Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 azaroa 2018 18:16

Unesco Etxeak eta Irantzu Lekuek bultzatutako Fem_RIGHTS proiektua, Montehermoso kulturunean ikusgai izango da 2018ko azaroaren 27tik 2019ko urtarrilaren 13ra bitartean.

Gasteizko udalak Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deituriko urteko deialdiaren bidez antolatzen da, Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren eta Montehermoso kulturunearen artean.

Proiektuak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena du ardatz, eta emakumeen eskubideen urraketa jorratzen dute, bereziki.

2018ko azaroaren 27tik 2019ko urtarrilaren 13ra bitartean izango da ikusgai Montehermoso kulturunean, eta lehen solairu guztia hartuko du.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko Gabonetako programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, azaroak 27

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————

UNICEF erakundearen ‘Haurren Hiri Lagunak’ aintzatespen agiriak banatzeko ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain

Eguna. Asteartea, azaroak 27

Ordua. 11:00

Tokia. Oviedoko Erakusketa eta Biltzar Jauregia (Asturias)

——————————

Gaueko aisiak eragindako zarataren inguruko sentsibilizazio kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; Ingurumenaren Plangintza Zerbitzuko buru Andrés Alonso

Eguna. Asteartea, azaroak 27

Ordua. 12:00

Tokia. San Bizente aldapa (El Farolón)

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:24

Udaltzaingoak atestatu batzuk bideratu ditu; horietan, bost pertsona ari dira ikertzen, lau gizon eta emakume bat, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Horietako hiruk, halaber, drogak hartu zituzten.

Ostiralean, 31 urteko motor-gidari bat harrapatu zuten Forondako Atearen kaletik arraro gidatzen ari zela. Alkoholdun edarien eraginpean egoteko ageriko zantzuak ikusi zizkion patruilak gidariari. Probetan, positibo eman zuen alkoholean eta kalamuan, kokainan eta anfetaminetan (0.31 eta 0.29 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko).

Larunbatean, 38 urteko gidari batek Pio XII.aren kalean aparkatutako auto bat kolpatu zuen. Alkoholemia-probak egin zizkioten, eta emaitza positiboa eman zuen (0.81-0.76 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko).

Larunbatean baita ere, Eulogio Serdan kalean autoarekin maniobra arraroak egiten ikusi zuten 26 urteko gizon bat. Alkoholemia-probetan, positibo eman zuen, baina baita kalamuan, kokainan eta anfetaminetan ere (0.39-0.38 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko).

Igande goizaldean, Udaltzaingoak auto bat gerarazi zuen Bake kalean, zulatuta baitzeraman aurrealdeko eskuineko gurpila. Gidaria koloka jaitsi zen autotik, eta, beraz, kontrola egin zioten. Bada, positibo eman zuen (0.92-0.83 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko).

36 urteko beste gizon bat ikusi zuten atzo, Eulogio Serdan kaletik gidatzen zihoala. Positibo eman zuen alkoholemia-proban, baina baita kalamuan, anfetaminetan eta kokainan ere (0.57-0.54 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko).

Asteburuan, prebentziozko bost alkoholemia-kontrol egin ditu Udaltzaingoak hirian, eta, horietan, ehun bat gidariri egin zaizkie alkoholemia-probak. Bakar batek ere ez du positibo eman.

Zauritu bat istripu batean

63 urteko gizon bat zauritu zen, kamioi batek bere autoa urratu baitzuen. Izan ere, kamioiak bere erreia hartu zuen Hezeguneen ibilbidearen eta Zurbanoko Ateko kalearen arteko biribilgunean. Larrialdietako zerbitzuek, artatu ondoren, Santiago ospitalera eraman zuten.

Udaltzainek 24 urteko gizon bat atxilotu zuten ostiralean, bilaketa-agindu judiziala edukitzeagatik. 092ra egindako dei batek ohartarazi zuenez, emakume bat eta gizon bat eztabaidan ari ziren Zaramaga auzoan. Esku hartu zuen patruilak, bi aldeak identifikatzean, gizonak Zaragozako epaitegi baten bilatze-, atxilotze- eta espetxeratze-agindua indarrean zuela egiaztatu zuen.

Asteburuan, Udaltzaingoak 45 salaketa izapidetu ditu, eta 9 kasutan aritu da polizia judizial gisa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:20

 

 

 

 

 

 

 

Sei urtez feria formatua izan ondoren, hitzordua Gasteizko hainbat lekutara hedatuko da

VIPHOTO FEST izango da VIPHOTOren izen berria, VII. edizioan feria formatua atzean utzi eta argazkigintza garaikidearen jaialdia bihurtuko baita. Hasieran argazkigintza jardunaldi gisa bi urte funtzionatu ondoren eta beste sei urtetan feria formatua izan zuelarik, Arabako argazkigintzaren alde beste apustu bat egiteko unea iritsi da.

Eta horixe aurkeztu dute gaur antolatzaileek, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martínez de Lunak.

Viphoto Fest jaialdiaren helburua da argazkigintza garaikidearen alde egitea. Gaur egungo belaunaldiek munduaz eta gertatzen diren kontakizun berriez duten ikuspuntua interesatzen zaio.

Ildo horretatik, bi sari sortu dira:

  • Viphoto Amarica saria
  • Viphoto Montehermoso saria

Viphoto Fest jaialdiaren helburua da argazkigintza garaikidearen alde egitea. Gaur egungo belaunaldiek munduaz eta gertatzen diren kontakizun berriez duten ikuspuntua interesatzen zaio. Bakoitzak 5.000 euroko zuzkidura du, 2019ko Viphoto Fest-en barruan Amarica aretoan lan irabazlearen erakusketa ekoitzi eta jartzeko, eta Euskadi mailako irabazlearen lanarekin gauza bera egiteko Montehermoso kulturunean.

Argazkilari eta ikusizko artistek hartu ahalko dute parte, bakarka edo taldean; espainiar nazionalitatea izan beharko dute, edo Espainian bizi.

Inaugurazioko asteburuan (abenduaren 1ean  eta 2an) aztertuko dira lan-sortak bi irabazleak hautatzeko. Izena emateko epea urriaren 1ean amaitu zen. (Oinarriak: www.viphoto.es). Orotara 210 dosier jaso ziren.

Lanak aztertzeko, VIPHOTO FESTek estatuko argazkigintzaren alorrean erreferentziazkoak diren profesionalak deitu ditu: Alejandro Castellote, Marta Dahó, Nicolás Combarro, Petra Pérez eta Equipo Viphoto.

EGOITZAK

  • Amarica aretoa.
  • Montehermoso kulturunea.
  • Araba aretoa.
  • Vital kultura aretoa.
  • Zuloa espazioa.
  • Talka galeria.

Jaialdiaren egoitzen kopurua handitu egin da.

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:35

 

 

 

 

 

 

José Ángel Cuerdak “Euskal lankidetza-politiken aitorpena” ikurra eman die Gorka Urtaran alkateari eta lankidetzako batzordeko ordezkariei, joan den irailaren 30ean jaso baitzuen, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen 30. urteurrena ospatzeko galan.

Izan ere, Jose Angel Cuerdaren agintaldian, Gasteizko Udala Estatuko lehena izan zen aurrekontuaren zati bat pobrezia eta desberdintasunak desagerraraztera eta herritarrak horien eragileen sentsibilizatzera bideratzen. Orobat, aurrekontuaren % 0,7 lankidetzara bideratzeko konpromiso historikoa bete zuen lehen Udala izan zen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:23

Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako Gasteizko Udalak sustatu duen bigarren laguntza-deialdia ebatzi delarik, orotara hamar ekimenek jasoko dute laguntza, film luzeak eta laburrak, sorkuntza-dokumentalak, gidoien idazketa eta zinema eta telebistarako proiektuak barne. Deialdiak 100.000 euroko aurrekontua zuen orotara, eta besteak beste, Juanma Bajo Ulloa egitekoa den film luze berriari, Paul Urkijoren hurrengo gidoiari eta Myriam Ballesteros zuzendaria prestatzen ari den animaziozko laburrari emango die sostengu.

Laguntza-deialdiak dituen lau kategorien artean, film luzeak eta sorkuntza-dokumentalak ekoizteko modalitateak hartzen du zatirik handiena, 40.000 euro. Kopuru hori bi proiekturen artean banatu da: “Ane”, Amania Films-ena, eta “Baby”, Frágil Zinema-rena. Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako lehen laguntza-deialdian ere “Ane” izenburuko film labur batek lortu zuen sostengua, zeina berriki jaialdietan aurkezten hasi baita. “Baby”, aldiz, Juanma Bajo Ulloaren seigarren film luzea izango da, eta une honetan ekoizpen aurreko fasean dago.

Film laburren kategoriak 25.000 euroko zuzkidura du, eta hiru proiektuk jasoko dute laguntza. Batetik, “Cenicienta Swing” 2Dko animazio digitaleko lanak, Myriam Ballesteros Producciones-enak; ipuinetako pertsonaiak ditu oinarritzat,  eta 8.750 euroko laguntza lortu du. Kopuru bera jasoko du Everywhere Films-en “El Comité” lanak;  Imanol Ortizen “Oculto” laburrari, azkenik, 7.500 euroko diru-laguntza esleitu zaio. Egile horrek “Moda” lana filmatu du 2018an, ikus-entzunezkoen ekoizpenerako lehen laguntza-deialdian Udalak emandako laguntza ekonomikoarekin.

Zinema eta telebistarako proiektuak garatzeko kategoriak ere 25.000 euroko aurrekontua du, eta beste hiru proiektuk jasoko dute laguntza.  Hauek dira: “Irati”, Ikusgarri Films-ena (tokiko ekoiztetxe horrek “Errementari” filmean ere hartu zuen parte); “The Pact”, Everywhere Films-ena, eta “Northabout – Contra el cambio climático”, Área Audiovisual-ena. Azken proiektuaren xedea da Miguel Gutiérrez gasteiztarrak gidatutako Mars Gaming Northabout espedizioa irudietan islatzea.

Azkenik, ikus-entzunezkoen ekoizpenerako bigarren laguntza-deialdiaren barruan gidoiak idazteko laguntzen kategoriari dagokionez —10.000 euro— bi proiektu hauek jasoko  dute laguntza: “Las tres olas”, Paul Urkijorena, eta “Ruma”, Juan Félix Fernández Gallegorena.

“Ikus-entzunezkoen sektorea indarra hartzen ari da Gasteizen, eta deialdiaren bidez Udalaren laguntza lortu duten proiektuen aniztasuna da horren froga argiena. Zenbatekoaz haratago, nabarmendu nahi dugu laguntza hauek duten garrantzia beste erakunde batzuen sostengua lortzeko eta finantzaketa errondetan indar handiagoa izateko”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Gasteizko Udalaren ikus-entzunezkoen ekoizpenerako lehen laguntza-deialdian “Errementari” filmak (Paul Urkijo zuzendariaren azken lana, 190 herrialdetan saldua), “Vitoria, 3 de marzo” (Donostiako Zinemaldian aurkeztu zena eta zinemetan estreinatzear dagoena) eta “En busca de la ciudad perdida” dokumentalak jaso zuten laguntza, besteak beste.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:34

“Kolonbia bi urte geroago: bake-akordioa eta gizarteratze-prozesua” jardunaldia izango da bihar Europa jauregian, gogoetak partekatzeko bake-prozesuaren egungo egoeraren eta FARCeko borrokalari ohiak eta haien presoak bizitza zibilean gizarteratzearen inguruan —oso aurreratutzat jo zen baina aldatzen ari den marko juridiko baten barruan—.

Alirio Uribek —abokatua, Giza eskubideen defendatzaileen Martín Ennals Sariaren irabazlea, 2003an—, Lucelly Urbanok —FARCen negoziazio-taldeko kidea Habanan, eta gaur egun gizarteratzeko eta desagertuak bilatzeko taldeko kidea—, eta José Ricardo de Pradak —Auzitegi Nazionaleko magistratua— eskainiko dituzte hitzaldiak, biltzar-jauregian.

16:00etatik 20:00etara bitartean izango da topaketa, Gasteizko Udalak, Kolonbia-Euskadi elkarteak eta Mundubat fundazioak antolaturik.

Duela bi urte, 52 urteko gatazka armatuaren ondoren Kolonbiako gobernuak eta FARCek bake-akordioa sinatu zutelarik, itxaropena piztu zen herrialdean eta mundu osoan. Ustekabean, hura berretsi behar zuen erreferenduma ezezko botoek irabazi zuten —% 50,21—, eta Habanan hitzartutakoa partez aldatzera behartu zuen horrek, harik eta 2016ko azaroaren 24an, Bogotan, gatazka behin-betiko bukatzeko akordioa sinatu zen arte.

2018ko maiatzean Iván Duque Márquez hautatu zuten errepublikako lehendakari, eta haren alderdia —Centro Democrático— bake-akordioaren kontra agertua zenez erreferendumean, izan du horrek eraginik prozesuan.

Bitartean, egoera oso konplexu eta kezkagarria bizi du Kolonbiak, gizarte polarizatu batekin. Handik eta hemendik, atzerapen ugari salatu dira bake-akordioen aplikazioan, bereziki Bake Jurisdikzio Berezia ezartzeari dagokionez, eta giza eskubideen egoera oso larria da. Herritarren Defendatzailearen arabera, 2016ko urtarriletik abuztura bitartean, giza eskubideen 340tik gora defendatzaile hil dituzte. Consejo Nacional de Reincorporación erakundeak, berriz, 2016ko azarotik 2018ko ekainera bitartean FARCeko 68 borrokalari ohi hil dituztela dio. Aldi berean, geldirik daude ELNren gerrillarekiko elkarrizketak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:50

Prentsa-argazkilaritzaren erakusketa hilabetez egon da Montehermoso kulturuneko ur-biltegian, eta denbora horretan 14.773 pertsonak ikusi dute, iaz baino 1.500 gehiagok.  Nabarmentzekoa da 2.000 pertsonatik gora talde antolatuetan joan direla erakusketara, zeina Udalaren Kultura Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak sustatu baitute. Azken horren ekarpenari esker, bisita gidatuen kopurua hirukoiztu ahal izan da, eskaera handia baita.  Azaroaren 17an izan zen bisitari gehien, 1.066.

Javier Arcenillas eta Ronaldo Schemidtek emandako hitzaldietan eta maisu-eskolan leku guztiak bete ziren, urriaren 27an zein azaroaren 9an. Prentsa-argazkilarien topaketan, berriz, ia 200 pertsonak hartu zuten parte; tokiko lau profesionali (Alex Larretxi, Blanca Castillo, Rafa Gutiérrez eta Pilar Barco) omenaldi egiteko balio izan zuen, baita World Press Photoren Gasteizko ordezkari Paco Valderramari omenaldi egiteko, 16 urte baitarama erakusketa antolatzen.

 

Share