de Güemesen planoen kopiak jarri dira erakusgai, eta barruan zenbait dokumentu dituzten bi beira-arasa, orain ikusiko ditugunak.

Cantok esan duenez, “ez dugu gai hoberik topatu Artxiboaren bi urtean behingo erakusketarako Olagibel eta haren garaiko Gasteiz baino”. “Erakusketa honetan —erantsi du— denboran zeharreko bidaia bat egin nahi izan da hark sortutako kale eta plazetatik, eta agerian utzi nahi izan da haren lanak eta sortzerakoan pentsatu ziren erabilerek duten garrantzia eta iragangaiztasuna. Hartara, omenaldia egiten zaio Olagibeli, Gasteiz elkarrekin bizitzeko hiria bihurtu baitzuen”.

Erakusketa berriro ikusi ahal izango da irailaren 12tik 30era bitartean, Zabalganeko gizarte etxean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:26

 

DIBERTIKALE 2018

Uztailaren 2tik 18ra arte 13 ikuskizunez gozatu ahalko dute haurrek eta familiek

Uztailaren 2tik 18ra arte, haurrek eta familiek kale animazioko 13 ikuskizunez gozatu ahalko dute Dibertikaleren XVII. edizioaren barruan, gizarte etxeen inguruko kale eta plazetan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du programa prentsaurrekoan. Haren hitzetan, helburua da “haurrek eta, oro har, familiek kale-animazioko askotariko ikuskizunez gozatzea, eta bide batez entretenimendu, dibertsio eta partaidetza giroa sortzea uda garaia aprobetxatuz”.

Saio guztiak 19:30ean hasiko dira. Kale-animazioko 13 ikuskizun izango dira guztira, tartean antzerkia, musika, zirkua, malabarismoa, magia, umorea, clown, akrobaziak eta dantza bertikala uztartuko direlarik. Ikusikizunetako 5 euskaraz izango dira, zazpik ez dute hitzik izango, eta azkena ingelesez izango da, nahiz eta  batez ere keinuen bidezkoa den.

Iaz 3.600 pertsona inguru hurbildu ziren ikuskizunetara, nahiz eta bat bertan behera utzi behar izan genuen, euriagatik. Gorantz goaz, eta edizio honetan publiko fidelaren itxaropenak betetzea espero dugu”, amaitu du Cantok.

Informazio gehiago

Share