Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 azaroa 2018 17:00

– Maratoi erdiaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Andrés Sánchez, Arabako Atletismo Federazioko lehendakaria; Mikel García Zurbano, Federazioko antolakundeen arduraduna; Kepa Koldo Ortiz de Urbina Estivariz, Laboral Kutxako Komunikazio, Babesletza eta Gizarte Ekintzako lurralde arduraduna.

Eguna: azaroak 7, asteazkena.

Ordua: 10:15

Lekua: Laboral Kutxaren egoitza, Eduardo Dato kalea, 14-16

—————————————————

– Gasteizen izango den Natur Zientzien III. topaketaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak:  Iñaki Prusilla, Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakaria; Ane Sarasua, Udako Euskal Unibertsitateko idazkari nagusia;  Aitor Salaberria, topaketaren koordinatzailea.

Eguna: azaroak 7, asteazkena.

Ordua: 11:00

Lekua: Udaletxeko prentsa-aretoa.

——————————————————————

– Akustika zikloaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Luis Aranburu Musika Eskolaren zuzendari Paco Galve eta Gauekoak programako taldearen zuzendari Odei Catalán

Eguna: azaroak 7, asteazkena.

Ordua: 11:15

Lekua: “Luis Aranburu” Musika Eskolako auditoriuma.

———————————————————-

-San Prudentzio-Dato- Alava Jenerala kaleen arteko etxadiko obrak bisitatzea

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea, Itziar Gonzalo hirigintzako zinegotzia eta Adrián Lasquibar arkitektoa.

Eguna: azaroak 7, asteazkena.

Ordua: 11:30 (garaiz iritsi, mesedez)

Lekua: San Prudentzio kalea, 29 (Taberna zeritzon taberna zegoen lekua)

——————————————————————-

– Alfredo Donnay omentzea

“Urrezko Zeledonak” instituzioak Alfredo Donnay omenduko du.

Parte-hartzailea: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia.

Eguna: azaroak 7, asteazkena.

Ordua: 20:00

Lekua: Vital fundazioaren aretoa (Dendaraba)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:28

 

Aurkeztu dira Gabonetako 12 proposamen eszenikoak, tartean mendeurrenaren ospakizuna eta Rozalénen kontzertu bat. Sarreren salmenta datorren 16an hasiko da.

Horrez gain, Kontzertu Handien eta XXI. Mendeko Flamenkoa zikloak ere iragarri dira. Sarrerak abenduaren 13an hasiko dira saltzen, eta hitzordu handiena Ara Malikian izango da, martxoaren 1ean

 

Abenduaren 14an Mikel Gómez de Segurak Cienycientas izeneko gala berezia zuzenduko du, taula gainean Principal antzokiarekin loturiko 100 artista baino gehiago bilduta; horrelaxe hasiko dira San Prudentzio kaleko antzokiaren mendeurrenaren ospakizunak.

 

Izan ere, gaur aurkeztu dira, prentsaurrekoan, gabonetako denboraldia eta Principal antzokiaren mendeurrena ospatzeko jarduera bereziak, zeinen xedea den, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantoren hitzetan: “formatu-aniztasun handia eskaintzea, jende orori sartzeko aukera ematea, eta bertako sortzaileen aldeko apustua egitea”, hartara “omenaldirik hoberena emateko gure agertoki maiteko 100 urteetan pasa den arte guziari”.

 

Sarreren salmenta azaroaren 16an hasiko da, goizeko 10:00etan, ohiko bideetatik: leihatilan, telefonoz eta online.

 

Gabonetako programazio ohikoa

  • Felix Petite antzokia, abenduak 1: La maldición de los hombres Malboro, freskotasuna eta indarra darion dantza ikuskizuna, erritmo bizi-bizikoa eta dramatismo handikoa, Espainia osoko antzoki ugaritan ibilia, betiere dibertsio handia eskainiz.
  • Abenduak 12: Udal Musika Banda, Sueños/Ametsak klarinete baxuaren eta marimbaren arteko lehia, Hilario Extremianaren zuzendaritzapean.
  • Jesús Ibáñez de Matauco antzokia, abenduak13: La Balsa de la Medusa, Parasite Kolektiboaren eskutik. kolektibo gasteiztarrak Baratza aretoan zuzentzen duen sorkuntza eszenikorako laborategiarekin landutako laugarren lana da, galdera honen inguruan: zer geratzen da instintu primariotik gure bizitza modernoetan?
  • Abenduak 27: Aitzina folk jailadiaren VI. edizioa, zeinean Gasteiz Big Bandek eta Gasteizko Udal Txistulari Bandak programa berezi bat eskainiko duten: Melodías Vascas 10.1.
  • Abenduak 29: hitzordu garrantzitsuena, non Rozalének bere azken diskoa aurkeztuko duen Principal antzokian: Cuando el río suena.
  • Denboraldia amaitzeko, 2019ko urtarrilaren 4an gurekin izango da Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO), John Rutter-i eskainitako programa batekin.

 

Mendeurreneko ekimenak

  • Abenduak 14: mendeurrenaren gala: Cienycientas.gala benetan berezia izango da, betan gure oroitzapen on, artistak, Principal antzokiarekin zerikusia duten pertsonak bildu baiditugu, ekitaldiaren zuzendari izango delarik Mikel Gómez de Seguraadierazi du Cantok. Ikusleak soinu-unibertso batean bilduta sentituko dira, eraikin horren oroitzapen eta berari omenaldizko mundu batean, aintzat hartuta 100 urteko historian ehundik gora emozio eta oroitzapen eragin dituela. Aktore ezagunak agertuko dira bertara.
  • Abenduaren 15ean izango da Mendeurreneko programazio bereziaren saio berezienaren txanda: Teatro Escape/Más allá del telón. Antzokia ihes areto handi bihurtuko da. Principal antzokiaren mendeurrena dela eta sortutako proiektu horretan antzokiko lekuak izango dira protagonista. Ikusleak enigma jakin batzuen erantzunak aurkitu beharko dituzte, eta, bidez batez, antzoki ospetsu honen historia ezagutuko dute. Bi saio, bakoitza 40 pertsonentzat , Iraia Sanz eta Fermín Ciaurrizek osatutako sormen-lantaldearen eskutik.
  • Teatro Paraísok ez du festa hau galdu nahi izan, eta abenduaren 16an bere hurrengo lana estreinatuko du: Gizon Zoriontsuaren Alkandora. Bertan, taldeak gizadiaren abenturarik handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte: zorionaren bilaketan, alegia. Teknologia berriak eta funtsezko dramaturgia uztartzen dituen proposamen baten bitartez, animazioz, objektuz, musikaz eta nola-halako egoerez beteriko unibertso bat planteatuko digu. Horrez gain, jarduera berezi bat ere izango dugu:Crea tu propia ropa de la felicidad”lantegia, familientzat eta jende ororentzat. lantegi xume bat, non serigrafiaren teknika baliatuz, partaide bakoitzak (haur, gazte edo heldu) alkandora bat pertsonalizatu ahalko duen, halako moduan non antzokian zorion une bat sentiarazi dioten esperientziak gogoratu ahalko dituen. Principal antzokian izango da, 16:30ean.
  • Dantzarik ere izango da ospakizunean. Abenduaren 17an Moskuko XXI. Mendea ballet Klasikoak bisitatuko gaitu, Gabonetako benetan aproposa den iipuin batekin: Intxaur-hauskailua. Ballet konpainia handi hau beren herrialdeko ospetsuenetakoa da; haren sorreran balletaren munduko artista esanguratsuenetako batzuk egon dira, esaterako Elisabeth Nebesnaia, Errusiako ohorezko artista, eta Natalia Vyskubenko, Moskuko Bolshoi antzokiko dantzaria. Gainera, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko dantza-taldea bat arituko da, hartara Principal antzokiaren mendeurrenaren ospakizunekin bat eginez.
  • Abenduaren 18an, Garnieri-Marchetti Opera eta Opereta konpainiak LA CORTE DE NAPOLÉON eman zuenetik 100 urte pasa direnean, Lola Herrera handia agertokira igoko da, bizitzan hirugarrenez azken hamarkadetako antzezlan garrantzitsu eta originaletako bat interpretatzeko: Cinco horas con Mario. Modu berezi bat ehungarren urteurrena ospatzeko, antzerkiaren munduari eta gure herritarrei eskaintzeko.
  • Mendeurrenaren ospakizunei amaiera emateko, abenduaren 21ean eta 22an Arké izango da, kontzertu esklusibo batekin: Concierto de Navidad Al calor del invierno. Gasteizko Ganbara Orkestraren interpretazio bikainaren laguntza izango du ARKÉ taldeak, eta Arabako abesbatzetako ahots handiak: Dzast Ahotsak, Claustrum Armonicum eta Sortilegio Sound Singers. 2019ko aurrerapena
  • Kontzertu Handien Zikloak XIV. edizioa egingo du 2019an, eta lau kontzertu benetan bereziz osatuko da:
  • Horrez gain, zinegotziak Kontzertu Handien eta XXI. Mendeko Flamenkoa zikloen aurrerapena egin du.
  • Otsailaren 2an SANTA ZEZILIA ORKESTRA KLASIKOA
  • Martxoaren 1ean, datorren urteko hitzordu nabarmenena, Gasteiz Ganbara Orkestra, oso maitea den musikari batek lagunduta: Ara Malikian.
  • Apirilaren 4an Squadro Italiano taldeak Stabat Mater Vilvaldi Project eskainiko du
  • Maiatzaren 23an Ivo Pogorelichek piano-errezitaldia eskainiko du, Mozart, Liszt eta Schumannen lanekin.

 

XXI. Mendeko Flamenkoa zikloa 22.era iritsiko da 2019ko edizioan, eta bertan izango dira, otsailaren 9tik apirilaren 6ra bitarteko larunbatetan, PACO CEPERO, LA MACANITA, ANTONIO REYES, MARÍA TERREMOTO eta PACO del POZO.

 

Hona Kontzertu Handien eta XXI. Mendeko Flamenkoa zikloen sarrerak saltzeko egunak:

  • ABONAMENDUAK: abenduaren 13tik 18ra.
  • ALDEZ AURREKO SALMENTA: Abenduaren 19tik aurrera

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:35

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran audioa

  • Inbertsioek 36 milioi euro joko dute, iaz baino % 27,15 gehiago
  • 1.000 lanpostutik gora sortzea aurreikusten da inbertsioen eta tokiko enplegu-planen garapenaren artean
  • Jasotako zulo ekonomikoa 68 milioi eurotik 17ra jaitsiko da agintaldia amaitzerako

 Enplegu-sorkuntza, zorroztasun ekonomikoa, inbertsioaren hazkuntaz eta Vitoria-Gasteiz 2025 Estrategiaren proiektuen sustapena. Horiek dira Gorka Urtaran alkateak eta Peio López de Munain eta Itziar Gonzalo alkateordeek aurkeztu duten 2019rako udal aurrekontu-proiektuaren lau giltzarriak. Nabarmentzen den lehen kontua proiektuaren guztizko kopurua da, 388.316.846 euroko, hots, aurtengoa baino % 6,55 handiagoa. Sail guztiek izango dute gastu ahalmen handiagoa,hurrengo hauek izango direlarik hazkuntza handienekoak, zifra absolututan: Enplegua (+ 3,93 milioi), Hirigintza (+ 3,86 milioi), Gizarte-Politikak (+ 3,31 milioi) eta Kultura, Hezkuntza eta Kirolak (+ 2,51 milioi). Beste alderdi azpimarragarri bat Gizarte Kontseiluaren lehentasunen txostenean adierazitako proposamenak aintzat hartu izana da.

“Azken zortzi urteotan Gasteizko Udalak izan duen aurrekontu onenez ari gara, eta hori Udalaren osasun ekonomiko onaren adierazle garrantzitsua da. Inbertsioen aldeko aurrekontua da, alderdi hori % 27,15 hasiko baita 2018koarekin konparatuta. 36 milioi eurotik gora berezi dira Vitoria-Gasteiz 2025 Estrategian aurreikusitako proiektuei bultzada sendoa emateko asmodun inbertsioetarako, eta horrek lanpostu ugari sortzea eragingo du”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

2019rako aurrekontuko ekimenek lan-merkatuan izango duen eraginaren froga dira inbertsioetarako diruari esker sortuko diren 545 enplegu zuzenak. Horri gehitu egin behar Vitoria-Gasteiz Enplegu Planaren eta Gazteentzako Enplegu Planaren ondorioz egingo diren kontratazioak, guztira 400dik gora, eta baita Udaltzaingoko 60 agente berriak.

Lopez de Munainek aurrekontu-proiektuaren ardatz nagusia pertsonak direla azpimarratu du. “Aurrekontu on bat dugu hizpide, proiektu, programa eta zerbitzuei ateak irekitzen dizkiena, gaurko beharrei erantzun eta etorkizun gertukoak aintzat hartzen dituena, betiere baliorik handiena ahaztu gabe, pertsonak alegia. Kontuan hartzen ditu adinekoak, bizi-kalitate on baten eske; familien beharrei erantzuten die, kolektibo soziosanitario ugariri begirako programak sustatzen ditu, bizilagunen parte-hartzea bultzatzen du, tokiko artisten sormena babesten du, tokiko kultura suspertzen du, gure kaleak seguruago bihurtzen ditu, eta garapen ekonomiko eta sozialaren zerbitzuan jartzen du kirola. Gorantz datorren aurrekontua da, Gasteizen garapen ekonomikoa ahalbidetzen duena, kohesio sozialaren, hazkuntza iraungarriaren eta bizilagunen ongizatearen alde egiten duena”, azpimarratu du alkateordeak.

Inbertsioa eta enplegu sorrerarekin batera proiektuaren beste ardatzetako bat datorren urterako kontuen diseinuan zorroztasun ekonomikoaren arabera jokatzea izan da. 2019rako aurrekontuaren aurreikuspenen arabera, Udalaren zor bizia 78,94 milioi eurotaraino murriztuko da agintaldia amaitzen denean; 2015eko ekainean 98,75 milioitan zegoen. Horrekin batera, egungo udal gobernuak jaso zuen 68 milioi euroko zulo ekonomikoa 17 milioitaraino murriztuko da agintaldiaren amaieran. Zifra horiei TEPEFen (Arabako Foru Aldundiarekiko zor biziaren funtsa) Gasteizko Udalari aitortzen zaion zorra 18 milioi euroko murrizpena gehitzen bazaio, Urtaran gobernuak agintaldiaren hasieran jaso zuen finantza-karga osoa ia 90 milioi euro baino gehiagotan murriztuko da lau urteko epean.

Kanpo- eta barne-mugikortasun hobea

Mugikortasuna da 2025 estrategiaren lehen ardatza, eta baita, aldi berean, 2019rako aurrekontu-proiektuaren erronka nagusietako bat. Horren baitan, inbertsioak aurreikusten dira proiektu-multzo handi batentzako:

  • Tranbia hegoalderuntz: 1.092.000 € 2019an (2.674.950 € 2020an)
  • Salbururanzko tranbiaren lanen hasiera: 106.000 € 2019an (8.586.000 € 2020an)
  • BEA abiaraztea: 3.702.750 € 2019an (1.000.000 € 2020an)
  • Ariznabarreko aparkalekua (138 leku): 365.000 €
  • Autobusentzako kotxetegi berriak: 300.000 € 2019an (1.500.000 € 2020an)
  • Latinoamerika plazako biribilgunea lurperatzea: 2.000.000 € 2019, 2020 eta 2021 artean
  • 5 autobus hibrido berri: 1.665.000 € 2019an
  • Txirrindularientzako azpiegiturak: 200.000 € 2019an
  • Bide-segurtasuna hobetzeko plana + inbertsioak: 300.000 euro 2019an.

Barne-mugikortasunaren baitako funtsezko elementu bat espazio publikoan egin beharreko esku-hartzeak dira, halako moduan non oinezkoentzako lekua irabaziko den, eta inguru garrantzitsuak indarberritu. Ildo horri jarraiki, aurrekontu-proiektuak 3.000.000 €-ko inbertsioa aurreikusten du Santa Barbarako lanen amaierarako eta beste 1.396.937 € a través del Espazio Publikoaren Gida-planaren bitartez.

Kanpo-mugikortasuna sustatzeko politiken zati handiena trenbidea lurperatzea (erakundeen arteko hitzarmena bitarte) eta Forondako aireportuaren sustapena (zein 24 orduko lan-jarduna berreskuratzetik gertu dagoen) dira; horrenbestez, VIA sozietatearentzako ekarpena 310.000 €-taraino igo da.

Gasteiz, hiri industrial eta logistikoa

2025 Estrategiaren bigarren ardatzak erronka egiten du industriaren eta logistikaren aldeko espezializazio ekonomikoaren alde, eta horren isla aurrekontu-proiektuan, nabarmen igo da Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorra sailari bideratutako kopurua (6,43 milioi euro 2018an, 10,37 milioi 2019an).

Kopuru horretatik, milioi bat euro industriguneak erakargarriago egiteko, inbertsioetara bideratuko da, eta hartara jarraikortasuna emango diogu Industria Planari. Beste kopuru handi bat –4,78 milioi euro– enplegua sustatzearekin loturiko aurrekontu-partidetara joango da; besteak beste Vitoria-Gasteiz Enplegu Planak eta Gazteentzako Enplegu Planak 400 pertsonatik gora kontratatzeko aukera emango du.

Gainera, 2018an sustatu den Future Logistic & Mobility Lab eta Jundizko plataforma multimodala bezalako proiektuei esker hiriaren nortasun berritzaile eta logistikoa indartuko da. Era berean, Michelin Hirien Munduko biltzarrak Gasteiz etorkizuneko industriei, iraunkortasunari eta aldaketa klimatikoaren aurkako estrategiei lotutako politiken erreferente bezala erakutsiko du. Ekimen hau ere aurrekontu proiektuan aurreikusita dago.

Tokiko merkataritzarentzako laguntza ekonomikoak ere izango du isla 2019rako aurrekontuan: 780.000 € bideratuko dira dinamizazio-ekintza, laguntza ekonomiko eta sektoreko elkarteekiko hitzarmenetarako. Enpresa-ehunaren babesa ere protagonista izango da datorren urteko kontuetan: 310.000 € dinamizazio ekonomikorako, 100.000 € inbertsioak sustatzeko, eta 100.000 € ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko deialdirako.

Hiri berde eta iraunkorra

2025 estrategiaren hirugarren ardatza politika iraungarrien sustapena da, eta 2019rako aurrekontuan partida ugari daude asmo horrekin, esaterako:

  • Obrak auzoetan, Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren baitan: 2.300.000 €
  • Espazio Publikoaren Gida-plana 1.396.937 € (Tornay medikuaren kalea zaharberritzea eta beste esku-hartze batzuk)
  • Koroatzeko proiektua: 1.000.000 € (eta beste 1.740.000 € datozen urteetan), beroa sortzeko galdararen obrak, eta Aldabe kalea, Ziudadela plaza eta Aldabe plaza zaharberritzeko lanak egiteko kontratazio txostenen hasiera.
  • Erdigunerako Masterplana: 350.000 €, eta zaharberritze eta biziberritzeko beste esku-hartze batzuk, esaterako Eskoriatza-Eskibel jauregian (160.000 € 2019an eta 826.087 € 2020an).
  • Larragorri parkea: 450.000 €, Ura agentziarekiko hitzarmen bidez hegoaldeko ibaietan esku-hartze batzuk egiteko, zeinek parkea egitea ahalbidetuko duten.

Aipatzekoak dira baita berdeguneak zaindu eta garatzera bideratuko diren 4.286.115 €-ak , eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez bideratuko diren inbetsioak, 2.452.034 € guztira. Beste 300.000 euro argiztapen ekipoak LED teknologiarekin ordezkatzeko programara joango dira.

Bizi-kalitate oneko hiria

Pertsonen bizi-kalitatea bermatzera zuzenduriko ekintzek 2025 Estrategiaren beste ardatz bat osatzen dute, eta horren baitan kopuru eder bat joango da oinarrizko zerbitzu publikoetara eta gizarte-kohesioa hobetzeko ekimenetara.

Hor kokatzen dira, esaterako, gizarte politiken sailera (zein Gasteizen identitate-ikurra den) zuzendutako 41.423.133 €-ak, hau da, iaz baino  3.314.389 € gehiago. Atal honetan azpimarratzekoa dira adinekoak artatzeko zerbitzuak, betiere bere inguru komunitarioan: 11.141.425 € Etxean Laguntzeko Zerbitzuarentzako, 2.935.789 € adinekoentzako zentro soziokulturalentzako, 486.356 € garraio-zerbitzuetarako, eta 293.700 € egoitzetan animazio jarduerak egiteko.

Gizarte laguntzek (Gizarete arreta eta Gizarte Larrialdiko Laguntza) 8.913.637 €-ko gastua eskatuko dute, eta familientzako laguntzak isla izango du, besteak beste, Gurasoen aurkako Indarkeria Egoeretan Garaiz Esku Hartzeko Programan (83.993 €) eta babes gabezia arin edo moderatuko egoeran dauden familiei laguntzeko programen sustapenean (erresilientziak 252.349 € eta gizarte- eta hezkuntza-zentroek 1.276.362 €).

Udal aurrekontuetako milioi erdi euro hogeita hamar kolektibo soziosanitario ingururentzako izango dira, gaixo, mendekotasuna duten pertsona eta abarrei eskaintzen dizkieten programa eta zerbitzuak garatu ahal ditzaten; bestalde, beste 11, 1 milioi euro Etxean Laguntzeko Zerbitzuarentzako izango da.

Hona bizi-kalitatean zeresana duten beste zerbitzu batzuk, 2019rako aurrekontu-proiektuaren ikuspuntutik:

  • Berdintasuna: 572.070 € jasoko ditu, besteak beste Etxanobetarren jauregia Gasteizko Emakumeen Etxe bihurtu eta lanean abiarazteko.
  • Bizikidetza eta aniztasuna: 513.000 €, horietatik 200.000 Bizikidetza eta Aniztasun Planaren garapenerako.
  • Gazteria: 730.695 € Gazte Plana eta antzekoak garatzeko.
  • Nekazaritza Eremua: 2.102.050 €, eta 200.000 €-taraino bikoiztuko da herrietan obrak egiteko inbertsioetarako kopurua

Zerbitzu orokorrei dagokienez, TUVISAk 15.928.342 €-ko partida izango du, eta hiri-garbiketak, hondakin-bilketak, birziklapena eta tratamendu-planten ustiapenak 37.151.713 €-ko aurrekontu globala.

Harro egoteko moduko hiria

2025 Estrategiaren bosgarren ardatzak harro egoteko moduko hiria du hizpide: hiriaren promozioa, kultur proiektuen sustapena eta Gasteiz kirolaren hiri gisa aldarrikatzea.

935.000 € inbertituko dira, zenbait partida ekonomikotan, Gasteiz turismo-helmuga gisa sustatzeko. Datorren urteko mugarri garrantzitsuenetako bat IWINETC Nazioarteko Enoturismo Biltzarra izango da, eta horretarako 80.000 € berezi dira.

Kultura eta euskararen alorrean, Principal antzokiaren zaharberritzeak 70.000 euroko partida du aurrekontu-proiektuan, eta 930.000 euroko konpromiso-kreditua 2020rako. 800.000 € berezi dira Ruiz de Bergara jauregia Gasteiz Antzoki bihurtzeko, eta beste 1.400.000 € 2020an. Hiriko ekitaldi handi batzuk, esaterako Azkena Rock eta FesTValek 270.000 eta 175.000 euro jasoko dute, hurrenez hurren.

Datorren urtea inflexio-puntua izango da Gasteiz kirolaren hiria bihurtzearen aldeko Urtaran gobernuaren erronkaren baitan. Kirol ekimenen alorrean, azpimarratu behar dugu saskibaloiaren nazioarteko erreferente bihurtuko dela Gasteiz, bertan egingo baitira Euroligako Final Four eta Erreginaren Koparen finala. Beste hitzordu garrantzitsu batzuk dira Gasteizko Ironman (95.000 €-ko laguntza) eta Martín Fiz maratoia (21.700 €).

Hiru inbertsio-multzo handi aurreikusten dira kirol-azpiegiturei dagokienez: batetik, Beti Jai eta Astronomoen, Adurtzako eta Abetxukoko futbol zelaien zaharberritzeak 2.500.000 €-ko ahalegina eskatuko du; bestetik, Mendizorrotzako estadioa zaharberritu eta handitzeko obrak 22 milioi euroko inbertsioa euskal erakundeen artean, zedinetatik Udalak 500.000 euro jarriko dituen datorren urtean; eta, azkenik, beste 600.000 € gainerako kirol-zelaietan inbertitzeko.

Adostasun nahia

Alkateak azpimarratu du nola 2019rako aurrekontu-proiektua hala Vitoria-Gasteiz 2025 Estrategia ere, biak konpartitu eta adostasunetara jotzeko asmodun proiektuak direla. Horregatik, oposizio konstruktiboa egitera adoretu ditu gainerako talde politikoak, hartara guztien artean Gasteizentzat etorkizun hobea diseinatu ahal izateko.

2019ko AURREKONTU PROIEKTUA

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:04

 

Ingalaterrako hiriburuan  World Travel Market egiten ari da atzotik asteazkenera, eta mundu osoko profesionalak bilduko ditu

 

 

Aste honetan, Gasteizko Biltzar eta Turismo Zerbitzuak hiriko kultura-ondarea, natura eta gastronomia promozionatzen ditu Londresen. Atzotik azaroaren 7ra (asteazkena),  Ingalaterrako hiriburuan  World Travel Market egingo da, nazioartean ahalmen handiena duten ferietako bat, mundu osoko profesionalak biltzen baititu.

 “Frantziakoaren ondotik, atzerriko merkatu nagusia da britainiarra. Bisitan datozkigun bidaiari gehienak Londres ingurukoak eta herrialdeko hegomendebaldekoak dira”, nabarmentzen du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Gasteiz Euskadiri eskainitako espazioaren barruan dago, bretainiar erosle potentzialen artean hiriko turismo baliabide eta  erakargarriak ezagutarazteko, bereziki historia eta ondarea, natura eta gastronomia azpimarratuz.

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:53

Gaur goizean, 06:00ak aldera, 32 urteko emakume bat zauritu da bere autoak Don Bela Kondearen kaleko farola bat jo duenean. Talkaren ondorioz, zauritu egin da, eta Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dute anbulantziaz.

Udaltzaingoak beste 13 trafiko-istriputan hartu zuen esku atzo; haietan, ez zen zauriturik egon, eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren kontrako delituengatik. 21 salaketa izapidetu zituen, eta 8 kasutan jardun zuen polizia judizial gisa.

Ur-ihesa

Suhiltzaileek esku hartu zuten atzo, ur-ihes handia gertatu baitzen Nafarroako Errege-Erreginen kaleko eskola batean. Komun bateko tanga matxuratzearen ondorioz gertatu zen, ura galtzen egon baitzen zubi osoan zehar. Ur-ihesak eragindako bi solairuetatik atera zuten ura PSISZeko zerbitzuek.

Udaltzaingoaren jakinarazpena 2018-11-06      –         Suhiltzaileen jakinarazpena 2018-11-06

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:48

Irabazleek eta hautatuek lanak ikusgai izango dituzte Zas Kultur espazioan erakustaldi batean, hurrengo abenduan. Katalogo bat ere egingo da ikusgai egongo diren lanekin

Gazte Klik- Klak 2018, epaimahaiaren epaiarekin batera, lehiaketaren fasea bukatu da. Gazteria Zerbitzuak antolatuta eta ZAS Kultur-en eta Gauekoak–en laguntzarekin batera, argazki eta bideo lehiaketaren aurtengo edizioa, hamargarrena, burutu egin da. 14 urtetik 25era bitarteko gazte gasteiztarren konplizitatea bilatu dugu. Aurten gure lehiaketak Kultura eta Hiria du izenburua, hau da, elkarrekin lotutako toki aniztunak barne hartzen dituzten kultur adierazpenak eta hiria; izan ere, nortasun anitzetatik leku mestizoa, kulturala eta sormenaren adierazgarria sortzen da, hiri heterogeneo bat adierazten.

Irabazleek eta hautatuek lanak ikusgai izango dituzte Zas Kultur espazioan erakustaldi batean, hurrengo abenduan. Katalogo bat ere egingo da ikusgai egongo diren lanekin.

Lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek 300,00 euroko bono trukagarria ekarriko die (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko) eta parte hartzeko aukera ere izango dute taldeko beste erakustaldi batean, tutoretzapekoa eta aurrez aurretik komisariatua, Igacio Aldecoa Kultura Etxean , hurrengo urteko martxotik aurrera: Tetrapack 2019.

Gazte Klik-Klak 2018 eta Tetrapack 2019ko edizioak Ibon Saenz de Olazagoitia artista gasteiztarrak komisariatuko ditu, ZAS Kultur elkartearen izenean. Aurten ere komisario elkartu batekin egingo du lan: Jennifer Custodio argazkilariarekin. Komisarioarekin batera lepoz lepo lan egitea izango da bere betekizuna, bere lan ibilbide luzeari beste arlo bat gehituz.

54 lan aurkeztu dira aurtengo ediziora: 45 argazki sorta eta 9 bideo. Guztira 49 pertsonek parte hartu dute: 29 emakumek eta 20 gizonek, 14 eta 25 urte bitartekoak.

Hona hemen saritutakoak, bere lanen izenburuarekin batera:

Xabi Martínez Ortiz de Pinedo Begirada anitzak
Oihane Gil Cirión Ponzoña
Estíbaliz Aguirre López de Munain Sorgune sortzaileak”
Ester Fernández Amorín CultivARTE”

Sarituekin batera, beheko zerrendetan agertzen diren pertsonak ere ─bere lanen izenburuarekin batera─ hautatu dira Zas Kultul espazioan erakustaldi batean parte hartzeko, 2018ko abenduaren 5etik 2019ko urtarrilaren 7ra arte.

Ibai Zaitegi Blanco Cortometraje de Cultura y Ciudad”
Oihane Gil Cirion Asepsia”
Pablo Blanco Iso  Vitología”
María Morales Vázquez Vivarte”
Ibone Jorge Silva Barneko koloreak”
Ester Fernández Amorin IlustrARTE “

Azkenik, lehiaketara aurkeztu diren serie guztiak udaleko web orrialdean galeria birtual batean eta Zas Kultur espazioko erakustaldian egongo dira erakusgai.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:25

Azaroaren 22an eta 23an izango da, Europa jauregian, ‘Nazioarteko I. sinposioa: fauna eta eraikinak, kudeaketa eta kontserbazioa’ jardunaldia, Arabako Natur Institutuak antolatua, Gasteizko Udalaren, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Antolatzaileen esanetan, gizakiekin hirietako eraikinak partekatzen dituen faunari dagozkion problematika berezia eta kontserbazio-erronkak ezagutaraztea eta konponbideak proposatzea da horren bitartez lortu nahi dena.

Bi egunetan banatuko dira saioak. Lehenengo egunean, eraikuntza berrietan biodibertsitatea zaindu eta sustatzearen inguruan jardungo da, eta orobat eraikin zaharrak eraberritzearen inguruan. Bigarren egunean, berriz, biodibertsitatea udal araudietan edo lizentziak emateko protokoloetan txertatzeko mekanismoen inguruan jardungo da, eta parte-hartzaileen artean iritziak trukatzeko saio bat izango da, lantaldeetan antolatuta.

Hiru eratako parte-hartzaileei zuzendua dago ekimena: eraikuntzaren sektoreari —enpresak, arkitektoak, arkitekto-elkargoak, eraikuntzaren esparruko organizazioak, esparruko fundazioek eta elkarteek eta abar—, administrazio publikoei —bai ingurumen-arloei bai eraikuntzarekin zerikusia dutenei— eta kontserbazioaren sektoreari —biodibertsitatearen kontserbazioaren arloko espezialistak, ingurumenaren arloko abokatuak, GKEak eta abar—.

Guztira 13 hitzaldi izango dira Europa jauregian, bi egunetan, espezialistek emanda; besteak beste, Erresuma Batutik eta Eslovakiatik etorritako bik. Ibilbide ezaguneko zientzialariak daude hizlarien artean, hala nola Miguel Delibes irakaslea, arkitektoak, abokatuak eta beste zenbait teknikari.

Eroski fundazioak finantzatzen duen Arabako Natur Institutuaren “Biodibertsitatea Eraikinetan” proiektuaren barruan sartzen da sinposioa, eta honako hauen laguntzarekin antolatu da: Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Saila, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saila eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   07:21

Ostiralean, furgoneta batek istripua izan zuen Zadorra hiribidean, N-622 errepidearen irteeran, irauli egin baitzen. 55 urteko gidariak kontrola galdu zuen, eta galtzadatik irten zen. Zaurituta, Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Halaber, 55 urteko bizikletari bat zauritu zen ostiralean, lurrera erori baitzen Iruñea kaletik zihoala. Ez zuten ospitalera eraman behar izan.

Gauerdian, furgoneta batek eta auto batek istripua izan zuten Arriagako Atearen kalean. Istripuan, kolpea jaso zuen ibilgailuko gidaria eta bidaiaria zauritu ziren, 56 eta 35 urtekoak horiek, hurrenez hurren. Anbulantzia batek biei eman zien arreta, eta gidaria Txagorritxu ospitalera eraman behar izan zuten.

Larunbatean, bizikleta batek 64 urteko oinezko bat harrapatu zuen, Herrandarren kaleko bidegorriko oinezkoentzako zebra-bidea gurutzatzen ari zela. Gizona zauritu zen, eta Santiago ospitalera eraman zuten anbulantziaz. Bizikletariak ihes egin zuen istripuaren ondoren, baina udaltzainek handik gutxira aurkitu eta identifikatu zuten.

Atestatu-talde bat bizikletari batek edukitako istripu baten inguruabarrak ikertzen ari da. Atzo jazo zen ezbeharra, Becerro de Bengoa kalean, tranbiaren trenbidetik zihoala. Lurrera erori eta zauritu egin zen. Txagorritxu ospitalean eman zioten arreta.

Handik bi ordura, bi autok elkar jo zuten Brusela hiribidearen eta Elorriagako Atearen kalearen arteko biribilgunean. Talkaren ondorioz, kolpea jaso zuen ibilgailuan pilotukide zihoan 10 urteko adingabea zauritu zen. Osasun-zerbitzuek artatu zuten, eta Txagorritxu ospitalera eraman.

Bart, 33 urteko motor-gidari bat zauritu da, Loreto Arriola kaletik motorrean zihoala; izan ere, ibilgailuaren kontrola galdu eta galtzadara erori da. Atestatu-talde batek alkoholemia- eta droga-probak egin dizkio, eta positibo eman du anfetaminetan. Ondorioz, administrazio-bidean salatu dute. Gidaria Txagorritxu ospitalera eraman dute anbulantziaz.

Halaber, Udaltzaingoak beste 22 trafiko-istriputan hartu du esku asteburuan; haietan, ez da zauriturik egon, baina hiru gidari ikertzen ari dira, bide-segurtasunaren kontrako delituengatik. Lehenengoa 29 urteko gizona da, eta gidabaimenik gabe eta alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik ari dira ikertzen; bigarrena 34 urteko gizona da, eta alkoholemia positiboarekin gidatzeagatik ari dira ikertzen; hirugarrena, berriz, 26 urtekoa da, eta substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik ari dira ikertzen, positibo eman baitzuen kalamuan eta kokainan.

Asteburuan, prebentziozko zazpi alkoholemia-kontrol egin dira hirian, eta, horietan, 70 bat gidariri egin zaizkie alkoholemia-probak. Horietako bostek eman dute positibo, eta administrazio-bidean salatu dituzte.

Atxilotu bat bilaketa-agindu judiziala edukitzeagatik

Atzo, 41 urteko emakume bat atxilotu zuten udaltzainek, bi bilaketa-agindu baitzituen. Identifikatu eta bilaketa-aginduek indarrean jarraitzen zutela egiaztatu ondoren, epaitegiaren esku jarri zuten.

Udaltzaingoak 54 salaketa izapidetu ditu Agirrelandako bulegoan, eta 25 kasutan aritu da polizia judizial gisa.

Auto bat sutan

Atzo, suhiltzaileek esku hartu zuten, Frantzia kalean auto batek su hartu zuelako. Taldea iritsi zenean, bateria deskonektatu eta hautsezko su-itzalgailua bota zuela esan zien jabeak; hortaz, autoa urarekin hozteaz arduratu ziren suhiltzaileak.

Maite Zuñiga kalean, plastikoen, hondakin solidoen eta beiraren hiru edukiontzitan piztutako sua itzali zuten suhiltzaileek.

Udaltzaingoaren jakinarazpena 2018-11-05      –      Suhiltzaileen jakinarazpena 2018-11-05

Share