Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 ekaina 2018 17:38

Ariznabarra kaleko 25eko fatxadan egingo da, auzokoen laguntzaz, eta uztailaren 31n amaituko. Auzoari egindako monumentu izango dd margo-lana.

Gaur aurkeztu da Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak deitutako lehiaketari esker 2018an Gasteizko fatxadetan margotzekoak diren hiru paisaia-muraletako azkena. Isabel Martinez zinegotziak, proiektuaren zuzendari eta artista Verónica Werckmeisterrek, Ariznabarreko DELMA auzo-elkarteko ordezkari batek eta margotuko den eraikineko komunitateko ordezkari batek aurkeztu dute.

Martínezen hitzetan, “lehiaketaren bidez kultura-ondare garaikide eta humanizatua sortu nahi da, aurretik dagoen hiri-paisaia edertuko duena. Gainera, diseinatzeko eta gauzatzeko prozesuan taldeek eta herritarrek oro har parte hartzea eskatzen duenez, gizarte kohesioa eta arte adierazpen kolektiboa sustatzen dira, eta turismoarentzako erakargune garrantzitsua ere sortzen da, jakina, hemendik kanpo aitortua eta ezagutzeko modukoa”.

Werckmeister artistak hauxe nabarmendu du:  “Hiri margotua Ariznabarra auzo piratara iritsi da lehen aldiz; berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran Gasteizek bizi izandako industrializazioarekin sortu zen auzoa, eta gaur egun 8.000 bizilagun ditu, eta esperientzia luzea borrokan zein auzo elkarteen alorrean, eta haien laguntza izango dugu mural berria egiteko”

Fatxada Ariznabarra auzoaren erdian kokatuta dagoelako aukeratu da. Auzoan sartuta dagoenez, auzoan zehar paseatzeko gonbita egiten du. Horretaz gain, gizarte-etxearen aurrez aurre dago eta jende asko ibili ohi da inguruan (mapa ageri da dosierrean).

“Nazioartean ezaguna den artista bat aukeratu dugu auzoan mural monumental eta transzendentziakoa egiteko: Matias Mata. Grafiti munduan bereziki ezaguna da eta grafitia egiten den lekuarekin elkarreragiten duten lanekin konprometitua dago. Matías Mata kaleko pertsonek diotenarekiko sentsibilitate handikoa da, eta auzokoekin batera lan egingo du Ariznabarra eta pertsonak ardatz izango dituen arte-lana egiteko, eta lan hori auzoari egindako monumentu bihurtzeko ” adierazi du artistak.

Zirriborroak bi orduko sei saiotan landuko dira, uztailaren 9ko astean. Parte-hartzaileek ikerketa eta partaidetza ariketak eta dinamikak baliatuko dituzte zer margotuko den eta nola erabakitzeko. Egindako partaidetza-prozesuan oinarrituz, zuzendaritza daraman artistak azken zirriborroa egingo du, eskalan.

Hauxe da egutegia:

Proiektuaren aurkezpen publikoa: ekainaren 21ean, 19:30ean, Ariznabarreko gizarte etxean

Gasteizko alde zaharreko IMVGra doako bisita gidatua Ariznabarreko talde eta bizilagunentzat:             uztailaren 6an, 11:00etan, Buruileria plazan

Diseinuaren prozesua:                                2018ko uztailaren 9tik 14ra.

Diseinuaren aurkezpena:                           2018ko uztailaren 16an.

Margotzea:                                                    2018ko uztailaren 16tik 31ra.

Inaugurazioa:                                               2018ko uztailaren 31n.

Verónica Werckmeister artista da Gasteizko “HIRI MARGOTUA” muralen ibilbidearen zuzendaria; 2018an bi horma-irudi gehituko zaizkie Erdi Aroko hirigunean eta Zaramagan (www. muralismopublico.com) dagoeneko mirets daitezkeen 16 lan handiei.

“HIRI MARGOTUA” IMVGren barruko bi muralismo lantegietan parte hartzeko deialdia irekita dago une honetan; informazioa eskatzeko edo izena emateko info@muralismopublico.com postara idatzi behar da.

Duela urte batzuk hasi ginen hiriko fatxadetako paisaia-muralen lan-ildoa urratzen, eta orain berriro bultzatu nahi izan  dugu; horrek agerian jartzen du nolako garrantzia ematen diegun arte eta kulturaren bidezko partaidetza eta esku-hartze komunitarioko prozesuei”, amaitu du Partaidetzaren arduradunak.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko Dibertikale kale ikuskizunen programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, ekainak 21

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

Prentsaurrekoa. Els Joglars taldearen ‘Zenith’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Ramon Fontserè eta Dolors Tuneu

Eguna. Osteguna, ekainak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————————

Prentsaurrekoa. Udarako Turismo proposamenak aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, ekainak 21

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:36

 

Montehermoso jauregian aurkeztu da gaur goizean uztailaren 8an egitekoa den Gasteizko Nazioarteko Triatloiaren hurrengo edizioa. Gorka Urtaran alkateak azpimarratu duenez, Euskadiko hiriburua eta kirolak bikote biribil eta arrakastatsua osatzen dute. “Horrelako ekitaldiek milaka ikusle eta boluntario biltzeaz gain, gure identitatea eraikitzen laguntzen dute, kirolak sustatzen dituen balioekin bat egiten duen komunitate gisa: ahalegina, buru-belarri aritzea, duintasuna, begirunea, inklusioa, osasunaren sustapena, hobetzeko gogoa…” adierazi du.

Gorka Urtaranek orobat nabarmendu du triatloiak gizon eta emakumeen berdintasuna sustatu nahi duela, eta aurten garrantzia berezia eman diela emakume kirolariei. “Hori dela kausa, harro nago hiri honetako alkatea izateaz, dena ematen baitu honelako ekitaldietan, asko eta asko baitira boluntario lan egiteko prest dauden herritarrak, eta poztu egiten baitira herrialde askotako pertsona ugari erakartzeagatik, lehiatzera baino gehiago, parte hartzera, giro ezin hobean murgilduta“.

Amaitzeko, alkatea ziur da aurten ere Gasteizko Nazioarteko Triatloia arrakastatsua izango dela, “hiriburu berdea izateaz gain, kirolaren hiriburua ere bagarelako

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:52

Aisialdirako baliabide natural honen ingurumen, kultura, gizarte eta turismo arloetako balioak aztertuko dituzte adituek 

“Bide berdeak etorkizuneko aktibo gisa- ingurumena, kultura, gizartea eta turismoa” jardunaldia izango da Olarizuko etxaldean. Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatutako ekimen honek bide berdeek eskaintzen dituzten erronka eta aukeren inguruko hausnarketa egitea du xede “gure gizartean aire zabaleko aisialdiaren eta kirolaren kultura berria sustatzeko. Horrek herritarrak naturaren, kulturaren zein paisaiaren aldetik interesgarriak diren espazio eta elementuetara hurbiltzea ekarriko dute eta, hartara, elementu horiek horiek hobeto ezagutu, babestu eta gozatuko dituzte.

Gasteizko Hiri Ekologiaren Gelaren programazioaren baitako jarduera da eta Ingurumena eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla bertan izango da. Hitzaldietako batean, “New York Empire State Trial” bide berdea ezagutaraziko digu  Estatu Batuetako New Yorkeko Dewitt hiriko plangintzako zuzendari Sam Gordomek. Horretaz gain, hurbilagoko beste batzuk ere aurkeztuko dira, esaterako, Aldundiko Ingurumen arloko zuzendari Amaia Barredok Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Zatitako lurralde plana aurkeztuko du. Jardunaldian Basquetourreko outdoor produktuen eta ekoturismo buru Iker Urcelayk eta EHUko Arkitektura Saileko irakasle Arritokieta Eizaguirrek ere hartuko dute parte. Gasteizko udaleko Ingurumen saileko zuzendari Ainhoa Etxeandia izango da moderatzaile.

Sarrera librea eta doakoa izango da. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Gasteizko Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzen du aurten. Programa udalaren web orria kontsulta daiteke.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:02
  • Víctor Viñuales arituko da hizlari, ekonomia berdearen alorreko aditu handienetako bat

Europa biltzar-jauregiak hartuko du bihar (ekainak 21, osteguna) “La Comunidad por el Clima: las empresas como factor clave para pasar del compromiso a la acción” izeneko jardunaldia, 2018ko Itun Berde aren ekimenaren baitan antolatua. Victor Viñuales, ECODESen (Ecología y Desarrollo) zuzendaria da, eta ekonomia berdearen alorreko aditu handienetako bat. Bera arituko da hizlari jardunaldian, zein batez ere enpresaren munduko profesionalei zuzentzen zaien; irakatsi nahi zaie beren jarduera ekonomikoa ingurune iraunkorrago bat lortzen laungarria izatea.

Goizeko saioa 11:30etik 13:30era luzatuko da, eta beraren ardatza “Klimaren aldeko Komunitatea” delakoaren aurkezpena izango da, zein ingurumenarekin kontzientziatuta dauden enpresa, entitate eta pertsonek osatzen duten, klima-aldaketaren kontra jardutea premiazkoa dela jakitun direlarik. Komunitate hau balio handiko tresna bihurtzen ari daklima-aldaketari aurre egiteko enpresei zuzenduriko berariazko neurriak hedatu eta ezagutarazteko.

Ekitaldian “Escaparate por el clima” aurkeztuko da, enpresei aukera ematen diena beren zerbitzu edo produktuak aurkezteko aukera ematen dienInterneteko atari bat, Espainiako jarduera ekonomiko arduratsuko lehena. bertaratzen diren enpresek baloratu ahalko dituzte beren eskaintza halako erakusleiho batera eramatearen abantailak, hazten ari den sektore batean.

Victor Viñuales ek eskarmentu handia dauka ekonomia iraunkorraren zenbait alderditan.  Mundu Irunaren aldeko Espaianiko sarearen presidenteordea da, eta baita INDITEXen Gizarte Kontseiluko eta Sol Meliáko iraunkortasunaren alorreko adituen mahaiko kidea ere. Horrez gain, Triodos Bank Españako Aholku batzordeko eta Ecoembeseko Gardentasun eta Entzute Aktiboko mahaiko kidea da.

Biharko jardunaldia doakoa da, baina izena eman behar da aurretiaz, online, eta Itun Berdeari loturiko ekintzen artean kokatzen da, ingurumenarekin konprometitutako enpresei berrabiada bat emateko plan baten baitan. Itun Berdearen testuinguruan kokatzen den jardunaldi hau gisako lehena da, ekonomia zirkularrari buruzko beste bat gehituko zaio irailean, bai eta azaroaren erdialderako aurreikusitako Itun Berdearen VII. Topaketa. Halaber, abian da ingurumen-praktika onak saritzeko 2018ko Itun Berdea.

“4.0. belaunaldiaren bitartez modernizatzearekin batera, argi da jarduera ekonomikoaren etorkizuna iraunkortasunari estuki lotuta dagoela. Gero eta enpresa gehiagok ulertzen dute ingurumen-praktika onak garatzea errentagarria dela, gizarte-ardura erakusten duela, eta planetaren etorkizuna bermatzeko modurik onena dela. Horregatik, Itun Berdearen Komunitatea gero eta alor gehiagotara zabaltzea, enpresen identitate-ikur nagusienetako gisa”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

gaur egunh 266 enpresak berretsi dute Itun Berdearen Komunitatearekiko atxikipena. 2018ko lehen sei hileko honetan 20 atxikipen berri izan dira.

Informazio gehiago: “Klimaren aldeko Komunitatea” jardunaldia

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:09

 

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) diseinatu duen aurtengo udarako edukiz betetako programak 97 jarduera biltzen ditu datozen hilabeteetan garatzeko, hain zuzen ere iraila amaitu arte. Jarduera horiek Atarian, Olarizuko etxaldean, Urarteko baratzeetan eta Gasteizko beste gune natural batzuetan egingo dira. Eskaintzak hainbat jarduera barne hartzen ditu: erakusketak Ataria interpretazio zentroan, ingurumenarekin eta kulturarekin lotutako lantegiak eta ikastaroak, natura ibilbideak, eta familientzako askotariko ekimenak udalaren baliabide ezberdinetan. Ekainaren 26tik aurrera eman daiteke izena, 010 telefonoan, Udalaren webgunean, Atarian eta gizarte etxeetan.

“Oso garrantzitsua da era honetako ekimenak sustatzea; herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia sendotu eta finkatzen saiatzean ari gara. Izan ere, IGIren lana oinarrizko tresna izan da Gasteizez hitz egitean hainbestetan aipatzen dugun DNA berde hori geureganatzeko. Aurtengo udan inoiz baino gehiago animatu nahi ditugu gasteiztarrak Eraztun Berdeaz gozatzera, 25. urteurrena ospatzen baitugu”, azpimarratu du Ingurumeneko zinegotzi Iñaki Prusillak. Zinegotziak azpimarratu egin du baita programazioa IGIrekin lankidetzan aritzen diren zenbait erakunderekin batera osatu dela.

Programan hiru erakusketa aurkituko ditugu: #Eraztunberdeak25urte ospatzeko begiradak, non argazkien bidez Gasteiz inguruko parke-sareko lekurik ikusgarrienak erakusten diren. Atarian da, maiatzaren 29an inauguratu zen eta bertan izango da ikusgai uztailaren 8ra arte. Gainera, Eraztun eta hegaztien istorio bat, Aranzadi Zientzia Elkarteko Eraztuntze Bulegoarena (uztailaren 17tik irailaren 16ra bitartean) eta Amarauna, Santos Bregaña artistarena (irailaren 25etik azaroaren 4ra bitartean).

Horrez gain, bestelako jarduera batzuk ere programatu dira, besteak beste lau lantegi haurrentzako, zeinek armiarma, sugandila, tximeleta eta ur-animalien berri ikasiko duten horien bitartez. Euskaraz egingo dira, larunbat arratsaldez, 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat, arzgakigintza, lupa bitarteko behaketa eta amaraunen azterketa bitarte. Aurtengo udako beste berritasunetako bat eraztunketako hastapen-ikastaroa edo Salburun urteko une garrantzitsuenetakoa den hegazti-migrazioez gozatzeko txangoak izango dira.

Kulturaren ikuspegitik, IGIk azpimarratzen du Ta’li bikoteak abuztuaren 26an Atarian emango duen kontzertua, zeinean izadia musikaren eta zionemaren bitartez erakutsiko den. Gainera, Salburuko parkearen inguruan Dantza Plaza egingo da (irailaren 7an), bai eta dantza poetikoko ikuskizun bat, Naiara Rojo Espinoren eskutik (irailaren 28an). Gasteizko hiri-baratzeen 20. urteurrena Urarteko baratzeetan ospatuko da, irailaren 23an.

 

Web-orri hauetan kontsultatu daiteke programa osoa: http://www.vitoria-gasteiz.org/IGI, http://www.vitoria-gasteiz.org/ataria eta www.vitoria-gasteiz.org/eraztunberdea. Jardueretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, udalaren web-orrian, Atarian, 010ean edo gizarte etxeetan. Jardueren tarifak ere leku horietan kontsultatu daitezke.

 

Share