Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 azaroa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Udal Musika Bandaren ‘Versus’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Udal Musika Bandaren zuzendariorde Iker Olazabal; eta Andrés Valero Castells, gonbidatutako zuzendaria

Eguna. Astelehena, azaroak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

‘Erronkak, aldaketa handia egiteko’  Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra inauguratzea

Parte hartzaileak.  Alkateorde Itziar Gonzalo; Enpleguaren eta Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artolazabal; eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro González

Eguna. Astelehena, azaroak 5

Ordua. 9:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

——————————-

Prentsaurrekoa. Udal Musika Bandaren ‘Versus’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Udal Musika Bandaren zuzendariorde Iker Olazabal; eta Andrés Valero Castells, gonbidatutako zuzendaria

Eguna. Astelehena, azaroak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————————

AMPEA- Arabako Profesional eta Enpresari Emakumeen Elkartearen V. Biltzarra inauguratzea

Parte hartzaileak. Alkateorde Itziar Gonzalo

Eguna. Astelehena, azaroak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak, Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:51

Azkenengo 48 orduetan, 32 trafiko-istripu erregistratu dira, eta, horietan, sei pertsona zauritu dira.

Lehenengoa asteazkenean gertatu zen, 15:00ak baino minutu batzuk lehenago, Nafarroako Errege-Erreginen kalearen eta Gasteizko Taldearen kalearen elkargunean dagoen bidegorrian. Istripuan, auto batek eta bizikleta batek elkar jo zuten. Talkaren ondorioz, 26 urteko bizikletaria zauritu zen, baina ez zen ospitalera eraman behar izan.

Halaber, 37 urteko gidari bat zauritu zen asteazken arratsaldean, Alibarra kalean auto batek kolpatu zuenean. Lesioen ondorioz, Txagorritxu ospitalera eraman zuten anbulantziaz.

Handik gutxira, bizikleta batek istripu soila eduki zuen Voluntaria Entrega kalean. Anbulantzia batek arreta eman zion 14 urteko bizikletariari, eta Txagorritxu ospitalera eraman zuen.

Handik minutu batzuetara, 40 urteko bizikletari bat zauritu zen, auto batek jo baitzuen Fontetxako Gazteluaren kalearen eta Kexaako Gazteluaren kalearen arteko bidegurutzean, lehentasunez zirkulatzen zihoala. Txagorritxu ospitalera eraman zuten anbulantziaz.

22:00ak aldera, auto batek 13 urteko adingabe bat harrapatu zuen, semaforoa gorri zegoela igaro baitzuen zebra-bide bat Gasteiz hiribidean. Osasun-zerbitzuek oinezkoa artatu zuten, eta, gero, Txagorritxu ospitalera eraman.

Atzo gauean, 25 urteko motor-gidari bat zauritu zen Koldo Mitxelena kaletik zihoala; izan ere, norabidea aldatu zuen aparkaleku batetik irteten ari zen auto baten aurka talka ez egiteko, eta lurrera erori zen maniobra egitean. Ez zuten ospitalera eraman behar izan.

Atxilotu bat

Udaltzainek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, bilaketa-agindu judiziala edukitzeagatik. Kanpokale Berrian ikusi eta ezagutu zuten. Gaur, epaitegiaren esku jarriko dute.

Alkohola

Udaltzaingoa 21 urteko gazte bat ari da ikertzen, bide-segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik; izan ere, alkoholdun edarien eraginpean gidatu zuen. Atzo gertatu zen, 08:00ak baino minutu batzuk lehenago. Bada, gizonak istripua eduki zuen Londres hiribidean, aparkatuta zegoen furgoneta baten aurka egin baitzuen talka. Alkoholemia-proban, 0.78-0.73 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko.

Halloween

Halloween gauean, Udaltzaingoak areagotu egin zuen ostalaritza-establezimenduetako edukieraren gaineko kontrola, eta salaketa bat izapidetu zuen arrazoi horrengatik. Nabarmendu beharra dago lokal batean gazteentzat antolatu zen jai batek bertan behera geratu behar izan zuela, ez baitzuten jaia antolatzeko baimenik.

Gainera, dozena bat pertsona identifikatu zituzten, horietako hiru adingabeak, kale-edanean ibiltzeagatik. Era berean, bost adingabe identifikatu zituzten, alkoholdun edariak erosi edo edateagatik.

Bestalde, esku hartu zuten mozkor zeuden beste bi adingaberekin, eta beren gurasoei deitu zieten, beraietaz arduratu zitezen. Anbulantziak arreta eman zion horietako bati.

Udaltzaingoak kasu guztiei buruzko txostenak egingo ditu, eta tartean diren establezimenduen aurkako salaketak izapidetuko ditu.

Azken orduotan, Udaltzaingoak 23 salaketa jaso ditu Agirrelandan, eta 18 kasutan jardun du polizia judizial gisa.

2018 11 02 Udaltzaingoaren jakinarazpena

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, azaroak 2

  • Alkate Gorka Urtaran Moby Dick antzerki-emanaldia ikusten izango da 20:30ean, Teatro Principal Antzokian.

 

Larunbata, azaroak 3

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto RPK Araski eta Perfumerías Avenida taldeek jokatuko duten nesken saskibaloiko ligako partida ikusten izango da 18:30ean, Mendizorrotza kiroldegian.

 

Igandea, azaroak 4

  • Alkate Gorka Urtaran Eibar eta Deportivo Alavés taldeek jokatuko duten futbol partida ikusten izango da 12:00etan, Ipuruan (Eibar).
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:55
  • 25 enpresa aurkeztu dira Itun Berdea IV. sarietara, iaz baino bost gehiago

 

 

Azaroaren 15ean egingo da Itun Berdeko Enpresen Topaketaren VII. edizioa, Goiuri jauregian; ingurumenarekin konpromisoa duten ekintzaileentzat erreferentziazkoa da. Negozio bat iraunkortasunaren ikuspegitik birsortzeko gakoak izango dira gai nagusia. Horretaz gain, Itun Berdea IV. sariak banatuko dira; aurten 25 enpresa aurkeztu dira, iaz baino bost gehiago.

 

Hasteko, Sandra Pinak “Sostenibilidad y Negocio: de sueño compartido a realidad global” izenburua duen hitzaldia emango du; ingurumenaren ikuspegitik marketin estrategiak lantzen espezializatuko Quiero aholkularitza enpresako bazkidea eta zuzendari nagusia da. Enpresa jardueraren etorkizuna negozioa eta iraunkortasuna batzean datzala erakutsi nahi du hitzaldiak.

 

“Bi faktoreak batzeko gai ez diren enpresek gero eta zailago izango dute etorkizuna. Gure Itun Berdeak ezin hobeto erakusten du tokiko industriak gero eta konpromiso handiagoa duela iraunkortasuna bere lanean txertatzearekin, baina nazioartean arrakastatsu gertatu diren ereduak ere emango dizkiegu, ikus dezaten jarduera jasangarri bat garatzeak, onura ekonomikoak ekartzeaz gain, berritzea esan nahi duela, eta buruan jartzea gero eta lehiakorragoa den mundu batean”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

 

Sandra Pinak esperientzia handia du kontsumo multinazionalen alorrean, eta aitzindaria da Espainian iraunkortasun, marka eta negozioaren arteko sinergiekin lotutako aholkularitzan. Hamar urteko jardunean, alorrean buru diren enpresa eta entitateak izan ditu bezero.

 

 

Itun Berdea sariak

 

Enpresen topaketako beste ekitaldi nagusia ingurumen-jardunbide egokiak aitortzeko Itun Berdea IV. sarien banaketa izango da. Orotara 25 enpresa eta 31 jardunbide egoki aurkeztu dira sarietara; datu horiek iazkoak baino hobeak dira, orduan 20 enpresa eta 25 jardunbide egoki izan baitziren.

 

Kategorien arabera, hauek dira Itun Berdea IV. sarien zenbakiak:

 

  • Mikroenpresa: 11 enpresa (15 jardunbide egoki).
  • Enpresa txikia: 10 enpresa (10 jardunbide egoki).
  • Enpresa ertain eta handia: 4 enpresa (6 jardunbide egoki).

 

Sariak banatu ondoren, Itun Berdea pintxo-potea egingo da. Enpresak harremanetan jartzeko, esperientziak partekatzeko, jardunbide egokiak azaltzeko… unea izango da. Azken batean, komunitatea sortzeko beste aukera bat, horixe baita Itun Berdearen helburu nagusia.

 

 

+INFO: Itun Berdea VII. Enpresen Topaketa

 

Share