Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 ekaina 2018 17:00

Arabako Hezkuntzan Berrikuntza III. Foroari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, ekainak 27

Ordua. 9:15

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz aretoa

———————————

Prentsaurrekoa. Udaltzaingoaren unitate berriak aurkeztea

Parte hartzaileak. Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero; Herritarren Segurtasun koordinatzaile nagusi Victor García Hidalgo

Eguna. Asteazkena, ekainak 27

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————-

Prentsaurrekoa. Liburu Zaharren Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Liburu Zaharren Azokako zuzendari Txema Sandoval

Eguna. Asteazkena, ekainak 21

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

Merkataritza Estrategia eta Hiri Posizionamenduari buruzko mahai ingurua, AENKOMERek antolatutako Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruzko VI. Jardunaldi barruan

Parte hartzaileak. Ogasun zinegotzi Itziar Gonzalo; eta Bilbo, Iruñea, Compostelako Done Jakue, Valladolid  eta Zaragozako udaletako ordezkariak

Eguna. Asteazkena, ekainak 27

Ordua. 11:00

Tokia. Artium museoa

————————————

Prentsaurrekoa. Espainiako Atletismo Master Txapelketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Euskadiko Atletismo Federazioko presidente Juan José Andérez; Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna; eta Arabako Atletismo Federazioko presidente Andrés Sánchez

Eguna. Asteazkena, ekainak 27

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————

Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena

Parte hartzaileak:

  1. Edurne Parro (Aenkomer)
  2. Martin Agirregabiria (Alaves)
  3. Karmele Jaio (Idazlea)
  1. Marina Sagastizabal (Mugimendu Feminista)
  2. Paul Urkijo (Zinemagilea)
  3. Askoa Etxebarrieta “La Pulga” (Artista)
  4. Gorka Ortiz de Urbina (Zeledon)
  5. Carlos Villalba (Jubilatua)
  6. Iñaki Garmendia (EGA Master)
  7. Itziar Azpeitia (Kazetaria)
  8. Natasha Rueda (Goian Elkartea)

Eguna: Ekainak 27, asteazkena

Ordua: 12.00

Tokia: Andre Maria Zuriaren plaza, landarezko eskulturaren ondoan

————————————-

Merkataritza Bidezkoa eta Etikoa sustatzen duen Europar Hiria Saria banatzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta Alkatzetza zuzendari Blanca Guinea

Eguna. Asteazkena, ekainak 27

Ordua. 12:30

Tokia. Ateliers des Tanneurs  Rue des Tanneurs 58 (Brusela)

————————————

Prentsaurrekoa. Principal Antzokiko Ganbera Zikloaren 5. kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Félix Divar eta Gorka Catediano (KKO Percusión); eta Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort

Eguna. Asteazkena, ekainak 27

Ordua. 12:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————————-

AENKOMER sariak banatzea

Parte hartzaileak. Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirre; eta Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero

Eguna. Asteazkena, ekainak 27

Ordua. 20:45

Tokia. Artium museoa

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:55

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaranalkatea eta Nerea MelgosaEnpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia Daniel Calparsoro zuzendariarekin bildu dira gaur; hain  zuzen ere, “El silencio de la ciudad blanca” filma zuzenduko du horrek Gasteizen, abuztuaren 1etik aurrera. Josep Amorós, José Torrescusa eta Joaquín Padró ekoizleak ere izan dira bileran; Eva García Sáenz de Urturi idazle gasteiztarraren lanean oinarritutako thrillerraren ekoizpen aurreko lanen berri eman dute horiek. 

Filmaketak zortzi aste iraungo du, Andre Maria Zuriaren jaien aurreko egunetatik irailaren 29ra arte. Gasteiz agertoki gisa erabiltzeaz gain, Arabako beste leku batzuetan ere garatuko da ekoizpena.

Udalak laguntza eman dio proiektuari Vitoria-Gasteiz Film Office-ren bitartez, eta gainera, Europa jauregiko Green aretoa utzi du ostegunean 1.000 figurante baino gehiago aukeratzeko casting bat egiteko; Eva García Sáenz de Urturiren nobelan agertzen diren eszena jendetsuak irudikatuko dituzte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:09

Berriro ere, Udalak Kaleko Jolasak antolatu ditu hiriko auzo gazteenetan. Ekainaren 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean izango dira.

Partaidetza eta Gizarte Etxeen arduradun Isabel Martínezek aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan; hark azaldu duenez, “jolasen helburua herritarren artean eta belaunaldien artean harremanak sortzea da, eta errespetua, bizikidetza eta tolerantzia sustatzea, eta horregatik jarraitzen dugu horien aldeko apustua egiten sailean”.

 

Leku hauetan egingo dira jarduerak: Ekialdeko parkean, Salburuko gizarte etxetik hurbil; Ibaiondoko gizarte etxearen aurreko plazan (Landaberde, 31), eta Juan Gris kalean, Zabalganeko gizarte etxearen aurrean.

Eta ordutegiak hauek izango dira: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era.

Auzo bakoitzean gai bat landuko da: Salburuak, abentura; Ibaiondok, bidaiak, eta Zabalganak, Euskal Herria. Orobat, bi gauetan aire zabaleko zinema eskainiko da berriro. Aurten trena auzo batean ibiliko da egun bakoitzean. Gainera, talde dinamikak antolatuko dira sozializatzen den bitartean auzoaz gozatzeko, eta egoerak sortuko, jendeak plazak eta auzoak jolasteko gunetzat har ditzan.

Bestetik, auzo bakoitzean puzgarri tematikoak eta musika jarriko dira, eta kultura urbanoari buruzko lantegi ibiltariak ere izango dira.

JOLAS EGUNAK KALEAN

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:56

 

“Hemen erosi eta hiria egin” lemaren pean, Gasteizko saltokiek udako beherapenei ekingo diete larunbatean, ekainak 30, deskontuen kanpaina uztailean hasteko ohitura aldatuta. Beherapenak aurreratuz, urtean salmenta gehien izan ohi den aldi baten hasiera data bateratu nahi izan da, eta tokiko merkataritzaren kalitatea eta eskaintza onak batera promozionatu. Ia ehun establezimenduk egin dute bat ekimenarekin, baina baliteke astean zehar kopuru hori handitzea.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak eta Gasteiz On-en kudeatzaile Patricia Garcíak aurkeztu dute beherapenak aurreratzeko kanpaina; horren bidez, tokiko saltokietan erostera animatzeaz gain, sektore horren balioa agerian utzi nahi da, ahalmena baitu enplegua sortzeko, kalea bizitasunez betetzeko eta tokiko kontsumoaren zirkuitu iraunkorra sustatzeko.

“Gasteizko dendetan erostea hiria egitea da. Ideia hori indartu nahi dugu, kate handien presioa gehien nabaritu daitekeen salmenta garai batean. Hori dela eta, establezimendu askok beherapen kanpaina honetan indarrak batzea erabaki dute, eta ahots propioa izan dezaten nahi dugu. Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoa abian jarri genuenean ezarritako helburuetako bat izan zen haien jarduera dinamizatzea eta lehiakortasuna sustatzea. Horixe egin nahi dugu kanpainaren bidez”, adierazi du Melgosak.

Beherapenak ekainaren 30era aurreratzen duten saltokiek hori berariaz adierazteko kartel bat jarriko dute, eta hasieratik % 30 eta 40 arteko deskontuak eskainiko dituzte gehienek. Merkataritza eremu nagusiak girotzeko fanfarre eta kalejiren musika izango da kaleetan. Arka plazan umeentzako lantegiak antolatu dira, 12:00etatik 14:00etara zein 17:30etik 19:30era, Caype-ren bermearekin (sarreran deskontuak lortu ahalko dira tokiko saltokien erosketa tiketa aurkeztuz).

Egun horretan bertan, 19:30ean, umeentzako antzerkia izango da Arka plazan. Gainera, tokiko saltokietan kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko eta horretara bultzatzeko jarduerak antolatu dira, eta Gasteiz On-ek kanpaina egingo du sare sozialetan: merkatariei erakusleihoen aurrean eta denden barruan argazkiak egiteko eskatu die, tokiko merkataritzaren alde gizatiarrena eta gasteiztarrekiko hurbiltasuna erakustearren, horixe baita haien ezaugarri nagusietako bat.

Izan ere, gertuko dendek ahalegin handiak egin behar dituzte lehiatzeko, beherapenen liberalizazioaren zein kate handien ezkutuko beherapenen eta ia etengabeko deskontuen eraginez. Aurten bada beste faktore negatiborik: eguraldia, ez baitu kontsumoa lagundu ehungintzaren alorrean. Joan den astean Gasteiz On-ek bazkideen artean egin zuen inkesta batek erakusten duenez, % 94rentzat denboraldia iazkoa baino txarragoa izan da. Era berean, % 60k baino gehiagok aitortzen du emaitza txarragoak izan dituela; iaz, berriz, % 34koa izan zen portzentaje hori. Hala ere, % 59k ez du promoziorik egin, hau da, beherapenak ekainaren 30era aurreratzeko kanpainarekin bat egin dutenen portzentaje bera, batzuk dagoeneko aurreratu diren arren. Bestetik, % 12k plantilla indartuko du, beherapenetarako langileak kontratatuz.

Share