Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 azaroa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Ehuna’, ‘Conchas’ eta  Viaggio di una novula’ antzezlanak aurkeztea

Parte hartzaileak. Dantzaz taldeko zuzendari nagusi Fernando Sáenz de Ugarte; Jone Amezaga, dantzaria; Teatro Paraiso taldeko zuzendari Pilar López; eta Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort

Eguna. Azaroak 16, ostirala

Ordua. 10:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————————–

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Azaroak 16, ostirala

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————–

Bioaraba-Produktu ekologikoen, bizitza osasuntsuaren eta kontsumo arduratsuaren 5. azokaren aurkezpena.

Parte-hartzailea. Nerea Melgosa, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzia.

Eguna. Azaroak 16, ostirala

Ordua. 11:00

Tokia. Iradier Arena.

——————————–

Prentsaurrekoa. CRAFT Experience, Artisau erako destilazio eta kokteleriari buruzko nazioarteko I. Biltzarraren aurkezpena.

Parte hartzaileak. Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; ADELA elkartearen ordezkari Pepe Suegro; Biltzarraren zuzendari José Luis Navarro; eta Biltzarraren zuzendari tekniko Manu Iturregi.

Eguna. Azaroak 16, ostirala

Ordua. 12.30

Tokia. Le Basque taberna (Matxete plaza, 2)

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:10

Udaltzainek 44 urteko emakume bat atxilotu dute goizaldean, urruntze-agindu bat hausteagatik.

01:30ak aldera gertatu zen, senide batek 092ra deitu baitzuen emakumearen ama bizi den etxeko atarian (Aranbizkarra auzoan) emakume bat zegoela ohartaraziz; izan ere, amarengandik urruntzeko agindua dauka atxilotuak.

Tokira bertaratu zen patruilak agindua indarrean zegoela egiaztatu zuen, eta, beraz, atxilotu egin zuen. Gaur goizean, epaitegiaren esku jarri dute.

 

Trafiko-istripuak

Azkenengo 24 orduetan, 17 trafiko-istripu erregistratu dira, eta, horietan, 3 pertsona zauritu dira.

Atzo, 09:00ak baino minutu batzuk lehenago, bi autok istripua eduki zuten Korazonisten kalearen eta Unibertsitateko ibilbidearen arteko bidegurutzean. Auto bateko gidaria (46 urtekoa) zauritu zen, eta Santiago ospitalera eraman behar izan zuten anbulantziaz.

Arratsaldean, 20:00ak inguruan, 20 urteko bizikletari bat zauritu zen, auto batek kolpatu baitzuen bizikletaz Santiago hiribideko zebra-bide bat gurutzatzen ari zela. Hainbat kolpe zituen arren, ez zen ospitalera eraman behar izan.

20:15ak aldera, auto batek 32 urteko oinezko bat harrapatu zuen. Zaurituta, Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak 23 salaketa erregistratu zituen atzo Agirrelandan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:04

 

Asparrenean egindako ekitaldi batean, Energiaren Euskal Erakundeak Arabako Lautadako eta Añanako kuadrillen ordezkariak ere saritu ditu

 

Gasteizko Udalak Energiaren Euskal Erakundearen aitorpena jaso du gaur goizean, trantsizio energetikoaren eta iraunkortasunaren alorrean urteetan egindako lanagatik. Ingurumen eta Espazio Publikoaren zuzendari Ainhoa Etxeandiak ordezkatu du Gasteizko Udala Asparrenean egindako ekitaldian.  EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak Arabako udalen inplikazioa eskertu du, eta Energiaren Euskal Erakundeak sortutako ‘Energiaren bidea – Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere’ ikurra eman die; laster ikusgai jarriko da udal instalazio batean.

Gasteizekin batera, Arabako Lautadako eta Añanako kuadrilletako zenbait udalerri saritu dituzte. Ekitaldian, udalerri hauetako ordezkariek hartu dute parte: Agurain, Dulantzi, Añana, Armiñon, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Burgu, Erriberagoitia, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kuartango, Lantarón, Erriberabeitia, Donemiliaga, Gaubea, Zalduondo eta Zambrana.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:41

 

 

 

 

 

 

 

 

Marian Olabarrieta foru diputatua eta Estibaliz Canto zinegotzia Ariznabarra eta Aldabeko udal liburutegietan aritzen diren irakurketa errazeko talde mistoetako batean izan dira

Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak indarrak batu dituzte adimen desgaitasuna dutenentzako irakurketa errazeko bi talde misto abian jartzeko, hiriko gizarte etxeetan dauden udal liburutegien sarean. Ariznabarra lanerako zentroko adimen desgaitasuna duten erabiltzaileek eta Autonomia Pertsonalerako Zentroko desgaitasun fisikoa duten pertsonek osatzen dute talde bata (zentro bi horiek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearenak dira). Beste taldea Puerto Rico lanerako zentroko erabiltzaileek eta Egibideko LHko Mendekotasunaren Arreta eta Gizarteratzea zikloetako ikasleek osatzen dute.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua eta Estibaliz Canto Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzia Ariznabarreko liburutegian izan dira gaur goizean, talde misto horietako batean, zeinak iragan martxoan jarri baitziren abian bi erakundeek izenpetutako lankidetza hitzarmenari esker.

Aldabeko liburutegian ere aritzen dira, eta jarduera horren lehentasunezko helburuetako bat da desgaitasunen bat dutenen kolektiboa agerian jartzea normalean parte hartzen ez duten kultura espazioetan, hartara espazio horietan sar daitezen sustatzeko. Beste helburuetako bat da aukera ematea desgaitasunen bat duten pertsonei ezagutzen ez dituzten edo ohituraz erabiltzeko beste ezagutzen ez dituzten espazioei beldurra kentzeko, eta errespetua eta konfiantza oinarri dituen harreman giroa ezartzea, non parte hartzaile guztiek esateko dutena entzun eta aintzat hartuko baita, eta jaramon egingo baitzaie.

Jarduera hori gauzatzen laguntzen dute Har-Eman elkarteko boluntarioek, hain zuzen adimen desgaitasuna duten pertsonek gizarteari egin diezaioketen ekarpen onuragarria bistaratzearen alde lan egiten baitute.

Liburu eta irakurgai ulerterrazak pertsona guztientzat dira eta, bereziki, irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat, eta erraz ulertzeko moduan ematen dute informazioa. Testuarekin bat datozen irudi deskribatzaileak izaten dituzte, orri bazter eta lerroarte zabalak, testuak eskuinera edo ezkerrera lerrokatuta eta testuetako unitate sintaktikoak errespetatzen dituzten lerroak.

Udal liburutegi eta lanerako zentroen ibilbidea

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko Kultura Zerbitzuak irakurzaletasunerako jarduerak antolatzen ditu, udal liburutegien sarearen bidez. Aspalditik dihardu lanean askotariko beharrizanak dituzten pertsona eta kolektiboei funtsak erabiltzeko aukera emateko jarduerak abian jartzeko; liburu irakurterrazak eskuratzen ditu, eta gai horri loturiko jarduerak antolatzen ditu.

Bestalde, GOFEren lanerako zentroak irakurketa errazeko talde batean lanean ari dira, Ignacio Aldecoa kultura etxeko foru liburutegian. Lanerako zentroetan ohiko jarduera izaten da komunitate ingurunea ezagutzea, eta, besteak beste, gizarte etxeetan dauden liburutegietara joaten dira, eta liburuen mailegua lantzen dute.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatutako jarduerak ahalbidetzen du irakurketaren prozesu osoa egitea: irakurgai ulerterrazak erabili, irakurtzeko motibazioa landu eta irakurtzeko aukera ematen duten espazioak ezagutu. “Dibertsitate funtzionala duten pertsonak komunitate inguruetan ikusteak eta espazio eta material horiek erabiltzeko eskubidea duten herritartzat hartzeak gizarteratze jarduera bihurtzen du jarduera hori”, adierazi du Marian Olabarrieta foru diputatuak.

Gizarte Zerbitzuen Sailaren arduradunak azaldu duenez, lanerako zentroek gauzatutako esperientzia guztien helburu nagusia da lortzea, testuinguru seguru batean probatu ondoren, halako esperientzietan parte hartzen duten pertsonek “esperientziak inguru normalizatuetara hedatu ahal izatea eta era autonomoan egin ahal izatea”.

Halaber, Marian Olabarrietak nabarmendu du oso baliagarria dela adimen desgaitasuna duten pertsonek esperientziak partekatzea beste era bateko desgaitasuna duten pertsonekin eta gazte ikasleekin. “Kontua da dibertsitatearen alderdi guztiak lantzea, agerian jartzea denok garela desberdinak eta, horregatik, denok egiten dugula geure ekarpena”.

Bestalde, Estibaliz Canto zinegotziak adierazi duenez, “Irakurketa errazaren sorburua izan da maiz beren gizarte ingurunean jaramonik egiten ez zaienekin eta irakurtzeko edo irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dituztenekin sentsibilizatzeko beharra; izan ere, berariazko material funtsa behar dute, eta klub horiek ematen diete, hartara irakurketaz gozatzeko aukera, kulturarako sarbidea eta informatzeko eskubidea izan ditzaten”.

Alde horretatik, “Honelako erakunde arteko hitzarmen eta akordioen balioa nabarmendu behar da, denoi kulturaz gozatzeko aukera ematen laguntzen baitute”, esan du, amaitzeko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:54

Gasteizko Udalak astearte teknologikoen barruko beste bi saio antolatu ditu azaroaren 20 eta 27rako, izenburu bakarrarekin: “Ondo komunikatzeko superbotereak”. Beste zeregin batzuen artean jendearen aurrean hitz egin behar duten profesionalentzako baliabideak aurkeztuko dira jardunaldietan. Aholkuak emango dira hala audientziarekiko beldurra kudeatzeko nola komunikatzeko zein aurkezpenak egiteko modua nabarmen hobetzeko.

Komunikazioaren arloko aditu Cristina Juesasek emango ditu lantegiak; oratoriari buruzko nozioak, beldur eszenikoari nola aurre egin eta entzuleen arreta nola erakarri azalduko du, besteak beste. Ahozko hizkuntza eta ez-ahozko hizkuntza, denbora ondo kudeatzeko modua eta mintzaldiaren egitura ere aztertuko dira.

Azkenik, Elevator Pitch izenek teknika zertan den azalduko da, ideia bat labur-labur aurkezteko teknika hutsezina; igogailua bidaiak irauten duen denborari egiten dio aipamen izenak, entzulearen interesa pizteko behar den bi minutuko tartea adierazteko.

“Jardunaldi hauen bidez, lanbide-prestakuntza hobetzeko interesa duten askorentzat garrantzitsua den alderdia landu nahi dugu: jendaurreko komunikazioa. Lanpostuan hobetzeko zein enplegua bilatzeko baliagarriak izan daitezkeen tresnak emango dizkiegu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Astearte teknologikoak CETICen (Castro Urdiales kalea, 10) egiten dira. Doakoak dira, aldez aurretik izena emanda eta asistentzia egiaztatuta.

Informazio gehiago: Azaroko astearte teknologikoak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:17

Gorka Urtaran alkatea eta Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalo alkateordeak 2019ko aurrekontuari buruzko entzunaldi publikoan izan dira, auzokoek egin eta Gizarte Kontseiluak horretaz landutako txostenari jarraituz datorren urteko kontuen proiektuan sartutako proposamenak gizarte kolektiboei aurkezteko.

Horri dagokionez, auzoekin lotutako egitasmoak nabarmentzen dira, eta horien artetik, Itziar Gonzalok 2019ko aurrekontuko bi ekintza azpimarratu ditu, milioi eurotik gora esleitu baitzaie: Latinoamerika plaza lurperatzea, eta Koroatzeko plana garatzea. Gizarte Kontseiluak egindako beste proposamen bat Erdialdeko Masterplanaren barruko jarduerak sustatzea da, eta horretarako 350.000 euroko berariazko partida jaso da 2019ko aurrekontuan, gehi Santa Barbara plazako obrak bukatzeko eta Goya eraikina aktibatzeko zuzkidura osagarriak.

Auzoek egindako beste proposamen batzuk ere hartu dira aintzat kontuen proiektuan, hala nola Eskoriatza-Eskibel jauregian esku hartzea eta Lakua-Arriagako adinekoentzako zentro soziokulturalaren proiektua garatzea. Auzoetako kolektiboek eskatutako ingurumen programetan egiten den ahalegin ekonomiko handia ere nabarmendu du Gonzalok, berdeguneekin, hondakinen kudeaketarekin eta mugikortasun iraunkorrarekin lotuta.

Auzoetako  esku-hartzeez gain, Europa jauregian egindako entzunaldi publikoan Gizarte Kontseiluak egin eta kontuen proiektuan jasotako beste proposamen batzuk azaldu dira, merkataritza, industria, turismo eta adinekoekin lotutakoak, besteak beste.

Alkatearen ustez, 2019ko aurrekontua “aurrekontu ona da, inbertitzeko asmoa duelako, enplegua sortzeko ahalmena, zorroztasun ekonomikoa eta, azken batean, Gasteiz bera dena oinarritzat duelako: harrotasuna sortzen duen hiria”.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:56

 

Taldeak eszenatoki berean egongo dira larunbatean, Arabako Errioxako herri horretan, eta gero beste kontzertu bat emango dute azaroaren 25ean, Jesús Guridi Kontserbatorioan

Gasteiz, 2018ko azaroaren 14a. Marrate-Bastida Kultura eta Musika Elkarteak eta Gasteizko udal bandak euren talentua uztartzea erabaki dute bi kontzertu emateko, haietan errepertorio luzea joko dute, eta bi udalerri horietan jardungo dira. Larunbatean bertan, hilak 17, Bastidako Jasokundearen elizan eta hilaren 25ean, igandea, Jesús Guridi Kontserbatorioan joko dira kontzertuak, zeinek balioko baitute bi musika talde horiek lehenengoz batzeko.

Errepertorioa: Ferrer Ferránen Músicos Sin Fronteras, Steven Reinekeren Sedona, Jacob de Haan-en Oregon, Robert Sheldonen Four Winds, West Side Story, Phlip Sparkle-en Sahlom, eta nola ez, Mariano San Miguelen Zeledon. Horren guztiaren zuzendari Hilario Extremiana eta Juanma Sáez jardungo dira.

Berebiziko aukera da gure lurraldeko banda zahar eta garrantzitsuetatik biz gozatzeko, eta hori kalitate eta gozamenaren bermea da” azaldu du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak.

Gasteizko udal banda

Gasteizko udal bandak 2016an ospatu zuen bere behin betiko fundazioaren mendeurrena. 1894an jaio zen, baina talde hori 1905an desagertu eta 1916an sortu zen berriz ere, eta orain arte etenik gabe jardun dira, beti herritarren zerbitzura.

Hilario Extremiana da zuzendaria, eta Iker Olazabal zuzendari albokoa. Haiek planifikatzen dute urteko programazioa, eta hiriko ekitaldirik garrantzitsuenetan parte hartu eta proiektu asko egiten dituzte, hala nola kontzertu didaktikoak, “Musika aire zabalean” udako zikloa, nagusientzako emanaldiak, eta beste gauza askoren artean Principal Antzokiko abonamendu denboraldia.

Marrate-Bastida Kultura eta Musika Elkartea

1880eko hamarkada da Bastidan musika banda egotearen lehenengo data. Zoritxarrez, sutea egon zen udaletxean 1932an, eta horren ondorioz, haren hastapenen datu zehatzagoak galdu ziren.

Bastidak 1960ko hamarkadan bi musika banda izan zituen arren desagertu egin ziren, eta 1992an berriz ere martxan jarri zen MARRATE Musika Eskola, halako indarrez ezen bi urtetan banda bat prestatu baitzen abuztuko jaietan jotzeko. Egun, musika bandak 35 kide ditu eta hainbat kontzertu jo du Euskadiko herrietan eta hainbat emanaldi izan ditu Euskadiko gainerako tokietan.

Share