Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 ekaina 2018 12:01

Udal gobernuak gizarte eta osasun alorreko hiru hitzarmen onetsi ditu, hartutako kalte zerebrala duten pertsonei eta lupusa eta alboko esklerosi amiotropikoa duten gaixoei laguntzeko. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak orotara 20.690 euro emango dizkie pertsona horiei eta familiei arreta ematen dieten elkarteei, ATECE, ADELES eta ADELA, hurrenez hurren.

ATECEk hartutako kalte zerebrala dutenei zuzendutako fisioterapia programa bat egingo du, pertsona horiek egoera gainditu dezaten edo horretara molda daitezen, baita haien gizarte-integrazioa errazteko ere. Udalak 11.290 euro jarriko ditu horretarako.

ADELESek lupusa duten gaixoentzako programa fisioterapeutikoa jarriko du abian, haien gaitasun funtzionala mantendu eta hobetzeko eta bizi-kalitatea ere hobetzeko. Udalak 3.750 euroko laguntza emango dio.

ADELAk, azkenik, alboko esklerosi amiotropikoa dutenei laguntza emateko programa integrala garatuko du, fisioterapia, lanbide terapia eta logopedia zerbitzuak emanez. Eragindakoen bizi-kalitatea hobetzea da helburua, haien autonomia sustatzen duten teknikak eskura jartzea eta boluntariotza sustatzea, familiei zerbitzu eta laguntza gehiago eskaintzeko. Hitzarmen horrek 5.650 euroko zuzkidura du.

Share